Koplak eta sebillanak
Martirio, emakume deigarrixa. Umetan ezagutu neban, oker ez banago mahai azpittik Gabonzaharretako TB programaren baten (Sabrinan titibururen bat ikusi nahixan-edo). Hipnotizau egin ninduan. Horrekin, eta La Trinca taldiakin zaletu nintzan sevillanekin.
Halan be, oin dala oso gitxi izan dot nik emakume honen ibilbidian barri: nik ezagutu aurretik “Libertad sin ira” famosua kantatzen ibilli zan Jarcha taldiakin, eta ostian be ez da geldirik ibilli, flamenko munduan kalidade haundiko ekoizpenekin; azkena, seme gitarristiakin.