Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Altzola oin dala 500 urte

Oier Gorosabel 2021/10/09 12:41
Olaetxeako horma zaharretatik tiraka, errekan gora eta behera ibiltzen zirian alari/galluparijen bizimodua, eta bale-koipian merkataritzia irudikatzeko pistak.
Altzola oin dala 500 urte

Bixkokalian topatako tiñetako batzuk

Altzolako gauzak inbestigaten, hara nun topa doten Bixkokalian 1998an topa zirazen 15 tiñen erabilpenari buruzko azalpen bat. Deskribapen hau, baitta artikuluan agertzen dirazen errekan gorako karriuen detalliak be (ahal zan lekuraiño pinaza, zabra edo gabarrez, eta dzingurik ez eguan lekutik gora, “ala” edo galupaz) Lekitto-Munittibar biderako be balekuak dirazelakuan nago. Gauza bat datuak jakitia da, baiña artikulu honetan XVI. mendeko andra-gizonen bizimoduan “benetako usaiña” hartu leike.

 

AZPIAZU ELORZA, José Antonio; ELORZA MAIZTEGI, Javier: “El trayecto fluvial Altzola-Deba”, Itsas Memoria. Revista de Estudios Marítimos del País Vasco, 6, Untzi Museoa-Museo Naval, Donostia-San Sebastián, 2009, pp. 163-190. https://docplayer.es/84154079-Azpiazu-elorza-jose-antonio-elorza-maiztegi-javier-el-trayecto-fluvial-altzola-deba-itsas-memoria-revista-de-estudios-maritimos-del-pais-vasco.html

 

Negoziuak hiru hanka zittuan: merkatarijak, lonjeruak, eta galuparijak. Lehelengo bijak ezagunak diraz, baiña ez hainbeste aletan ibaijan gora eta behera ibiltzen zirian garraiolarijenak. Horixe egin jat interesgarrijena, bestiak beste Mutrikuko Burumendi espeleologia taldeko lagunen bidez ezagututako Iruroineko parajia esanahiz bete jatalako:

 

de tiempo ynmemorial a esta parte, por el río de Deva que entra en la mar e sale del puerto de la villa de Deva, e deçiende por la villa de Oñati e Salinas de abaxo e Mondragón e Vergara y Plazencia, e por el valle de Eybar e de Elgueeta e Ermua y por la dicha villa d’Elgoybar fasta dar en la mar, ay en estos tres valles por donde pasa muchas ferrerías y herreros de labrar fierro e azero e adelgazar y labrar otras muchas cosas de fierro e azero, las quales se proveen de vena y de otras muchas cosas, viandas, provisiones e aparejos por la mar, subiéndolo por el dicho río arriba en bajeles y navíos fasta Yruroguen, qu’es media legoa dentro del dicho río, y de allí con galupas y alas fasta una legoa más arriba, de lo qual viene grand benefiçio a las dichas villas y ferrerías e ferreros y personas que biven y tratan en los dichos valles, porque ansimismo se sacan en los dichos barcos e vaxeles e gallupas e alas, el fierro e azero e cosas que se labran en las dichas herrerías e otras mercaderías por el dicho río fasta llegar a la mar. Et agora que es venido a notiçia de sus partes que un Martín Ochoa de Yribe, vesino de la villa de Motrico, ha tenido e tiene intençión de hedificar unas açeñas e molinos en el dicho río...

 

(...) De todas formas, la preocupación por reglamentar el trayecto fluvial venía de antes, y se conocen ordenanzas de galuperos que datan de la primera mitad del siglo XV, (...) se encargan de establecer los precios que han de cobrar los galuperos por acarreo de la bajelada tipo, que solía ser de 400 quintales de vena, en los diferentes trayectos del río (Iruroguen-Altzola; Iruroguen-Auntzuritza; Auntzuritza-Altzola…). Asimismo se les impone la preferencia que tienen los señores ferreros del valle, a la hora de necesitar cualquier clase de transporte por la vía galupera, así como se les obliga a que ninguno pase del puente de Ospaz en Mendaro, sin tener su propio albalá o recibo de transporte, entre otras disposiciones.

 

Pero esta presión sobre los galuperos tenía sus inconvenientes, puesto que estos tenían que ingeniárselas para hacer rentable su negocio. Como cobraban por trayecto realizado, una de sus estratagemas consistía en cargar más de la cuenta la galupa con la vena o mineral de hierro que llegaba a la descarga de Iruroguen y almacenar la demasía o carga sobrante en una zona de la orilla del río lo más cercana a su punto de destino; de este modo en dos o tres viajes, conseguía otro más con el producto abandonado en la orilla”.

 

Bestalde, Altzolako negoziuan beste zati bat bale-koipian gorabeheria zan, eta ez txikiña: Bixkokaleko biltegijan 15 tiña topa bazirian, Altzolako lonjetan 50 tiñatik gora egotia ez zan arrarua (eta lonja asko eguazen). Dana dala, pentsau leike Deba eta Lea ibarretan antzeko biharrak egitten ziriala bale-koipiagaz, beraz, hurrengo azalpenak orduko girora ederto garoiez:

 

(...) El volumen alcanzado por la grasa de ballena era importante, y requería poderosas infraestructuras para su manejo. Además, al tratarse de un elemento líquido, la cosa se complicaba. La solución de las lonjas donde almacenar las tinajas fue absolutamente eficiente. Las poblaciones costeras como Donostia, Orio, Deba o Mutriku disponían de grandes lonjas en los bajos de las casas, y en ellas, según expresión que encontramos en los documentos de la época, se “hincaban” en el suelo. Disponemos de datos de una lonja de Alzola en la que había 62 tinajas. En los depósitos de esta casona se almacenaban esos sesenta mil litros de grasa esperando su distribución ulterior. Si tenemos en cuenta que el contenido de grasa se iba introduciendo gradualmente hacia el interior y, por tanto, entraba en la lonja nuevo material, y que existía un gran número de lonjas repartidas entre Alzola, Deba, Donostia y otras poblaciones marineras, es necesario admitir que el mercado de la grasa de ballena movía mucho dinero y diferentes recursos, tanto materiales como personales y de transporte. En resumen, se deduce que la venta de grasa de ballena se había convertido en un negocio de gran calado.

 

El trasiego de grasa y su almacenamiento en tinajas resulta fascinante en un mundo que quiere descubrirnos una vocación más mercantil que rural, como era en su conjunto el caso de la Euskal Herria del siglo XVI. El sistema de funcionamiento de estos almacenes consistía en que el mercader interesado en la grasa alquilaba algunas de sus tinajas, a la espera de disponer de medios para trasladarla al interior. Para el transporte con mulas se utilizaban pellejos preparados para ser acoplados a lomos de animales de carga, el mismo sistema utilizado para el transporte del aceite de comer y de vino. Con este método, el transporte del saín a cualquier destino estaba garantizado. Las poblaciones del interior de Euskal Herria contaban con su suministro, y los concejos organizaban anualmente subastas para la concesión del abasto de grasa de ballena, elemento que se convirtió en imprescindible para la iluminación doméstica y sobre todo para los talleres donde se fabricaban utensilios.

 

(...) Las tinajas, no cabe duda, se convirtieron en un bien muy preciado, sobre todo por el beneficio que se sacaba de ellas alquilándolas a los mercaderes que comerciaban con grasa de ballena. Un memorial de principios del siglo XVII muestra los altibajos a que estaba sometido este negocio, siempre pendiente de la llegada de la preciada grasa. Se trata de un pleito sobre ciertas bodegas, tiendas y tinajas dejadas por Martín de Urnieta el viejo y Doña María Pérez de Echave su mujer, bienes apetecibles por las rentas que generaban. Así, leemos que “La bodega de tinajas que hay en la dicha casa en que hay vasijas de cient barricas de grasa, trecientos reales, a tres reales por cada barrica”, y también “otra bodega de tinajas que es detrás de las carnicerías, 14 ducados en cada un año”. Es significativa la noticia de los vaivenes de la rentabilidad: se señala que las tinajas rentan “habiendo grasa”, lo que se reitera al mencionar la renta con sus tinajas 14 ducados al año, que “si hay grasa”, y también se hace constar que hay años en los que por barrica se renta dos reales y medio, otros cuatro reales, y otros en que quedan vacías por falta de grasas y no rentan nada. El comercio de tinajas sevillanas con destino a las lonjas vascas se convirtió en un negocio muy habitual. (...)

 

La cultura de las tinajas y su utilización estaba muy extendida por lo útiles que eran. Con ocasión del reclamo de una bota (equivalente a dos barricas, unos 400 litros) de grasa de ballena y de tres barricas de grasa, se comenta que Paulo de Iturrizaga tenía en su casas de Orio, en tinajas, la bota de grasa y 14 barricas más de grasa. Siguiendo el trayecto que conducía hacia el Valle del Deba, se nos informa de que sacaron de esas tinajas de Orio 15 barricas de grasa, y las llevaron en una pinaza a Deba, para finalmente hacerlas llegar a manos de un mercader de Elgoibar, Domingo de Hurreizti, comerciante del que se dice mercadeaba con grasas”.

Barruak astintzen dittuan komikixa

Oier Gorosabel 2021/10/06 19:48
IZAGIRRE, Koldo. FANO, Dani. GARLUK. 2021. Sasi artean Elgeta. Ikastolen Elkartea.

Arrazoi historiko eta pertsonalengaittik, gure etxian falta ezin zan alia. Koldo Izagirrek egindako lehelengo komikixa ei da. Bistan danez, gidoia (elipsisak barne) oso landuta dago, eta juan-etorriko flashbackak eta pertsonai anakronikuak amesetako girua emoten dabe, onerako nere ustez.

Esango neuke hizkera-zuzenketak egon dirazela Xabiroi aldizkarittik album bertsiñorako bidian (biba Badihardugu!) baiña halan be -zelan ez- akastxo bat topau detsat: urtiengaittik Ospittale Zeharra agertu biharko zan lekuan, Zuloagatarren jardintxo frankistia marraztu deskue, ikuspegixan mesedetan. Lizentzia literarixua!

Jazinto Rivasek trikitixari egindako ekarpenari buruz be, esan bakua gehixago da esandakua baiño, baiña honek helburua lortzen dabela esango neuke: pertsonaje honen garrantzixa aurkeztia, gero bakotxak info zihetzagua bere kontura billau deixan.

Eta, jakiña: izenburutik hasitta komiki osuan zihar hegan dabillena dago. Sasiko umien gaiñeko estigma-itzala. Etxe guztietan presente dagona (gurian, azken 3 belaunaldixetan 3 bidar), ondiokan tabu izaten jarraitzen dabena. Gure "kajako" aittitta-amamen kasuak papelian ikustia aldarrikapen moduko bat da, oso sendagarrixa. Ondo etorrixa hori be.

Gogorkerixan oiñarrittutako sekretuak

Oier Gorosabel 2021/10/03 17:28
DE LOPE, Manuel. 2000. La sangre ajena. Ed. Debate, Madrid.

Liburuak atentziñua deitzen jok, formiangaittik; ez dittuk nere eskuetatik halako ediziño txukun asko pasatzen (“Areté” bildume honen ezaugarrixa ei dok, idazlanen mailla jasuan pareko produkto bat argitaratzia). Baiña nerekin huts. Gaixa interesgarrixa dok: gerra testuinguruko kaosa, bortxaketak, adopziño irregularrak... Liburuan mamiña be, ondo dagok; testuinguru horretako ikuspegi ezberdin bat emoten jok, begirada zorrotza, normalian kontatzen ez dirazen gauzen gaiñian. Pertsonajien erretratuekin bardin: Etxarri atsuan kasuan -pertsonaje nagusiña dala esan geinkek- deigarrixa dok bere izaera obtuso, uzkur, zazkarran erretratua zelako ondo egitten daben; halako pertsona ugari dagoz munduan. Eta zergaittik huts, orduan? Hizkeriangaittik. De Lope honen idazkeria gatxa egin jatak jarraitzeko; ezin uka orijinala dala, baiña floriturak batetik, eta deskribapen paisajistiko/klimatologikuak bestetik (asko jagozak), lehen aittatutako hari interesgarri horri jarraitzia gatxago egin jestek. Baiña neu izango nok, noski, liburuan exzelentzixia harrapatzeko gai izan ez naizena.

Odol hotzian

Oier Gorosabel 2021/09/30 16:58
AGIRRE, Katixa. 2018. Amek ez dute. 4. argitaraldia, Elkar (Donostia) 2020.

Euskerazko liburuak irakortziak (ondiok) emoten destan alperguria gaindittuta (ele bittan datozen gutunetan, gaztelerazko bertsiñua irakortzen dotenetakua nok), nere kontrarixiak gomendatuta hartu juat ale hau. Etxatak damutu. Oso landuta, bikaina, irakorterreza eta interesgarrixa egin jatak. Iñok “emakume literatura” esango letsakek, goittik behera -genero ikuspegittik ezin bestela izan-, baiña umien ekoizpenian %50a dakagun neurrixan, gizonoi be goittik behera interesatzen jakuzen gauzak dirazela be esan leikek. Begirada zorrotza, azkenaldixan askotan ikusten dan planteamendu erreibindikatibuan barik, umiak izatian inguruko asuntuetan egoten dirazen egitateak gordinki planteatzen dittuana; nere ustez, genero guztien konplizidadia lortzeko estrategia hobian.

 

Planteamendua gustau jatak; In Cool Blood estiluan, hain-arrarua-ez-dan infantizidio kaso bat planteatzen jok, manikeismo moralaz harutzago juateko saiakeria eginda, periodistikua-izan-nahi-ez-daben estilo periodistikuan. Nobelia ez dok biribilla baiña: kasuan nundik norako guztiak argitzen dittuan autoazalpen-best-sellerristikorik ez dagok; eta txarto ohittuta gagozenez, hori faltan botatzen dok (baiña hori neure gabezixia dok, ez liburuana). Esandako moduan, bikaina begittandu jatak.

 

Pentsatzen laga naben pasarte bat:

 

“Txikitako ipuinetan gaiztoa beti da amaordea, inoiz ez da ama. Amaordea da Errauskine esklabizatzen duena. Amaordea, berriro ere, Edurnezuriren bihotza kutxa batean sartuta ikusi nahi duena. Ama ez da inon agertzen istorio horietan, hilda dago aspaldi, ahaztuta. Amaordeaz libratzea da neskatoen aukera bakarra. Nondik nora amaordeekiko obsesio hau? Psikoanalisiak azaltzen digu amaordearen figura umeak egiten duen disoziazioaren isla baino ez dela. Ama eta amaordea, egiazki, bat dira. Bata bestearen aurpegi iluna. Amak maltzurki, ankerki jokatzen duela ezin onartuta, amaorde bihurtzen da, bestea da, ez aman. Onberatasun eta samurtasunaren bidera itzuli bitartean ez zaio ama titulua bueltan emango.

Ez da umeen beharrizan psikologikoa soilik.

Tradizio judeo-kristauak mutur absurdoetara eraman ditu disoziazio hauek: ama birjinaren figura asmatzeraino. Ama birjina (?). Ama birjina ez da asmakizun judeo-kristaua egiaz. Beste mitema bat da. Han eta hemen, inoiz kontakturik eduki ez duten zibilizazioetan garatutako elementu narratibo errepikatu eta trukagarri bat. Atena, greziar mitologiako jainkosarik garrantzitsuenetako bat, jakinduriaren eta gerraren jainkosa, birjina zen. Hefestok desiratu egin zuen, hainbeste desiratu, ezen haren arropen gainean eiakulatu zuen. Atenak, nazkatuta, Hefestoren hazia lurrera bota zuen eta handik jaio zen bat-batean Eriktonio, Atenak semetzat hartu zuena, birjinitatea mantenduz, noski. Maia, Budaren ama, argi-izpi batek utzi zuen haurdun (Budak, azken finean, “iluminatua” esan nahi du), gertatzear zen mirakulua amets batean errebelatu zitzaiolarik. Coatlicue, mitologia aztekako jainkosa, tenplu batean erratza pasatzen ari zela, luma-bola bat zerutik jaitsi, azala ukitu eta haurdun utzi zuen: handik jaio zen Huitzilopochtli, sortzez garbia hau ere. Mitra, jainko pertsiarra, Anahitaren erraietatik jaio zen, baina modu berezi samarrean (edo ez), Anahita birjina baitzen.

Nondik nora haurdunaldi birjinalekiko obsesio errepikakor hau?

Disoziazio histerikoa, anti-biologikoa, anti-enpirikoa da.

Eta batez ere misoginoa.

Inor ama bada, ezin sexuarekin nahastuta egon. Sexuarekin nahastuta egonez gero, puta da seguru. Puta bada, ez du bizitzarik ematen, aitzitik, arriskutsua da eta, gehiegi gerturatuz gero, bizitza bera kendu egiten du, hiltzailea bihurtuz. Eta hiltzailea ez dena, puta ez dena, horixe da ama, bizitza ematen duena.

Edo sinpleago jarrita.
Denak putak, nire ama izan ezik.

Entzuna dugu istorioa, behin eta berriro”.

L.A. gringo

Oier Gorosabel 2021/09/25 09:45
ALLENDE, Isabel. 1991. El plan infinito. Circulo de Lectores, Bartzelona, 1993.

Arte lan ederra, ondo egindako kalidadezko liburua. Irakorterreza bebai (arte lan “on” batzuk be intragabliak izaten badakixe), baiña egitturiak ez dau kanon arrunta segitzen, eta ez da estandarretara makurtzen. Puzzle moduko baten, tipo batek bere bizitzia kontatzen dau, orainaldira arte; zentzu horretan ez da ezer “haundirik” gertatzen (nomada bizitzia, familia desegitturatua, gerria, bikote-arazuak, bere buruari iges dabillen tipo bat) eta, hain zuzen be horregaittik egitten da deigarrixa liburu osuan zihar interes-harixa mantentzia, ondo dosifikauta: poliki irakortzeko moduan (ez best-sellerren irakurketa era bulimikuan), gustora, gauzak ondo ulertuta eta liburuan parte ezbardiñei zentzua hartuta, modu koherentian. Margolan batekin alderatu ezkeriok, kolorez eta irudiz ondo orekatutako lana izango litzake. Uste dot hau dala autore honi irakorri detsaten lehelengo gauzia; bere estilua holakotxia bada beti, etorriko dira gehixago.

Lurmutur Hiria eta karoo-a

Oier Gorosabel 2021/09/17 21:35
COETZEE, John. 2010. Verano. Random House Mondadori, Bartzelona 2010.

Liburu arrarua. Etxuat esango gustau etxatanik (pasarte batzuk oso ondo dagoz), baiña ez nago ohittuta halako “errealismo zikiñera” (zeozelan esateko) eta best sellerren kanon arruntakin zihero hausten dabenez, pixkat sorpresan harrapau nok. Liburuan egitturiari buruz najabik, mamiña alde batera lagata: idazliak bere buruan gaiñian idazten jok, baiña iraganian; behiñ bera hil eta gero, biografo bat bizitzan zihar berakin harremana izandako jentiakin elkarrizketak egitten jittuk. Liburua adabakiz osatuta jagok, eta txatalak etxatozak bat kronologikoki. Batetik elkarrizketak, bestetik bere kuadernuetatik hartutako ohar soltiak.

 

Formia alde batera lagata, kontatzen dabena bai interesatzen jatak: Hego Afrikako karoo landa eremuko afrikanerrak (liburu hau irakorritta jakin juat boer berbiak zentzu despektibo xamarra dakala gaur egun), euren izaera berezixa (euren artian eta populaziño indigenakin), ohitturak, kulturia, hizkuntzia (Cape Town inguruan kulturia nagusiki orbita inglesekua dok)... Bistan da, apartheid sasoiko gauzak barra-barra jagozak, baiña guk hamen Europatik ezagutzen dogun alde panfletarixotik harutzago (Coetzee antiarrazistia dala uste juat), kontakizuna “barrukuagua” dok, interesgarrixagua.

 

Berau irakorritta, bati dudia sartzen jakok, ia hamen irakorrittako ustezko autobiografixa honetatik zer dan egixa eta zer guzurra. Bittik bat: Coetzeen senidiak edo barrez lehertzen egon bihar dittuk (asmautako anporrak irakorritta), edo hasarre biziz, hainbeste trapu zikin astintziangaittik. Kuriosua. Irakorriko najeukek idazle honen beste zeozer, horixe baietz.

 

Jente sinpliandako metafisika merkia

Oier Gorosabel 2021/09/11 08:58
COELHO, Paulo. 1998. Veronika decide morir. Planeta, Bartzelona 2001 (4. ed).

Coelho honen libururik sekula irakorri barik nekan eta, laburbilduz, besterik irakortzeko gogua kendu jata. Igual gaixa etxatalako asko interesatzen (bizitzian zentzua, zorotasuna...) baiña halako metafisika merkez betetako pajina illara bat begittandu jata, hari argumental minimo batekin, nobela itxuria emon nahi izandako entsegua (autoriak gai nagusixeri buruzko iritzixak aurkezteko, pertsonajien ahotan). Musika arlora ekarritta, “benetako” musikian “easy listening” bertsiñua izango litzake; eta kontuz, igual autore honen arrakastian sekretua horixe izan leike eta. Esan gura dot: gai metafisikuetan pixkat sartzeko bai, baiña asko sakontzeko gogorik ez dakan irakorle profil jakin bat egon leike (new age lehelengo, sare sozialak gero...) halako produkto bat erosteko prest. Bueno, ba ea halakoren batek hartzen daben, bookcrossingera bideratuko dot eta.

PD: ez naiz hori ikusi daben bakarra kontizu.

Benetako iparramerikarrak

Oier Gorosabel 2021/08/19 17:24
ERDOES, Richard. 1989. Implorando un sueño. La visión del mundo de los nativos americanos. José J. De Olañeta, Editor, Palma de Mallorca, 1997.

Amerikar indigenak oso urrin geratzen jataz; pelikuletako topikuak kenduta, azkenaldixan, Xabi Gezuragan biharrekin zeozertxo gehixago jakin dot, baiña ez dot sekula sakontzeko besteko kuriosidaderik izan. Liburu honetan entzundako gauza solte asko harilkatu dittudaz, eta gustau jata tribu-moltzo haundi horren ikuspegi orokorragua hartzia. Liburuak ez dau azterketa exhaustibo bat aurkezten, motz-motza da, irudi askokin lagunduta, eta bertako zaharren berba egitteko molde mistiko-naturalistiko horrez beteta dago (testuetako asko zaharren aipuak diraz). Atsegiña egin jata, eta horren sintomarik onena jakinmiña ixotu destala da. Ez filosofia kontuak -hori etxata interesatzen, ez indixuena ezta europarrena be-, ez bada eze herri moltzo hori antropologikoki pixkat gehixago ezagutzeko.

 

Redondo biribilla (2x1)

Oier Gorosabel 2021/08/16 22:16
Dolores Redondoren Legado en los huesos (2013) eta Ofrenda a la tormenta (2014) liburuei buruzko arrantzak.

REDONDO, Dolores. 2013. Legado en los huesos. Destino, Bartzelona.

 

Zelan esangot... lehelengua baiño gehixago gustau jata, hobeto “eginda” dagola begittandu jata, bestsellergintzako gakoeri dagokixonez, tentsiñua ederto mantenduta (egun bixan irakorri dot, gustora). Neurritxo baten prebisiblia da (lehelengo liburuan protagonistiak umia euki nahi eta eziña bazan; bigarrenguan, amatasuna izan da; eta hirugarrenguan, epaille buenorroarekin adarrak izango dirazela pentsau leike). Bestalde, liburu honetan sorginkerixa kupua altuagua da: intuiziñua dala, kartak dirala, ahalmen paranormalak dirazela... poliziakuak pixkat tranpia egitten dabe, eta deus ex machina errekurtsua errezkerixia da. Naparruan izanda, ezin zan Opus Dei falta; liburu honetan kaspa-eremuan buru belarri sartzen gara, baiña “eutsi eta tati” eginda: hasieran “obria” kakaztuko zala irudittuta, baiña gero “kaso isolatu” hutsian lagata. Amaieran hainbeste hari solte gelditzen diraz: ez dakitt deskuidoz, ala hirugarrengo liburuan garatuko diralako: ama eta sorginkerixen kontua, bistan da; baiña baitta hiltzailliak horrekin dakan loturia be; eta bere krimenen nundik norakuak be ez dira oso ondo argitzen. Ikusiko dogu hurrengo liburua (etxian dakat zain), baiña inpresiñua dakat autoriak trama-sare haundiegixa osatzen dabela, eta ez dakala dana bihar dan moduan garatzeko astirik edo ahalmenik.

 

Azkenik, liburuak amaittu arte ez dot ezer begiratu nahi, baiña kuriosidadia dakat Redondoren eta Urturiren arteko pikeren bat egon ete dan, trilogia bixak dakezen antzekotasunak kontuan hartuta (Bittorixakuak, Baztanguan bertsiño hobetua dirudi eta). Bestalde, entzun dot Baztango arazo urbanistikuen kontura be ikamikaren bat egon dala berakin; baiña ez dot hori inbestigau nahi, azken liburua irakorri arte.

 

REDONDO, Dolores. 2014. Ofrenda a la tormenta. Destino, Bartzelona.

 

Hiruretatik gehixen gustau jatana. Tramia poliziala da, askoz be errekurtso magiko/iragarle gitxiagokin; horrekin liburuak asko irabazten dau. Errealagua begittandu jata gaiñera: ez da “erreloju perfektua”, poliziakuak ez dabe lortzen gertatzen dan guzti-guztia ulertzia, ezta gaizkilliak bere planak oso-osorik betetzia be; pelikuletan batzuetan ikusten dirazen “burruka zikiñen” trazia hartu detsat, burruka errealak, puntx soiñu eta finta estandarrik bakuak, bizitza errealian gertatzen dirazen antz haundixaguekin. Gustau jatan beste gauza bat: liburu erdiko krisisa (protagonistian hankasartua, eta ekipoko baten herixotzia), irakurlia noraezian eta lur jota lagatzen dabena, pertsonajiekin batera; kontakizunan erritmua eteten daben hausturia. Hónekin elemento guztiekin, lehelengo liburu bixetatik hartutako hari solte batzuk hartzen dittu, kontakizun sendua eta benetan interesgarrixa osatuta.

 

Pare bat raccord fallo harrapau dittudaz (hainbeste biktima eta kasu! Idazlia be nahastatzeko modukua, erregular!), eta hari soltiotako batzuk ez dira garatzen (azkenian, zerk laga zeban pelutxian kiratsa?). Esango neuke, hau idazten zeguanian, Redondok ez zebala baztartzen serixiakin jarraitzia. Bestalde, hamen be Bittorixako serixian antzekotasunekin jarraitzen dogu (errudun nagusixa ondo-onduan izate hori...), eta kasualidade larregi da hori.

 

Balantze finala: OSO ONDO. Hiru liburuen irakorketan bomba pasau dot, eta neretako horixe da inportantiena. Oiñ... interneten kotilleatzera!

 

PD: Redondo/Urturi burruka sanginarixorik ez da, agerixan behintzat... seguraski bixak editorial berian dagozelako! Bestalde, turismo kontuetarako itxuraz liburu serie bixak produktibo xamarrak izan dira, beraz erakundien aldetik xaboia da nagusi; eta Aroztegiako pelotazo urbanistikuan kontura, ez dot ezelako aipurik topau. Eta jakin dot, jarraipenik ez, baiña prekuela bat bai argitaratu dabela Redondok; ea liburutegixan daken.

Baztan killers

Oier Gorosabel 2021/08/08 18:02
REDONDO, Dolores. 2012. El guardián invisible. Ed. Destino, Bartzelona. 2014 (25. ed)

Gustora irakortzen dan liburua, baiña nahi barik -barkatu Redondo anderea!- eten barik Saenz de Urturiren serixia gogora ekartzen dabena (hau ha baiño 4 urte lehenago idatzittakua da). Lehenengo aldia: ha autokonkluyentia da: liburu bakotxa hasi eta amaittu egitten da, banaka irakortzeko moduan; honen amaieriak ostera, nahi eta nahi ez bigarren txatala irakortzera bultzatzen zaittu, herixotzetan nahastauta dagon bigarren eragillian barri jakitzeko; honek ez desta grazia haundirik egin. Bigarrengo aldia: honetan, arlo emozional/psikologikuak askoz be pisu haundixagua daka, protagonistian barruko fantasmak, familia disfuntzionala, foruzainen arteko tirabirak... hau gustau jata. Hirugarrengo aldia: izenburuko “eragilliaz” gain (spoilerrik ez dot egingo), liburu honetan espirituen eta jenixuen presentzixia askoz be nabarmenagua da, Urturirenian baiño; esan leike liburuan ardatza bera dala; eta hau etxata hainbeste gustau. Laugarren aldia: hau genero bal-baltza da; Urturirenian, kontu polizialekin batera kontu historikiak zetozen txirikordatuta, beste horrenbeste edo gehixago pixauaz; bistan da, ha gehixago gustau jatan. Bostgarren aldia: Baztango basuak, klimiak eta batez be eurixak liburu osua “bustitzen” dau, zeozelan esateko naturaleziak eta haren deskribapen melankoliko xamarrak zati majo bat hartzen dau pasarte askotan; honen oso zalia be ez naiz. BAIÑA HAU GUZTI HAU KENDUTA (jajaja... ), esandako moduan, best seller gantxoduna da, generuan klabe guztiekin, interes maillia eta irakortzeko gogua oso ondo mantentzen dabena liburu osuan zihar. Ia bixar bigarren txatal hori lortzen doten... irakortzen jarraitzeko desiatzen nago eta!

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia ugaroia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026