Lamaiko Operia - 3 atala
8 - BÁIETZA ETA ÉZETZAN KANTÚA
(Narratzaillia)
Peachum-en eskekúen ornidúra déndan, Polly ate ónduan ténte dago gurásueri bégira. Berókixa jantzitta, malétia eskúetan dauka, eta Peachum andra-gízonak azálpenak eskátzen dabilkíxoz. Macheath gaizkillían emáztia dalá kóntatzen détse kantú txiki báten bíttartez. Ópera klásikuan jóeretatik kánpo, Brecht-ek pertsonáian aldé illuná erakústen deskú kantú honetán.
(Polly)
Inozéntia nintzánian (hala nintzán lehén eta, zúen guztíen modurá),
gizon bat agértuko zála uste nebán
eta orduán, jakíngo nebála zer egín.
Eta dirua eukí ezkeró, eta atsegína izán ezkeró, eta astegúnian be alkondára garbixá erabíli ezkeró, eta emakúmien áurrian járrera egokíxa izaten jakín ezkeró...
nik ezetz esango netsála banekíxan.
Hala, burúa gorá eta distántzia mantendúta
iratárgixak gau osuán argíttuko dau,
itsasóntzixak álde egíngo dau.
Eta éz da ezér géhixago gértauko.
Ezin dózu béste barík hór bertan etzín, ¿bai?
Hotzá eta bihózbakua izan zéinke, bai.
Aukerá askó izángo zendúkez, bai.
Gauzá bát bákarrik dago esáteko: éz.
Léhenengua, Kent-eko gizón bat izan zán,
bihar dán modukó gizóna.
Bígarrena hirú itxasóntzin jabiá zan.
Hirúgarrena nerékin zoratúta zéguan.
Eta diruá zékenez, eta atségiñak ziranéz, eta astegúnian be alkondára garbixá erabíltzen zebenéz, eta emakúmien áurrian járrera egokíxa izáten zekixénez...
ézetz esan nétsen.
Hála, burúa gorá eta distántzia mantendúta
iratárgixak gáu osuán argíttu zebán,
itsasóntzixak álde egin zéban.
Baiña ezin zan ezer géhixago gertáu.
Ezin néban ba béste barík hor bertán etzín, ¿bai?
Hotzá eta bihózbakua izan neikián, bai.
Aukera asko néukazen, bai.
Baiña gauzá bát bákarrik zéguan esáteko: ez.
Baiña egún batén -bái egún ederrá-
etórri zan bát, éz zestana ezér galdetú
eta beste barík kapélia nere gélako pértxan eségi zebán
eta ez néban jakín zertán nenguán.
Eta dirurík ez zeukanéz, eta atsegíña éz zanéz, eta éz zebanéz alkondára garbirík jazten -ézta dómeketán be-, eta emakúmien áurrian járrera egokíxa zéin zan éz zekixánez...
berarí ez nétsan ézetzik esán.
Hála, burúa gorá eta distántzia ezín izan néban mantendú,
iratárgixak gáu osuán argíttu zebán,
itsasóntzixak álde egín zéban.
Baiña ezín eutsí gértatzeko zorixán zeguanári.
Ezín izan néban hór bertán etzín baiño bésterik, ¿bai?
Hotzá eta bihózbakua ezin néikian izán, bai.
Gértau bihar zán, bai.
Ezín izan néban ézetzik géhixago esán.
9 - GIZA IZÁKERIÁN EZEGÓNKORTASÚNA
(Narratzaillia)
Pólly-k beré agur diskúrtsua bóta eta geró, beré gurásuak sartzen dirá konbertsáziñuán. Peachum jaunak solemnídadez jardúten dau, Bíblixa bat eskúetan.
Iº Ekittaldixan amáieria dan kantú honék be ópera zaharrán kánonak háusten dittú. Normalían konklusíñuak etáratzeko edo datorréna iragártzeko erabíltzen dan piezá hau, istórixako korápilluan zihaztásunak lausótzeko erabíltzen dau Brechték.
(Polly)
¿Nere gúrarixa lárregikúa eté da?
Gizón batén besúetan amoré emótia
bizítzan batén behintzát.
¿Jomuga garáixegixa eté da?
(Peachum jauná, Biblixa bat eskúetan)
Gizákixak, beré lurrekó ibilbíde motzán barruán
zorióntsu izáteko eskubídia dáuka,
harríxak barík, bénetako játekua játeko eskubídia,
gizákixan eskubíde oiñarrízkuená.
Baiña zorítxarrez sékula betétzen éz dana.
¿Zeiñék ez léuke nahiko eskubíde hau bermatúta ikústia?
Baina gáuzak hólan dáre.
(Peachum andría)
Ondó záinduko zíndukedáz;
edozér emóngo netsúke
bizítzan áurrera egín deizún,
bai, bénetan, hála egíngo neuké.
(Peachum jauná)
¡Gizalégez jokátzia! ¿Zeiñék ez léuke náhiko bá?
Norberé ondásunak póbriekin partítzia, ¿zergáittik ez bá?
Gizáterixa guztiá oná izan ezkéro, Jaungoikúan erréiñua húrrago litzáke;
¿zeiñék ez léuke náhiko beré sutondúan berotú?
Baiña tamález -kóntizu- planeta honetán,
bittártekuák urrí eta gizákixa harró.
¿Zeiñék ez léuke náhiko baké eta anaittásunián bizí?
Baiña gáuzak hólan dáre.
(Polly eta Peachum andría)
Bái, penagárrixa dá
honá mundukó gáuzen aldé illuná.
Munduá póbria eta gizákixa gaiztúa,
tamaléz errazóia dauká.
(Peachum jauná)
Jakíña errazóia daukadála
munduá póbria eta gizákixa gaiztuá da.
¿Zeiñék ez léuke náhiko lurrián paradísua?
Baiña egóeriák ez désku lágatzen.
Zure lagun húrkuak, bíxondako játeko nahikorík ez daguánian,
mustúrretan jóko detsú ostikádia.
¿Eta zeiñék ez léuke náhiko gizalégez jokátziá?
Eta zure emáztiak, nahikuá maitte éz dozulá úste badáu,
mustúrretan jóko detsú ostikádia.
¿Eta zeiñék ez léuke náhiko fediá mantendú?
Eta zure úmiak be, erretíroko pentsiñó gitxi bá daukazú,
mustúrretan jóko detsu ostikádia.
¿Eta zeiñék ez léuke náhiko eskér onekúa izán?
(Polly eta Peachum andria)
Bai, tamalgárrixa dá
munduá póbria eta gizákixa gaiztúa.
Náhiko gendúke ónak izán, saskárrak izán biharrían
baiña gáuzak hólan dáre.
(Hirúrak)
Bai, bénetan ez dágo zér eginík
háu guztiáu zabórra baiño éz da.
(Peachum jauna)
Munduá póbria eta gizákixa gaiztuá
tamaléz arrazóia dáukat.
(Hirúrak)
Bai, tamalgárrixa dá
honá mundukó gáuzen aldé illuná;
eta orduán ez dago zéreginík
eta orduán háu guztiáu zabórra bésterik éz da.
IIº EKITTÁLDIXA
10 - KÓRTAN
(Narratzáillia)
Peachum jaunák Tiger Brown polizía buruá bere suhiñán átzetik jártzia lortu dáu. Mack aldé egín biharrían dágo.
(Pollyk) ¡Oh Mack, ez eidázu bihotzá zaurittú! ¡Gerátu záittez eta izán gaittián zorióntsu!
(Macheathek) Nik néuk be bihotzá zaurittúta dáukat; álde egín bihar dót eta ez dákit nóiz etórriko naizén buéltan.
(Pollyk) Hain motzá izan dá, Mack...
(Macheathek) ¿Zer, amáittu dá ala?
(Pollyk) Oh, atzó amesétan egin nebán. Léihotik begíra néngualá, barríak entzún nittuán; gure iratárgira begíratu eta oso meheiá zan, lámaiko zahar batén modukúa. Éz ní ahaztú Mack, hirí arrótzetan.
(Macheathek) Horixe, ez zaittudála aháztuko. Emon laztaná, Pollý.
(Pollyk) Agur, Mack.
(Macheathek) Agur, Pollý.
Xiberuako argazki bat
Argazkiak.org | Barkoxtar neskatilak © cc-by-sa: txikillana
Barkoxeko enparantzan kazetarixakin konfundidu ninduen hárek neskatillak. “Une photo, une photo…!” eta Operación Triunfoko pose diskografikuenakin jarri jatazen Udaletxeko ataixan. Gero ia ze kazetatan agertuko zan galdezka frantsesez, eta nik euskeraz baiño ez nekixala. Euskeraz bajekixen batzu, eta hala segidu genduan, kazetarixa ez nintzala-ta, Maskaradia ikustera baiño ez nintzala etorri-ta… “Ah bon espainula ordüan… ¿zergaitik jiten ziztea hainbeste espainul Maskadetaat…?”.
Üskaaz onduen zekixena, herriko alkatian (zentro-eskumakua) alabia zuan. Esanguratsua, eta esperantzazkua. Askotan esaten dok euskeriak ez dakala politikiakin zerikusirik, baiña gitxittan kunplidu.
Bestalde, neskatillen galdera horretan ikusten dok ha Xiberoland dala ondiok espainul üskaldünentako. Festa egunetan baiño ez gaittuk agertzen, euskal kontzientzixia nasaitzeko militantzia eginbiharrez edo… Gero urtian, angles turistak bakarrik gozatzen juek lürralde zilharraz…
Lamaiko Operia - 2 atala
3 - PÉACHUM JAUNÁN GOIZEKÓ ERESÉRKIXA
(Narratzáillia)
Órgano batek lagundútako ereserki honék Brechten téknikekin antzezten zan: afitxa haundíxetan egíndako azálpenak, proiekzíñuak, kantua hasi baino léhenagoko hitzáurriak, argi efektu berézixak. Ikuslíak ez dáuka atsedén moménturik, dénpora guztián péntsatzera búltzauta.
Péachum "Londoneko eskékuen erregía" da, eta bere enplíauen eske-járduna kóntrolatzen dau góittik beherá: erropá zaharréz hornidu, eta trukián éuren etékiñen zatí eder bat kendú. Bere negóziuan almazénian dakúsagu Péachum jauná.
(Péachum Jauna)
Ésnatu, kristau ustelá!
Hási zure bizitza pekatárixa!
Erakútsi zelakó gizájua zarán;
Jaungoikúak epáittuko zaittu azkenían.
Sáldu zure anaiá, alu hóri!
Trúkau zure emáztia, zórrizto halakúa!
Jainkó jauna aire hutsa dá zuretáko, alá?
Zure áurrian agértuko da Azken Judízio egunían!
4 - ORDEZKÓ KANTÚA
(Narratzáillia)
Peachum andra-gízonak bere alabá Pollyk gabá ez dabelá etxián pasáu kónturatzén dira. Gurasó bixak gaur egunéko gaztíen gánorabakótasunáz eta esker txarráz atsékabia erakústen dabé.
Brechték eta Weillék, sarkásmoz, ópera tradiziónalan sentiméntalkeríxian paródixa gaiztúa egítten dabé.
(Péachum Jauna)
Etxián ohé epelían
gerátu ordéz, gerátu ordéz
dibertídu egín bihár, dibertídu egín bihár;
espezíalak báilitzazén.
(Peachum Andria)
Horí da Soho gáiñian iratárgixa
horí da betikó lélua: "entzúten dittuzú nere bihotzán táupadak"
edo "zu zoiazén lékura joango naiz ni, Johnný"
maittasúna lorátzen eta iratárgixa gorátzen dihárduan horretán.
(Peachum Jauna)
Zéozer zentzuzkúa
egín ordéz, egín ordéz
dibertídu egín bihár, dibertídu egín bihár;
eta jakíña, gero alperrík galdú.
(Peachum Jaun eta Andria)
¿Zertaráko orduán zure Soho gáiñeko iratárgixa?
¿Zer gértatzen da orduán zure
"entzúten dittuzú neré bihotzán táupadak" lélo aluákin?
¿Nun dágo zure "zu zoaiazén lékura joango naiz ní, Johnný"
maittasúna lorátzen eta iratárgixa gorátzen dihárduan horretán.
5 - JENTE PÓBRIEN EZTEGÚ KANTÚA
(Narratzáillia)
Pólly Mackekín maittemínduta dagó eta etxétik álde egin dáu berakín ezkóntzeko. Mackék eskekó guztíak kontrólpian dittu: berák umetáko laguná dabén Polizía Buruán babesá ziúrtatzen détse, eta horrén truké, eskián lortútako diruán zatí haundí bat eskúratzen dau.
Sohoko kale illún eta estúetako zokó batén, Mack-labáña eta Pólly Péachum, Eskékuen Erregían alabía, ezkóntzen dihardúe. Lapurren ártetik hiru jaikí eta balántzaka kantúan hasten dirá, ezkonbárrixen omenéz.
(3 gángsterrak)
Bill Lawgen eta Mary Syer
ezkóndu dirá eguástenián;
zorióntsu bizi deittezéla, ¡bíba! ¡bíba! ¡bíba!
Idazkárixan áurrian
mutillák ez zekíxan nún zeguán neskián ezkón-jantzixá
eta neskiák ez zekíxan segurú mutillán izená.
¡Bíba!
¿Bá ete dakík zein dán hire emáztian laná? ¡Ez!
¿Lága eté don alde baterá hire bizimódu pekatárixa? ¡Ez!
Zorióntsu bizi deittezéla, ¡bíba! ¡bíba! ¡bíba!
Oraintsú esan zéstan Bill Lawgen-ek:
"¡Nahikúa jáukat beré parté txiki báten jabé izatiakín!
¡Aluána!"
¡Bíba!
6 - KAÑÓIEN KANTÚA
(Narratzáillia)
Gazte-dénporan Indiako armádan soldáu izándako sasóiak gogorátzen hásten dirá lagun bíxak: Macheath eta Tiger Brown, polizíakuén buruá, kantúan hasten dirá. Rágtime rítmoak Alemániako night-cluben giruá ekartzen deskú gogorá, Steinberg-en "Aingerú Urdiña" filmeko béra.
(Macheath eta Tiger Brown)
Han jéguan John, han jéguan Jim
eta George sarjento bihurtu zuán,
baina Armádiarí bost ajola zein dan zein
eta oiñéz juan zittúan dánok Iparráldera.
Johnný-ndako whískixa epélegixa zúan
eta Jímmy betí hótzak jéguan;
baiña Georgie-k bíxak besótik hartú eta hála esan zétsen:
"Armádia ez da txántxetakúa".
John hil da eta Jimmy zendú
eta Georgie ez dakígu nún daguán ustéltzen
baiña odol járixo gorrixák hór darrái
¡eta Armádiak bihár zaittú!
Sóldauak eúren kañóiekin bizi díttuk
Cabo-tik Couch Bear-rera;
egún eurítsuetan misiñó barríxak egíttera urtétzen juék,
eta segurú amandongillak egitteko okéla bihurtuko’ttuezela.
7 - AMÓDIXO KANTÚA
(Narratzaillia)
Macheath eta Pólly-n amódixo kantuá da húrrengo hau, sasói haretáko ópera eta follétiñetan betí egón bihar izáten zan amódixo tarte enpalágosuan paródixa gaiztuá.
(Mack) Soho gáiñian iratárgixa dakúsazu?
(Polly) Ikústen dot maittiá. Igártzen dozú neré bihotzá taupádaka, maittiá?
(Mack) Igártzen dot bai, maittiá.
(Polly) Zu zoiazén lékura hára nahi dot ník.
(Mack) Zu zagozén lékuan hántxe egóngo naiz ní.
(Bixok)
Nahiz eta papelík ez izán,
nahiz eta lorarík ez egón aldarían,
nahiz eta jákin ez núndik etáratakúa dan ezkon-soiñekó horí,
nahiz eta adornórik ez egón zure ulián...
ez éizu begíratu lárregi zure jatekuán plateréra
¡eta jaúrtizu!
Maittasunák iráungo dabéna iráungo dau
bai hamén eta bai edonún.
Lamaiko Operia - 1 atala
LÁMAIKO ÓPERIA
Zéiñek ez dau ezagútzen “Mack Labañían” kantúa? Mack the Knife, Makinavaja… Louis Armstrong edo Tijuana in Blue morokó musikárixen ahótan egón da XX mendé osúan zíhar, jázzpanen klariñétiétan nahiz púnkixen gittárra eléktrikúetán. Jenté askók ez dáki baiñá, kantú hau “Die Dreigroschen” edo “Lámaiko Operia”n parté dalá. Bertolt Brecht-ek idatzí eta Kurt Weillek musikátutakó opera honén protagónistía da Mack Labañia, 1920 hamarkádako London glamourdún eta konfliktíbokó kalíetan bizí edo biziráuten dabena, eskekó, puta, gaizkílle eta polizíako ustélen artián. 1918tik 1928ra Inglaterrak bizí izándako krísis girúan laníkeza, inflazíñua, eszeptízismúa eta garraztásun romántikua usáintzen zan Sohoko kalé zikíñetan eta bertakó pertsonájiá dogú Mack Labañia.
"Lámaiko ópera" hau 1928 urtian antzéztu zan estreiñákoz Berlingó "Schiffbauerdamm" antzókixan, eta Bertolt Brecht eta Kurt Weilllen léhenengo alkarlan garrantzítsua izán zan beráu.
"Lámaiko óperiak" arrakasta itzala izan zeban léhenengo moméntutik. Bost urtián, 10.000 bidár baino géhixago antzéztu zeben Europan eta 18 hizkuntza desbárdiñetara itzuli zebén. Sei urte gerúago Broadwayko antzókixetan éstreiñau zán, EEBBetan; bertakó públikuak ez zeban háin sutsú erantzún baiñá (Iparrámerikáko módako antzézpenekin alderátuta guztiz desbardíña zan eta).
Zinémarako bertsíñuak be laster etorri zirán; frantzíarra eta alemániarra batéra fílmau zirán, sóiñudun zinéman hasíera haretán ez zalako askó erabiltzen doblájiá. Albert Prejean eta Margo Lionek frantseséz beré papelak antzeztú eta geró, dekorau bardíñetan jarduten zebén Rudolf Forster eta Lotte Lenyak alemánez.
BERTOLT BRECHT
1928garrengó urtián Bertolt Brecht, olerkari ezagúna zan Alemániako gábetako giro inteléktual eta artístikuétan, baiña orduráko eginda zeukázen hainbeste antzezpén: "Baal" (1918), "Tambor hotsak gabián" (1922), "Hiríxen oihanían" (1923)... Beste autórien antzérkixen zuzendari be ibilíttakua zan, bere herrí Augsburg-eko egúnkari komunísta batén idazten zebán, 1918 eta 19ko mugiméndu iraultzáillietan parte hartuta zéguan, ipóiñak, olérkixak eta saiákerak argittáratu zittúan Munich eta Berlingó aldízkari askotán...
Bere krítikuen esánetan, Bertolt Brecht-en literatur bidiá anarkísmotik hasi zán, idazki lírikuekin. Satírikia asko erabilli zebán, paródixa gogórrak, errekurtso filosófikuak eta erromántizismó nihilístian bidetik barruratu zan, gizákixan haundináhixa eta Naturálezián errukígabetásunan áurkako búrrukak erakútsitta. Ikúspegi hau kóntuan hártuta, ohártuko gara "Lámaiko ópera" hau éz dalá helburú komertzíal hútsekin egíndako denporápasa zínikua.
KURT WEILL
Kurt Weill musikua ikúspegi elitista batetik egindako músikia egitten hasi zán, ikasketa asko egin eta geró. Baina beste musika era batera egin zeban ebolúziñuá, errézagua, ulergárrixagua, herríkoixagua. Hau Brecht-en helbúruekin bat zetorren. Kurt Weill-ek "Lámaiko óperan" Alemaniako taberná giruan entzuten zan musika klasia ekarri zebán ópera eskenátokixétara. Nahikuá gauzá iraultzáillia sasoi horretárako. Éra berían musika "serixuaguan" paródixak egin zíttuan obra honetán.
"Lámaiko ópera"ko kantú asko hartú eta ikási zittúan jentiák, baitta eráldatu, egokíttu eta... askotán hondatu. Jazz musikuak adibidez, "Mack-en baladía" hartu eta eráldatu egin zében; Louis Armstrong eta Ella Fitzgerald-en abótsetan "Mack-labáña" bihurtu zan. Hónek kantúok bere konposítore haundi famauan eskúetatik iges eta edozeiñek hartu zittuan públikuari átzera emóteko. Kantu trístiak bákarrik erréspetau zirán.
Azkeník, ibilbíde tamalgarrixa izan zeban ópera klásikuen krítika sakon eta iróniko honék: Brecht eta bere lagunak gorrotó zeben antzerkí molde zahárretan éuretan, hárrapauta geratu zan, eta espektákulu konbentziónala bihurtu zebén.
I EKITTÁLDIXA
1 – OBERTÚRIA
(Kalé kantaríxa)
Eskékuendako ópera bat entzún bihar dozue;
luxu haundiz sortútako óperia,
póbrien pentsaméntuetan egoten dan luxu klase horretákua,
baina hala eta guztí be, merké merkía.
Eskékuak be ordáintzeko modukó sárrera txartélekin:
horregáittik da Lámaiko Óperia.
Léhenengo, éntzuizue Mackie Messer lapurrán gáiñiangó baladía - “Mack-labáña” esaten detsén lapurrána-.
2 - MACK-LABÁÑAN BALADÍA
(Narratzáillia)
Lámaiko Óperian obertúria Mackie Messerren baladía da. Gerora ópera osokó kantúrik ezagúnena bihúrtu zana, paradóxikokí, ez zéguan hasíeran Lámaiko Óperan, eta Harald Paulsen aktorían eta Bertolt Brecht idazlían árteko demánda batétik sortu zán. Mack-labañána egítten zeban aktoríak sárrera ikusgárri bat nahi zeban, Brechten iritzíxan kontra. Gogoz kóntra idatzi zebán azkenían, estreiñáldixan áurreko egúnetan, Weillek musikia jartzen zetsán bittártian. Hála eta guztíz be, ez zéban Macken izákera bortitza leundú nahi izan, eta baladá honetán bere aldérik illúnena erakutsi zebán: Londongo gaizkíllien heroia ez zan bihotz onekó lapurrá, edo anarkísta eskuzábala (ikusle burgésak gustuko zében modurá).
Sohoko azokía: lapurrak lapúrtzen, pútak bezeró billa, eta kalé kantarixak aurkezten deskú Lámaiko Óperian pertsonáia nagusixá:
(Kalé kantaríxa)
Tiburóiak hagíñak daukaz;
eta arpegíxan daróiazen moduán
hála dauka Mackie Messerrek labáñia
poltsíkuan ézkutauta.
Tiburóian óixak gorríxak dirá
odolá isurtzen dabén bakotxían;
Mack-labáñan eskunárruak, osterá,
krímenen óstian beti garbí.
Dómeka oskarbí batián
gorpu bat hondarrían;
gizon bat doia urriñían
(Mack-labáña esaten detsé).
Schmul Meier desagértu da
baitta beste aberáts bátzuk bé;
Mack-labáñak beré soldatia dauká
baiña iñork frógarik ez.
Eta Jenny Towler tópau dábe
paparrían lábañia sartúta;
mólletan Mackie pasíuan dabil
baina berák ez dáki ezér.
Eta Sohon sute haundí baték
zazpi umé eta gizon bat erre dittu.
Kalián jente píllo bat bégira;
tártian Mackie, ezér éz dakixána.
Eta háin ezaguna dan
alargún gazte liraiñá
ésnatu eta bortxatu dabé
Mack, zéin zan salnéurrixa?
ésnatu eta bortxatu dabé
Mack, salnéurrixa zéin?
Lamaiko Operia (Die Dreigroschen Oper)
"Lamaiko operia" Mack Labañia / Mack the Knife famatuan historixia da, Bertolt Brechtek idatzitta, Kurt Weillen musikiakin (Die Dreigroschen Oper). Opera honen lehelengo kantuaren hainbeste bertsiño egin izan dira XX mendian zihar. Jázzpanen klariñetietan naiz rockzalien gittarra elektrikuetan entzun izan doguz bertso famatuak:
"Tiburóiak hagíñak daukaz;
eta arpegíxan daróiazen moduán
hála dauka Mackie Messerrek labáñia
poltsíkuan ézkutauta.
Tiburóian óixak gorríxak dirá
odolá isurtzen dabén bakotxían;
Mack-labáñan eskunárruak, osterá,
krímenen óstian beti garbí..."
1920 hamarkadako London glamourdun eta konfliktíbokó kalietan bizí edo biziráuten dau Mack Labañak, eskekó, puta, gaizkílle eta polizíako ustélen artián. 1918tik 1928ra Inglaterrak bizí izándako krísis girúan laníkeza, inflazíñua, eszeptízismúa eta garraztásun romántikua usáintzen zan Sohoko kalé zikíñetan.
2006xan, Brechten lana euskerara itzuli genduan (Eibarko euskalkira zihetzago esanda), eta Matrallako eta Arrakala irratiko lagunekin bere 26 ekittaldixak 8 partetan grabau genduzen, irratixan atalka emititzeko moduan. Atal bakotxak 20 minutu baiño pizkat gitxiago dakaz. Ekittaldi bakotxak hizlauzko azalpen bat daka hasieran, gero pertsonaien elkarrizketak euskeraz, eta azkenian operako kantu orijinala alemanez -1958xan Berlinen Wilhelm Brückner-Rüggeberg-ek zuzendutako grabaziñua erabilli dogu-. Bestalde, hainbeste artistak "Mack Labañan Baladian" gaiñian egindako bertsiñuak erabilli doguz loturak egitteko (Louis Armstrong, Tijuana in Blue, Ruben Blades, Oskorri, Liberace, Joe Pass,...). Lehelengo atalan hasieran, prologo luzetxuagua dago "Lamaiko Operian" gorabeherak eta detalle historikuak azaltzen.
Hitzak: Bertolt Brecht
Musikia: Kurt Weill
Itzulpena: Oier Gorosabel, Serafin Basauri
Antzezliak:
Mack Labañia – Aitor Eguren
Peachum Jauna – Ander Arroitajauregi
Peachum Andria – Leire Narbaiza
Kale kantarixa eta Zaldun mezularixa – Dani Astarloa
Jenny – Ane Olabarria
Polly Peachum eta Lucy – Maite Arroitajauregi
Tiger Brown eta Narratzaillia – Oier Gorosabel

Argazkiak.org | Lamaiko Operia © cc-by-sa: txikillana
Argazki erakusketia Baionan
Azaruan 21-ian, 19.00etan, "7 argazkilari Euskal Herrian" erakusketia inaugurauko da Baionako Euskal Museoan. Gure lagun Polo Garat-en lanak bertan ikusgai egongo dira Pierre Capperon, Anne Garde, Gabrielle Duplantier, Laetitia Fourgeaud, Bernard Plossu eta Claude Nori-ñenekin batera.
Ni "Eibartarrak" zerrendako afarixan egongo naizenez, ezingo naiz bertaratu baiña badaezpada argitaratzen dot hamen, bateronbatek juan nahi daben edo. Barixakua, Baionan, traguak, ijiji, pintxuak, ajaja... pentsau leike girua egon egongo dala bertan, gehixago kontuan hartzen badogu "indio" batzu be egongo dirala Barkoxetik etorritta. Barixakuan juan ezin danak be, erakusketia Urtarrillan 31-rarte zabalik izango dau.
Tupeak behera
Argazkiak.org | Ileapaintzailliakin © cc-by-sa: txikillana
Umiak, jaixotzian, ez dabe benetako ulerik izaten. Horren ordez, "lanugo" izeneko pelusilla bat baiño ez dake. Askotan, igurtzimentu eta presiño gunietan galdu egitten jake, eta -gure seiñari modura- itxura nahikua zatarra geratzen jake, sarnoso tipokua edo. Hori dala eta, gure lagun Agurtzanen esku expertuekin ule barik laga genduan umia. Oso barregarrixa geratu zan, hasieran honen itxuria hartuko netsala uste neban:
Baiña ez. Nahikua ondo geratu zan, oso sinpatikua.
Argazkiak.org | Nosferatín © cc-by-sa: txikillana
Amama zaharran mantoi baltz bat dakagu etxian, eta umiari asko gustatzen jako, lanazkua dalako edo ez dakitt. Zineko pertsonai baten itxuria hartzen netsan, ze pertsonaje...? Ah bai! Seguraski ha be hala izango zan, umetan.
Zapatak gordetzekua
Opari sasoiari, dragia

Argazkiak.org | Botaduria © cc-by-sa: txikillana
Ongi etorri Nikoren lehendabiziko bazkari honetara:
Hasteko, mila-mila esker bazkaira etorri zaztelako. Guentzako oso garrantzitsua da Nikoren senide guziyak elkar ezautu eta momentu eder hau elkarrekin konpartitzia. Den-denai eskertu nahi zattuzteu haurdunaldian, eta Niko jaio eta gero ere, eskaini diguzuen laguntza guziya: materiala zein inmateriala.
Hau esan eta gero, ohar “material” bat egin gura detsuegu danok batera harrapatzen zaittuegula aprobetxauta. Uste dogu danok konforme egongo zariela, azken urtietan opari saturaziño bat gertatu dala umiekin. Gabon eta urtebetetzietan, opari uholde bat jasotzen dau ume bakotxak eta arazuak begibistakuak diraz:
- Umiak ez detsa balorerik emoten oparixari: jostailluak errezegi baztartzen diraz.
- Askotan oparixak gogo barik egitten diraz: gehixenetan azken momentuan erosten da zeozer, konpromisua betetzeko, ezelako sentimentu barik.
- Diruz eskas dabillenak txarto pasatzen dau, ganorazko oparixa egin nahi, eta ezinda.
Horregatik, erabaki hau hartu genun aspaldi eta hauxe da momentua zuei esatekua:
Eguberri eta urtebetetzietan, haurrari erregalurik ez ittia eskatzen dizuegu. Nikok opari bakarra jasotzia nahi dugu, eta hura, guk, gurasuak egindakua izatia.
Miño, zuetako asko desitzen eongo zazte haurrari zuen maitasuna erakusteko, jakiña. Ba hori oso erraxa da: bisitan etorri, edo gu zuengana joan, Niko pasiatzera atera, berarekin jostatu, gauzak erakutsi, elkarrekin bazkaldu, familiko kontuak kontatu... hoixek izango dia Nikontzako erregalu onenak.
Ba dakigu, halan be, zuetako batzu ezingo dozuela urtetako ohitturia hain errez aldatu. Lasai, ez dago arazorik: jakizue Gabonetan eta urtebetetzetan jasotzen doguzen oparixak Caritas-era eruango doguzela. Modu horretan, guk gure helburua lortuko dogu eta ume behartsuren bat zoriontsu izango da une batez, zuei esker.
Egun on bat pasau daigula danok.
Amoroto, 2008ko abuztuaren 3a
Amanita phalloides ondo eginda, jangarrixa ei dala
Pasa dan astian euskerazko izperringi baten, ezkerreko pajina interior baten azpi-eskumaldian (gitxien irakortzen dan lekuan, hala egixa) agertutako mikrooharra:
"Atzoko XXX-an, perretxikoen erakusketaren artikuluan, Amanita phalloides ondo eginda jangarria dela agertzen da, baina pozoitsua da. Amanita phalloides-en ordez Galdakao lanperna agerrtu behar zen. Bestalde, hilgarriena Amanita muscaria dela azaltzen da, baina Amanita phalloides da."
Orraittiokan: ¿halako hankasartua, eta honako rektifikaziñua...? Ez dot esango ze izperringi dan, baiña halako gauzak ez dabe euskalgintzia prestijiatzen, ez horixe.