Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Gezur saltzailea

Gezur saltzailea

Oier Gorosabel 2009/01/08 00:10
Yo quiero ser el califa en lugar del califa...

 

Argazkiak.org | Samic © cc-by-sa: Patxi Argarate


Patxi Argaratek bialdu destan argazki honek bultzatuta, Eibarko Kili-Kolo antzerki taldian nenbixaneko lan-gidoi bat topatu dot, eta hamen kargaukko dot, ohar, akats eta guzti. Ez daka fetxarik ezta krediturik, baiña nik gogoratzen dotenakin eta laguntza pixkatekin datuok osatzen saiatuko naiz.

Montaje hau 1997 inguruan egingo zan nere kalkuluen arabera.

Gidoi orijinala zahartxuagua zan, Patxi eta Pedro Luken sasoikua; autoria ez dakitt. Guk euskerara itzuli eta moldatu egin genduan.

Kredituak:
Zuzendarixa, Aitor Eguren.
Bufoia, Ainara Egiguren.
Samic aholkularixa eta Pirujo, Oier Gorosabel.
Erregia, Oier Narbaiza.
Carol printzesia, Maite Arroitajauregi.
Morroi bizefalua: Eli eta XX
Trepezzuak, Ernesto Sanchez.

Oso ondo pasau neban antzezpen honetan. Aitorrek lan politta egin zeban, nahiz eta bolo pare bat baiño ez genduzen egin (gero “Lovo”-kin sartuko giñan, oker ez ba nago).

Niko hazten danian igual, Iñaki Aldai taldekidian gidoi barrixekin batera...

 Creative Commons License

lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.



GEZUR SALTZAILEA

(Antzezpenaren melodia. Eskenaren erdian erregearen tronoa dago. Atzean erretratua. Eskenatokia hutsik. Bufoia bapatean agertzen da)


BUFOIA: Eguerdi on, neska mutilok! Eguerdi on! Je, je je. Ze zatarrak zareten…Zatarrak,  benetan, itsusiak… buaj! (nazka keinua) Bueno… je, je, je, ez jarri horrela, ez nuen hori esan nahi. Bakarrik zuek zirikatzeko asmoa nuen. Beraz laaasai egon! Badakit munduko neska-mutilik politenak zuek zaretela; zuek…eta ni ere bai, ze zuek baino askoz ere ederragoa naiz ni.Je, je, je. Eta dibertigarria gainera….(pirueta batzu egiten ditu) Huy! nere burua ez dut aurkeztu! Jaun-andreok, neska mutilok, zuekin munduko bufoirik… bufoirik… zoroena! Zuekin.Fool Bufoia!.
(Inguruari begira, serio. Inor ez dago) Sekretu bat kontatu behar dizuet. Sekretu bat, haundi-haundia. Inor agertzen bada, zuek abisatu bale?

Bazen behin errege bat, alaba eder eta dotore bat zeukana, eta gaztelu haundi baten bizi ziren…..

(Samic sartzen da. Bufoia tronoaren atzean ezkutatzen da. Samic, konfiantzaz eskena ertzera. Ezkerrera begiratu… ez dago inor. Eskumara begiratu eta kuadroari…. Eta hantxe bertan, gaizto gaiztoa, barre egiten dau. Kuadroari begiratu eta gero hara bideratu. Bigoteak pintatu. Urrundu, artistarena egiten. Publikoari, pozik eta gaizto)

SAMIC: Ha, ha,ha…! Zelako iñuxentea dan gure erregea..! Eta zelako tonto aurpegia daukan! Ha, ha, ha, aha….!

(Barrearen erdian, tronoa ikusi: Ooooh!, que codicia! Inor ote dagoen begiratzen dau. Hara abiatzen da. Barriro begiratu. Tronoan ceremonia haundiz jarri, eta explotatu: musika gaiztoa,barreak)

KANTUA
(tartean, erregea eta séquitoa sartzen dira; AKZIOA: ALFOMBRA LUZE BAT TABERNA ERDITIK. Ahozabalik geratzen dira. Erregearen txilixoa)

ERREGEA: Zer egiten duzu nire tronoan jarrita, Samic? Zer nolako aholkularia zara? Zer nolako laguntzailea? Ez al dakizu aulki horretan neu bakarrik eser naitekeela?

(Samic jaiki, enbarazuz, beraren burua explikatzeko atxeki baten bila. Reberentzia asko, irribarre faltsu asko…)

SAMIC: Bai jauna! Bakarrik inork tranparik jarri ote zizun begira nengoen, jauna!

ERREGEA: Eta?

SAMIC: Ederto dago, jauna, ez dago inolako arriskurik zu bertan jartzeko!

(erregea jartzera doanean, irristatu eta kriston kolpea hartzen dau; Samic laguntzera doa)


ERREGEA: (hasarre) Eta?

SAMIC: Baina nik ez dut ezer egin, jauna! Zu torpea bazara…

(…)

ERREGEA: Torpea naizela esan duzu? Torpea, ni?

(…)

     (erregea Samic´i begira; Samic¨ek ez daki zer egin. Carol berbetan hasten da eta Samic´ek alde egiteko aprobetxatzen dau. Bizefaloeri hazka egiteko agintzen detza, eta bigarrengo planoan geratzen da)


CAROL: Ez zaitez horrenbeste haserretu, aita. Oso egoskorra zara. Azken batean, ez da hainbesterako. Torpea bazara, torpea zara. Eta txikia bazara, txikia , eta kitto!. Onartu egin behar duzu. Gainera, horrela askoz ere dibertigarriagoa zara (erretratua ikusten dau eta barrezka) Zergaitik ez duzu bigoterik uzten, aita?

ERREGEA: Zer?

CAROL: Bigotea.

ERREGEA: falta zaidana, Carol! Zertarako nahi dut nik bigotea?

(Samic se hace el sueco)

CAROL: Askoz ere dibertigarriagoa izango zinatekelako. Begira!

ERREGEA: Samic!!! Esango zenidake zer den hori?

SAMIC: (sorpresaz, sekulan ikusi ez balu lez) Oh! Zeu zarela uste dut, Jauna! Bigote dotore batekin gainera…

ERREGEA: Nork margotu ditu bigote zikin hoiek nere erret erretra- erretratuan?

SAMIC: (ez daki zer esan, baina laster topatzen dau erantzun bat) Nahi baduzu, neuk aurkituko dut erruduna eta merezi duen zigorra ezarriko diot! Je, je je…

ERREGEA: Zoazte ba, errudun bila!

( Samic eta zaindariak eskenatoki ertzera. KANTUA)

SAMIC: Zeuetako zeinek margotu ditu bigoteak? Zeer? Neu izan naizela? Bai zera! (bizefaloeri, umeak agresibidade barik txintxatzeko) Harrapatu ezazue berbalapiko hori! Laster! (eta holan berba egiten daben guztiarekin. Eurak oldarzen joan ahala…) Zelako gaiztoak zareten gurekin… Baina hau ez da horrela geratuko! Neurri zorrotzak hartuko ditugu! Zapatu eta domeketan ere… eskolara joan beharko duzue! Ja, ja, ja,….!

(eskenatokira atentzioa)

CAROL: Aitatxo, hemengo hau erresumarik aspergarriena dela esaten dute.

ERREGEA: Zer jakingo duzu zuk, ba? Fool, gure bufoia, mundu guztian dauden bufoietatik onena da, erabat txikia izan arren (…). Beste inork ez nau horrenbeste dibertitzen.

CAROL: Bai, jakina: Zu baino txikiagoa delako ematen dizu barregura. Izan ere, erresuma guztian bufoia da pertsonarik txikiena eta gero… zu! Zentimetro bat altuagoa zara bakarrik.

ERREGEA: Eta zer? Nik ez dizut iritzia eskatu, Carol. Ixilik egon eta ez nazazu urduri ipini (paus) Jo musika erregearentzat, faborez
(joten dau, baina erregea ez dago pozik; bufoia nahi dau)

(Tronu atzetik,bufoiak laztan bat printzesari; begiraden jokoa; erregearekin jokoa; Bapatean, erregea bufoia hazi egin dala konturatzen da)

ERREGEA: Zelan ausartu zara hazten? Zaindariak! Bizkor, etorri hona!
(zaindariak datoz)
 Zer egiten du erresumako gizonik txikienak, bufoiak, ni baino altuago izaten? Traizioa! Ez dauka inolako eskubiderik. Zatozte bizkor, zaindariok! Bufoia hazi egin da. (…) Orain neu naiz erresumako gizonik txikiena (…)
(zaindarieri)

Harrapatu eta burua moztu!!!

(…)

CAROL: (negar zotinka) Ez, mesedez, bufoiak ez daka inolako errurik. Horrenbeste maite dut..!

ERREGEA: Ze-ze-ze-zer? Baina nola maite dezakezu Fool ziztrin hori?

CAROL: Fool maite dut umeak eskola maite duten bezala. Bueno, askoz ere geihago maite dut.

ERREGEA: Hau disgusto makala, alaba! (…). Bufoia hazi egin da eta nire alabak berarekin ezkondu nahi du. Eta nik Samic’ ekin ezkondu nahi zaitut ba…

CAROL: Samic’ ekin? Oh, nere bihotza triste dago! Hau disgustoa!
ERREGEA: Ez zaitez izan astoa!
CAROL: Samic hain da gaiztoa…

(Carol eskenatokiko eskuma aldera doa; bufoia leihotik agertzen da “Oooh, ze poza!” Begiradekin alkar maitatzen dira. Bapatean Samic kristaletik agertzen da“Aaah!”Fool atetik sartzen da, eta publiko artean ezkutatzen da. Samic sartzen da bere bila, eta eskenatokirainok doa.


Bitartean, Carol eta printzesa leku diskretu batean bigarrengo plano batera pasatzen dira.

(Samic Fool’en bila; publikoa artean dago. Ikusten dau eta ezikusiarena egiten, Carol’eri egingo detzan gaiztakeri guztiak esaten ditu, bera entregatzen dan arte. )

Klabeak
    Foolen atzean nagoenean, begiratu zuzen.
Aurrean nagoenean,beraren ondoan egon begira barik, baina eskuaz berari zuzentzen.
Oso gaiztoa baina inozentea.
Erregearekin berriz, oso chupapollasa


Ez bada entregatzen, Carol printzesak asko sufrituko du .(…) beraren jostailuak apurtu egingo ditut! Beraren instrumentoari sokak ebagi egingo dizkiot! Postrea kendu eta arraina bakarrik jan ahal izango dau!. Honelako garraisiak egingo ditu Carol printzesak (bizefaloak txilixoka) Eta nik honelako barreak egingo ditut ! (barre haundi, gaizto eta bildurgarriak)

FOOL: Ez, mesedez, ez….! (entregatu egiten da. Bizefaloak harrapatzen dabe)

SAMIC: Harrapatu zaitut, gizajoa! (gaiztoa baina ez krudela)  Orain zure izterrekin zopa egingo dugu; zure begiek txakurreri jateko emango dizkiegu; zure gibelarekin patea egingo dugu, eta zure odolarekin odoloste ederrak..! Zureak egin du, artaburu hori!

(erregea printzesarekin, aspertuta. Samic goxo-goxo dator)


SAMIC: Jauna, mundu guztiko errege! (jaramon egiten dabenean) Hamen daukazu Fool bufoia, agindutako bezala. Zuk nahi duzuna egingo dut berarekin.

ERREGEA: (pozik) Bai! Bere erroparekin sukalderako trapuak egingo ditugu!

SAMIC: (peloteroa) Ha, ha, ha, ha, bai; eta nahi baduzun hankak ebagi egingo dizkiot!

ERREGEA: Bai, eta puzkarrak botako dizkiogu aurpegira!

SAMIC: Eta bihar goizerako hamar mila bider kopiatu beharko du: ni izan behar nintzen erresumako gizonik txikiena!

(bitartean, Fool eta Carol dialogatzen eta aldegiteko agintzen detza.; Samic Konturatzen denean…..)

SAMIC: Baina, baina…! Oiloak baino iñuxenteagoak zarete! Zozomoko enklenkeok! Gela ilunean sartuko zaituztet!

CAROL: (mozten) Samic! Ezin dituzu zure zaindariok hola tratatu! Neuk agindu diet Fool askatzeko (Samic tripak jaten dago, baina irrifarrez ) Zer krudela zaren, Samic; zein gaiztoa. Zurekin sekulan ez nintzateke ezkonduko.

KONJELAZIOA

FOOL: Carol printzesari ezker,  ihes egin nuen Samic’en hatzaparretatik Je, je, je…. Eta munduan dauden bufoietatik argiena, politena eta dibertigarriena naizenez, ez nintzen erresumatik joan. Zer uste duzue, tontoa naizela? Gazteluan bertan ezkutatu nintzen. Badakizue non? Erregearen ohe azpian. Eta denek pentsatu zuten Afrika aldean nengoela… Ikusiko duzue zer gertatu zen.

(DESKONJELATZEN GARA. Danok aspertuta. Erregeak moko pelotilla bat botatzen dau eta Samic’ i joten detza begian BIZKOR Samic’ ek barriro beraren jarrera pelotilleroa hartzen dau)

ERREGEA: Samic…Zer daukagu gaur egiteko?

SAMIC: Ospakizun bat egitea pentsatu dut.
ERREGEA: Ospakizuna?(…) Nire bizitzako egunik aspergarriena da, barren! Erabat aspertuta nago, erregea naiz, bufoirik ez daukat, nire alabak ez nau ulertzen edo nik bera ez dut ulertzen… eta erresumako gizonik txikiena neu naiz.(…) Halan jarraitu ezkero laster zoroetxean sartu beharko naute!

SAMIC: (publikoari) Ez litzateke ideia txarra izango, eh, umemokook?

ERREGEA: Ahopetik zerbait esan duzu!!!

SAMIC: Nik?

ERREGEA: Bai, zuk. Entzun egin dizut!

SAMIC: Egia esan, zu lasaitzea eta dibertitzea inportanteena dela esaten ari nintzan. Eta ni badakit nola dibertituko zaren, jauna; gure herritarrak lagunduko dizute.

ERREGEA: Nola?

PELOTAREN JOKOA: PUBLIKO ARTERA PELOTA BAT BOTA, ETA HAIEK BUELTAN EKARRI.


SAMIC: Zatoz nere ondora. Ikusten duzunez, erresuma guztiko herritarrak bildu dira hamen zu pozik egoteko eta geihago ez aspertzeko.Beitu; zu eskua jasotzen duzunean denak esango dizute: Kaixo errege! (egiten dau) Eta aldiz, jaisten duzunean denak galdetuko dizute: Zer moduz errege?(egiten dabe; nahastatzen dira; jokoa explotatu)


ERREGEA: “Kaixo errege”, “Zer moduz?” Nire bufoiak gauza interesgarriagoak egiten zituen. Guzti hau aspergarria da.

PUBLIKOA KANTATU ERAGIN

SAMIC: Orduan zera egingo dugu (Samic erregeari berba egiteko aktitudea jartzen dau, eta KONJELAZIOA)

FOOL: Erregeak leihaketa bat antolatu zuen. Leihaketa bat, telebistan bezala! Ja, ja, ja! Baina irabazleak ez zuen bidai bat edo ordenagailu bat irabaziko, ez. Irabazlea erregearen bufoi izango zen. Je, je, je.. Zer… eta bufoi! Eta ni naiz, ni izan naiz beti munduko bufoirik onena! Eta zuek munduko neska mutilik zatarrenak, itsusienak… Ji, ji, ji. Bakarrik zuek zirikatzeko asmoa nuen (piruetak). Leihaketara mundu guztiko aktoreak etorri ziren eta kantariak eta pailazoak eta pertsonaia kaskarrak ere bai. Baina inork ez zuen erregea pozterik lortzen. Eta egun batean…

LEIHAKETA


ERREGEA: Non dago Samic? Samic, Saaamic, non sartu zara? Hemen ez dit inork kasurik egingo ala? Bueno ba! Sartu bedi hurrengo partehartzailea!

PIRUJO: Kaixo, errege.Kaixo, printzesa; kaixo zaindari eta herri guztiari. Nire izena Pirujo da, eta zuretzat espreski prestatutako edari majiko bat dakartzut. Edaten badozu, zoriontsu izango zara betiko. Tori!

ERREGEA: Zutaz fidatu naiteke?

PIRUJO: Akaso itxura txarra daukat?

ERREGEA: Ez nuen hori esan nahi, baina jende arriskutsu asko dabil hortik zehar solte. (ez da fidatzen)

PIRUJO: (…) Nahi baduzu, borondate onez natorrela ikusteko, edan dezatela lehenengo zure zaindariok (erregeak baietz; bizefaloak hartzen dabe; mozkortzen dira, pozik, New York) Ikusten duzunez, ez zaie ezer gertatu eta oso pozik daude)

ERREGEA: Nik ere nahi dut, eman probatzeko, nik ere nahi dut! Azkar, azkar! Edari majikoa nahi dut!

(emon aurretik)


PIRUJO: Zoriontsu izango zara (aparte, jendeari) Ni bai zoriontsu! Ha, ha, ah…

ERREGEA: Zer ondo, zer ondo, munduko erregerik zoriontsuena izango naiz. Bizkor, emaidazu edari majikoa!

(emoten detsa; edaten dau eta flipatzen hasten da)

PIRUJO: Eta?

ERREGEA: Zoriontsua naiz, zoriontsua, ajiji, ajaja! (bueltaka, dantzan, musika majikoa) Zuk ere proba ezazu, Carol; hau ikaragarria da! (Carolek probatzen dau)

PIRUJO: Geihago edaten baduzu, hobeto sentituko zara. Tori.

(erregeak probatzen dau)

ERREGEA: Hau da marka! Zer pozik! Zuek ere, edan ezazue geihago (danok edan, eskizofrenik dancing, desparramea)

PIRUJO: Edan, edan, edan…!(KANTUA)

(halako baten danok lurrera jausten dira; Pirujok aurpegia erakusten dau; Samic da)
KOROIA HARTU
SAMIC: Ja, ja, ja! Orain poterea nere eskuetan dago! Erregea eta bere inguruko guztiek nahi nuen bezala engainatu ditut. Orain denak kaiola batean sartuko ditut eta nere borondatea egingo da beti. Ni izango naiz errege berria.

(erregearen tronoan jartzen da)

Zein gaiztoa naizen. Nire musika entzun bedi! (musika gaiztoa) Eta ni ere zoriontsua izan nahi dut. Horregatik, edari majiko pixkat edango dut. Pixkat edan ezkero ez zait eta ezer gertatuko (pixkat edaten dau, geroago eta soltura geihago, barre, pozik)
Beste pixkat edango dut.Pixkat bakarrik.

(eskenako pertsonai guztiak lurrean botata; mugitzen hasten dira, lehengoa erregea, gero danok.
Samic jaikitzen danean (KOROIA BURUAN) besteak konturatu, zindariak deitu.
Samic’ek ezpata hartzen dau eta mehatxuka.
Fool agertzen da, eta burruka.
Samic lurrera jausten da.

etiketak: antzerkia
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024