Geek lorituak
Arrantzaliak ekarri zittuezenian, oihaneko beste fristixen zaratak kopiatuko jittuezen; gero, “lorito real” eta halakuak erakustia zuan ohizkuena; oiñ barriz, Lekeittioko balkoi askotako biztanliak euren kantua modernotu egin jittuek. Pascual Abaroa kalian dagozen birek behintzat primeran kantatzen jittuek: batak automobillan antirrobuan soiñua (“ui-ui-ui-ui...”) eta bestiak, kamioian martxatraseko alarmia (“piii-piii-piii...”).