Gau ilunekoak
Asko idatziko zan liburu honi buruz kontizu: izperringiko suplemento literarixuetan, Durangori buruzko foruetan, euskal-kultureta-intelligentsia zera horretan. Berba bat be etxuat jakin.
Mesillan topau neban, eta Krutwigen ladrilluari buruzko arrantzia idazten nagon honetan, ba nekan zeozer irakortzeko gogua. Hartu, ta jan: bape begirune eta expectativa barik.
Ederra begittandu jata ba. Inozentzia haundiz idatzittakua emoten jok, eta hori ba da markia, hainbeste urte martxan diharduan idazle baten kasuan. Ipoin afrikar baten antza hartu jetsat, euren eboluziño harrigarri eta amaiera perplejuekin. Irakorri ahala, pentsatzen najuan: “Hara, hau ipoin moralistia dok: euskal kakatziakin paralelismoren bat-edo, alegorixia-edo, eta amaierako moraliniak izorrauko jok ipoiñ osua. Ba ez jauna: amaieria be, ipoiñ osuan alturan jagok. Ederra, inozentia, gardena, sujerentia eta zabala.
Gero, famosua izatian gauzak: etxakixat zenbatian erosi daben Anek liburutxo hau, baiña... hirurogei pajina baiño etxaukaz, eta erdixa idatzi bakuak. Irudi moderno batzu jittuk –polittak, dana esan bihar dok- eta batzu a doble pagina, testu barik. Aaaaiii... famosua izatian gauzak.
Eguneraketia: ¡12,50 euro balio jittuk bakarrik! Oin bai. Liburu perfektua dok.