Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Momorro txiki bat sortzen (IX)

Momorro txiki bat sortzen (IX)

Oier Gorosabel 2008/12/29 09:00
¡Ixi! (sus lo digo al revés pa'que lo entiendan).

 

 

 

Aurreko baten, lagun bat topau genduan Dosdemayon. Aspaldi ikusi barik, kontuak esateko gogoz ibilli giñan; gure lagunak bost bat urteko umia daka, eta jakiña, asper-asper eginda amaittu zeban gure nagusixen barriketiaz. “Amaaaaa...” eta hamar segundura, “Amaaaaaa”, eta bost segundura “Amaaaa, guazen...” harik eta nere lagunak “¡Ixi, berbetan nago-ta!” esan zetsan arte. Umia isildu, eta bere asperguria resignaziñoz pasau zeban ordutik aurrera, bertan egon giñan tartetxuan (hamar minutu bez). Gero agur, hurrengorarte eta bakotxa bere bidetik aurrera.

 

Gero konturatu giñan gertatu zanakin. Eta benetan harrigarrixa begittandu jakun. Izan be, gaur egunian kalian ikusten dogunan araberan, hau ez da bape normala. Gaur eguneko gurasuak, bere umia momorro bihurtzeko lanian fiñ, ez detse sekulan entzungor egingo bere momorrogaixan atentziño eskaerei (horretarako bere zeregin eta konbertsaziñua eten egin bihar badabe be); ezta gitxiago okurriduko jake ixiltzeko agintzia (batek daki bestela zelako trauma infantilla sortu leikixen); eta kasualidadez gurasoren batek halakorik egingo baleu konturatu barik, ondo hezittako momorruak ez dau sekulan obedeziduko halako agindurik.

 

Benetan xelebria, bai, Asun eta bere semetxuan kasua. Eta kontua da, gure metodo psikopedagogikuan hiru arau batera hausi arren be, umiak ez zekala bape psikopata arpegirik...

etiketak:
patxi lurra
patxi lurra dio:
2009/01/02 00:08

Jakingo dozunez, eta ez badakizu honen bidez jakinarazten deutsut, "Momorro txiki bat sortzen" sorta irakurri behar-beharrekoa da Aita Barri Euskaldunon alkartekideontzat. Muito obrigado!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza comunitat_valenciana culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza indalecio ojanguren info7 irabiaketa irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi juan san martin julen_gabiria kalamua kanposantuak katarain kirola koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego polo_garat sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019