Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Euskal Tenebrista

Euskal Tenebrista

Oier Gorosabel 2009/01/08 23:59
Talatik Portalera gabaz juatia benetako abenturia zan denporetan; haxe ez dot eskatzen, baiña bai illuntasuna zer dan gogoratzia: ¡kutsadura luminikua kanpora!

 

http://www.xtec.es/sgfp/llicencies/200203/memories/prodriguez/nuevotestamento/imagenes/magdalenalatour.jpg

 

Sekulan ez dozue pentsau: ¿baiña zertarako da pegora kanpuan gabaz ixotzeko egoten dan argitxo hori? Gaur egunian alper-alperrik badago be, 1960ko hamarkadan ez zan halan. Instituto Nacional de la Vivienda frankistiak San Antoliñeko etxiak egin zittuanian, auzo honetan korridaplazia eta mahastixak baiño ez zeguazen (baitta kobak be). Etxien eta etxien artian, tarte illunak. Gaur egunian Berdintasun Teknikarixak onartuko ez leukiezen argirik bako baztar ugari topau zeikiazen herrixan. Illunttasun gozua: Txilin denporetatik, kaleko baltzian penitentiak baiño topatzen ez ziranetik hona, argittasunak lekua jan detsa Gauekori, eta gaur egunian baztar librerik ez da geratzen mundutik iges eta gabian izarrei begira refujiatzeko. Ondarrutik hona gabaz zatozela, argi txorro izugarri bat ikusten da mendi atzetik zerura; Lekeittioko kanpantorriari ipiñittako 2000 watiotako fokuak dira, kartzelako argi-scannerren antzian. Eibartarrok txispekin sorgiñak uxatzen hasi giñan legez, gizaldi eta gizaldixetan burrukiak aurrera segidu dau eta argi elektrikuak azken zoko baltzari be ez ei detsa barkatuko...

 

Oin dala ez urte asko, Karraspixoraiñok juaten nintzan gabaz antxitxiketan. Behin zubixa pasauta illuntasunian murgiltzen zan bat. Jentiakin topatzen ziñan, eta arpegixa ez ikusitta be kaso egitten gentsan alkarri. Itxasuan baiñua hartzian be, ederra izaten zan are baltzetik ibilli eta ur baltzetan sartu, herriko argittasuna ugarte baltzan atzian uretan isladia egitten zebala. Batez be iratargi betez.

 

Oiñ ostera, zintta barrixa eta hondarreko azken puntaraiñok farolak jarri dittuez; aeropuertoko pistatik zoiazela emoten dau. Bardin Antzorizko faroleraiñok. Amorrua emoten dau pentsatziak: ¿zeiñek eskatu dau hori? ¿Gabeko hiruretan zein ibiltzen da periodikua irakortzen kaletik? ¿Zertarako argi indar guzti hori alperrik gastauta? ¿Ez doguz ba martxa honetan nuklearrak eta baitta edozer be biharko? ¿Tontotu egin gara ala?

 

Lekeittion argi indarreko instalaziño berezixa dago. Massachusetseko azken teknologixiari jarraittuta seguraski, injenieruak zuntz klase berezixekin probak egitten hasi eta munduan beste iñun ez dagon kable klasia garatu eta sartu zeben herri honetan: membrillozko kablia. Hala emoten dau behintzat: urtian pare bat bidar beti geratzen gara argi barik: haizia dala, edurra dala... beti zeozer. Normalian herri parte batian bakarrik izaten dira, edo instalakuntzian parte jakin batzutan. Oin dala hiru-lau bat urte baiña, argi etenak haundixak izan ziran, ordu askokuak eta herri osuan. Nik goguan dakarazen haundiñak. Hain da eze, kalera bajatu nintzan girua ikustera: baitta inpresiño haundixa hartu be.

 

Kaliak baltzak zeguazen. Etxe barrixetan, eskolapetik gorako etxe modernuetan emerjentziako argixak egoten dira. Hantxe ikusten ziran ipurtargixak, pegora barruetan. Baiña behiñ alde zaharrian sartuta... ¡diabruan ahua! Ixa hanka puntiakin beheia tentatzen juan bihar ziñan, illunan illunaz hurrengo pausuakin nun zapaltzen zenduan ikusteko. Goguan dakat ozta-oztan ez nebala eskabadora batekin kaskarrekua hartu. Eta paretik zetorren beste pertsona batekin ondo-onduan egon arte ez nintzala konturatu: ¡haxe sustua! Zoragarrixa zan.  Ez neban ibillaldi luzia egiñ: San Antoliñetik behera etorri, Apallo kaletik sartu eta apur bat ibilli baiño ez. Baiña gero, gorutzko bueltan, bapatian 500 urte atzera saltua egin neban. Apallotik alde zaharretik urteeran, argi gorritxo bat illunttasunian: Piedadeko ermittako kandelia zan. Inguru osua ipurdiko zulua baiño baltzago, horixe berori izango zan bertan zeguan murallako Piedadeko Portaletik Gernikako bidera urtetzian bidaiarixak ikusiko zeban argi bakarra...

 

Biharbada bueltauko dira hórrek denporak. Errekurtso guztiak agortu eta apagoi orokorra etortzen dan egunian. Martxa honetan, ez da hainbeste denpora pasauko. Eta izarrak barriro ikusi ahal izango doguz, gabaz.

etiketak: irabiaketa
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025