Arkaitz eta Lucia
Ze inportantia dan gauzak sentitzen diren moduan esatia. Eta ozen esatia gainera, ondo eta garbi entzuteko moduan. Ez jata batere gustatzen ahopian eta aurpegira begiratu gabe berba egiten daban jendia. Gauza garrantzitsuak, eta baita egunero esaten direnak ere bai, argi eta garbi esatia gustatzen jata neri.
Arkaitz gure enpresan praktikak egiten egon dan mutil bat da. Beste lan bat topatu dau eta ez da berriz gurera itzuliko. Faltan botako ditut bere EGUNONAK. Harek bulegora sartu orduko, EGUNON! esaten zaban, fuerte fuerte, danak entzuteko moduan. Hori da danori egun on bat desiatzeko modua. Entzuteko moduan, barrutik aterata. Begiak pantailatik kendu eta Egunon! erantzuten genion zintzi zintzo guztiak.
Berdina pasatzen da norbait presentatu eta masailean igurtzitxo bat egiten dizutenian. Gorroto ditut horrelako aurkezpenak. Norberak aukeratu egin dezake. Ez bada tokatzen muxu ematea ez eman eta kitto, eskua luzatu edo agian irriparre batekin nahikoa da. Baina masail ikutu hori ez da ezer ere, ez muxu eta ez ezer. Ematekotan eman ondo muxu, zarata eta guzti, behar izan ezekero.
Lucia gaur jun da. Astebeterako etorri zen Mexikoko nere lagun bat da Lucia. Luciaren amama, Pilar da, baina agian beste egun batian idatziko dot Pilarri, bere 86 urtieri eta herriminari buruz. Aste honetan zehar sarri ikusi dugu elkar Lucia eta biok eta hor ibili gera atzera eta aurrera inguruetako txoko politxak bixitatzen. Luciak, bakoitza bere etxera erretiratzen ginanian, graziaz esaten zidan, "graziaz Maite". Bi edo hiru aldiz eta fuerte fuerte, neri gustatzen jatan moduan, bihotzetik. Eta neri hurrengo egunian berriz geratu eta plan berriak egiteko gogoa pizten zitzaidan. Denbora gutxi euki dogu elkarrekin egoteko, baina gustora egon gera. Datorren udan Mexikora jungo naizela agindu diot.
Maitasunari buruzkoak
Gaur lanetik nentorrela radio3 entzuten, Pilar Varela izeneko psikologa bat elkarrizketatu dute atera berri duen liburu bat dela eta. Liburuaren izenburua: Amor puro y duro: psikologia de la pareja, sus emociones y sus conflictos . Bizitza osoan 4-5 aldiz maitemintzen omen gera. Baina benetan maitemindu, ridikulua egiteraino maitemeindu. Kontuak ateratzen egon naiz eta ni oraindik ez naiz mediara iritsi, beraz maitemintzen jarraitzeko eskubidea daukat "bitxo raro" sentitu gabe.
Gai honen inguruan aspalditik gordeta neukan poesia bat pegatzera nixe hemen azpian. Ni maiteminez nengoen orduan. Nik nahi, eta harek ez. Ez lo, ez jan. Tripa guztia mariposaz beteta neukan. Nere lagun batek hau bidali zidan e-postaz. Egilea hernaniarra omen da, Rafa Egiguren. Eskerrikasko Pake, eskerrikasko Rafa.
zure begietan pausatu
ta pasatzen utzi nauzu.
errekonozimendu lasai bat
harrapatu dizut
zure begien atzetik
ea sortea duzun
eta nitaz
enamoratzen zaren.
Londres (III)
Gustatzen jata Londres! Da superdibertido!- Agurren berbak dana esaten dute. Eta egia esan, oso ondo pasatu dugu, baina, nola ez, beti laga behar da zerbait ikusi barik hurrengoan ere bueltatzeko atzikia eukitzeko. Ikusi eta egin barik geratu jakuzenak:
Pub bat da. Eta zer du berezia? Ba nik dakidala ezer ere baina hiru egunetan abantatu ginan bere bila eta ez gendun aurkitu eta laugarrenean, aurkitu gendunian, itxita zegoen. Kontua da gida turistiko batean gomendatzen zutela pub hau eta guk lo egiten gendun zonatik hurbil zegoela. (Julen! "Hammersmith Lodge" deitzen da guk lo egin gendun ostatua). Baina, guk geneuzkan mapetatik kanpo geratzen zan.
Lehenengo aldiz, gidak zioen zonara jun eta kalea topatzen saiatu ginen. Ordubete ibili ostean jatetxe marroki batean bapo afaldu eta etxera.
Bigarrenean, jendeari galdetuz saiatu ginen. Baina inork ez zeukan ideiarik ere ez.
Hirugarrenean ziber batean sartu, interneten bilatu eta mapa inprimituta abantatu ginen. Baina ezta horrela ere. Mapak jartzen zuen zonaldera hurbildu ginenean gaueko 12ak aldera inork ez zekin The Dove-ri buruz eta gainera pub bat bazen ordurako itxita egongo zela esan ziguten.
Halere hurrengo goizian abioia hartu aurretik berriz atera ginan ditxosozko pub-a topatu eta bertan gosari ingeles bat hartzeko asmoz. Topatu gendun, bai horixe!! Baina itxita zegoen. Bueltatuko gera Londonera eta arraultza frijituak, beens-ak eta bacon-a gosalduko dugu Thames-i begira. Bai horixe!
Portobelloko merkatua.
Hona ere jun ginan, baina 6ak jota iritsi ginen eta ordurako dena jasota zegoen. Halere Portobelloko kalean bertan zegoen PUB batean sartu ginen eta, bertan, izan genuen nahikoa zer ikusi. Auzo auzoko taberna zan. Zahar eta gazte denak elkarrekin. Aspaldi dutxatu gabeko gizona, lanetik zetorren mutil gazte engominatuaren ondoan. Kristoren fauna!! Gu begiak zabala zabalik denei begira eta denak begiak zabal zabalik guri begira. Kamarerak irriparre egiten zigun!
Oxford street.
Ez dit pena handiegirik ematen baina hona ere ez ginen iritsi. Hurrengo batian eta ahal izan ezkero karteria bero-bero dauanian.
Kontzertu bat Londonen.
Aurreko batean, nere anaia Aitorrekin jun nintzanian, Candem Town-eko antro batera jun ginan eta hiru talde ikusi genituen zuzenean. Primeran pasatu gendun.
Oraingoan ere, Time out aldizkaria erosi gendun gauren batean kontzertu bat ikusteko asmotan. Londoneko Kultur ekintza ia guztiak iragartzen dituen astekaria da Time out. Baina fallo oso haundi bat zeukan: ez zeban markatzen lokalak ze metro estaziotan zeuden eta oso zaila egiten zitzaigun lokalak nun zeuden kokatzea. Total, azkenean ez ginala inora mugitu. motoristak biltzen ziren lokal batean hiru rock and roll kontzertu bat iragartzen zeben baina mapa gabe eta 2the Doverekin euki gendun arrakasta ikusita ez ginen ausartu abantatzera. Time outen irakurri neban zelan bihar bertan, guk lo egiten gendun zonatik oso hurbil, Hammershmith-en bertan, PJ Harveyk jotzen zaban. Gustora jungo nintzateke bera ikusi eta entzutera.
Gosari ingeles bat.
Ez dakit zenbat zerbeza desberdin, tea, eta baita fhish and chips famatuak ere probatu ditugu. Sandwhich bat jan gendun ejekutibo enkorbatatu artean parke batean exerita. Gosari ingelesa, aldiz, hurrengo baterako geratu da.
Ze arraio da eraikuntza hau?
Eskuman ikusten den arraultza formako eraikuntza hori. Benetan ikusgarria zan. Eta azkenean zer zen jakin barik bueltatu ginen. Hau ere hurrengo batean izango da.
London (II)
Andoniren kamara digitala eraman dugu eta ipini ditut han ateratako argazki batzuk. Halere neri, neure begiak kamara izatea gustatuko litzaidake, eta belarritik tira eginda momentuan ikusten dudana argazki bihurtzea. Ezin dot kamara denbora guztian eskuan eraman, batzutan gainera ez dago argi nahikoa, bestetan larregi, gehienetan kamara prestatu orduko jun egin da momentua,... total! ez naiz argazkilari oso ona, badakit.
Baina, hona hemen nere disko gogorrean digitalizatu ditudan zenbait aurpegi:
Hoteleko zaindaria. Mutil gazte rubio bat, hilea koleta luze batean helduta. Gauero etxera erretiratzen ginanian bere errezepzio paretik pasatzen ginen. Han egoten zan asper asper eginda. Aurrena nik egin nion agur eskuarekin baina ordutik aurrera gauero egiten genion agur elkarri.
Mari Joxe. Abentura asko bizi izan ditugu baina ez dizkizuet guztiak kontatuko. Asko eta asko, nola ez, hizkuntza arazoekin lotuak. Batzuk badakizu nere ingeles maila zelakoa dan, eh Luistxo!, eta neria zan maila bakar eta onena. Agurrek idearik ere ez duelako. Hortik aurrera atera kontuak.
Lehen egunean, autobus gorria hartu gendunian, tikea informazio bulego batean erosi gendun eta geltokia kale berean bi geltoki aurrerago zegoela ulertu genion lehiatilako neskari. Han geratu ginen zain eta bi autobus pasatu ziren geratu ere egin barik. Orain imaginatu gure tonta aurpegia. Hirugarren autobusa pasatu zanian, han hasi ginan biak korrika autobusaren atzetik, eta gidariak keinuka ezin zela geratu eta gu, keinuka eta korrika, ea nora joan behar ginen, eta berak keinuka, eraikuntzaren beste aldera joan behar ginela.
Arnas estuka batian iritsi ginen geltokira eta autobus konpainiako erropa zeraman neska txiki betaurrekodun bati nere haserrea nolabait adierazi nahian hasi nintzan. Zelan deitzen zan tikea erosi dugun tokia? galdetu nion Agurri. Eta Agurrek erantzun aurretik, Euskaldunak zarete!- esan zigun neskak. Mari Joxe. Azkenean bronka ahaztu eta hizketan hasi ginen berarekin. Harek zeukan herrimina!! Ba ingelesa ikasten ari zela, ez zitzaiola London larregi gustatzen, lana kaka bat zela, eguraldia ere normalean, Donostian askoz hobeto bizi zela, astebururako ekaitza zetorrela, ez galtzeko ibaian zehar egin zitekeen paseoa,... Autobusa ireki arte bost bat minutu pasa ziren eta gozatu ederrra hartu gendun hirurok. Guk gure hizkuntzan jasotako informazio guztiagatik eta berak euskeraz berba egiteko zeukan biharragatik.
Jake (Horrela idazten dela suposatzen dut. ieik esaten zeban berak). Jatetxe indioan hurbildu zitzaigun ingelesa. Batzutan ingelesak rosa kolorea izaten dute. Hau horietakoa zen. Ingeles tipikoa. Belarri irtenak eta kolore arrosa. Eta gainera zapatua zen eta mozkortuta zegoen. Seiko mutil kuadrillan hau zen taldeko graziosoa. Bi turisteri konbertsazioa ematen ausartzen zena. Nik uste lagunek gurekin ligatzera bialdu zutela baina nere ingelesak ez du ligatzeko adina ematen eta Agurren irriparreak ere ez. Bueno, ze letxe, eta aparte ez zan gure gustokoa, bestela erantzungo genieke gu Pub batera eramateko egin zituen ahaleginei!!
Orientalak. Zenbat dauden eta zein modernoak diren. Duela 8 urte turista bezala baino ez ziren ikusten eta gainera lotsati xamarrak ziruditen. Gaur egun jazkera eta orrazkera modernoenak beraiek daramazkite eta toki guztietan daude. Kalean, zerbitzen, dendetan,... Adi! mendebaldea konkistatzera datoz.
Superman. Atera aurretik Bilboko aireportuan ikusi gendun eta bidai guztia gurekin egon dela esan leike. Mutil potolito bat. Supermanen kamiseta urdin estu batekin. Pasta beltzezko betaurrekoak. Hilegorria eta leporainoko melenatxo kiskurra, baina koronillan batere hilerik gabe. Super graziosoa zan!. Gero bere bi repe ikusi genituen Londonen. Bat museoko sala bat zaintzen eta beste bat metroan. Baina originala eta onena, dudarik gabe, aireportuan ikusi genduna zan. Más salao!!!
Jolastu al duzue inoiz jende artean repeak topatzen? Guk sarri erabili dugu jolas hau. Jarri terraza batean eta pertsona ezagunen traza dutenak bilatu behar dira. Very funny!.
London (I)
Protagonistak hiru: Agur, London eta ni. Han bizitakoen kronika txiki bat idazten hasi naiz eta luze luzea atera jata, beraz hiru zatitan banatu dut:
London (I)
Hiru egun Londonen
London (II)
Kamara digitala nahi nuke izan
London (III)
5 urte pasa aurretik bueltatuko gara berriz
Gaur lehenengo zatia argitaratu dut eta beste biak datozen egunotan aterako ditut. Argazkiak ere badauzkat, baina ez dute kamaratik ordenagailura pasatzerik nahi eta berandu da teknikoari deitzeko. Beraz, bihar arte itxoin beharko duzue ilustrazioak ikusteko. Oin, ez gauza handirik espero!
Osorik, hiru egun baino ez ditugu egin Londonen, eguazten atsaldian jun eta domeka eguerdian bueltatu ginan, baina zelako luzeak diren egunak oporretan.
Lehenengo egunian autobus gorri bat hartu eta London ikusi gendun: etxeak, parkeak, kaleak, ibaia, zubiak, eraikuntza erraldoiak,... Barku batera ere igo ginen eta ibaitik begiratu genion London-i. Ederra, oso ederra da zementuzko London.
Bigarren egunian TATE Galery : artea Londonen. Arte modernoa ikus daiteke elektrizitate fabrika bat zegoen eraikuntza handi honetan. Berehala asetzen naiz museo handietan. Eta hona gainera kriston tortikulisa eta bizkarreko minarekin jun nintzan baina eraikuntza bera oso oso ikusgarria da eta artelanak ere, noski. Gugemheim ondoan dagoen armiarmaren anaia txikia ikusi gendun bertan, besteak beste.
Hirugarren egunian Candem-town merkatura jun ginan. Puestoak eta puestoak eta pustoak eta dendak eta jendea eta jendea eta jendea eta jendea. London turistikoa.
Eta Pub-ak, eta herrialde guztietako jatetxeak, eta metroa, eta pasiarak, eta kafea, eta Thames ibaia, eta Sohoa, eta Portobello, eta lorategiak, eta aurpegiak, eta ...
Inpresioak
London garestia da. Zerbeza batek, tokirik merkeenian, 3 euro balio ditu eta hortik gora.
Eguraldia ez da beti txarra. Eguraldi ilunaren fama du Londonek, baina guri bikaina egin digu. Pentsa! Agurtzaneri paparrian kamisetaren marka eta guzti egin zaio. Euri piskat ere egin zigun bigarren egunian, baina nik guardasola erosi arte bakarrik.
Bizikleta mordo bat. Pare bat aldiz izan naiz Londonen aurretik eta azkena, duela 8 bat urte izango zen eta askoz bizikleta eta bide gorri gehiago ikusi ditut oraingoan. Atentzioa deitu dit baita Coven Garden inguruan turistak eramateko dauden karritoak. Txinan ikusten diren modukoak: bizikleta bat, atzean bi pertsona eramateko karro batekin. Egia esan, inor ez dut horrelako batean eserita ikusi baina gazte mordo bat zeuden bide bazterretan inor hurbildu zain.
Zenbat kolore! Londonen kolore guztietako jendea ikusi leike. Oraingoan, berriz, nahasketak deitu dit atentzioa. Lehen oso zaila zen txinatar bat beltz baten eskutik ikustea. Edo indio bat neska ingeles batekin. Tipo honetako bikote mordo bat ikusi ditut.
Ez da hain modernoa. Gazteak ginanean herriko modernoenak, Arakis eta bere lagunak Londresera joaten ziren erosketak egitera. Gaur egun ez dago horrenbesteko aldea. Garai batean hemen ezin eros zitezkeen gauzak zeuden Londonen, baina gaur egun, Bilbon bertan, eta baita Elgoibarren ere aurki daitezke oso antzerako gauzak.
Txinoak. Bueno egia esan ez dakit txinoak edo japonesak edo tailandesak diren, neri ezinezkoa egiten zait bereiztea. Baina ekialdeko jende asko ikusi dudala iruditu zait. Bai komertzioetan, jatetxeetan, bai kalean ere, eta batez ere Candem Town-eko dendatxoetan.
Thames ibaia. Londinenseak ez dakite nun dagoen erreka!! Ni ez naiz oso trebea mapa irakurtzen eta Agurren GPSa ere ez da ondoegi ibili. Baten baino gehiagotan abantatu ginan okerreko zuzenbidean. Azkenean, metrotik atera eta duda geneukan bakoitzean, erreka nun zegoen galdetzea erabaki gendun. Ez bat eta ez bi, lautik hiruk ez zekiten zein norabidetan zegoen erreka! Sinestezina egiten zitzaigun!
Begietatik
Ez, ez, ez, galdera ez da ea masustak begietatik jan dituzuen. Aparte doaz titularra eta azpitittularra, baina laster lotuko ditut.
Urteak dira nik ez nituela jaten. Lehen bai, aitarekin juten ginanian domeka goizetan txorixo bokadillua hartuta. Orduan, sarri batzen genituen masustak, eta amarentzako margaritak ere bai. Aitak, "parke nazionala" eta beste batzuk "eskonbreria" deitzen zioten toki batera eramaten gintuen. Egia esan, sekula ez dut ulertu termino bereizketa hau baina egunen batian galdetu behar diot aitari ea berak asmatu ote zeban "parke nazionala"ren kontua.
Halere, gustora junten ginan gu ia domekero, tokia oso polita zan. Batzutan bizikletak ere eramaten genituen. Orduan urratu nituen nik, orain minifaldarekin erakustera ausartzen ez naizen orbanez betetako belaunak. Harriz betetako pista batian, han ibiltzen ginan txandan txandan anai arreba guztiak abelux berde batekin lehenego, eta BH gorriarekin geroago.
Baina zentratu zaite, Maite!. Aspaldiko partez aurten jan ditut berriz ere masustak. Udako egun batian Zumaiatik Getariara dagoen pasioa egin gendun Bea eta biok. Kotxea Zumaian laga, oinez jun Getariara, hondantza piskat, txakolin pare bat, bazkaldu eta berriz Zumaiara.
Eta bueltan, han entretenitu ginan masustaz josita zegoen bide bazter batian. Kolorea oso ona zeukaten baina oraindik ez zeuden heldu helduak. "Begira!, begira honek ze itxura daukan!", "Eta hau? Zelako haundixa!", "Hala! begira horko hori!". Mordo bat hartu genituen baina benetan goxoak, gutxi batzuk baino ez zeuden.
Interneten berdina gertatzen da. Masusta mordo bat daude sazi artian. Batzuk beste batzuk baino ezkutuago, baina gutxi batzuk baino ez dira ahoan desegiten, gutxi batzuk baino ez dute markatzen eskua, gutxi batzuk baino ez dute gehiago jateko gogoa pizten. Horietako masusta bat da Begietatik. Interneteko sarean ezkutatuta dagoen masusta goxo goxo bat. Argazki bikainak eta testu are hobeak dituena. Konbinazio perfektua.
Ni oporretan nixe berriz ere eta txiringitoa itxiko dot beste bost bat egunian. Bixen bittartian lagun on batekin lagatzen zaituztet: gozatu begietatik.
Donostiako Zinemaldia Elgoibarren
Ongarri Zineklubak irailean izango duen programazioa iragartzeko postala da goikoa.
Diseinu hau Iñaki Agirrerena da. Iñakik oso ondo diseinatzen du buruan eta nik bere diseinuak ordenagailura sartzen ditut. Berak eman dizkit argazkiak, testuak eta formatoa. Nik elementuak kokatu ditut eta tipografia aukeratu besterik ez dut egin. Iñaki oso kreatiboa da baina aparte, oso oso apala ere. Jakingo balu aipatu ere egin dudala!!
Ezkerreko arbolia Iñakik Karakatera bidean, Elgoibarren bertan, ezagutzen duen leku magiko bat da. Eskumakoa berriz Kursala. Bi garai desberdinetan ateratako argazki sortak ei dira eta Donostiako Zinemaldia Elgoibarrera ekartzeko ideia bi garai horien artean sortu omen zen. Aurtengo hau, Donostiako Zinemaldiaren inguruan egiten den bigarrena da.
Inork Elgoibarrera zinera etortzeko asmoa izan ezkero, ez izurratu begiak letra txiki horiek irakurri nahian. Hona hemen programa:
osteguna 16
EL ESPIRITU DE LA COLMENA
Vìctor Erice. Espainia.
Urrezko Maskorra. Donostia 1973. 30 Urteaurrena, Donostia 2003.
Concha de Oro. Donostia 1973. 30 Aniversario, Donostia 2003.
asteartea 21 · osteguna 23
MEMORIES OF MURDER
Bong Joon-ho. Hego Korea.
Zilarrezko Maskorra Zuzendari Onenari. Donostia 2003.
Zuzendari Berriei eskeinitako Saria. Donostia 2003.
Concha de Plata. Mejor Director. Donostia 2003.
Premio Nuevos Directores. Donostia 2003.
asteazkena 22 · ostirala 24
THE STATION AGENT
Tom McCarthy. AEB.
Epaimahiaren Sari Nagusia. Donostia 2003.
Gran Premio del Jurado. Donostia 2003.
osteguna 30
LES MANS BUIDES. LAS MANOS VACIAS
Marc Recha. Espainia.
Horizontes Latinos Saila.
Secciòn Horizontes Latinos. Donostia 2003.
ESKURAren bixita tarjeta
Gogoratzen zerate Patxiri egin nion logotipoaz? ESKURA Kultur Zerbitzuak . Euskal Kulturaren inguruan ikastaroak, irteerak, hitzaldiak,... antolatzen dituzte besteak beste.
Bisita tarjeta diseinatzen egon naiz gaur eta logotipoaren koloreekin jolasean ibiltzeko tentazioa sartu zait. Eta orain ez dakit zer egin. Azken erabakia Patxi eta bion artean hartuko dugu baina inork bere iritzia eman nahi badu ona hemen bi proposamenak, bota zuen iritzia erantzunetan.
Tarjeta 01:
Kolore berriak. Marroi, naranja eta berde kaki batekin egin dut. Beste proposameneko koloreak baino berogoak dira. Okreetara doazenak. Lurrarekin lotuagoak.
Tarjeta 02:
Helbidea doan banda gehiago gustatzen zait proposamen honetan. Kolore hauek alaiak dira. Edozerrekin ongi doazenak. Desberdinak. Konbinazioa aurrekoa baino ausartagoa da.
Gure printzesa berriz ere
Aurreko batian, bere bigarren urtebetetze egunian, Laidataz berba egin neban. Hurrengo baten tokatuko zaie txanda Sergio, Iban eta Galder, nere beste hiru hilobei. Baina gaur Laidarentzako albun bat egiten egon naiz eta ezin dot aguantatu prezioxisima hau luzitu barik.
Haurtzaindegian krisi momentuetarako bera eta etxekoen argazkiz osatutako albun bat eraman dezatela eskatu diote. Tia diseinatzaileari enkargatu dio amak lana eta hori egiteko argazkiak jasotzen ibili naiz.
Halere, neri gehien gustatzen zaidana beste hau da.
Inoiz esan diet nere ahizpei: “Lana laga eta ume fabrika bat ipini behar genuke. Hain ertetzen jakuz politak!!”
Ostirala eta Atom Rumba
Bizitzia plazer bat da. Ba al dago bizitzia baino plazer hoberik? Nere tiak esaten zaban bezala, ze gustora egoten dan norbera gustora dauanian. Eta gehienetan ez da askorik behar.
Oporrosteko lehen lanastea. Aste astuna. Baina ostirala iritsi da. Bapo eta oso fin afaldu dot, konpainia ezin hobean, musika oso goxoa ipini diguten jatetxe batean. Eta gero Elorrixora jun gera. Jaixak zian eta Atom Rhumbak joten zeban txoznetan.
Kontzertua aurretik aspaldiko lagun mordo bat ikusi ditut, hauek saludatu, berba egin eta kontzertu ordurako 10. filara hurbildu gera.
Holan gustatzen jata neri kontzertuak ikustea: eszenategitik nahikoa hurbil musikarien gesto eta detaileak ikusteko eta soinu-mahaitik ez oso hurrun kontzertua ongi entzun ahal izateko.
Aurrekoan Bilbotik dezepzionatu xamar etorri nintzen baina agian errua neria izan zen, oraingoan kriston gozatua hartu dot. Berriz ere Atom Rhumba aurten ezagutu dudan talderik onena dela esan dezaket. Hala ere, ez dira plaza gizonak, ezta txozna gizonak ere. Hurrengoan antro ilun batian ikusiko ditut gustora. Eta dantza egingo dut, gaur bezala, edo seguraski gehiago, iluntasunak ematen daban konplizitate eta lotsagabetasun horren babesean.
Gaur ere, gehienetan bezala, teklista izan da motibatuena. Bixenek esaten du, Simon and Garfunkelen Simon antza duela, eta egia da. Berezia da. Ez du teklatua abesti guztietan jotzen baina hor ibiltzen da, atzera eta aurrera, eta bafleetan gora eta behera, bere pandereta astintzen. Más salao!!
Ba hori, garai txarrak berez etortzen dia, beraz goza ditzagun bizitzak ematen dizkigun plazer txiki eta handi guztiak! Bueno, bueno... tontotu xamar nago gaur, ezta? Ale, asteburu on!