Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / ESKURAren bixita tarjeta

ESKURAren bixita tarjeta

Maite Rementeria 2004/09/05 19:28

Gogoratzen zerate Patxiri egin nion logotipoaz? ESKURA Kultur Zerbitzuak . Euskal Kulturaren inguruan ikastaroak, irteerak, hitzaldiak,... antolatzen dituzte besteak beste.

Bisita tarjeta diseinatzen egon naiz gaur eta logotipoaren koloreekin jolasean ibiltzeko tentazioa sartu zait. Eta orain ez dakit zer egin. Azken erabakia Patxi eta bion artean hartuko dugu baina inork bere iritzia eman nahi badu ona hemen bi proposamenak, bota zuen iritzia erantzunetan.

Tarjeta 01:

Kolore berriak. Marroi, naranja eta berde kaki batekin egin dut. Beste proposameneko koloreak baino berogoak dira. Okreetara doazenak. Lurrarekin lotuagoak.

Tarjeta 02:

Helbidea doan banda gehiago gustatzen zait proposamen honetan. Kolore hauek alaiak dira. Edozerrekin ongi doazenak. Desberdinak. Konbinazioa aurrekoa baino ausartagoa da.

etiketak: diseinua
XME
XME dio:
2004/09/06 11:48

Aukeran, lehena nahiago. Igual sobriedade zaleegia naiz, baina iruditzen zait 2.eko berde bizi horrek lehenago nekatuko duela 1.eko berde kakiak baino

joséluis
joséluis dio:
2004/09/06 14:29

la sensibilidad es una travesía peligrosa cuando desborda los límites de la pasión...

John Whitechapel
John Whitechapel dio:
2004/09/06 11:49

Egunon:

Nik lehena aukeratzen dut, askoz goxoagoa iruditzen zait bigarrena baino. Biak oso diseinu majoak dira baina bigarrenak, kolore berdeagatik, askoz neketsuagoa iruditzen zait, hau da lehenago aspertzeko modukoa. Gainera udazkena gainean dugula lehena askoz "udazkenekoagoa" da....akaso biak egin ditzakezu eta garai bakoitzean dagokiona atera...ez legoke gaizki...baina horrek dinamika arraro batean sar zaitzakete zeren batek daki beharbada norbaitek ihauterietan edo San Sebastian egunetarako ere txartel exklusibo bat nahi dute, edo gauez parrandan zabiltzala neoi eta gauez tabernetan egoten diren argi kurioso hoiekin, fluoreszente ikusten den txartel bat...eta azkenean lana hirukoiztu egiten da.

Ale, ondo segi eta lan asssssko egin...gutxi falta da eta...lantokitik entzuten dut London calling...ummmm....ahhhhhh...see you tomorrow...

John Whitechapel

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: