Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Begietatik

Begietatik

Maite Rementeria 2004/09/08 00:27

Ez, ez, ez, galdera ez da ea masustak begietatik jan dituzuen. Aparte doaz titularra eta azpitittularra, baina laster lotuko ditut.

Urteak dira nik ez nituela jaten. Lehen bai, aitarekin juten ginanian domeka goizetan txorixo bokadillua hartuta. Orduan, sarri batzen genituen masustak, eta amarentzako margaritak ere bai. Aitak, "parke nazionala" eta beste batzuk "eskonbreria" deitzen zioten toki batera eramaten gintuen. Egia esan, sekula ez dut ulertu termino bereizketa hau baina egunen batian galdetu behar diot aitari ea berak asmatu ote zeban "parke nazionala"ren kontua.

Halere, gustora junten ginan gu ia domekero, tokia oso polita zan. Batzutan bizikletak ere eramaten genituen. Orduan urratu nituen nik, orain minifaldarekin erakustera ausartzen ez naizen orbanez betetako belaunak. Harriz betetako pista batian, han ibiltzen ginan txandan txandan anai arreba guztiak abelux berde batekin lehenego, eta BH gorriarekin geroago.

Baina zentratu zaite, Maite!. Aspaldiko partez aurten jan ditut berriz ere masustak. Udako egun batian Zumaiatik Getariara dagoen pasioa egin gendun Bea eta biok. Kotxea Zumaian laga, oinez jun Getariara, hondantza piskat, txakolin pare bat, bazkaldu eta berriz Zumaiara.

Eta bueltan, han entretenitu ginan masustaz josita zegoen bide bazter batian. Kolorea oso ona zeukaten baina oraindik ez zeuden heldu helduak. "Begira!, begira honek ze itxura daukan!", "Eta hau? Zelako haundixa!", "Hala! begira horko hori!". Mordo bat hartu genituen baina benetan goxoak, gutxi batzuk baino ez zeuden.

Interneten berdina gertatzen da. Masusta mordo bat daude sazi artian. Batzuk beste batzuk baino ezkutuago, baina gutxi batzuk baino ez dira ahoan desegiten, gutxi batzuk baino ez dute markatzen eskua, gutxi batzuk baino ez dute gehiago jateko gogoa pizten. Horietako masusta bat da Begietatik. Interneteko sarean ezkutatuta dagoen masusta goxo goxo bat. Argazki bikainak eta testu are hobeak dituena. Konbinazio perfektua.

Ni oporretan nixe berriz ere eta txiringitoa itxiko dot beste bost bat egunian. Bixen bittartian lagun on batekin lagatzen zaituztet: gozatu begietatik.

etiketak: beste kontu batzuk
John Whitechapel
John Whitechapel dio:
2004/09/08 16:06

Arratsaldeon:

Tira gure Etiam jadanik irletarako bidean izango da, baina berriro ere eskerrak eman behar aspaldi dastatu gabeko fruitua gogora ekartzeagatik eta bestetik "Begietatik" den beste irla horren berri emateagatik. Benetako plazerra. Bata eta bestea.

Thanks Etiam...zure bueltako berrien esperoan,

John Whitechapel

asier
asier dio:
2004/09/08 11:46

Zure bloga bai dala masusta goxo-goxua, Maite. Borobil-borobila, ardau-kolore ederrekua, azukrez betia eta uda-usain freskua darixona...

Bizkotxua edo mermeladia egin? Betiko koskia. Baina bixetarako aproposa.

Aiora
Aiora dio:
2004/09/08 04:04

Maite, zukin erabat ados nau. Nei be ikearri gustatze zait Begietatik. Egunero sartze naiz, batzutan birritan be bai.Ta, ez det tristetu esango,baño, faltan botatzen det ezer berririk ez egotea (opor egun edo ordenadore konturen batengatik).

Ya bagea bi Begietatik maxuxtari kozkatxo bat itea gomendatzen degunak.

Patxi
Patxi dio:
2004/09/09 20:13

Ni bat nator Asierrekin, goitik behera, eta ezin det ebitatu harridura txikitxo bat, Maiterenak bezelako begi batzuk nereetan arreta ipiñi izanaz. Baina zer egingo det? Poz galanta sentitu, eta eskerrak eman noski, Aiora eta wait-txapeli bezelaxe.

baiña fijatu al zerate ze mezu polita???? Ai Dios...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: