Gure printzesa berriz ere
Aurreko batian, bere bigarren urtebetetze egunian, Laidataz berba egin neban. Hurrengo baten tokatuko zaie txanda Sergio, Iban eta Galder, nere beste hiru hilobei. Baina gaur Laidarentzako albun bat egiten egon naiz eta ezin dot aguantatu prezioxisima hau luzitu barik.
Haurtzaindegian krisi momentuetarako bera eta etxekoen argazkiz osatutako albun bat eraman dezatela eskatu diote. Tia diseinatzaileari enkargatu dio amak lana eta hori egiteko argazkiak jasotzen ibili naiz.
Halere, neri gehien gustatzen zaidana beste hau da.
Inoiz esan diet nere ahizpei: “Lana laga eta ume fabrika bat ipini behar genuke. Hain ertetzen jakuz politak!!”
eta fabrika horretan lan egiteko boluntariorik onartzen duzue?
Hainbeste sentsualitaterekin gure onetik aterako gara. Muxu bat etiam!