Ostirala eta Atom Rumba
Bizitzia plazer bat da. Ba al dago bizitzia baino plazer hoberik? Nere tiak esaten zaban bezala, ze gustora egoten dan norbera gustora dauanian. Eta gehienetan ez da askorik behar.
Oporrosteko lehen lanastea. Aste astuna. Baina ostirala iritsi da. Bapo eta oso fin afaldu dot, konpainia ezin hobean, musika oso goxoa ipini diguten jatetxe batean. Eta gero Elorrixora jun gera. Jaixak zian eta Atom Rhumbak joten zeban txoznetan.
Kontzertua aurretik aspaldiko lagun mordo bat ikusi ditut, hauek saludatu, berba egin eta kontzertu ordurako 10. filara hurbildu gera.
Holan gustatzen jata neri kontzertuak ikustea: eszenategitik nahikoa hurbil musikarien gesto eta detaileak ikusteko eta soinu-mahaitik ez oso hurrun kontzertua ongi entzun ahal izateko.
Aurrekoan Bilbotik dezepzionatu xamar etorri nintzen baina agian errua neria izan zen, oraingoan kriston gozatua hartu dot. Berriz ere Atom Rhumba aurten ezagutu dudan talderik onena dela esan dezaket. Hala ere, ez dira plaza gizonak, ezta txozna gizonak ere. Hurrengoan antro ilun batian ikusiko ditut gustora. Eta dantza egingo dut, gaur bezala, edo seguraski gehiago, iluntasunak ematen daban konplizitate eta lotsagabetasun horren babesean.
Gaur ere, gehienetan bezala, teklista izan da motibatuena. Bixenek esaten du, Simon and Garfunkelen Simon antza duela, eta egia da. Berezia da. Ez du teklatua abesti guztietan jotzen baina hor ibiltzen da, atzera eta aurrera, eta bafleetan gora eta behera, bere pandereta astintzen. Más salao!!
Ba hori, garai txarrak berez etortzen dia, beraz goza ditzagun bizitzak ematen dizkigun plazer txiki eta handi guztiak! Bueno, bueno... tontotu xamar nago gaur, ezta? Ale, asteburu on!
Ez ahaztu saxoa (saxofoia... badaezpada), zeren horrek ere poliki poliki soltura hartu eta ia ia gure Simon-en parera heltzear dago.
Tour-a:
Placebo, zezen odola, pixies, Kartujako zezenaren buztana, Placebo, Iam, "speed people", Athom Rumba,gps onena, Pla-kontrola-cebo, txixa egin eta ohera.
Good morning Euskal Herria. Ale txata,
John Whitechapel