Maitasunari buruzkoak
Gaur lanetik nentorrela radio3 entzuten, Pilar Varela izeneko psikologa bat elkarrizketatu dute atera berri duen liburu bat dela eta. Liburuaren izenburua: Amor puro y duro: psikologia de la pareja, sus emociones y sus conflictos . Bizitza osoan 4-5 aldiz maitemintzen omen gera. Baina benetan maitemindu, ridikulua egiteraino maitemeindu. Kontuak ateratzen egon naiz eta ni oraindik ez naiz mediara iritsi, beraz maitemintzen jarraitzeko eskubidea daukat "bitxo raro" sentitu gabe.
Gai honen inguruan aspalditik gordeta neukan poesia bat pegatzera nixe hemen azpian. Ni maiteminez nengoen orduan. Nik nahi, eta harek ez. Ez lo, ez jan. Tripa guztia mariposaz beteta neukan. Nere lagun batek hau bidali zidan e-postaz. Egilea hernaniarra omen da, Rafa Egiguren. Eskerrikasko Pake, eskerrikasko Rafa.
zure begietan pausatu
ta pasatzen utzi nauzu.
errekonozimendu lasai bat
harrapatu dizut
zure begien atzetik
ea sortea duzun
eta nitaz
enamoratzen zaren.
Itsasoa urrunduz doa itsasoa lotara doa.
Esan ohi denez istilua amaitu da maitasunaren txalupa eguneroko bizimoduaren kontra lehertu da Biok ere kitoan gara Eta zertarako aipatu orduan elkarren oinazeak malurak eta mindurak.
(Maiakovski)
Poesi hau + Luis Haranburu-ren "Itxasoak ez du esperantzarik" izenburua = konformagaitztasuna
Txalupak (maitasunak) itxasoa behar du, bere existentzia justifikatzeko besterik ez bada. Eta bestetik zer itxasok ez du bere uhinetan txalupa bat nahi ?
Galde bestela inspirazio bila ditugun itsas ertzeko iodozale guztioi, eta ikusiko duzu nola aho batean esaten duten:
Esperantza galtzen den azkena da.
Kostako batek dixit.
John Whitechapel
Pd. Atxutxoi handi bat