Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Arkaitz eta Lucia

Arkaitz eta Lucia

Maite Rementeria 2004/09/19 13:58

Ze inportantia dan gauzak sentitzen diren moduan esatia. Eta ozen esatia gainera, ondo eta garbi entzuteko moduan. Ez jata batere gustatzen ahopian eta aurpegira begiratu gabe berba egiten daban jendia. Gauza garrantzitsuak, eta baita egunero esaten direnak ere bai, argi eta garbi esatia gustatzen jata neri.

Arkaitz gure enpresan praktikak egiten egon dan mutil bat da. Beste lan bat topatu dau eta ez da berriz gurera itzuliko. Faltan botako ditut bere “EGUNONAK”. Harek bulegora sartu orduko, EGUNON! esaten zaban, fuerte fuerte, danak entzuteko moduan. Hori da danori egun on bat desiatzeko modua. Entzuteko moduan, barrutik aterata. Begiak pantailatik kendu eta “Egunon!” erantzuten genion zintzi zintzo guztiak.

Berdina pasatzen da norbait presentatu eta masailean igurtzitxo bat egiten dizutenian. Gorroto ditut horrelako aurkezpenak. Norberak aukeratu egin dezake. Ez bada tokatzen muxu ematea ez eman eta kitto, eskua luzatu edo agian irriparre batekin nahikoa da. Baina masail ikutu hori ez da ezer ere, ez muxu eta ez ezer. Ematekotan eman ondo muxu, zarata eta guzti, behar izan ezekero.

Lucia gaur jun da. Astebeterako etorri zen Mexikoko nere lagun bat da Lucia. Luciaren amama, Pilar da, baina agian beste egun batian idatziko dot Pilarri, bere 86 urtieri eta herriminari buruz. Aste honetan zehar sarri ikusi dugu elkar Lucia eta biok eta hor ibili gera atzera eta aurrera inguruetako txoko politxak bixitatzen. Luciak, bakoitza bere etxera erretiratzen ginanian, “graziaz” esaten zidan, "graziaz Maite". Bi edo hiru aldiz eta fuerte fuerte, neri gustatzen jatan moduan, bihotzetik. Eta neri hurrengo egunian berriz geratu eta plan berriak egiteko gogoa pizten zitzaidan. Denbora gutxi euki dogu elkarrekin egoteko, baina gustora egon gera. Datorren udan Mexikora jungo naizela agindu diot.

etiketak: beste kontu batzuk
Gari
Gari dio:
2004/09/20 11:26

Ados Maite.

Ni ere ez naiz munduko espresiboena prezisamente, baina benetan gorroto ditut zuk esandakoa gaizki ulertzen duten bi adibide:

  • Etengabe eta bi aldiz pentsatu gabe, edozergaitik eta momentuoro beraien iritzia ematen aritzen diren pertsonak, "Hau ze polita, hau ze zatarra, kamiseta hori ez da zahartxoa kalera ateratzeko? Ez zenuke ilea moztu behar? Ez daukazu berorik jaka horrekin?" BRRRRR!!!!! Gertuan daukat horrelako pertsona bat eta jaso ditu nigandik dozenaerdi bat purrustada. Egunen batean aguantatuko du ixilik ba...
  • Batez ere Frantzia aldean (baina ez han bakarrik) ematen den edukazio on faltsua. Autobusa hartzeko kolan oinak zapalduz aurrea hartu eta edukazio eta irrifarre faltsu baino faltsuagoaz "Pardon" esaten dizuna; Munduko faltsukeria handienaz "Bonjour" edo erreberentzia ikaragarria egiten dizuna.

Baina hau bai, barru barrutik: Eskerrik asko Maite, zure blog hau gurekin banatzeagatik!

Iratxe
Iratxe dio:
2004/09/20 14:03

Ikusten garen hurrengoan saiatu aldapa batean ez izatea, baina....holan suertatu ezkero goiko partean kokatzea gomendatzen dizut; Gaurkoa irakurrita, "breada" hartu eta inoiz imaginatu dituzun patxoak emando dizkizut.... Too frenesi!!!

Abotsa konturako arraultz mordo bat jana, gauzak ozen eta garbi esaten arituko naiz. Igual.....Txinorekin hitz egin beharko dut, "Barren"eko norbait etor dadin; Oraindik holako "desorden publikoak" berriak dira Elgoibarren, ezta??

Ale guapiiiisima, momentu honen zain.....

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2004/09/20 21:44

Gauzak argixegi esatiaz... kontraesantxo bat, ze asteburuan egon naiz lagun batekin justu honetaz berba egitten. Gauzak argi bai, baina zuzen... segun noiz, ezta?

Geruau eta gorroto haundixaguarekin entzuten dittut hainbat eta hainbat abestiren letrak. Zuzenegixak dira nere gusturako. Baina klaro, hemen herrixan, "policia asesina", "Presos" eta "revolución" berbak ez badira sartzen kantu batian (klaro, erderaz, hobeto entenditzeko-eta)...

Nahixago dittut bestelakuak, harixa harrapatzeko esfortsu minimo bat eskatzen dabenetakuak. Gauzak ganoraz esatiak daukan garrantziaren gaiñian diñozunakin ados nago, baiña dana kolpe bakarrian esatia eta adieraztia... Ez dakit ba ez ete dotsan kentzen emoziño piska bat...

ni
ni dio:
2004/09/20 23:46

...ba niri muxuak eta egunonak eta bollok eta guapas eta guapos ondo emanda eta esanda gustatzen zaizkit, asi q txatos, ezagunei batez ere ,nagusia naiz, beno gazte-nagusia naiz orain aldatzen hasteko... eta juantxi ya ez zara juantxi???

Julen
Julen dio:
2004/09/19 18:04

Ba bai, erabat ados nago gauzak ganoraz esatearen kontu horrekin. Izan ere, modu batera edo bestera, konfidantza inspiratzen dizute.

johnwhitechapel
johnwhitechapel dio:
2004/09/20 10:03

Nik nire aldetik, nire adostasuna azaltzea nahi dut gauzak ganoraz eta zuzenean esate horrekin baina masailleko igurtziei dagokionez, muxuei dagokionez, aurkezpenetako lehen kontaktu fisiko hoiei dagokionez, askoz xamurrago izan daiteke igurtzi bat muxu bat baino...azken finean gure artean sozialki elkar harremanetan oso barneratua dugun klitxe eta jardunkera bat besterik ez da. Zergatik masaillean muxu eta ez...batek daki zer? Nik batzutan, aukeran behintzat, nahiago nuke bata bestean aurrean jarri eta errespetu adierazgarri, metro erdi bi aurkeztutakoen artean medio, erreberentzi egin eta listo, ke korra el aire, ekialdeko ohitura askotan bezalaxe. Halakoetan beti dut buruan aitaren izebaren lehengusina ( edo halako zerbait ) hiru urtean behin ikusi eta beste hiru urtetarako markaturik uzten nauen ezpainetako sikologikoaz. ( Eta fisikoa ere noski, agin eta guzti muxukatzen bait dut, eta hark ez du muturra pintatzen...ezpainetakoa jan egiten du )

John Whitechapel

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: