Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / London (II)

London (II)

Maite Rementeria 2004/09/14 19:09

Andoniren kamara digitala eraman dugu eta ipini ditut han ateratako argazki batzuk. Halere neri, neure begiak kamara izatea gustatuko litzaidake, eta belarritik tira eginda momentuan ikusten dudana argazki bihurtzea. Ezin dot kamara denbora guztian eskuan eraman, batzutan gainera ez dago argi nahikoa, bestetan larregi, gehienetan kamara prestatu orduko jun egin da momentua,... total! ez naiz argazkilari oso ona, badakit.

Baina, hona hemen nere disko gogorrean digitalizatu ditudan zenbait aurpegi:

Hoteleko zaindaria. Mutil gazte rubio bat, hilea koleta luze batean helduta. Gauero etxera erretiratzen ginanian bere errezepzio paretik pasatzen ginen. Han egoten zan asper asper eginda. Aurrena nik egin nion agur eskuarekin baina ordutik aurrera gauero egiten genion agur elkarri.

Mari Joxe. Abentura asko bizi izan ditugu baina ez dizkizuet guztiak kontatuko. Asko eta asko, nola ez, hizkuntza arazoekin lotuak. Batzuk badakizu nere ingeles maila zelakoa dan, eh Luistxo!, eta neria zan maila bakar eta onena. Agurrek idearik ere ez duelako. Hortik aurrera atera kontuak.

Lehen egunean, autobus gorria hartu gendunian, tikea informazio bulego batean erosi gendun eta geltokia kale berean bi geltoki aurrerago zegoela ulertu genion lehiatilako neskari. Han geratu ginen zain eta bi autobus pasatu ziren geratu ere egin barik. Orain imaginatu gure tonta aurpegia. Hirugarren autobusa pasatu zanian, han hasi ginan biak korrika autobusaren atzetik, eta gidariak keinuka ezin zela geratu eta gu, keinuka eta korrika, ea nora joan behar ginen, eta berak keinuka, eraikuntzaren beste aldera joan behar ginela.

Arnas estuka batian iritsi ginen geltokira eta autobus konpainiako erropa zeraman neska txiki betaurrekodun bati nere haserrea nolabait adierazi nahian hasi nintzan. “Zelan deitzen zan tikea erosi dugun tokia?” galdetu nion Agurri. Eta Agurrek erantzun aurretik, “Euskaldunak zarete!”- esan zigun neskak. Mari Joxe. Azkenean bronka ahaztu eta hizketan hasi ginen berarekin. Harek zeukan herrimina!! Ba ingelesa ikasten ari zela, ez zitzaiola London larregi gustatzen, lana kaka bat zela, eguraldia ere normalean, Donostian askoz hobeto bizi zela, astebururako ekaitza zetorrela, ez galtzeko ibaian zehar egin zitekeen paseoa,... Autobusa ireki arte bost bat minutu pasa ziren eta gozatu ederrra hartu gendun hirurok. Guk gure hizkuntzan jasotako informazio guztiagatik eta berak euskeraz berba egiteko zeukan biharragatik.

Jake (Horrela idazten dela suposatzen dut. “ieik” esaten zeban berak). Jatetxe indioan hurbildu zitzaigun ingelesa. Batzutan ingelesak rosa kolorea izaten dute. Hau horietakoa zen. Ingeles tipikoa. Belarri irtenak eta kolore arrosa. Eta gainera zapatua zen eta mozkortuta zegoen. Seiko mutil kuadrillan hau zen taldeko graziosoa. Bi turisteri konbertsazioa ematen ausartzen zena. Nik uste lagunek gurekin ligatzera bialdu zutela baina nere ingelesak ez du ligatzeko adina ematen eta Agurren irriparreak ere ez. Bueno, ze letxe, eta aparte ez zan gure gustokoa, bestela erantzungo genieke gu Pub batera eramateko egin zituen ahaleginei!!

Orientalak. Zenbat dauden eta zein modernoak diren. Duela 8 urte turista bezala baino ez ziren ikusten eta gainera lotsati xamarrak ziruditen. Gaur egun jazkera eta orrazkera modernoenak beraiek daramazkite eta toki guztietan daude. Kalean, zerbitzen, dendetan,... Adi! mendebaldea konkistatzera datoz.

Superman. Atera aurretik Bilboko aireportuan ikusi gendun eta bidai guztia gurekin egon dela esan leike. Mutil potolito bat. Supermanen kamiseta urdin estu batekin. Pasta beltzezko betaurrekoak. Hilegorria eta leporainoko melenatxo kiskurra, baina koronillan batere hilerik gabe. Super graziosoa zan!. Gero bere bi repe ikusi genituen Londonen. Bat museoko sala bat zaintzen eta beste bat metroan. Baina originala eta onena, dudarik gabe, aireportuan ikusi genduna zan. Más salao!!!

Jolastu al duzue inoiz jende artean repeak topatzen? Guk sarri erabili dugu jolas hau. Jarri terraza batean eta pertsona ezagunen traza dutenak bilatu behar dira. Very funny!.

etiketak: beste kontu batzuk
johnwhitechapel
johnwhitechapel dio:
2004/09/15 11:21

Good morning Davinia,

Tira, badirudi bihar bueltatzen zarela lanera (ordua da) eta hain gogorra egin ez dadin hor doakizu zuk ondo baino hobeto ezagutzen duzun ondorengo textua..enjoy it...

Lately I find myself out gazing at stars hearing guitars like someone in love sometimes the things I do astound me mostly whenever you're around me lately I seem to walk as though I have wings and to sing like someone in love each time I look at you I'm light as a cloud and feeling like someone in love sometimes the things I do astound me mostly whenever you're around me lately I seem to walk as though I have wings run into things like someone in love each time I look at you I'm light as a cloud and feeling like someone in love like someone in love like someone in love

John Whitechapel the walker of the wild side

Julen
Julen dio:
2004/09/15 04:21

Ostatu hori ez da ba Notting Hillen egongo? Izan ere nik esango nuke hor egona naizela.

Agruatxi
Agruatxi dio:
2004/09/14 22:32

Joe Leo!!!

Bai bai, azkenean zure alde punky atera behar zen. Bagenekien tragu batzuk edan eta gero holako "ohiturak" zeneuzkala, baina hombre.... Aireportuan hasi eta bidai osoa "repe"ak ikusten... a esto se le llama BIZIO txata!!!!!

Dena dela, nik eskatu eta zuk eman, orain hirugarren zatiaren zain.

Gaurko eguneko amaiera polita (esk.ask.). Bixer arteeeeeeee ¨(Control + Alt + Sup)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna: