London (I)
Protagonistak hiru: Agur, London eta ni. Han bizitakoen kronika txiki bat idazten hasi naiz eta luze luzea atera jata, beraz hiru zatitan banatu dut:
London (I)
Hiru egun Londonen
London (II)
Kamara digitala nahi nuke izan
London (III)
5 urte pasa aurretik bueltatuko gara berriz
Gaur lehenengo zatia argitaratu dut eta beste biak datozen egunotan aterako ditut. Argazkiak ere badauzkat, baina ez dute kamaratik ordenagailura pasatzerik nahi eta berandu da teknikoari deitzeko. Beraz, bihar arte itxoin beharko duzue ilustrazioak ikusteko. Oin, ez gauza handirik espero!
Osorik, hiru egun baino ez ditugu egin Londonen, eguazten atsaldian jun eta domeka eguerdian bueltatu ginan, baina zelako luzeak diren egunak oporretan.
Lehenengo egunian autobus gorri bat hartu eta London ikusi gendun: etxeak, parkeak, kaleak, ibaia, zubiak, eraikuntza erraldoiak,... Barku batera ere igo ginen eta ibaitik begiratu genion London-i. Ederra, oso ederra da zementuzko London.
Bigarren egunian TATE Galery : artea Londonen. Arte modernoa ikus daiteke elektrizitate fabrika bat zegoen eraikuntza handi honetan. Berehala asetzen naiz museo handietan. Eta hona gainera kriston tortikulisa eta bizkarreko minarekin jun nintzan baina eraikuntza bera oso oso ikusgarria da eta artelanak ere, noski. Gugemheim ondoan dagoen armiarmaren anaia txikia ikusi gendun bertan, besteak beste.
Hirugarren egunian Candem-town merkatura jun ginan. Puestoak eta puestoak eta pustoak eta dendak eta jendea eta jendea eta jendea eta jendea. London turistikoa.
Eta Pub-ak, eta herrialde guztietako jatetxeak, eta metroa, eta pasiarak, eta kafea, eta Thames ibaia, eta Sohoa, eta Portobello, eta lorategiak, eta aurpegiak, eta ...
Inpresioak
London garestia da. Zerbeza batek, tokirik merkeenian, 3 euro balio ditu eta hortik gora.
Eguraldia ez da beti txarra. Eguraldi ilunaren fama du Londonek, baina guri bikaina egin digu. Pentsa! Agurtzaneri paparrian kamisetaren marka eta guzti egin zaio. Euri piskat ere egin zigun bigarren egunian, baina nik guardasola erosi arte bakarrik.
Bizikleta mordo bat. Pare bat aldiz izan naiz Londonen aurretik eta azkena, duela 8 bat urte izango zen eta askoz bizikleta eta bide gorri gehiago ikusi ditut oraingoan. Atentzioa deitu dit baita Coven Garden inguruan turistak eramateko dauden karritoak. Txinan ikusten diren modukoak: bizikleta bat, atzean bi pertsona eramateko karro batekin. Egia esan, inor ez dut horrelako batean eserita ikusi baina gazte mordo bat zeuden bide bazterretan inor hurbildu zain.
Zenbat kolore! Londonen kolore guztietako jendea ikusi leike. Oraingoan, berriz, nahasketak deitu dit atentzioa. Lehen oso zaila zen txinatar bat beltz baten eskutik ikustea. Edo indio bat neska ingeles batekin. Tipo honetako bikote mordo bat ikusi ditut.
Ez da hain modernoa. Gazteak ginanean herriko modernoenak, Arakis eta bere lagunak Londresera joaten ziren erosketak egitera. Gaur egun ez dago horrenbesteko aldea. Garai batean hemen ezin eros zitezkeen gauzak zeuden Londonen, baina gaur egun, Bilbon bertan, eta baita Elgoibarren ere aurki daitezke oso antzerako gauzak.
Txinoak. Bueno egia esan ez dakit txinoak edo japonesak edo tailandesak diren, neri ezinezkoa egiten zait bereiztea. Baina ekialdeko jende asko ikusi dudala iruditu zait. Bai komertzioetan, jatetxeetan, bai kalean ere, eta batez ere Candem Town-eko dendatxoetan.
Thames ibaia. Londinenseak ez dakite nun dagoen erreka!! Ni ez naiz oso trebea mapa irakurtzen eta Agurren GPSa ere ez da ondoegi ibili. Baten baino gehiagotan abantatu ginan okerreko zuzenbidean. Azkenean, metrotik atera eta duda geneukan bakoitzean, erreka nun zegoen galdetzea erabaki gendun. Ez bat eta ez bi, lautik hiruk ez zekiten zein norabidetan zegoen erreka! Sinestezina egiten zitzaigun!
Welcome to Krutzelaegi,
WhatŽs up Davinia...
Imaginatzen zaituztet, Stanley eta zu hibaiaren billa...umm..hezetasuna aztertu..txorien joan etorria eta azkenean...gure Livinstonek hain preziatua eta hain zaila topatzen den Thames a aurkitzen...zuek bai GPS ak... Banoakoek beraien artean bazintuzte...um...hoiek bai ezpedizioak... Ale txata..esandakoari...baina beste baterako jakin dezazula eta ez zaitzala txunditu, inor zugana hurbildu eta - Doctor Livingstone, I presume- esaten badizu.
Berriro ere welcome eta ea noiz luzatzen dizkiguzun ezpedizioaren detailletxoak, argazki eta guzti noski...
XXX
John Whitechapel