Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam / Londres (III)

Londres (III)

Maite Rementeria 2004/09/15 14:20

Gustatzen jata Londres! Da superdibertido!- Agurren berbak dana esaten dute. Eta egia esan, oso ondo pasatu dugu, baina, nola ez, beti laga behar da zerbait ikusi barik hurrengoan ere bueltatzeko atzikia eukitzeko. Ikusi eta egin barik geratu jakuzenak:

The Dove

Pub bat da. Eta zer du berezia? Ba nik dakidala ezer ere baina hiru egunetan abantatu ginan bere bila eta ez gendun aurkitu eta laugarrenean, aurkitu gendunian, itxita zegoen. Kontua da gida turistiko batean gomendatzen zutela pub hau eta guk lo egiten gendun zonatik hurbil zegoela. (Julen! "Hammersmith Lodge" deitzen da guk lo egin gendun ostatua). Baina, guk geneuzkan mapetatik kanpo geratzen zan.

Lehenengo aldiz, gidak zioen zonara jun eta kalea topatzen saiatu ginen. Ordubete ibili ostean jatetxe marroki batean bapo afaldu eta etxera.

Bigarrenean, jendeari galdetuz saiatu ginen. Baina inork ez zeukan ideiarik ere ez.

Hirugarrenean ziber batean sartu, interneten bilatu eta mapa inprimituta abantatu ginen. Baina ezta horrela ere. Mapak jartzen zuen zonaldera hurbildu ginenean gaueko 12ak aldera inork ez zekin The Dove-ri buruz eta gainera pub bat bazen ordurako itxita egongo zela esan ziguten.

Halere hurrengo goizian abioia hartu aurretik berriz atera ginan ditxosozko pub-a topatu eta bertan gosari ingeles bat hartzeko asmoz. Topatu gendun, bai horixe!! Baina itxita zegoen. Bueltatuko gera Londonera eta arraultza frijituak, beens-ak eta bacon-a gosalduko dugu Thames-i begira. Bai horixe!

Portobelloko merkatua.

Hona ere jun ginan, baina 6ak jota iritsi ginen eta ordurako dena jasota zegoen. Halere Portobelloko kalean bertan zegoen PUB batean sartu ginen eta, bertan, izan genuen nahikoa zer ikusi. Auzo auzoko taberna zan. Zahar eta gazte denak elkarrekin. Aspaldi dutxatu gabeko gizona, lanetik zetorren mutil gazte engominatuaren ondoan. Kristoren fauna!! Gu begiak zabala zabalik denei begira eta denak begiak zabal zabalik guri begira. Kamarerak irriparre egiten zigun!

Oxford street.

Ez dit pena handiegirik ematen baina hona ere ez ginen iritsi. Hurrengo batian eta ahal izan ezkero karteria bero-bero dauanian.

Kontzertu bat Londonen.

Aurreko batean, nere anaia Aitorrekin jun nintzanian, Candem Town-eko antro batera jun ginan eta hiru talde ikusi genituen zuzenean. Primeran pasatu gendun.

Oraingoan ere, “Time out” aldizkaria erosi gendun gauren batean kontzertu bat ikusteko asmotan. Londoneko Kultur ekintza ia guztiak iragartzen dituen astekaria da “Time out”. Baina fallo oso haundi bat zeukan: ez zeban markatzen lokalak ze metro estaziotan zeuden eta oso zaila egiten zitzaigun lokalak nun zeuden kokatzea. Total, azkenean ez ginala inora mugitu. motoristak biltzen ziren lokal batean hiru rock and roll kontzertu bat iragartzen zeben baina mapa gabe eta 2the Dove”rekin euki gendun arrakasta ikusita ez ginen ausartu abantatzera. “Time out”en irakurri neban zelan bihar bertan, guk lo egiten gendun zonatik oso hurbil, Hammershmith-en bertan, PJ Harveyk jotzen zaban. Gustora jungo nintzateke bera ikusi eta entzutera.

Gosari ingeles bat.

Ez dakit zenbat zerbeza desberdin, tea, eta baita “fhish and chips” famatuak ere probatu ditugu. Sandwhich bat jan gendun ejekutibo enkorbatatu artean parke batean exerita. Gosari ingelesa, aldiz, hurrengo baterako geratu da.

Ze arraio da eraikuntza hau?

Eskuman ikusten den arraultza formako eraikuntza hori. Benetan ikusgarria zan. Eta azkenean zer zen jakin barik bueltatu ginen. Hau ere hurrengo batean izango da.

etiketak: beste kontu batzuk
Agruatxi
Agruatxi dio:
2004/09/15 17:16

e-txaso "bikaina", nik txaloak eta Txinok London-postak irakurri ezkero txaplieguak, fijo.

Artista!!! que esta usted hecha una artista!!!!!

Baina.... seguru nago oraindik gauza mordo bat dauzkazula buruan gordeta ateratzeko prest, ezezt animatu London IV-arekin!!!!

Muxu bat.

PD: Johny, kotxino!!!!

johnwhitechapel
johnwhitechapel dio:
2004/09/15 18:11

Arratsaldeon,

Azalpen txiki bat egiteko asmotan nator berriro bueltan. Etiamek badio arraultza forma duela, hala beharko izan, zeren bera Elgoibartar peto petoa izanda eta Elgoibar makina herramintaren hiriburua izanda berak ederki baino hobeto ezagutzen ditu mundu horren inguruan dauden barauts,tornu eta bestelakoak. Eta guzti hori gutxi balitz, jakin ere badakit bere lagunetako batek Txinan urtetan egon ondoren, Elgoibarrera ekarri zuela txiten sexua zein den ikertzeko teknika iraultzailea.

Beraz, bai Etiam eta baita bere bizitzarekiko kuriositatea ezagutuaz, berak badio arraultza formakoa dela...hala bedi eta urte askotan.

john whitechapel

j.
j. dio:
2004/09/16 10:37

Eraikina? 30 St. Mary Axe Swiss Reinsurance Headquarters ikusi web ikusgarri hau: http://www.moma.org/exhibitions/2004/tallbuildings/index_f.html

johnwhitechapel
johnwhitechapel dio:
2004/09/15 17:10

Hi Davinia,

Zuk aipatzen duzun eraikuntza Lalesse multinazionalaren eraikuntza da. Inglesa ez zen batek "RoccoŽs dick" deitzen zion, itxuraz duen formagatik eta aktore horrek omen duenagatik. Bere pelikularen bat ikusi beharko duzu ea egia den edo ez jakiteko... Ahhh...ez dut uste Ongarrin botako dutenik, halere kontsultatu...

John Whitechapel

Luistxo
Luistxo dio:
2004/09/15 17:09

Eraikuntza horrek arrautza forma daukala? Ba Elgoibarren arrautza raruak jaten dira gero... Horrek barauts forma dauka (broca, en vasco).

e-txaso
e-txaso dio:
2004/09/15 16:33

Joe Mai, kronikak egiteko daukazun abilezia ezagutzen nuen, baina hau... uaaaauuuuu :O Argazkiak ere very nice :) Ah! eskaera bat egin dezaket? Ataltxo bat gehitu, plis: erosketak. Hain gauza arraroak eros daitezke Londonen...

Welcome home!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: