Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Etiam

Party literarioa krutzelaegienean

Maite Rementeria 2004/12/19 23:14

Umetan eskursiñua zakagun egunetan jaikitzen nintzan ilusio eta nerbio berberaz esnatu nintzan zapatu goizian apenas lorik egin gabe. Falta zitzaizkidan gauza batzuk erostera atera eta bien bitartean Itsaso, etxian geratu zan etxeari astindu bat ematen. Mas maja!!! Egia esan mordo bat lagundu die lagunak dena prestatzen. Bixen, Edu, Iratxe, Itsaso, Imanol eta Maite gabe ezin izango naban hau dana antolatu. A!! Eta eskerrak baita Gariri, berak lagundu bait zidan musika internetetik jeisten eta portatila eta kañoia prestatzen.

Errekauekin bueltatu eta han hasi nintzan batera eta bestera dena batera egin nahian eta ezer egin barik. 15 juntatu ginan azkenian: Itsaso, Bixen, Xabier, Iratxe, Imanol, Maite, Agurtzane, Joseluis, Lutxi, Mikel, Lorea, Aitor, Iam, Edu, eta ni. Gero atsaldian Maite eta Agur Miren ere etorri ziren irakurketara.

Salan mahai luze luze bat ipini gendun eta ondo baino hobeto kabitu ginan danak. Aurretik txakaz betetako piper gorriak, gazta urdina eta intxaurrekin betetako endibiak, eta urdaiazpikoa eta solomoa jan genituen. Eta bigarren plater moduan, ostegunian egin nituen haragizko 4 lasaña. Hiru baino ez ziren jan. Ummm! Asko gustatzen jata lasaña eta laugarren hori kongeladoretik ateratzen dotenian, zapatua etorriko jata burura, badakit, eta doblia disfrutatuko dot hura jaten.

Bazkal ostian dena jaso eta lurrean jarri ginen kojin batzuen gainian. Portatilean neuzkan internetetik jetsita bakoitzak aukeraturako abestiak eta, bafleak eta kañoia eraman nituen testuak irakurtzen genituen bitartian irudi batzuk proiektatzeko.

Lehenengoa nik irakurri naban. Amaiak Afrikatik bialdutako testua. Nerbiosa nenguan eta pare bat aldiz trabatu nintzan. Gero txandan txandan bakoitzak berea irakurri zaban eta baita etorri ezin zirenen testuak ere.

Sorpresa handiena Maite eta Imanolena izan zan. Performance bat egin zuten. Testua irakurtzeaz gain disfrazatu egin ziren. Toke berezi bat eman zioten. Ia ia atera zitzaizkidan malkuak. Bueno ez, ia ia barik, atera jatazen baina disimulo handiz eskuakin zikatu nitxuan.

Eta bukatzeko etorri ezin zan Maialenek bidali zidan testua eta abestia. Berak abestutako poesia bat zan. "Sweet love". Irudi eta guzti. Eta kañoiaren bidez zoragarri ikusi genduan. Aho zabalik geratu ziran danak bere ahotsarekin eta baita irudiekin ere. Bukaera ezin hobea izan zan arraatsalde benetan zoragarri batentzako.

Gero gauean jun beharra zutenak etxera joan ziren. Beste batzuk etxeko salan jarraitu zuten musika entzuten eta zerbezak edaten eta talde handi bat Bergarako JAMera jun ginan Lokillo ikustera. Mordo bat disfrutatu neban hemen ere.

Zoroa, kabrona, snob, eta ñoña deitu didate zapatuko ebentoa dela eta

Maite Rementeria 2004/12/19 21:34

Gaur bota dot baina mezu hau ostegunian idatzitakoa da. Duda neukan guzti hau kontatu edo ez, baina hain izan polita ezin dotela aguantatu kontatu barik.

Zoroa. Zoratuta nagoela esan dit amak 30 pertsona inbitatzeagatik. Eta nun bazkaldu behar duzue? Baduzu aulkirik? Eta zer ipini behar dozu?.

Ama, azkenian, 17 baino ez gera izango eta mahaia ezin badot ipini lurrean jarrita bazkalduko degu, horrela aulki bila ibili beharrik ez daukat. Eta bazkaltzeko? Ba ez dakit pikatzeko zeozer aurretik eta gero pasta ipiniko dot eta postria flan-bizkotxoa. Erraz erraz egingo dot eta Iratxek paperezko platerrak ekarriko dizkidanez fregaurik ere ez degu eukiko.

Kabrona. Kabrona baina tonu kariñosoan esan zidan Eduk bazkarira etorri nahi bazaban derrigorrez testu bat, berak edo beste norbaitek idatzia, eta abesti bat ekarri behar zabala esan nionian. Edu, oraindik ere, dudan dago etorri edo ez. Nik uste lotsa ematen diola bestien aurrian irakurtzeak.

Snob. Nere etxearen urteurrena zetorrela eta party literario bat antolatzia nahi nabala komentatu nienian lankideei, Enekok zera esan zidan: "Ui, que snob!". Egia esan ez dakit oso ondo zer den snob izatea baina beste lagun batek oso Neoyorkinoa iruditzen zitzaiola esan zidan. Baina seguramente pijoa esatea nahiko zaban.

Ñoña. Hau nik esan diot Etiami egun horretarako aukeratu daban testu arrosagatik.

Nik zera bakarrik dakit: gaur goizeko 5:30etan esnatu nautela nerbioek eta ezin izan dudala berriz lo hartu. Testuak maketatu, abestiak CD batera pasatu, menua erabaki, etxean hautsak kendu, ...

Datozen astietan zapatu honetan irakurriko diren testuak ekarriko dizkizuet eta baita party-literario honen kronika ere.

Agur zorion labur

Maite Rementeria 2004/10/07 22:24

Bueno deskantso bat hartu dau Etiamek buruan bueltaka zerabilzkin galdera batzuei erantzuteko eta momentuz oporretan jarraitzea erabaki dau. Arrateko amak, osease, Eibar.org-ko komendantiak erabakiko dau zer egin orain arte idatzitakoekin. Diseinuari edo erabilgarritasunari buruz berba egin bihar dotenian Sustatura idatziko dot. Eta beste kontuak? Ba danak hemen kontatzen baditut ez jataz jatorduen osterako, kafe orduetarako, parranda gauetarako anekdotarik geratuko! Agian Olentzerok kamara digital bat ekartzen badit berriz hasiko naiz irudiak atera eta berauekin jolasten baina momentuz persiana jeistera noa.

Zeinek daki, igual tokatuko zait bihar bertan loteria eta dana laga eta itsaso usaineko mezuak idaztera dedikatuko naiz kostalde bateko atikotxo batetik. Baina, loteria erosteko ohiturarik ez daukatenez, denbora librea nere bajoari eskainiko diot eta inoiz "Etiam"en kontzertu baten iragarkia ikusten baduzue, jun eta han ikusiko nauzue nere baju beltz zoragarria astintzen.

Eta bukatzeko eskerrik asko esatia nahi dizuet beste alde horretan irakurtzen, eta begiratzen, eta erantzuten egon zareten guztioi. Benetan polita izan da, nik behintzat ikaragarri disfrutatu dot.

Laister arte? Hurrengora arte? Nik ze dakit!

Ondo ondo izan eta bukatzeko Pakek bialdu zidan poesia hau:

Egun baten amestu nuena
egia bihurtu zela
amestu nuen gau luze batez

Heldu da udazkena

Maite Rementeria 2004/09/28 01:30

Kolore aldaketei erreparatzeko prest?

Argazkiok interneten topatu nituen eta eskritorioan euki ditut denbora morduan. Ez dakit norenak diren. Inprimitu, enmarkatu eta paretean zintzilikatu nituen duela pare bat aste. Orain, nere pasilloak ere, udazkena ematen dau.

Hasi naiz Musika Eskolan

Maite Rementeria 2004/09/26 23:19

Bajo bat daukat. Buru gaiztoentzako esan 4 sokatako kitarra batetaz ari naizela. Abenduan egingo du urtebete, jai bat antolatu naban emantzipau egiten nintzala zelebratzeko. 50 bat lagun bildu ginen oraindik biluzik zegoen etxean. Gaua aurrera zijoala eta etxetik atera gintuzten tinbrazoak baino lehen, Agurrek pakete karratu bat eman zidan. "Ta hau?" - nik. "Zabaldu!!" - berak. Zabaldu neban eta barruan anpli txiki bat zegoen. "Ala!!! Hau anpli bat da! Aitoooooor!, -Aitor nere anaia teknikoena da- honek balioko dau musika entzuteko, ezta? Ke guai!!! Hemendik aurrera jai bat antolatuko dot hilero."

Handik piskatera beste pakete bat. Handiagoa. Eta bere kitarra forma inundik inora ezkutatu ezin zezakeena. Nerbixo eta txillixo artian zabaldu neban pakitia. "Ai ama, Ai ama, Ai ama! Hau gitarra bat da! Agur, zenbat denborarako alokatu dozu?". "Ze alokatu! Zuretzako da!. Orain badaukazu bajoa, etxea ere bai eta ametsak betetzeko dia".

Hurrengo astelehenian bertan jun nintzan Musika eskolara. Ez zegoela tokirik eta kurtso hasiera arte itxoin beharko nabala esan zidaten. Etxian egon da ordutik bajoa. Garik bi nota joten erakutsi zidan eta bi nota horiek behin eta berriz errepikatzen ibili naiz orain arte. Etxera afaltzera etortzen diren guztiak bajuarekin jotzen dakidan kantu bakar hori entzutera behartzen ditut kafe orduan. Bai, badakit bajo bat dela, berak bakarrik ez duela grazia handirik, gainera ez zaidala kantua batere ondo ateratzen, baina... Ez naiz sukaldari hain txarra eta momentuz denak bueltatu dira.

Kontua da asteazkenean nere lehenengo klasia euki nabala. Juan Carlos-ek, irakasleak, notei, eta klabeei, eta sokei, eta sostenidoei buruz berba egin zian eta egia esan ez naban gauza handirik ulertu. Eskala bat egiten erakutsi zidan gero eta atzazkal motzekin sokak askoz hobeto zapaltzen direla esan zian. Nik Breeders-en "Cannoball" kantua eraman nion eta hura jotzen ikastia nahi nabala esan nion eta berak baietz. Nik uste ondo konponduko gerala. Kim Deal "the Breeders" taldeko kitarrista eta leaderra da. Lehen Pixies taldean ibilitakoa.

Gaur zita dakat Orixon

Maite Rementeria 2004/09/24 18:22

Alberto, MariPaz, Kun, Liyo, Txainis, Amaia, Kiriki eta ni. Eta gaur igual, nobedade moduan, Txina ere etorriko da, Txainisen andria. Duela 13 urtetik edo, urtero juntatzen gera Orixon kuadrilla xelebre hau Alberto eta MariPazen etxian afaltzeko. Nik BARRENen, Elgoibarko herri aldizkarian, lan egiten nabanian hasi ginan, Alberto izan bait zan bertako lehen zuzendaria, eta gero, urtiak aurrera jun ahala, ez dugu urte bat bera ere kale egin.

Gauzak aldatu egin dira, hori bai. Aurten berandutu egin zaigu baina normalian uztailian izaten da afarixa. Lehen kanpinian egoten zian udaldian Albertio eta MariPaz eta bertara jun eta barbakoa bat egiten gendun, baina duela 4-5 urte "Txaleta" erosi zeben eta orain bertako "txoko"an biltzen gera. Bainua hondartzan, pare bat trago eta afaltzera. Ez naiz menua kontatzen hasiko ze kapitalista-txulito-ostia batzuk gerala pentsatuko dezue baina bada Bruño izeneko toki bat Usurbilen, Orixotik oso hurbil, bibero bat, eta "mamorro" batzuk ekarri ohi dituzte bertatik. Umh!!!, ke bueno!

Jan, edan eta... parre eta parre eta parre, beti anekdota berdinak gogoratzen. Bigarren ardotik aurrera hasten gera parrezka eta holan goizeko ordu txikiak arte. Ez dugu ia ezer berririk kontatzen, baina desiatzen egoten gera hurrengo urteko zita heldu eta berriz anekdota berdinak kontatu eta parre egiteko. Mordo bat gustatzen jata gau hau. Hurrengo egunian beti eukitzen ditxut agujetak tripan.

Etiam02

Maite Rementeria 2004/09/23 19:38

Photoshopekin jolasean baina gaur biak batera.

Etiam01

Maite Rementeria 2004/09/22 23:34

Kamara digitalarekin eta photoshopekin jolasean.

Chillida Leku

Maite Rementeria 2004/09/21 23:59

Asteburuan Chillida Lekun egon naiz. Aspalditik neukan bertara juteko gogua eta azkenean urtean egin daban eguraldirik onenetarikoarekin hurbil nintzen zapatuan.

Oteizaren museoa bisitatzera jun ginanian, hain euki gendun esperientzia politxa bixita gidatuarekin, oraingoan ere horrela ikustea erabaki gendula. Baina ez zen gauza bera izan, ezta urrik ere. Lekua aparta da, Zabalaga baserria zer esanik ez, Chillidaren eskulturak ere mordo bat gustatzen zaizkit baina hortaz aparte ez naban ezer berririk atera ordu terdiko txapa entzun ondoren. Denbora guztian gauza berdinak errepikatzen zituen baina ez zeban jakin Chillidaren esentzia trasmititzen.

Bueltatuko naiz, dudarik gabe, baina hurrengoan gidaririk gabe nere kasa gozatuko dut zelai eder horietan dauden burdin zati zoragarri horietaz.

Eguzkiak erruz berotzen zeban eta momenturik onenak, dudarik gabe, bixita gidatua bukatu eta burdin zati hotz haietan masailak ipini eta Chillidaren lanak beste perspektiba batzutatik begiratzen hasi ginanian izan ziran.

Ruper, Atxaga, Juan Carlos Perez,...

Maite Rementeria 2004/09/20 22:26

Barkatu! Luzea atera zait. Bihar motzago.

Badaki Txinok Ruper zenbat gustatzen jatan eta “Ba al hator zapatuan? Ruper, Atxaga eta zelan da Itoiz-eko kantantia zan haura? Hori, hori, Juan Carlos Perez ikustera?. Eta, ez esan inori, baina entzun dot Mikel Laboa ere eramatia nahi debela. Gu 8:30etan geratu gera.“ Mikel Laboarena, marketing kanpainaren parte izan zenaren susmoa daukat, zeren bi bidetatik gutxienez iritzi zitzaidan informazio berdina eta modu berean: “ez esan inori baina...”

Dena den, ni ez nintzan jun baina Txino oso gustora atera zan. Berak musika gehiago bota ei zaban faltan. Josuren ezagun baten hitzetan “aspaldian ikusi doten ikuskizun onena”. Hemen azpian, berriz, eta permisoa eman didanez, email bidez kronikia bialdu dian lagun baten berbak kopiatuko ditut.

Orain pena daukat bertara hurbildu ez izanaz, baina zapatuan hain nengoen nekatuta! Hurrengoan izan beharko. Dena den, aurreko post-etan begira egon naiz eta oraindik ez dut kontatu azkenengo Ruperren kontzertuan gertatu zitzaidana. Lehenengo kronikia eta gero nere anekdotatxoa.

----------------------

Gu eta gure hizkuntzak, Irakurketak, kantuak & hibridoak

Parte-hartzaileak: Bernardo Atxaga, Ruper Ordorika, Juan Carlos Perez, Joan Piris eta gonbidatuak.

Oso, oso ondo egon zen. Ez da normala horrelako emanaldi baten horrenbeste jende gustura ateratzea. Zenbat eta zenbat errezitaldi, poesia emanaldi, irakurtaldi... Eta jenderik ez entzuteko? Jende pila bat batu zen hala ere polikiroldegian. Berriz ere demostratua geratu da polikiroldegiak ez dirala horrelakoak egiteko lekua, hala ere jendea asko eta gustura. Demostratua baita ere Atxaga famosoa dela eta bildu zituen kolaboratzaileak demasekoak zirela. Noiz dugu aukera Itoizen aspaldiko kantu bat entzuteko ba? Eta Ruper kitarra lagun bakar duela kanta zaharrak kantatzen?

Atxagak maisuki jokatu zuen. Emanaldia nola izango zen aurkeztu zuen eta hasi zen gustatzeko guztia duen ahots sendoarekin irakurtzen. Oso ondo irakurtzen du Atxagak. Gainera, ondo irakurtzen du mikrofono aurrean ere, edarto! errepikak egin behar direnean eginez, eta bizkorrago zati batzuetan, xuabe eta pausatuago beste batzuetan, tono aldaketa eginez, baita bazterrera joan eta Fas Fatum kantatuz ere (noski, mikro barik). Ardatza irakurketa izan zen eta beltzetik argira egindakoa gainera. Optimismoarekin amaitutako irakurketa izan zen. Eta bizi garen garaian eskertzen dira horrelakoak ere. Esnezko ibaia ere topatu omen dute Aranzadikoek, gainera...

Motza egin zitzaidan, seinale on!

Grabatu eta banatu beharko lukete. Henry Bengoa, Inventarium gogoratzen? Ba hark lagatako marka utzi dit Oñatiko emanaldiak. Barruan daramadan aztarna.

-----------------------------

Bueno eta orain nere anekdota.

Ruper Bilboko jaietan

Bilboko jaietan ikusi neban azkenengo Ruper. Lehenengo Algarako txosnan txanda bat egin neban eta gero Ruper ikustera jun ginan kuadrillan. Algara, Bilboko Kafe Antzoki inguruko konparsa da eta ni bertako kide naiz. 15 bat konparsakide hurbildu ginan Gugemheim inguru hortan ipini zeban eskenatokira. Ailegatu eta kriston bajoia: kontzertua jarrita zan. Aulkiak zeuden ipinita. Duela ez asko, Bilboko Kafe Antzokian bertan ikusita neukan kontrabajo batekin bakarrik lagunduta ,eta izugarri gozatu neban, baina oraingoan dantza egitia apetezitzen jatan.

Halere, lehenengo filan jarri eta han ibili ginan musika txaloz laguntzen kantuak eskatzen zabanian. Hango txistua eta hango txalo zaparrada kantu bat amaitzen zaban bakoitzian! Eta bero berotan, justu abesti bat bukatu zabanian barru barriutik irten jatan: “Guapeton!!”. Zergatik isildu ziren denak batera nik hori esan nabanian?

Ruper bera ere lotsa lotsa eginda geratu zala uste dot. Kontzertuetan esan ohi dituen espitx horietako bat botatzera zoian eta mutu geratu zan: ”Eh, eee, eskerrikasko! Ez gaude ohituta eta...”

Neri atera zitzaizkidan koloriak baina seguru nago bera ere gorri ipini zala. Fokuekin ez zan igartzen, ordea. En fin! Orduan ere oso ondo pasatu gendun. Gero espitxarekin jarraitxu zeban. Ondo gogoratzen dut zein kantu izan zan hurrengua: azken diskoko “Gauza erabiliak”.

Gauza arruntak, gauza sotilak,
gauza erabiliak maite ditut gehien.
Eta hitzak ere,
baita hitzak ere,
askok esandako horiek.
Eta hitzak ere,
baita hitzak ere,
gutxik esan arren.