Blog Hop Project: hala idazten juat nik blogian
Erreza dok, baiña era berian pizkat sakontzeko aukeria emoten dabena. Nik be egingo juat ba. Eta, gura dabenak, jarraipena emongotsa bere blogian, bere borondatez. Lekukua Iturrin mezu honetatik hartu juat: Blog Hop Project: blogean horrela idazten dut.
Lau galdera erantzutia dok kontua; hortxe doiaz ba.
Zeri buruz ari naizen orain idazten?
Aurretik argittu bihar juat antxiñan Garagoittiko Orakulo hau bakarrik banekan be, denporiakin osasun arloko material guztia FisioLanTaldea blogera mobidu najuan, pazientien erreztasunerako, eta espeleologiako gauzak be ADES-en multiblogetan argitaratzen jittuadaz.
Orduan: gaur egunian denpora gehixen osasun asuntuak jorratzen ibiltzen nok (izperringirako artikuluetarako gaixak, hor zihar topautako material interesgarrixak...). Kueben blogari, barriz, oso denpora gitxi eskintzen jetsat (justu-justu asteko partiakin corta/pega egittia dok, normalian). Orakulua, azkenik, beste gai guztiendako kajoia dok, eta maiztasun irregular xamarra erabiltzen juat. Ointxe momentuan... meme honi buruz idazten jiharduat :-P
Genero berbera jorratzen duten beste batzuekin alderatuta zein alde dago nire idazketan?
Ez jaukat erreferente argirik. Genero bakarrera mugatzen ez naizen neurrixan, adabakiz adabaki “patchwork” ojala dok neuria; esango neuke iñolako blogik baiño, Toribio Etxebarria idazliak eragin nabela gehixen estilo aldetik.
Orduan: ez nok gai nere burua iñokin konparatzeko. Gauzak etorri ahala idazten jittuadaz, kronika edo egunkari estiluan, eta formak asko zaindu barik (emoten doten azken errepasua akats ortografikuei zuzenduta egoten dok batez be –fallo garrafalegixak ez egitteko-).
Zergatik idazten dut idazten dudana?
Hasierakuak arrazoi bi zittuan: bat, arazuak berbatan formulatzia oso mesedegarrixa dala neretako. Horrekin 17 bat urtekin konturatu nintzuan, eta ordutik idazten juat (toka, juan dan aspaldixan). Beste arrazoi nagusixa utilitarixua dok: nabillen saltsan nabillela, “akta” pertsonalak gordetzeko ohitturia hartu juat (gerra zibilla, radixua, irakurketak, speleo, fisioterapia...).
Hasieran idazteko motibuak hórrek izan zittuan. Baiña... argitaratzeko motibuak? Diferentiak zirala esango najeukek, garrantzitsuenetako bat exhibizionismo hutsa. Izan be, zertarako hamen argitaratu hórrek guztiak? Ixilpian be, bardin-bardin idazten jarraittuko neukez...
Eibar.org-eko aittabitxixak, baiña, blog bana erregalau jeskuen oin dala 10 urte. Zerekin bete? Naturalena nere idazkixetatik aukeratzia izan zuan (dana ezin da argitaratu), ordurarte pribauan erabillittako hori erakutsitta.
Gerora, bai, gauzia pizkat aldatu egin dok: blogakin hastian, idazteko joko horretan hirugarren elementua sartzen dalako, irakorlia. Harrezkero, nere bitakora pertsonalian publikuari espreski zuzendutako idazkixak ugaldu egin dittuk.
Nolakoa da nire idazketa prozesua?
Esandako moduan, bitakora pertsonal bat jarabixat; antxiñan papelezkua zuan, eta ordenadore portatilla erosi nebanetik (2001 inguruan?) word dokumentu bat dok, momentu honetan 666 pajina dittuana (ene! esangura kabalistikoren bat ete?). Atzetik aurrera idazten juat, hau da, lehelengo apuntiak dittuk barrixenak, eta azkenak zaharrenak (2003kuak, ointxe begiratu juat –nun ete dagoz zaharraguak??-). Dana dala, lehelengo 16 pajinak (joder! ez neban uste hainbeste ziranik) adabakixak baiño ez dittuk, erdi idatzittako gauzen kaosa. Batzu urtiak jaroiek hor, bestiak ostera hasi eta di-da amaittu, fetxau eta artxibatzen jituadaz. Eta gairik ez dakatenian (izperringirako artikuluak, esate baterako) nahikua dok bertoko hari bat hartu eta tiratzen hastia.
Memearen jarraipena
Lehenago be esan dot: etxata gustatzen iñor seiñalatzia, gogoz kontrako idazki bat egitteko. Beraz, Iturriri kopixauta, “pentsatu dut egokiena izango dela hemen bertan esatea nahi duenak jarraitu dezala memea. Polita izango litzateke norbaitek jarraitzea... eta bestela, ba zer egingo diogu!”.