Olarizura bizikletaz Eusko Jaurlaritzatik abiatuta
1. Gasteiz etorbidetik hasi, edo Amerika Latindar biribilgunetik, baina Gasteiz Etorbidea hartu eta ia bukaeraraino joan:
2. Zuzentza jauregiraino:
3. Hantxe, jauregia pasa gabe, berau eskumara lagatzen dugula, Laskarai kaletik hartuko dugu:
4. Unibertsitateko Etorbidera ailegatzeko:
5. Horren bukaera aldian Izardui Komandante kalea har genezake:
6. Iturritxu kaleraino. Hemen bidea errebueltaka doa jardin modoko baten erditik, polita:
7. Eta hortxe Olarizu Etorbidearekin lotzen dugu:
8. Horren bukaeran Olarizuko zelaietan gaude, benetan zelai oooso zabalak, aproposak, besteak beste, janaria etxetik eramateko eta bertan jateko -harrizko mahaiak, iturriak eta gertu daude- umeak jolasteko nahi beste toki daukatela eta gurasoak eta lagunak lasai daudela:
9. Hantxe ere Olarizu mendia, txikitxua, baina igotzeko ahalegintxo bat eskatzen dizuna pendiz neketsua daukalako, ematen duena baino gehiago behartuko dizu arsana. Goitik ikuspegi dotoreak:
10. Eta Olarizuko etxea edo "dehesa", zelaien albo batean, goi aldean, inoiz edo erakusketak jasotzen dituena:
Bost kilometro eta erdi joaten, bueltatzen beste horrenbeste. Gasteizko beste toki enblematikoa da.
Gamarrara bizikletaz Eusko Jaurlaritzatik
1.- Eusko Jaurlaritzatik, edo, nahi bada, Euskaltzaindia plazatik abiatuta, Arriaga Parkearen albotik joan, Juan de Garay kaletik:
2.- Boulevard-aren ondotik segi, Zaramaga kaletik:
3.- Eta bukatutakoan fabrika artean doan bide estuan sartu, Suzuki kontzerionarioaren ezkerretik, ondo markatuta dago, Harrobi bidea da. Hortik aurrera fabriken bizkarretik joango gara:
4.- Zurbano-ko Atea kalea gurutzatu eta fabrika batek egiten duen ataritik segi:
5.- Eta ailegatzen gara Gamarrara. Hor gura baduzu segidu dezakezu, bidegorriak aurrera darrai eta, gogorik badago, pantanoraino joan zaitezke:
6.- Eta nahikoa egin baduzu, bertan geratzerik duzu. Gamarran denetarik duzu, piszinak, jantokia, etzateko tokia, palan egiteko... oso instalazio zabalak:
7.- Sarrera ondoko tabernan geratzen bazara, toki zabala topatuko duzu, bai barruan eta bai kanpoan, bertako mokaduak ez daude txarto, otartekoen karta ere badaukate, eta bistak... ederrak, guk argazkietan jaso ditugunak baino hobeak:
8.- Joakera egiten baduzu, guztira 4'5 km dira, joan-etorrera egiten baduzu 9 km, jeneralean nahiko lauan. Ume txikiekin egiteko oso aproposa.
Bizikletaz Armentiara Eusko Jaurlaritzatik hasita
1. Amerika Latindarraren plazatik abiatuta, Honduras kalea hartzen dugu, eta ondoren Gasteiz ibilbidea osorik, bukatu arte. Bidegorria kalearen albo batean dago eta bakarrik kalearen erdiraino heltzen da. Gero espaloitik joan zaitezkete, problema barik, zabala da eta.
- Gasteiz etorbidea, bidearen hasiera:
2. Gasteiz ibilbidea bukatzean trenbidearen zubiaren azpitik pasa eta Prado parkera sartzen zarete. Hor hasten da ostera ere bidegorria.
-Gasteiz etorbidea bukatzen Prado parkera pasatzeko:
-Prado parkera sartzen:
3. Hor hasten da paseoaren zatirik ederrena, dena peatonala eta zuhaitz artean. Jende asko dabil bertatik, bidea gozatuz.
-Prado parkearen albotik, Francisco de Vitoria kaletik:
-Zerbantes pasealekutik:
4. Aldatza igota, Armentia gaintxo bat da, iristen gara. Orain errepidea luzatuz dihardute, eta bukatzen dutenean are pedalkada geihago egin ahal izango dugu.
-San Prudentzio etorbidea, Armentia begi bistan dugula:
5. Armentia basilika erromanikoa da. Paraje ederrean kokatua. Urte askotxo dira eraldatu egin zutela, ez da gorde horren argitasun idatzirik, eta kanpoko itxura zeharo aldatuta dago. Atariarekin zer edo zer jazo eta tinpanoa eta gainerako eskulturak jatorrizko tokitik aldatuta daude, pareta bati itsatsita. Hasierako elizaren hormak berriago egin zuten beste "harrizko kaja" baten barruan dago, kanpoan absidea besterik ez dela gelditu. Eliza arakatzen egon zirenean halaxe topatu zuten, kanpoko pareta berria, karrajo txiki bat tartean eta barruko pareta zaharra. Sartzen den jendea, esaten ez badiote, ez da ezta konturatzen.
-Armentiako basilika, absidea:
-Armentiako basilika, tinpanoa:
- Armentiako basilika, beste zati bat:
6. Urtero, San Prudentzio egunean, erromeria izaten da. Bertan zelai zabaltxua dago. Herri txiki edo tarteko batentzako ondo, baina erremeria egiten hasi zirenetik gaur arte Gasteiz asko hazi da, eta gaur egun egun hori zoratzekoa da, bidea ezin estuago bihurtuta alboan jartzen diren saltzaileen kontura, eta belardia eta inguruak txikiegiak dira doan jende guztientzako. Gasteitarrentzako egun ederra da, maitagarria, baina Gasteiz ez da garai bateko herria.
- Armentiko zelaiak:
- Armentiako herria, eskuman basilika:
- Umeentzako jolastokia Armentian:
Guztira, joaten, lau kilometroko bidea da, ez zarete nekatuko. Bueltatu beste lau, guztira zortzi. Nekatzea ere gaitza da, eta umeekin joateko oso aproposa.
Garaio 2008, alderditxo bat
Garaio izan liteke Araban atseden tokirik ezagunenetako bat. Ulibarri-ko urtegian, hego-ekialdean dago, N-1 Errepidean Argomanizen irten eta karretera arruntatik apurtxo bat ekialderuntz joaten, Aguraireruntz, segituan dagoen ezkerreko bidean segituz, Gebara herrirako bidean.
Pantanoak hor bihurgune pila bat egiten du eta eta horko sakonunetan hainbat hondartza daude -zainduak zer izango dira? bi edo hiru?, belarra nonnahi, kerizpeak ere nahikotxo, nahiz eta eguzki galda denean gehienak hartuta egon litezkeen. Ooooso toki zabala da, ez dago beldurrik bata bestearen gainean egoteko, eta hain ondo komunikaturik egonik Gasteizko jende pila joaten da.
Oraingo honetan gune horretako baten irudiak jasotzen ditugu. Izango dugu aukera beste bazter batzuen irudiak jasotzeko. Lehenengo hiru fotografia, gero hiru bideo:
Garaio 2008-1:
Garaio 2008-2:
Garaio 2008-3:
Garaio 2008, bideo 1:
Garaio 2008, bideo 2:
Garaio 2008, bideo 3:
Gamarra: igerilekuak 2008an
Gamarrako igerilekuak 2008 urterako berritu dituzte:
0. Sartzeko prezioa, 2008 horretan, helduentzako 5,54 €, umeentzako 1,13. Bost urtetik beherakoak-edo ez dute ordaintzen.
1. Badira hiru igerileku nagusi, bi umeentzako eta bat helduentzako; eta laugarren bat haur txikientzako.
Umeentzako bi haundi horiek aldatzean sakontasuna kendu diete; eta guztien inguruko hesiak kendu dituzte. Orain, inguruan, errez igaro daitezkeen ohol-langa batzuk jarri dituzte, eta horrekin, lehen zeuden lau tokien aldian, toki bakar baten itxura dauka, ur-tokiak han eta hemenka daudela, edozeinetara errez joan daitekeela. Aldaketa horrekin bakarrik asko irabazi da.
2. Arbolape itzelak ditu. Lehen ere bai, eta bistakoa da igerileku ingurukoak askoz gehiago erabiltzen direla urrinduxeagoak daudenak baino. Gamarrako bereizgarritasunetako bat dira.
3. Jolastoki handi berri bat jarri dute, enborrez egindako jarduerak, jostagarriak eta bistarako erakargarriak. Ondo.
4. Komunak ere berritu dituzte. Kanpotik prefabrikatu itxura daukate, baina barrutik zabalak eta txukunak dira. Beren kolorearengatik errez ikusten dira, eta hori ere eskertzen da.
5. Ludoteka ere bazen egon garen egunean, eta gure umeak gozatu dute bertan antolatu dizkieten jardueretan. Umeak gustora eta geu ere bai.
6. Sarrera batean etxe berria egin dute eta, besteak beste, jantoki handia jarri dute. Self Servece moduan dabil, eta, bai, eskaintza aldetik (sei bat lehenengo plater eta hiru edo bigarrengo), bai prezioarengatik (bederatzi euro), merezi du. Eta jaiegunetan ere zabalik dago, udan zein neguan, eta astean zeharreko prezio berean. Pagotxarik badago hauxe bat. Gainera tokia bera be gozagarria da.
Ondorio moduan: aurten egindako aldaketak zelakoak ziren aditu nuenean eskas geratu zirela eritzi nion, baina orain, ikusi dudanean, benetan asmatu dutela uste dut. Orain arte gabezi handiak zituen, toki mordoa oso txarto erabilita. Orain asko irabazi du, eta konponketa gehiago egitekotan dira, txalupak jarri errekan ibili ahal izateko... Ikusiko dugu nola bukatzen duten, baina hasiera ona izan dute.
Argazkirik ikusi nahi? Hona dozena eta bat gehiago:
1. Gamarra: sarrera eta frontoiak:
2.Gamarra: sarrera eta tunbonentzako tokia:
3.Gamarra: igerilekuetara iristen:
4.Gamarra: komun modernoak:
5.Gamarra: ludoteka:
6.Gamarra: arbolape bat:
7. Beste arbolape inguru bat:
8. Igerilekua nagusientzako:
9: Igerilekua umeentzako
10. Umeentzako beste igerileku bat:
11. Gamarra: beste igerileku bat:
12. Gamarra: umeentzako jolastoki bat:
13. Gamarra: beste jolastoki bat:
Armiñonen "Euskara Añanan Mingainean" festa
Añako eskualdean urtero iraila aldian ospatzen dute bertako euskara festa, "Euskara Añanan Mingainean", aurten XIII.a, eta urtero herriz aldatzen dute. Ikastolen jai erraldoikin konparatuta txikiagoa izan daiteke erromeria hau baina familian pasatzeko beti ederra. 2008ko programan izan genituen: artisautza erakusketa, Pirritx eta Porrotx, bai, PIRRITX ETA PORROTX!, dantzariak, pelota partiduak, Wushu Kunfu erakusketa bat, trikitilariak, txosna bat jan-edanaz ondo hornitua, umeentzako dibertsioak -herri kirolekin lotuak aurten, eta zelako arrakasta!, ikaragarria umeei zenbat gustatzen zaien!-, eta musika talde inportante bat, ihaz Oskorri, aurten Gozategi. Primeran gertutik ikusteko.
2008 horretan Armiñonen izan zen eta herriak berak bere gune dotoreak ere eskeini zizkion festari: erreka ederra eta bertan bainatzeko aukera eta alboko zelaian gustoara jan ahal izatea... Ondo egoteko ez dugu gehiago eskatzen. Armiñon eta Añanako euskara festa ez baduzue ezagutzen zuek galtzen duzue!
1. Armiñon, errekaren erriberatik:
2. Armiñon, erriberako jantokia:
3. Armiñon, erriberan jaten:
4. Armiñon, kaleko giroa 2008ko "Euskara Añanan Mingainean" festan:
5. Armiñon, bertsolariak:
6. Armiñon, aizkolariak:
7. Armiñon, txalapartariak:
8. Armiñon, ingudea altxatzen:
9. Armiñon, trontxalariak:
10. Armiñon, lastoa jaulkitzen:
Inkesta elektoralen iruzurra
Halako batean akordatu eta, tira, elekzioak pasata eta gero, argitaratu ziren inkesta elektoralak eta benetako emaitzak konparatzea otu zitzaidan. Ez zen hain erraza izan inkesten bilduma bat ateratzea, baina azkenean, eta Wikipediari esker, oso lagin politta lortu dugu: http://tinyurl.com/basfg2
Urduñako igerilekuak
Urduñako (erdaraz Orduña, Bizkaia) igerilekuak, "La Muera aisialdia" izenekoak, Urduña herriko kanpoko aldean daude, Bilborako errepidean, kilometro eta erdi batera edo.
Hiru igerileku ditu, bat txikientzako, beste bat nagusientzako (hauek biok bata bestearen ondoan) eta beste bat handiagoa, olinpikoa edo, gu egon garenean konpontzen zebiltzatela.
Jateko nahiko ondo, tabernan (erreserbatu daiteke: 945 383394) entsalada hiru mota (razio handia), plater konbinatuak, hainbat, bestelako razioak..., mahaia atonduta, toldope zabala... Ondo. Horrez gain, tabernaz gain, hortik zehar dauden kanpoko mahaietan ere jan daiteke, tabernan erosita edo etxetik eramana. Primeran.
Umeak jolasteko zabuak, parrapasak, zelai zabal-zabal-zabalak eta berde-berdeak, gerizpea nahibeste. Jende guztia, gura izanez gero, nasai-nasai egoteko modokoak. Zati bat piszinetatik kanpo, baina alboan eta batetik bestera pasatzeko batere problema barik. Biblioludoteka eta bibliopiszina.
Sarrera oso merkea, 8 urte azpikoek ez dute pagatzen eta 18 urtetik gorakoak astegunetan 2 euro (bai, beste inon baino merkeago), eta jai egunetan 3 euro heldu bakoitzeko. Komunak eta aldagelak handiak, zabalak eta garbiak. Aparkatzeko problemarik ez.
Guztira, oso-oso onak. Ezagutzen ditugunen artean Araba osoko onenak izan litezke, nahiz eta administratiboki Araba izan ez.
Irakurri beharrean ikusi gura duzula zelakuak diran? Segi ba aurrera
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
Okondoko igerilekua
Okondo, edo Oquendo moduan ere topatuko duzue, Laudiotik kilometro gutxitara.
Igerilekuak, eta horrekin batera kirol gunea, ez dago ondo seinalizatua, herriaren albo batean dago, Okondotik urtetzen eta Respaldizarako bidearen hasieran, ezkerreruntz jeisten den bide estu baten sartu eta gero.
Piszinak eta ondoko taberna eta jan gunea bereizita daude, jan gunea erabiltzea libre da, bertan dagoen tabernian plater konbinatuak eta razioak ematen dituzte. Jateko tokia eta igerilekuak (umeentzako bat 0'35eko sakontasunaz, eta helduentzakoa) ondo daude. Aldagelak ere igerileku ondoan daude baina aparte, independiente erabili daitezke, hauek ondo baina agian apurtxo bat zaindu barik edo, ohikoa.
Herriko tokirik biziena dira igerilekuak, gutxienez eguraldiak laguntzen badu. Herria pixka bat funtsa bakoa iruditu zaigu, orain dela gutxira arte oso txikia izango zan eta azkenengo urtetan etxe berri askotxo egin dute, hainbat etxebizitzetako blokeak, baina guri behintzat ez digu eman asmatu dutenik, herri estruktura eman ziezaioketen (plaza bat, biltzeko toki lasai bat...), eta edozein arrazoirengatik ez diote eman. Azken batean etxe batzuk hor solteka.
Sarrerak: nagusiak 3,40 €, umeak 0'90 €.
Hemen gure bisita fotografikoa:
1,
2.
3.
4.
5.
6.
7.
8.
9.
Soinujolearen semea / Bernardo Atxaga; eta El Paiseko kritika
Azken aldian Bernardo Atxagaren Soinujolearen semea leitzen egon naiz. Denbora behar da, 475 orrialde ditu eta, baina denbora laburra da gustoko jardueretan.