Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Araba maite / Garaio 2008, alderditxo bat

Garaio 2008, alderditxo bat

trebi 2009/04/15 23:35
. Garaioko parkea izan daiteke Araban atseden toki ezagunenetako bat. Toki nahiko handia da, eta hemen bakarrik horko txoko baten irudi eta bideo batzuk jasoko ditugu. Beste batean gehiago.

 

    Garaio izan liteke Araban atseden tokirik ezagunenetako bat. Ulibarri-ko urtegian, hego-ekialdean dago, N-1 Errepidean Argomanizen irten eta karretera arruntatik apurtxo bat ekialderuntz joaten, Aguraireruntz, segituan dagoen ezkerreko bidean segituz, Gebara herrirako bidean.


    Pantanoak hor bihurgune pila bat egiten du eta eta horko sakonunetan hainbat hondartza daude -zainduak zer izango dira? bi edo hiru?, belarra nonnahi, kerizpeak ere nahikotxo, nahiz eta eguzki galda denean gehienak hartuta egon litezkeen. Ooooso toki zabala da, ez dago beldurrik bata bestearen gainean egoteko, eta hain ondo komunikaturik egonik Gasteizko jende pila joaten da.


    Oraingo honetan gune horretako baten irudiak jasotzen ditugu. Izango dugu aukera beste bazter batzuen irudiak jasotzeko. Lehenengo hiru fotografia, gero hiru bideo:

Garaio 2008-1:

Garaio 2008-1

 

Garaio 2008-2:

Garaio 2008-2

 

Garaio 2008-3:

Garaio 2008-3

 

Garaio 2008, bideo 1:

 Garaio 2008, bideo 2:

 

Garaio 2008, bideo 3:

asier
asier dio:
2009/04/16 11:08

Leku ederra da, bai horixe. Joan zen astean egon ginen bertan eta egun aparta izan zen. Garaio ondoan dagoen Mendixur parke ornitologikoa ere gomendagarria da. Polito jarrita dago eta umeekin hegaztiak behatzeko aukera ematen du.

Ibiltaria
Ibiltaria dio:
2009/04/16 13:24

Mendixur ezagutu baduzu Salburuako parkea ere ikusita izango duzu, parke ornitologiko moduan izugarria da, Gasteiztik harribitxi bat, eta nire ustez hiri honetatik kanpo oso gutxi ezaguna.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

 

    Blog hau gai batzuen inguruan egiten da, egilea bera, berez, ez da eta batere interesante. Arlo bi jorratuko ditugu gehienbat:

1. famili artean Araban egin daitezkeen txangoak, eta

 2. liburu kritikak.

 Horrez gain, batek daki, idatzi ixilik ez egoteagatik, harrokeria.