Armiñonen "Euskara Añanan Mingainean" festa
Añako eskualdean urtero iraila aldian ospatzen dute bertako euskara festa, "Euskara Añanan Mingainean", aurten XIII.a, eta urtero herriz aldatzen dute. Ikastolen jai erraldoikin konparatuta txikiagoa izan daiteke erromeria hau baina familian pasatzeko beti ederra. 2008ko programan izan genituen: artisautza erakusketa, Pirritx eta Porrotx, bai, PIRRITX ETA PORROTX!, dantzariak, pelota partiduak, Wushu Kunfu erakusketa bat, trikitilariak, txosna bat jan-edanaz ondo hornitua, umeentzako dibertsioak -herri kirolekin lotuak aurten, eta zelako arrakasta!, ikaragarria umeei zenbat gustatzen zaien!-, eta musika talde inportante bat, ihaz Oskorri, aurten Gozategi. Primeran gertutik ikusteko.
2008 horretan Armiñonen izan zen eta herriak berak bere gune dotoreak ere eskeini zizkion festari: erreka ederra eta bertan bainatzeko aukera eta alboko zelaian gustoara jan ahal izatea... Ondo egoteko ez dugu gehiago eskatzen. Armiñon eta Añanako euskara festa ez baduzue ezagutzen zuek galtzen duzue!
1. Armiñon, errekaren erriberatik:
2. Armiñon, erriberako jantokia:
3. Armiñon, erriberan jaten:
4. Armiñon, kaleko giroa 2008ko "Euskara Añanan Mingainean" festan:
5. Armiñon, bertsolariak:
6. Armiñon, aizkolariak:
7. Armiñon, txalapartariak:
8. Armiñon, ingudea altxatzen:
9. Armiñon, trontxalariak:
10. Armiñon, lastoa jaulkitzen: