Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Araba maite

Gasteizko jaiak 2: Bigantxak eta (umeekin goiz bat)

trebi 2009/08/20 16:22
. Hemen plan bat goiz bat umeekin pasatzeko: lehenengo bigantxetara joango gara, gero azoka arabiarrera (Aiara plazan) eta bukatzeko Peñaflorida plazara, txotxongiloak eta Gargantua ikustera.

 

       Hau izan daiteke umeekin goiza bat pasatzeko plana:

        Lehenengo bigantxetara joango gara. Zezen plaza berriak 2009 honetan bi edo hiru urte izango ditu, eta arkitektonikoki behintzat, egia esateko, interesantea da, bere teilatu mugikorra dela eta batez ere. Euria denean itxi liteke eta deigarriena da zelako ixila den. Egon ginenean zerratu zen, eta ez ginen konturatu!          

Gasteizko zezen plaza estalia, bigantxak 3

          

Gasteizko zezen plaza estalia, bigantxak 1

 

            Bigantxak Gasteizen goizeko hamaikak aldean izaten dira. Ordurako gau pasan ibili direnek, bateren bat izan ezik, topatu dute zeregin hoberik zezenen adar puntetan jartzea baino, eta gurasook nahiko lasai ibiltzen gara umeak hartu eta bertara heltzeko. Seme-alabekin joan nintzen lehenengo urtean ez zien grazia handirik egin, baina hurrengoan bai, itzel pasatu zuten!

 

       Bigantzak amaitu direla oraindik geratzen da goizarik. Aiara plazan, Ogasunaren eraikinaren aurrean, azkenengo bi-hiru urtetan “merkatu arabiarra” deritzena egoten da: jateko postuak (arrakastatsuenak), artesania postuak, erropa postuak, eta ikuskizun batzuk, hala nola dantza exotikoenak. Dantza horiek benetan tradiziorik daukaten herrialderen batean edo Hollywoden asmakizuna diren beren pelikuletarako beste baterako lagako dugu. Baina ikusleak leporaino daude, ez pentsa, nahiko gaitz izan genuen fotografia bat ateratzea.

Aiara-Ayala plazan, Ogasunaren aurrean 

Dantza orientalen ikuskizuna

 

            Alboan Peñaflorida plaza dugu, hor umeentzako ikuskizunak egoten dira goizetan: pailazoak, txotxongiloak... eta bukatzen direnean Gargantuan sartu daitezke nanuak. Bilboko jatorrizko Gargantua da? Izan liteke. Benetan, ene zelako beldurgarria den bost-sei bat urtera arteko umeentzako!

Txotxongiloak 

Gargantua

 

Gasteizko jaiak 1: Prado parkea

trebi 2009/08/15 00:02
Prado parkea da Gasteizko jaietan umeentzako biltoki nagusia, era guztietako gaztelu puzgarriak eta jolasak jartzen dizkiete eta. Eta badakizue, non umeak han gurasoak.

     Prado parkea umeen bilduleku nagusietako bat da Gasteizko jaietan. Bai goizez, bai arratsaldez zabaldu egiten dute, eguerdian itxita, eta edadeka dago antolatuta, jolas batzuk 5 urte arteko haurrentzat beste batzuk 6 eta 8? urte bitartean, beste batzutan helduagoek parte hartu lezakete...

     Hobe izaten da festetako azken egunetan joatea, hasierakoetan bete-beteta egoten delako, eta hala eta guztiz, aurtengo 2009an azken egunean ere nahiko jende zegoen.

      Jolas gehienetan sartzeko itxoin behar izaten da, egunen arabera gehiago edo gutxiago, baina konprobatuta dago, umeok interesa badute benetan, bost ardura die. Txintxo-txintxo egongo dira bere tokia beste umeen kontra indar eta ardura guztiz defenditzen.

      Jolasak, gaztelu puzkarriak, edadeka antolatuta daudenez, badago problema bat: zurekin doazen umeak adin diferentekoak badira ea nola moldatzen zaren!! Beharbada bat-batzuk guraso batekin eta bestea-besteak bestearekin, baina hala eta guztiz neketsua.

      Onena? Beste guraso lagun batzuekin elkartzea, eta umeak euretara daudela aita-amak ere beren kasa ibili litezke, patxara tarte bat.

  Hemen ikuspegi jeneral batzuk, bai fotografietan bai bideoetan:

Prado parkea jaietan

  

Prado parkea jaietan-2

  

Prado parkea

 

Puzgarriak

 

Uhalez salto egiteko

 

 

 Eta hemen jolas zehatz batzuk, gertutik aterata:ume txikienentzako salto egiteko gazteluak, eta tren galaktikoa (Jesus!, tren galaktikoa! jolas izarretako bat!):

Tren galaktikoa, txikientzako trena

 

Gastelu puzgarriak, ume txikienentzakoak

  

Jolasteko trena, tren galaktikoa

 

  Zuriz ikusten diren horiek bertan urte osoan dauden bertako egurrezko zabuak eta txabolak eta dira:

Prado parkea, berezko jolastokia

 

Prado parkea, berezko jolastokia-2

 

Parrapas edo txirrista handi bat, beste batzuen artean:  

Puzgarriak, parrapasa, txirrista

  

Tigre erraldoia. Uauuuuu! Gargantua baten antzera baina puzgarria:

Puzgarriak, tigre erraldoia

  

Puzgarriak, tigrea

 

Eta salto egitekoa, arnes batzuk jantzita. Hau ume koskortuentzako:

  Uhalez salto egiteko

  

 Bola jaurtitzailea. Ume pare bat beste pare baten kontra tiroak botatzen. Bai, hobek inork ez badaki, baina zelako ondo pasatzen duten!

Puzgarriak, bolak jauritzekoa

 

 

 

Arratia 3: Zeanuri

trebi 2009/08/07 20:19
Arratiatik zehar egin dugun buelta Zeanurin bukatu dugu, zorte izan dugu, jaiak ziren.


     Igorren egon ginenean kartel bat ikusi genuen Zeanurin festak zirela iragarriz. Ez genuen aparteko planik, berdin zigun Pagomakurreren ostean toki batera edo bestera joatea eta, adizu, festak izanda - abuztuaren 15ean abuztuko Andra Maria- zer hoberik horra joatea baino. Herria ikusiko genuke eta giro onean.


   Ez da herri handia, azkartsu ikusi liteke osorik, eta baditu etxe batzuk interesante, horietako batzuen irudiak jaso ditugu.

  

Zeanuri-Etxea1

  

Zeanuri-Etxea2

  

Zeanuri-Etxea3

 

Zeanuri-Etxea 4(Batzokia)

 

Zeanuri-Etxea5


      Jaietako ekitaldien artean hiru bat ikusi genituen:

      a) umeentzako antolatutako herri kirolak eta horrelako gauzak. Arrakasta itzela, beste batzutan ere ikusi dut antzeko prestaketa umeentzako eta harrigarria da zenbat gustatzen zaien. Oso ondo.

 

Zeanuri-Festak1

 


         b) futbol partidua plazan. Neska-mutilek jokatuta, elkarrekin bikoteak orpoetatik sokatik lotuta talde bat beste baten kontra (ez mutilak nesken kontra). Ondo pasa zuten jokatzen zebiltzatenek eta baita ikusten zirenek ere bai, geuk tarteko.

 Zeanuri-Festak2

 

Zeanuri-Udaletxea

       Bideoan ere hartu genituen irudi batzuk:

  

 
        eta c) dantzaldia, musika talde bat jotzen. Guk goiztxo ikusi genuen, familia arduratsua gara eta ez gara berandura arte gelditzen. Hantxe ginela ume batzuk eta aita-ama batzuk ibili ziren saltoka. Gero beste edade batzuetakoak mugituko ziren.

 

 

e.t.a. kaka

trebi 2009/08/02 00:18
Edo ageriko bitartekoak esandako asmoen kontrakoak direnean
 
    Mikel Irizarrek dio Argian "azkena" horrian, 2009ko abuztuan 2an, 2195 zenbakian:
 
    "Ze independentzia, egungo Europan, bakarrik lortuko genuke erreferendum bat irabazita. Eta badakigu zer egin behar den erreferendumak irabazteko: diskurtsoak moldatu, ertzak leundu, ilusioa piztu eta lagun asko egin, aurkariak baino gehiago."
 
    Hain begibistakoa da ze ezker abertzale trazionaleko batzuekin, batzuekin, ez dut eztabaidatzen. Ikusi gura ez duenari ez diogu ikusieragingo.
 

. Arratia 2: Pagomakurre

trebi 2009/07/27 23:53
. Arratiatik gure buelta segiduz orain Pagomakurrera igo gara.

 

     Igorre lagata Areatza herriruntz joango gara. Herriko eliza ondotik eskumara sartu eta hortik gora, Astondoa piroteknika pasata, Pagomakurrera igoko gara.

     Pagomakurre ezaguna bada Gorbeiara igotzeko sarbibe nagusinetakoa izateagatik da. Geu ume txikiekin goaz eta balentria hori beste urte baterako utziko dugu, bertatik paseadatxo bat egingo dugu eta horrekin konformatuko gara.

       Goraino joango gara, bidetik beste aparkaleku eta egotokiak daude, baina, lasai, utzi denak eta errepidea bukatu arte joango gara. Bertan prestatuta dago bai aparkatzeko bai bertan gozo egoteko.

      Ondo atonduta dago tokia, badira jateko mahaiak, harrizkoak eta egurrezkoak, ermitatxo bat, errefugioa -itxita-, eta bi edo hiru etxola partikular. Ez naiz ni ere oso sutsua halako kontuetan, baina bateon batek ere hor izan behar bere kabitxua noizean behin arratsalde bat
pasatzeko?

      Bistak, itzelak; eta paseada, gustokoa, norberak gura duen erara moldatua.

      Hemen Pagomakurre, tokia bera:

 

Pagomakurre1

  

Pagomakurre2

  

Pagomakurre3

  

Pagomakurre4

 

Pagomakurre5

  

Pagomakurre6

       Aterpetxea, itxuria behin betiko lagata: 

Pagomakurre-Aterpea (itxita)

           Eta bistak, inguruko mendietakoak, ederrak benetan:

Pagomakurre-Bistak1

  

Pagomakurre-Bistak2

  

Pagomakurre-Bistak3

 

Pagomakurre-Bistak4

 

       Eta ez bakarrik fotografietan, bideo pare bat ere ere atera genuen, pultsora, badakizue, amateurraren xarma:

 

  

 

         Eta pasiadak..., hasi, eta gura duzun tokian bukatu: 

Pagomakurre-Paseoa

  
 

. Txingorra Gasteizen, 2009ko uztailan batean

trebi 2009/07/08 00:32
. Sekulako txingor zaparrada izan genuen Gasteizen 2009ko uztailaren bat horretan, historikoa. Hona hemen irudi batzuk eta gurean izandako kalteen kontaketa.

 

            2009eko uztailaren aurrenekoan Gasteizen urte asko eta askotan gogoratzen ez den txingor zaparradarik ikaragarriena izan zen. Esaten da, eta horrelaxe da, naturaren indarraren erakusgarri bikaina izan zela. Ikusi behar sinisteko. Baina ikuskizuna izateaz gain kalteak ere nabarmenak dira. Geu ezin gara kejatu, hondatu zaigunak aparteko balio ekonomikorik ez daukalako, eta beste batzuen hileten aldian ezer ez delako, baina balio du erakusteko benetan zelako indarra izan zuen zerutik jausitako erauntsiak.

             Gure terrazan lora guztiak izorratu zizkigun eta arbolak ere nahiko kolpetuak izan ziren, begi bistako zauriak egin zizkien, baina hori ez da erraza ikusten aurreko egoera erakusterik ez badago. Hasierako fotografiek, besteak beste, balio dute jausitako harriaren neurria eta kantitatea erakusteko.

 Terrazaren txoko batean

  

Lorontzi batean eta atzeko zelaian

 

 Txingorra, bere neurria ikusi ahal izateko moduan

 

             Txingorra urtu zenean hauxe izan zen begi bistan gelditu gelditu zitzaiguna gure terrazaren bazter horretan:

Txingorra urtu eta gero, terrazaren bazter batean

 

             Ondorio bitxia izan zuen ere, lurrean jotzen zuenean urteetan hautsez ilundutako losak jotako puntuetan zuritu, garbitu egin zituen, markatuta gelditu ziren jotako kolpeak, gertutik ondo ikusten da, baina urrinagotik ere bai.

 Alboko zoruan txingorrak utzitako markak

  

Alboko zoruan txingorrak utzitako markak 2

 

             Gurean sei bat lorontzi eta bi edo hiru lore-plater zeharo izorratu zizkigun, zuloak eraginda. Horrez gain zatiren batean apurtutakoak ia beste guztiak, gehienbat tiestoen ertzetan, baina oraindik erabiltzeko moduan daude.

 Apurtutako lorontzi bat

  

Apurtutako lorontzi batzuk

 

 Apurtutako lorontziak, plastikoak eta teila zatiak

  

             Plastikozko jarlekuak lau nituen agerian eta hiru apurtu zizkigun, bi zuloak eginda eta hirugarrena zartatuta, hirugarren hau fotografian ez da igartzen, baina hurak ere zakarontzirako bidea egin behar izan du.

 Apurtutako jarlekuak

 

             Dena, edo gehiena, batera ikusita, multzo hau osatzen da:

Apurtuako gauzak batera

 

             Ikustekoak dira ere inguruko farolak nola gelditu ziren, oso garbi bistaratzen da harriak egindako botxoak.

  Eta nola gelditu ziren inguruko farolak?

 

             Gainera, eta kontutan hartzeko auzia da, abazuzak eraginda, hainbat teila jausi ziren, guk laupabost ikusi genituen gure etxe inguruan, gure terrazan bertan bat. Inor ez zuten harrapatu, jausi zenakin denak aterpean gorde zirelako, baina ez zen bromarako izango gainean jausi ezkerotik.

 Jausitako teilaren zatiak

 

             Kalterik haundiena, dudarik ez dago, kotxiok izan zuten. Gasteizen kalean ziren ia automobil guztiak mailatuta gelditu ziren. Markatutako autoak gure herriko paisajearen zatia izango dira hainbat urtetan. Berebil bakoitzak lau-bost-sei-zazpi botxo izan arren, pintura altxatu ez zuen momentutik, eta, ondorioz, hain deigarria ez denez, txapistara gutxik eramango dugu, segurua arrisku guztien kontra kontratatuta ez badaukagu behintzat.

              Baina kristalena beste gauza bat da. Nik lehen unean kalkulatu nuen kapital dotore honen kotxeen berrogeita hamar edo ehunetik batek kristalak apurtuak zituela, eta bai, zifra nahiko gertua izan liteke, baina kontutan izanda sufrimendua ez zela berdina izan herri osoan, ipar mendebaldean jo zuen gogorren (Zabalgana eta Lakua auzoetan), eta hego eguzkialdean gutxien (Olarizu aldian) eta hor ere Kristorena izan zen. Fotografiak ateratzeko ez nuen asko ibili beharrik izan, hiru atera ditut erretratuetan, bat nire aparkalekuaren alboko plaza batekoa da, eta beste biak etxetik irten eta hiruren metro baino gutxiagoko osteratxo batean ikusitakoak. Ezin izango naiz kejatu, nirearen beirek osorik iraun zuten.

 Apurtutako kotxe kristalak -1

  

Apurtutako kotxe kristalak -2

  

Apurtutako kotxe kristalak -3

 

                 Halako jasak landetan, soroetan, baserri alderdietan ikusi ohi ditugu telebistetan, honek berriz inguru zehatz urbanoan jo zuen, eta hori dela eta, zuzenean ikusi genuenok askoz gehiago izan ginen, eta sortutako kalteak bestelakoak, patatak, esparraguak-eta izorratu beharrean, pertsianak eta kotxeak izan ziren goiko triskantza jaso zutenak.

 

. Arratia 1: Igorre

trebi 2009/06/23 00:47
. Egun batean urten eta jiratxo bat egin genuen Arratiatik: Gasteiztik Igorrera, gero Pagomakurrera, Zeanurin gelditu jaiak zirela aprobetxatuz eta itzulera Gasteizera. Oingoan Igorren ikusitakoa kontatuko dugu.

  Pagomakurrera joateko asmotan Arratia inguruan bisitatxo bat egin genuen. Lehenengo Igorre herrian gelditu, gero Pagomakurrera igo eta bukatzeko Zeanurin agertu.

  Gaurkoan Igorreren berri emango dugu. Prisarik ez genuen izan Gasteiztik irteteko eta Igorren bazkaltzeko orduan ginen. Non jateko pentsatzen ginela, herriaren sarreran bertan dagoen jatetxe batean gelditu ginen: Arantza hotela, Garbe kalea 14an. Zorte izan genuen. Sartzean erreserbatuta ote genuen galdetu ziguten, eta guk ezetz, gainera, hasiera batean "a zer pregunta" pentsatu genuen, jatetxea erdi hutsik zegoelako. Gero denbora pasa eta bete egin zen, eta egon zen toki eske etorri eta kanpoan gelditu behar izan zena. Tokia erosoa, janaria Euskal Herriko ohikoa, umeentzako menua ere bai, eta atenzinoa, heldu eta txikiekin, oso ona. Bezeria gehienbat inguruko jendea zirudien. Bertakoek maite dute toki hori, geuk ere gustora irten genuen. 

  Otorduan ostean, lasai, herria ikustera. Igorre herriarekin akordatuta beti pentsatzen nuen alderdi zahar txukun bat eduki behar zuela, lehenago ere egona nintzen baina harrezkero bastante ahaztuta neukan. Ba ez, ez dauka ia alde zaharrik, parke politen bat bai, hainbat eliz, etxe batzuk ere dotoreak eta garai batekoak, baina aspaldiko hiribildu estrukturarik ez dago, herria gehienbat berria da. Dena dela, baditu hainbat eraikin aipatzea merezi dutenak.

     Hemen Arantza Hotela, non jan egin genuen:

 

Igorre-Arantza hotela

      Herrian bertan dageon parkea. Ondo, gustora egon ginen bertan digestioa egiten:

Igorre-Parkea

    Herriko eliz nagusia, bi aldertik ikusita, sarreratik:

Igorre-Eliza1

    Eta albotik: 

Igorre-Eliza2

      Herrian bertan dagoen ermita bat, gora San Antonio!

Igorre-Ermita

     Eta hainbat etxe interesante, bat:

Igorre-etxea2

     Eta beste bat: 

Igorre-etxea3

       Eta beste bat:

Igorre-etxea1

       Eta beste bat:

Igorre-etxea4

      Eta jauregi dotore bat. Izkutuan ez zegoen, baina ez zen hain erreza angelurik onena topatzea fotografia ateratzeko:

Igorre-Jauregia

     Eta udaletxea:

Igorre-Udaletxea

 

       Eta kaskuak behintzat ez dauka askoz gehiago. Baserri aldea ziur beste mundu bat dela, baina turista batzuei ezin zaie askoz gehiago eskatu. Igorren bukatu eta Pagomakurrera abiatu ginen, hori, hurrengo emanaldian.

 

Galeoiaren parkea, Gasteizen

trebi 2009/06/11 00:26
. Galeoiaren parkea da Gasteizko Lakua auzoan dagoen parke nagusia, inguruko umeen biltokia. Primeran pasatzen dute umeek.

 

Galeoiaren parkea:


- Lakua auzuan dago, gutxi gora behera Wellington eta Baiona kaleak gurutzatzen diren gunean.


- Berez, ideia, diseinua, edukiak... oso ondo daude. Arrakasta izan du ume eta gurasoen artean. Baina...


- Parkearen ingurua 2009an atondu dute eta hesi metaliko batez inguratu dute, gauean gazteak bertan sartu eta edaten sartu ez daitezen, eta goizean kristal hautsiak agertu ez daitezen. Baina ikusi dut sartu gura badute posible dutela sartzea -eta sartzen ikusi ditut-, hesia toki batzutan makal dagoelako eta mugitzen delako.


- Gasteizko umien parketan gertatzen den legez, eguzkiak jotzen duenean jota kiskali egiten du, arbol batzuk ipini dituzte, baina gutxi eta txikiak dira, urteak beharko dituzte ostro zabala izan arte. 2009 urtean egindako atontze horretan ez dute arbolik laga gurasoak eseritzen diten tokietan. Non daukate burua? Uste dut guardasolaz joango naizela, eguzkiaz babesteko, batere lotsa barik.


- Ureztatze sistema jarri zuten, belarrari eta beste landarei eusteko. 2008 urtean ez zebilen. 2009rako konpondu ei dute, ikusiko dugu erresultadua.


- Berez ondo dago, oso ondo dago. Inguruko umeen bilduleku nagusia da eta izango da. Ingurua berriz... bedarra eta zuhaitzak ipinita oso ondo egongo zen, horrek beti funtzionatu duelako; eta hori egin beharrean landare solte batzuk ipini dituzte egur ezpalez inguraturik eta zuhaitz barikan, ikusteko toki bat baina ez erabiltzeko. Halako gauza bat erabiltzen ez duen batek bakarrik diseinatu lezake, planoak dena aguantatzen duelako.


- Tira, jolastokia bera, barrukoa, oso ondo dago, oso ondo. Eta horrekin konformatu beharko gara, joan zaitez bestela udaletxera kanpoko aldean kaka bat egin dutela esatera.

-  Irudiak ikusi nahi? Hementxe dituzu:

                   Galeioia bera hainbat alderditik ikusita, alde batetik:

 1. Galeoiaren parkea, galeoia

                      Beste aldetik: 

2. Galeoiaren parkea, galeoia beste aldetik ikusita

 

                     Barrutik proara begira:

3. Galeoiaren parkea, galeoiaren proa barrutik ikusita

 

                  Barrutik popara begira:

4. Galeoiaren parkea, galeoiaren popa proatik ikusita

 

                   Popara begira baina batez ere barruko alderdia ikusita:

5. Galeoiaren parkea, galeoiaren popa barrutik ikusita

 

                   Eta gertuagotik ikusita:

6. Galeoiaren parkea, galeoiaren popa barrutik eta gertutik ikusita

 

               Garaia, parkeko beste osagai bat:

7. Galeoiaren parkea, garaia, garautegia

 

                   Eta garaiaren alboko beste jolastokiak:

8. Galeoiaren parkea, garaia eta beste txabolatxuak

 

                  Beste olgeta toki bat. Gora, behera, zubia pasa...

9. Galeoiaren parkea, beste jolastoki bat

Arriagako parkea (II)

trebi 2009/06/02 00:21
Bukatuko dugu Arriagako parkeari egiten diogun bisita.

 

        Segitzen dugu Arriagako parkea bisitatzen, toki bat ona, esate baterako, pakistandarrak, edo indiarrak -ez nien preguntatu- euren artean elkartu eta boleibolean jolasteko:

 

Arriagako parkea, boleibolean jolasten

      Edo umeak jolasteko, hau da umeek daukaten bigarren jolastokia, bien arteko txikiena:

Arriagako parkea, umeentzako beste jolastoki bat

 

      Edo eseri eta lasai egon irakurtzen, edo egonean egon, ura nola mugitzen den:

Arriagako parkea, beste txoko bat

 

       Edo paseatu:

Arriagako parkea, ibilbide bat

 

        Edo bola jokoan jardun:

Arriagako parkea, bolatokia

 

      Paseatu, gehienbat, lasai, zuhaitzpetan:

Arriagako parkea, zelaiak, zuhaitzak...

 

        Edo petankan jolastu:

Arriagako parkea, petankarako tokia

 

        Azpitik ikusten dena goitik ere ikusi daiteke:

Arriagako parkea, zubi baten goi aldetik ikusita

 

       Txoko bitxiak topatu:

Arriagako parkea, beste txoko bat

 

      Ikuspegiaz gozatu:

Arriagako parkea, beste toki goxo bat

 

        Eta, nola ez, berriro esanda, lasai paseatu, inguruaz disfrutatuz:

Arriagako parkea, paseatzeko toki ederra

 

Arriagako parkea (I)

trebi 2009/05/28 00:54
. Arriagako parkea Gasteizko hiri barruko parkerik handiena da. Ez da bakarrik nahiko handia dela, bariatua ere bastante bariatua da.

 

.         Arriagako parkea Gasteizko hiri barruko parkerik handiena da, besteak baino zati handiagoa, 600 metro luze eta 300 metro zabal.
Hirian barruan egon arren erdialdian ez dagoenez ez da lar bisitatua eta gehienbat auzokoak erabiltzen dute. Luxu hutsa da. Gehienbat zelaiak -lasai bertatik paseatzeko nahiz etzateko-, zuhaitzez eta barruko paseoz dago osatua. Horrez gain umeentzako jolastoki aparte bi, bolatokia, petankan egiteko lautadia, anfiteatro moduko bat, lakutxo bat... Hainbat interesgune bereziak bere homogeneitatea apurtzen dutenak eta hainbat erabilera izateko beta ematen dutenak.


.         Azkenengo urteetan parkearen albo batean Gasteizko "geltoki intermodala", hainbat komunikabideentzako geltoki bateratua, egiteko proiektua sortu da eta hikamikarik ere badago horren kontura, ezinbestean. Hasiera batean geltokiaz gain, hotela eta ofizinak egin gura zituzten, krisiarekin geltokia bai baina hotela eta ofizinarik ez, inork ez duelako horretan sartu nahi. Krisiak, ikusten denez, mesede egin die kontra daudenei. Oraingoz, dena dela, ez daude pakean, oraingo proiektuaren zabalera zer izango da, aiuntamentuak dioena? ziur gehiago ezetz?

.         Dena dela, parke ederra da eta izango da. Fotografiak egiten nahiko ale eder atera zaizkit, paraje diferenteak jasoz. Denak batera eman beharretan bi txandatan eskainiko ditugu, dena batera ematea neketsua izan daitekeelako, hobe delako arretaz eta lasai ikustea.

 1. Sarrera Forondako Atea kaletik: 

Arriagako parkea, Forondako Atea kaletik sartuz

 

2. Lakutxoaren irudiak: 

Arriagako parkea, lakutxoaren alderdi bat

  

Arriagako parkea, lakutxoaren beste alderdi bat

 

 3. Gehienbat ikusten dena: zelaiak, zuhaitz tantanak, ibilbideak eta jendea inguruaz gozatzen:

Arriagako parkea, zuhaitzak, belardiak...

 

4. Umeentzako jolastoki nagusia. Bi daude, hau handiena eta erabiliena, auzoko umeak, gurako eta aitita-amamak elkartzeko toki bat. Hainbat irudi:

Arriagako parkea, umeentzako jolastoki bat

  

Arriagako parkea, jolastoki baten alderditxo bat

  

Arriagako parkea, umeen jolastoki baten alderditxo bat

 

 5. Atzera be parkearen ohiko irudia: zuhaitzak, zelaiak, eta txoko diferenteak:

Arriagako parkea, beste bista bat

  

Arriagako parkea, zuhaitzak, zelaiak...

 

 6. Arriago ermita, baseliz berria. Sasoi batean hemen zegoen San Juan Arriaga ermita, non Arabako foruak zin egiten ziren:

Arriagako parkea, ermita

 

 7. Eta beste txoko polit bat, halako askotxo dagoen arteko beste bat:

Arriagako parkea, beste bista bat

Aurkezpena

 

    Blog hau gai batzuen inguruan egiten da, egilea bera, berez, ez da eta batere interesante. Arlo bi jorratuko ditugu gehienbat:

1. famili artean Araban egin daitezkeen txangoak, eta

 2. liburu kritikak.

 Horrez gain, batek daki, idatzi ixilik ez egoteagatik, harrokeria.