Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Araba maite / Olarizura bizikletaz Eusko Jaurlaritzatik abiatuta

Olarizura bizikletaz Eusko Jaurlaritzatik abiatuta

trebi 2009/05/17 13:22
. Gaurkoan Olarizura joan gara Eusko Jaurlaritzatik hasita, besteak leztxe, ibilbide erraza eta atsegina ume txikiekin joateko

 

1. Gasteiz etorbidetik hasi, edo Amerika Latindar biribilgunetik, baina Gasteiz Etorbidea hartu eta ia bukaeraraino joan:

Gasteiz etorbidetik goazela


2. Zuzentza jauregiraino:

Gasteizko justizia edo zuzentza jauregira ailegatu

3. Hantxe, jauregia pasa gabe, berau eskumara lagatzen dugula, Laskarai kaletik hartuko dugu:

Laskaray kaletik pasa

4. Unibertsitateko Etorbidera ailegatzeko:

Unibertsitateko Etorbidetik

5. Horren bukaera aldian Izardui Komandante kalea har genezake:

Izarduy Komandante kaletik

6. Iturritxu kaleraino. Hemen bidea errebueltaka doa jardin modoko baten erditik, polita:

Iturritxu kaletik

7. Eta hortxe Olarizu Etorbidearekin lotzen dugu:

Olarizu Etorbidean sartzen

8. Horren bukaeran Olarizuko zelaietan gaude, benetan zelai oooso zabalak, aproposak, besteak beste, janaria etxetik eramateko eta bertan jateko -harrizko mahaiak, iturriak eta gertu daude- umeak jolasteko nahi beste toki daukatela eta gurasoak eta lagunak lasai daudela:

Olarizu Etorbidean

 

Olarizura heltzen

 

Olarizuko zelaiak

 

Olarizuko zelaiak eta jantoki batzuk

9. Hantxe ere Olarizu mendia, txikitxua, baina igotzeko ahalegintxo bat eskatzen dizuna pendiz neketsua daukalako, ematen duena baino gehiago behartuko dizu arsana. Goitik ikuspegi dotoreak:

Olarizu mendia

10. Eta Olarizuko etxea edo "dehesa", zelaien albo batean, goi aldean, inoiz edo erakusketak jasotzen dituena:

Olarizuko etxea edo "dehesa"

Bost kilometro eta erdi joaten, bueltatzen beste horrenbeste. Gasteizko beste toki enblematikoa da.

Leire
Leire dio:
2010/12/15 23:48

Joateko gogoa ematen du

Gari
Gari dio:
2009/05/18 12:42

Aupa Imanol, hau ere ederra! Ea egun batean bide hauek egiten ditugun!

Hor daukazu gaurkoa Tagzanian: Eusko Jaurlaritza-Olarizu bizikletan

assar
assar dio:
2009/05/19 16:12

Ekainaren 7a da egun egokia ibilbide hau egiteko. Ingurumenaren Mundu Eguna egingo dugu Olarizun, azken argazkian ageri den zelai horretan. Umeentzako puzgarriak eta tailerrak, jokoak, energia berriztagarrien erakusketa, etab. egongo dira.

PD: ni ez naiz Asier Sarasua Aranberri

Imanoltxu
Imanoltxu dio:
2009/05/19 18:09

Ekainaren 7a. Uste dut okupatuta egongo naizela, baina apuntatu dut.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

 

    Blog hau gai batzuen inguruan egiten da, egilea bera, berez, ez da eta batere interesante. Arlo bi jorratuko ditugu gehienbat:

1. famili artean Araban egin daitezkeen txangoak, eta

 2. liburu kritikak.

 Horrez gain, batek daki, idatzi ixilik ez egoteagatik, harrokeria.