Urduñako igerilekuak
Urduñako (erdaraz Orduña, Bizkaia) igerilekuak, "La Muera aisialdia" izenekoak, Urduña herriko kanpoko aldean daude, Bilborako errepidean, kilometro eta erdi batera edo.
Hiru igerileku ditu, bat txikientzako, beste bat nagusientzako (hauek biok bata bestearen ondoan) eta beste bat handiagoa, olinpikoa edo, gu egon garenean konpontzen zebiltzatela.
Jateko nahiko ondo, tabernan (erreserbatu daiteke: 945 383394) entsalada hiru mota (razio handia), plater konbinatuak, hainbat, bestelako razioak..., mahaia atonduta, toldope zabala... Ondo. Horrez gain, tabernaz gain, hortik zehar dauden kanpoko mahaietan ere jan daiteke, tabernan erosita edo etxetik eramana. Primeran.
Umeak jolasteko zabuak, parrapasak, zelai zabal-zabal-zabalak eta berde-berdeak, gerizpea nahibeste. Jende guztia, gura izanez gero, nasai-nasai egoteko modokoak. Zati bat piszinetatik kanpo, baina alboan eta batetik bestera pasatzeko batere problema barik. Biblioludoteka eta bibliopiszina.
Sarrera oso merkea, 8 urte azpikoek ez dute pagatzen eta 18 urtetik gorakoak astegunetan 2 euro (bai, beste inon baino merkeago), eta jai egunetan 3 euro heldu bakoitzeko. Komunak eta aldagelak handiak, zabalak eta garbiak. Aparkatzeko problemarik ez.
Guztira, oso-oso onak. Ezagutzen ditugunen artean Araba osoko onenak izan litezke, nahiz eta administratiboki Araba izan ez.
Irakurri beharrean ikusi gura duzula zelakuak diran? Segi ba aurrera
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11