Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Araba maite / Gamarra: igerilekuak 2008an

Gamarra: igerilekuak 2008an

trebi 2009/04/09 00:36
. Gamarrako igerilekuak 2008 urtean berritu egin zuten. Joaten bazarete ondorengoa topatuko duzue.

 

  Gamarrako igerilekuak 2008 urterako berritu dituzte:

  0. Sartzeko prezioa, 2008 horretan, helduentzako 5,54 €, umeentzako 1,13. Bost urtetik beherakoak-edo ez dute ordaintzen.

  1. Badira hiru igerileku nagusi, bi umeentzako eta bat helduentzako; eta laugarren bat haur txikientzako.
  Umeentzako bi haundi horiek aldatzean sakontasuna kendu diete; eta guztien inguruko hesiak kendu dituzte. Orain, inguruan, errez igaro daitezkeen ohol-langa batzuk jarri dituzte, eta horrekin, lehen zeuden lau tokien aldian, toki bakar baten itxura dauka, ur-tokiak han eta hemenka daudela, edozeinetara errez joan daitekeela. Aldaketa horrekin bakarrik asko irabazi da.

  2. Arbolape itzelak ditu. Lehen ere bai, eta bistakoa da igerileku ingurukoak askoz gehiago erabiltzen direla urrinduxeagoak daudenak baino. Gamarrako bereizgarritasunetako bat dira.

  3. Jolastoki handi berri bat jarri dute, enborrez egindako jarduerak, jostagarriak eta bistarako erakargarriak. Ondo.

  4. Komunak ere berritu dituzte. Kanpotik prefabrikatu itxura daukate, baina barrutik zabalak eta txukunak dira. Beren kolorearengatik errez ikusten dira, eta hori ere eskertzen da.

  5. Ludoteka ere bazen egon garen egunean, eta gure umeak gozatu dute bertan antolatu dizkieten jardueretan. Umeak gustora eta geu ere bai.

  6. Sarrera batean etxe berria egin dute eta, besteak beste, jantoki handia jarri dute. Self Servece moduan dabil, eta, bai, eskaintza aldetik (sei bat lehenengo plater eta hiru edo bigarrengo), bai prezioarengatik (bederatzi euro), merezi du. Eta jaiegunetan ere zabalik dago, udan zein neguan, eta astean zeharreko prezio berean. Pagotxarik badago hauxe bat. Gainera tokia bera be gozagarria da.

 Ondorio moduan: aurten egindako aldaketak zelakoak ziren aditu nuenean eskas geratu zirela eritzi nion, baina orain, ikusi dudanean, benetan asmatu dutela uste dut. Orain arte gabezi handiak zituen, toki mordoa oso txarto erabilita. Orain asko irabazi du, eta konponketa gehiago egitekotan dira, txalupak jarri errekan ibili ahal izateko... Ikusiko dugu nola bukatzen duten, baina hasiera ona izan dute.

    Argazkirik ikusi nahi? Hona dozena eta bat gehiago:

    1. Gamarra: sarrera eta frontoiak:

Gamarra: sarrera eta frontoiak

 

    2.Gamarra: sarrera eta tunbonentzako tokia:

Gamarra: sarrerak eta tunbonentzako tokia

 

    3.Gamarra: igerilekuetara iristen:

Gamarra: igerilekuetara iristen

 

    4.Gamarra: komun modernoak:

Gamarra: komun modernoak

 

    5.Gamarra: ludoteka:

    Gamarra: ludoteka

    6.Gamarra: arbolape bat:

Gamarra: arbolape 1

 

    7. Beste arbolape inguru bat:

Gamarra: arbolape 2

 

    8. Igerilekua nagusientzako:

Gamarra: igerilekua nagusientzako

 

    9: Igerilekua umeentzako

Gamarra: igerilekua txikienentzako

 

   10. Umeentzako beste igerileku bat:

Gamarra: igerilekua umeentzako

 

   11. Gamarra: beste igerileku bat:

Gamarra: beste igerileku bat

 

   12. Gamarra: umeentzako jolastoki bat:

Gamarra: jolastoki bat

 

   13. Gamarra: beste jolastoki bat:

Gamarra: beste jolastoki bat

 

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

 

    Blog hau gai batzuen inguruan egiten da, egilea bera, berez, ez da eta batere interesante. Arlo bi jorratuko ditugu gehienbat:

1. famili artean Araban egin daitezkeen txangoak, eta

 2. liburu kritikak.

 Horrez gain, batek daki, idatzi ixilik ez egoteagatik, harrokeria.