Bizikletaz Armentiara Eusko Jaurlaritzatik hasita
1. Amerika Latindarraren plazatik abiatuta, Honduras kalea hartzen dugu, eta ondoren Gasteiz ibilbidea osorik, bukatu arte. Bidegorria kalearen albo batean dago eta bakarrik kalearen erdiraino heltzen da. Gero espaloitik joan zaitezkete, problema barik, zabala da eta.
- Gasteiz etorbidea, bidearen hasiera:
2. Gasteiz ibilbidea bukatzean trenbidearen zubiaren azpitik pasa eta Prado parkera sartzen zarete. Hor hasten da ostera ere bidegorria.
-Gasteiz etorbidea bukatzen Prado parkera pasatzeko:
-Prado parkera sartzen:
3. Hor hasten da paseoaren zatirik ederrena, dena peatonala eta zuhaitz artean. Jende asko dabil bertatik, bidea gozatuz.
-Prado parkearen albotik, Francisco de Vitoria kaletik:
-Zerbantes pasealekutik:
4. Aldatza igota, Armentia gaintxo bat da, iristen gara. Orain errepidea luzatuz dihardute, eta bukatzen dutenean are pedalkada geihago egin ahal izango dugu.
-San Prudentzio etorbidea, Armentia begi bistan dugula:
5. Armentia basilika erromanikoa da. Paraje ederrean kokatua. Urte askotxo dira eraldatu egin zutela, ez da gorde horren argitasun idatzirik, eta kanpoko itxura zeharo aldatuta dago. Atariarekin zer edo zer jazo eta tinpanoa eta gainerako eskulturak jatorrizko tokitik aldatuta daude, pareta bati itsatsita. Hasierako elizaren hormak berriago egin zuten beste "harrizko kaja" baten barruan dago, kanpoan absidea besterik ez dela gelditu. Eliza arakatzen egon zirenean halaxe topatu zuten, kanpoko pareta berria, karrajo txiki bat tartean eta barruko pareta zaharra. Sartzen den jendea, esaten ez badiote, ez da ezta konturatzen.
-Armentiako basilika, absidea:
-Armentiako basilika, tinpanoa:
- Armentiako basilika, beste zati bat:
6. Urtero, San Prudentzio egunean, erromeria izaten da. Bertan zelai zabaltxua dago. Herri txiki edo tarteko batentzako ondo, baina erremeria egiten hasi zirenetik gaur arte Gasteiz asko hazi da, eta gaur egun egun hori zoratzekoa da, bidea ezin estuago bihurtuta alboan jartzen diren saltzaileen kontura, eta belardia eta inguruak txikiegiak dira doan jende guztientzako. Gasteitarrentzako egun ederra da, maitagarria, baina Gasteiz ez da garai bateko herria.
- Armentiko zelaiak:
- Armentiako herria, eskuman basilika:
- Umeentzako jolastokia Armentian:
Guztira, joaten, lau kilometroko bidea da, ez zarete nekatuko. Bueltatu beste lau, guztira zortzi. Nekatzea ere gaitza da, eta umeekin joateko oso aproposa.
Imanol,
Umeekin egiteko gida ederra egiten zaude!
Hau da ibilbidea, ez?
Eusko Jaurlaritza - Armentia bizikletaz