Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Araba maite

Le procès Colonna / Tignous, Paganelli; eta Le dossier corse / Lacombe, Gambini, Colombani

trebi 2009/01/24 00:54
. Korsikako politika giroari lotutako komiki bi irakurri dittut. Hona hemen horietaz kontatzen dudana:
      Korsikan egon ginanian hango arazo politikoen gaineko liburuak bilatzen ahalegindu nintzan. Ez zan erraza, ez neban aukerarik izan liburudenda handitxo batera joateko eta egon nintzen txikisamarretan ez zeuan ezer. Ikusten neban aldizkari-prentsa-liburu denda guztietan sartu nintzan. Azkenian liburu bi erosi nittun, bixak komikiak.
 
      Bat Le dossier corse zan. Marrazki infantiloidez -nolabaitt deskribatzeagattik- baina edukiz helduentzako. Alde batetik sinple samarra izan leike baina bestetik hainbat arlo jorratzen dittu.
 
      Bestia Le procès Colonna da. Korsika autu politikoaz gutxiago berba egitten dau, kontu bakar batez dihardu: Ivan Colonna "talde armatu independentista" baten kide bati egin zetsen epaiketa. Azalpen politikoengattik nik ez netsan bestelako baliorik emongo, baina literatura aldetik oso ondo dago. Erosi nebanian Colonna horren aldeko propaganda izango zala pentsau neban, baina ez, ez da hori.
 
      Prozesuan kronika da. Marrazkilarixa eta idazlia epaiketan bertan egon ziran eta gertaera eta partehartzaile guztien edo marrazkiak egin zittuezen, eta bertan pasatu zana kontatzen dabe, aseptikoki itxuraz. 120 orrialde eta letra asko komiki bat izateko, ez da pasadatxo batean bukatzen dan horretako bat.
 
      Epaiketan zer pasatzen da eta nola bukatzen da? Ez dotzuet kontauko ;-) Baina irakurri gura badozue (frantsesez of course), merezi dau, eta ikusitta "hemen" inguruan lortzia ez dala hain erraza, bidalikotsuek eskatzen badestazue.
 

Eulien bazka / Hasier Etxeberria

trebi 2009/01/17 23:24
. "Eulien bazka" irakurri dut azken aldian. Zazpi lerrotan hor doa nire eritzia.
     Ez nekien zer espero neban Hasier Etxeberriaren nobela batengandik. Alde batetik gomendatutako obra bat zan, hori puntu ona zan berantzako; bestaldetik telebistan ikusten dotenian pixkat lartxo eritzi detsat, jo, hain intelektual kutsua!
 
     Nobelia irakurtzen hasi eta hasieria... tira, motela, gauzak noiz hasiko diran zain. Erdialderako dexente hobeto, interesantea; eta bukaeria oindikan hobeto, oso ondo bukatuta.
 
     Oso ondo konstruidutako eleberria irudittu jata. Benetan oso ondo egina. Akaberan pentsau dot, jo, honek badaki nobelak egitten.
 
     Hasier Etxeberriak maila bat gora egin dau nire estimuan nobela honekin.

Fatum / Jon Arretxe

Imanol Trebiño 2009/01/13 13:08
. Lisboa, gizajoak, galtzaileak, zoritxarrekoak, eleberri beltza izan behar dena.

      Ostera be Jon Arretxerekin. Bere liburuetan bere helbide elektronikoa agertzen da eta bere aurreko liburuari egin netsan kritikatxoa berari be bialdu netsan, eta berak erantzun, beste batzuk komentatuz.

      Orain Fatum leitu dot. Bere estiloakin segitzen dau Arretxe: liburuak 150 orrialde ingurukoak eta kapituluak motz samarrak. Nire irakurketa moduangatik oso ondo etortzen jata kapituluak luzera horretakuak izatea, eta liburuak lodiera horretakoak... ba ez dakit, ze ni printzipioz errazago animatzen naiz liburu labur batekin luze batekin baino, baina oinguan be, lehengo liburuan legez, motz geratu jata, gehixagon zain.
 
      Fatum Lisboan gertatzen da, hilketa batzuk, polizi ustelak, jonkiak, prostitutak... nobela beltza nahiko klasikoa, eta Lisboan gertatziana ez da kontu nimiñoa, liburua Lisboako zati baten (alderdi zaharran?) deskripziño txukuna da eta ixa bidai liburua dirudi, ez nagoelako Lisboan baina ostian gogua emoten dau liburua hartu eta aitatzen diran kaleak liburua segiduz bisitatzeko. Seguru bisita polita egin zeikeala.
 
      Zertan ikusi dot eskas nobelatxo hau? Tira, ikerketaren muina nahiko ahula da, nola deskubritzen dau polizia ohiak "pastela"? Ba besterik gabe, halako baten, batek esaten detsalako. Joe, holaxe nik be bai ;-) Aurreko nobelan be antzekua pasatzen zan, pistaren atzeko lau burutazio haririk ez zeuan. Errazegi topatu. Esango detsat Jontxuri.
 
      Merezi dau liburua leitzea? Bai, hasieratik bukaeraraino gustora leitzen dalako. Lastima Lisboan ez egotia.
Aurkezpena

 

    Blog hau gai batzuen inguruan egiten da, egilea bera, berez, ez da eta batere interesante. Arlo bi jorratuko ditugu gehienbat:

1. famili artean Araban egin daitezkeen txangoak, eta

 2. liburu kritikak.

 Horrez gain, batek daki, idatzi ixilik ez egoteagatik, harrokeria.