Green Pass = Gesundheitspaß
Oinarrizko eskubideen urraketa bortitza jasaten ari gara. Giza eskubideak desagertu dira Zientziaren izenean, baina era guztiz manipulatuan, ebidentzia zientifiko barik.
Era oso kuriosoan naziek asmatutako sistema bera ezarri nahi da. Izan ere, mundu mailako erregimen totalitario bat ezartzen ari dira eta Covid-19 tresna baino ez da.
Erregimen totalitario horren administrazio kontseiluan Black Rock, Vanguard eta State Street leudeke besteak beste, munduaren jabe (hauen gainetik esku bakarrarekin kontatu daitezken familia klanak), gure bankuen eta enpresa handi guztien jabe, Petronor, Ipertrola, estatuetako banku zentralak, Microsoft eta Apple, Big Pharma, OMS, FMI...guztia...Eugenesia behin eta berriro defendatu duten horien interesetan gure osasuna dagoela iñork uste al du ba?
Hau ilustratzeko Alfontso Longoren azalpenak, bikain. Bihar BILBORA!! Munduko hiriburura, jejeje...Aupa Alfontso! Aupa umore hori!
Repentinitis idiopatikoa
Urterik txarrenetan 5 edo 8 bat kirolari hil omen dira bapatean, bihotzekoak emanda edo. Azken 5 hilabetetan, 75. Eta ez dakigu zergatik, "causa natural", derrepentian...eta sinisten dugu, aurreko urteetatik aldatu den faktoretxo injektagarri bat alboratuz.
Umeak ere badira orain bihotzekoak jasaten, eta gazteak markapasosa jartzen.
Ez al dira nahikoa datu txertoei buruz zalantza batzuk sortzeko?
Efektuen ebidentziaz gain, txertoetan grafeno oxidoa aurkitu da. Toxiko oso potentea eta odol koaguloak eragiten dituena. Legez kanpokoa da orain momentuan txertoetan gai hori jartzea. Hala eta guztiz, aztertutako 4 farmazeutika desberdinen bialetan aurkitu da, zalantzarik gabeko ondorioekin. Campra doktoreak txosten sakon bat egin du azterketa honekin. Txosten teknikoa osorik badaukat, baina orain ez dut sarean aurkitu. Norbaiti interesatuko balitzaio, emailez bidaliko diot.
Datu hau nahikoa izan beharko litzateke txertatzeak berehala gelditzeko, baina manipulazio neurolinguistiko eta emozionalak, edo programazioak eta beldurrak, indar asko daukate gure global-faxismo berrian. Inon aurkitu ez den birusak Covid-19 gaitza sortzen duela sinisterainokoa...Eta denok Green Pass, pase sanitario nazia edukitzeko irrikitan.
Gure komunikabideek ere parte hartzen dute global-sozialismo edo mundu mailako faxismo berri honetan, zentsura azkar erabiliz. Atzo Berriako facebooketik nire komentario bat ezabatu zuten hildako kirolarien zerrendarekin. Esango nuke bi ordu baino gutxiagotan egin zutela.
SARS-CoV-2 ... ez dago
Osasun Ministerioak Liberum elkarteari emandako erantzuna, Almudena Zaragoza eta Jon Ander Etxebarria biologoek, eta María José Martínez Albarracín eta Alejandro Sousa medikuek egindako galderari erantzuteko: ez dute birusaren kultiborik eta testak ez dira gaixotasuna detektatzeko proba nahikoa.
Gaitza hor dago, Covid-19, baina ez da inon frogatu birusak sortua denik. Bere garaian eskorbutoa ere kutsakorra zela uste zuten, familia osoak "kutsatzen" zirelako...baina ez. Gripe espainiarrean ere ezin izan zuten kutsakortasunik frogatu.
Espainian ez daukate birusa inon eta ez da espainolak pakete batzuk direlako, munduan ere ezin izan baitute inon isolatu. Mundu mailan 87 ikerketa edota osasun instituziori eskatu zaizkie SARS-CoV-2 aren existentziaren frogak eta ezin izan dute demostratu. Honatx zerrenda:
(1) Australia: University of Western Australia – home of Gates-funded researcher Christine Carson
(2) Australia: ACT Government (Government of the Australian Capital Territory) / Canberra Health Services (CHS)
(3) Australia: Commonwealth Scientific and Industrial Research Organisation – CSIRO
(4) Australia: Department of Health
(5) AustraliaPeter Doherty Institute for Infection and Immunity
(6) Britain: Health and Safety Executive
(7) Canada: Aylmer Police Services
(8) Canada: Centre for Disease Control, British Columbia
(9). Canada: City of Toronto, Ontario
(10 )Canada: Department of Health & Community Services, Newfoundland Labrador
(11) Canada: Health Canada
(12) Canada: Institut National de Sante Publique du Quebec
(13) Canada: Institutes of Health Research
(14) Canada: Kingston, Frontenac, Lennox and Addington Public Health, Ontario (re “any variant”)
(15) Canada: McGill University
(16) Canada: Ministry of Health, British Columbia
(17) Canada: Ministry of Health,Ontario
(18) Canada: Mount Sinai Hospital, Toronto, Ontario
(19) Canada: National Research Council, [2]
(20) Canada: Natural Sciences and Engineering Research Council of Canada
(21) Canada: Peterborough Police Service
(22) Canada: Peterborough Public Health
(23) Canada: Provincial Health Services Authority, British Columbia
(24) Canada: Region of Peel, Ontario, [2]
(25) Canada: Sunnybrook Health Sciences Centre, Toronto, Ontario
(26) Canada: Toronto Police Service
(27) Canada: University of Toronto
(28) Canada: Vancouver Coastal Health Authority, British Columbia (re “the UK variant”)
(29) Canada: Grey Bruce Health Services
(30) Canada: McMaster University
(31) Canada: Public Health Agency of Canada, [2]
(33) Czech Republic: Ministry of Health
(34) Czech Republic: Univerzita Karlova
(35) Denmark: Statens Serum Institut
(36) England: Public Health England, [2], [3], [4]
(37) Europe: Centre for Disease Prevention and Control
(38) India: Indian Council of Medical Research, [2]
(39) Isle of Man: Department of Health and Social Care
(40) Netherlands: Ministry of Health, Welfare and Sport, [2]
(41) New Zealand: Associate Minister of Health Hon Jenny Salesa
(42) New Zealand: Associate Minister of Health Hon Peeni Henare
(43) New Zealand: Associate Minister of Health Julie Anne Genter
(44)New Zealand: Bay of Plenty District Board
(45)New Zealand: Department of the Prime Minister and Cabinet
(46)New Zealand: Institute of Environmental Science and Research – ESR, [2]
(47)New Zealand: Ministry of Health
(48) New Zealand: University of Auckland
(49) New Zealand: University of Otago
(50) Norway: Norwegian Ministry of Health and Cares Services & subordinate agency the Directorate of Health
(51)Portugal: Ministry of Health (jugement du tribunal formalisant que le ministère ne dispose d’aucune donnée ou référence sur l’existence du virus)
(52) Republic of Africa: Governmental COVID-19 Advisory Committee (jugement Afrique du Sud, en savoir plus)
(53) Republic of Africa: Minister of Co-operative Governance and Traditional Affairs
(54) Republic of Africa: National Department of Health
(55) Republic of AfricaNational Institute for Communicable Diseases
(56) Republic of Africa: President
(57) Republic of Columbia: Ministry of Health & Social Protection
(58) Republic of Ireland: National Virus Reference Laboratory, University College Dublin
(59) Scotland: Public Health Scotland
(60) Slovenia: Department of Health
(61) Slovenia: Faculty of Medicine and Institute of Microbiology and Immunology, University of Ljubljana
(62) Slovenia: National Laboratory for Health, Environment and Food (Nacionalnega laboratorija za zdravje, okolje in hrano – NLZOH)
(63) Spain: Ministry of Health
(64) United Kingdom: Cabinet Office, [2]
(65) United Kingdom: Department of Health and Social Care
(66) United Kingdom: Government Office for Science
(67) United Kingdom: House of Commons
(68) United Kingdom: House of Lords
(69) United Kingdom: Imperial College London
(70) United Kingdom: Medicines and Healthcare Products Regulatory Agency
(71) United Kingdom: Prime Minister’s Office, lien vers cette réponse
(72) United Kingdom: University of Warwick
(73) USA: Agency for Toxic Substances and Disease Registry, [2]
(74) USA: Centers for Disease Control and Prevention, [2]
(75) USA: National Institute of Allergy and Infectious Diseases – NIAID, [2]
(76)USA: Oregon Health Authority
(77) Uruguay: Clemente Stable Biological Research Institute, Ministry of Education and Culture
(78)Uruguay: University of the Republic (UdelaR) Faculty of Chemistry
(79) UruguayMinistry of Public Health
(80) WalesPublic Health Wales, [2]
(81) Canada: Hastings Prince Edward Public Health (Ontario)
(82) Ukraine: Ministry of Health
(83) Australia: Western Australia Minister & Department of Health
(84) Australia: South Australia Minister for Health and Wellbeing
(85) AustraliaNew South Wales Ministry of Health, Australia
(86) England: Pennine Acute National Health Service Trust
(87) England: Salford Royal National Health Service Foundation Trust
Birusa ez badaukate, zer izan da PCR frogen positiboak eragiten dituen nukleotido katea?
Logikoa denez, txertoek ere ez daukate SARS-CoV-2arekin zerikusirik. Asmoak gure osasunarekin zerikusia ez daukaten beste batzuk dira. Agerikoa.
ZENTZURIK EZ
Datuak oso argigarriak dira, ofizialak.
Ezer gehitzekorik ez...
ZENTSURARIK EZ
Zuzenekoa egin zuten Youtubetik La Clave Cultural ekimenaren barruan larunbat honetan arratseko 19:00etan hasita, azkenean, medikuen arteko elkarrizketa bat Zientzia jarrita mahaiaren gainean.
Ikaragarria, 58. minutuan alde egiten dute Osasun Ministra ohiak eta Madrilgo Medikuen elkargoko zuzendariak. Haserre CDCren txertatuegatik hildakoen datu ofizialak entzun eta gero. Beraiek Zientzian oinarritu dira, baina Zientzia deitu duten jainko antzeko baten, ebidentzia zientifiko barik.
Bukaeran Juanjo Martínez irundarra, bikain, haurdun daudenak eta umeak txertatzeari buruz.
Plandemia III
Osaba Klaus entzunda, argiago asma daiteke zergatik den hain garrantzitsua populazio osoa txertatzea (txerto ez den gai batekin, birusik ez daukalako). Nanopartikula magnetikoak sartzea izan daiteke helburua, sheeple guztia (sheep/people), gu alegia (horrela ere deitzen baikaituzte kasurik onentsuenean), inokulatuta. Populazioaren murriztea eta erabateko kontrola (baita pentsatu, sentitu edo daukagun emozioa zelatatu eta eragiteraino ere). Rafael Yustek, neuro-eskubideei buruz jardun du sarritan, Giza Eskubideen Karta Unibertsala aldatzeko eskatu zuen 2017an, lehendabiziko eskubidetzat, gure pentsamenduen pribatutasuna jarriz. Baina entzun dezagun apezpikua (Sánchez eta Macron, monagillo asko jota).
5G eta Covid-19ren sintomatologia lotzen dutenak konspiranoiko eta negazionistak dira. Berdin da baieztapen hau kalitatezko 250 ikerketa zientifikoren azterketa sakonetik ateratzen bada ere. Hemen ikusgai artikulu bat eta PUBLIKAZIO ZIENTIFIKOA.
Eta gero Zientziaren izenean, metodologia zientifikoa aplikatuta inon isolatu ez duten birus batengan sinismen ariketa egin behar. Fede hutsez. Erlijioa da, erlijio sanitarioa, ez da Zientzia. Goebbles-en propagandarako metodologia aurreratuaz inokulatua.
Gaixotasuna, sintomatologia berria, Covid-19, hor dago, badago. Bai. Ez dugu holakorik ukatzen. Neroni abuztua hasieratik 13 egunetako sukarrez egon nintzen (ia 38 ºC-tik jeitsi gabe eta 39,7 ºC-tara arte) eta nola garatu zen ikusita, nere ustez, gero eta nabarmenago iturria ez dela birikoa. Gaixorik egondako inorekin egon barik eta 5G-ko gailu bat ordubetez eta babes gabe manipulatu eta gero (honen eragina eta nola babestu ikertzen ari gara, gailutxo bat ere badaukagu), bapatean 38,5 ºC -ko sukarra. Eta gero, inor kutsatu barik bi astetan, ezta bikotea ere, egunero ohe berdinean lo eginda, goxo, gertu eta maitasunean. Tratamentua: kloro dioxidoa eta homeopatia. Ez eztarriko minik, ez neumoniarik (kolegiatutako mediku baten azterketen arabera), mukirik ez eta usainmena eta dastamena oso ondo. Eta sukarraldia pasata, bikain.
Are eta konspiranoikoagoak dira txertoetan grafeno oxidoa edota propietate magnetikoak dituzten nanopartikulak sartzen dituztela diotenak. Hemen ere, badaude artikulu zientifikoak gai honi buruzkoak, baita txertoen analisitan agertutako grafenoa. Tartean, Japoniak ukatutako Modernaren milloi t'erdi dosi grafenoaren presentziagatik.
2015ean Rockefeller Unibertsitatean arratoietan burni oxidoa inokulatuta distantziara gluzemia nola kontrolatzen zuten agertzen duen paper-a ere badago eskuragarri.
Eremu elektromagnetikoen teknologiaren bitartez (5G, 6G...) zerebroko seinaleak jasotzea eta zerebroari seinaleak igortzea punta puntako ikerketatan dago. Badira patente batzuk mahaiaren gainean gai honi buruzkoak. Transhumanismoa da gizateriarentzat programatuta daukaten aro berri hori...Esfera fisikoa, biologikoa eta digitalak uztartuz, robot, dron eta abarrekin elkarbiziz. Ez da konspiranoia bat, Foro Ekonomiko Internazionalaren buruak, Munduko Gobernuari buruzko batzarrean botatakoak dira. Honi buruz eztabaidatu beharko genuke. Horrelako mundua nahi dugu?
Guzti hau prestatzen eta gauzatzen duten bitartean...Covid-19 oso tresna eraginkorra da, artaldea ondo entretenitua mantentzen. Jolasa ere atsegin dute, deskaratuak izatea kontu batzurekin. Patente honen The Number of the Beast WO2020 060606 eta jabetza...no comment...
Jolas hauetan, burmuinetako uhinen izenak erabili dituzte Covid-19 barianteen ipuinean. Bariante horiek ere, isolatu gabe eta ezer ere ez demostratu barik. Flipatzekoa, baina egia.
Planetan badugu aberastasun nahikoa modu iraunkorrean bizitzeko, oparo, denok; Covid-19 baino izurrite mingarriagoak erabat ezabatuz, hala nola gosea, gerrak, errefuxiatuak, Mediterraneoko pateretan hildako milaka eta milaka pertsonak, etab.
Haiek baino askoz gehiago gara, edo, behintzat, izateko ahalmena dugu (printzipiodun pertsonok), boterea izateko ahalmena. Beldur barik eta esna, oso erraz alda dezakegu gizateriaren norabidea gure historiako Gurutze Puntu honetan, giza espezie gisa.
Plandemia II
Rothschildarrek 2015ean patentatu zuten Covid-19 gaitza detektatzeko sistema eta metodoa: A method is provided for acquiring and transmitting biometric data (e.g., vital signs) of a user, where the data is analyzed to determine whether the user is suffering from a viral infection, such as COVID-19.
BAI, testu hau 2015 urtekoa da eta historian zehar gure osasunaren alde burubelarri lan egin duen Rothschildar familiaren jabetzakoa. Gainera, badirudi post-PCR test bat izan daitekena, smartphonekin konektatua eta abar...Pertsonen erabateko kontrolarekin lotuago, osasunarekin baino.
HEMEN KLIK EGINDA PATENTEAREN DATU GEHIAGO
Datu honek nahikoa izan beharko luke egungo erokeria berehala gelditu dadin eskatzeko, burua artaburua ez duen edonorentzat behintzat.
Eta piskat bilatuta, esaterako Covid-19ari buruzko beste patentetan 2019ko urria aurreko patente ugari aurkituko ditugu.
Munduko estatuen artean Covid-19 izenarekin PCR testen salerosketa millonarioak 2017 eta 2018an eman ziren, FMIko datuen arabera...Hau publiko egin eta egun gutxitara (2020an) Covid-19 izena kendu zuten interneten eskuragarri agertzen ziren asiento kontabletan, eta ondoren Newtral-Malditako artikuluak datuok ezeztatzen...Enfin.
2020ko irailaren 4an.
2020ko irailaren 7an...Diferentzien jokutxoa.
Klase politikoak klaserik ez...gurean
Agenda 2030, ID2020 denok digitalki identifikatzeko programa, identifikazio honekin loturiko txerto transgenikoa, multinazionalen programak eta interesak gure osasun publikoaren eta gure zergen kontura, datorren krisi ekonomikoa, New World Order, populazioaren murriztea txertoen bitartez, kontrol mentala, giza harremanen apurketa, transhumanismoari milloika euroko laguntzak, 5G bitartez aktibatzen diren nanopartikulak txertoetan, komunikabideak Goebbelsen erara erabiliak...Ez dago inungo eztabaida publikorik. Berdin da PNV, Bildu, PSOE, Podemos...Sistema totalitarioak irentsi ditu (bueno...ziur partidoetako bihotzbako batzuk masoneriaren adar desberdinen bitartez parte hartzen dutena era zuzenagoan Plandemia demoniako honetan).
Europan klase politiko guztia ezin izan dute irentsi. Italian Sara Cunial diputatuak Parlamentuan bertan sekulako jarduna egin zuen:
Dokumentu ederra...Colegui Diputati...parlamentu librea duk hau...
"Globiak" eta zentsura
Nazional-sozialismoak egundoko arrakasta izan izan zuen Alemania nazian, populazioaren gehiengo absolututik oso gora erregimenarekin zegoelarik...Orain, momentuz, global-sozialismoak ere oso ondo bideratuak dauzka bere propaganda, komunikabideen kontrola, alderdi politikoena, zentsura, ingeniaritza sozial programak eta manipulazio neurolinguistikoa.
Edozer sinistarazteko gai dira, txertatu batentzat txertobako bat arriskutsua dela, esaterako. Beldurra da tresnarik eraginkorrena eta maisuki erabili dute. Goebbelsen propagandarako 11 printzipioak ere, bikain.
Jasotzen dugun informazioa oso kontrolatua dago. Totalitarismo neurrigabea gai honetan dagoena. Pertsonak hiltzen ari dira txertatu eta egun gutxitara, eta ez da mediotan agertzen. Duela egun gutxi Tolosan 34 urteko bat, Donostian 31 urteko beste bat...Hau ez da ETBn azalduko...
Pasa den uztailaren 24an Donostian manifa jendetsu bateko parte izan ginen, 5.000 pertsona inguru eta Donostia erdialdean. Aipamen txiki batzuk behintzat agertu ziren prentsan. El Diario Vascon lehendabiziko lerroburua gaiari buruz: Decenas de negacionistas se manifiestan...
Ekitaldiaren bukaeran Xabier Silveira eta Mikel Altzuart aritu ziren bertsotan, eta hau!!! bideo hau!!! youtubetik zentsuratu dute (eskerrak lbry.tv plataforman behintzat ikus dezakegun), euskaraz bertsoak eta itzulpena behean espainolez (5:30 minututik aurrera)...horren aurretik Patoren saiotxoa:
Gora Bizitza!
Plandemia I
Koadratzen ez duten hainbeste albiste, hainbeste propaganda, hainbeste beldur... Errelato bakarra dago eta gainontzekoak "negazionistak" eta "konspiranoikoak" (jarrera hauek eman aurretik sortutako terminoak hauek, Goebbels-en propagandarako 11 arauetan ondo gomendatzen den bezala). Agerian dauden datuak aintzat hartuta zalantza ugari sortzen dira, eta horietako asko era publikoan eztabaidatu beharrekoak dira. Hona, debekatua izan den eztabaida publikorako zenbait puntu. Eskerrak, batzuk behitzat plazara agertu eta hitza hartzen duten. Gora Bizitza!
- Itzelezko zentsura jasaten ari gara bertsio ofizialetik kanporako iritzi eta baita ikerketa zientifikotan ere. Covid-19 eta 5G batera jarrita milaka bideo eta dokumentu zentsuratu dira Youtuben eta Facebooken (Zergatik? Hau zientifikoki ikertzea oso erreza izanda gainera). Berdina Kloro dioxidoarekin Covid-19 gaitza sendatzen dela adierazten dutenak eta beste batzuk ere, nahiz eta ikerketa desberdinekin publikazio zientifikoak dauden kasu hauetan. Ah...baina Maldita dago, Soros-ek ordaindutako inkisizio transnazionalaren adartxo bat, Zientziak jabetza izango balu bezala, egiaren izenean zentsura aplikatuz. Eta horrela, hainbat datu, ikerketa eta eritzi, zentsuratuak, alboratuak; berdin du hitzegiten ari dena hitzegiten ari denari buruzko aditua edo katedraduna izateak ere: MªJosé Martínez Albarracín, The Great Barrington Declaration, Stefan Lanka, Michael Yeadon eta abar.
- Medikuntza historiaren arabera, odol koaguloak, tronboak eta odolaren loditzea ez datoz bat sintoma birikoekin...Autopsiak egitea kendu egin zuen OMSek Covid-19 protokoloetatik. Mediku italiar intsumitu batzuren autopsiei esker birusik ez zeukaten odol koaguloak aurkitu ziren biriketan. Horri esker, tratamentuak aldatu eta bizitza asko salbatu dira.
- PCRak ez du diagnosirako balio, Kary Mullis teknikaren sortzailearen arabera. Osakidetzak aitortu duenez frogak 35 eta 40 ziklo artean egiten dituzte. Horrela %70a edo gehiago positibo faltsuak izan daitezkelarik (Fauci-ren ahotan). Datuak okerrera egiten dutenean PCR gehiago egin direlako izan da, azken egunotan bezala (behean Jon Ander Etxeberriaren euskaratutako idatzi bat).
- Musukoaren baliogarritasuna frogatzeko asmotan Danimarkan ikerketa egin zen 6.000 pertsonakin, 3.000 musukoarekin eta 3.000 musuko barik. Beraien harridurarako (asmoa baliogarritasuna baieztatzea baitzen) ez zen bi taldeen artean Covid-19 gaitzaren prebalentzian diferentzia esanguratsurik eman.
- Gure medioek 3.000 pertsonatik gorako manifestaldi bat zentsuratu dute (Gasteiz 2021eko maiatzak 15), garai berezi honetan Euskal Herrian egin den handiena. Hurrengoa, gaur zortzi hilak 24an Donostian...Ea zer egiten duten. Aurrekoan, ez ETBk, ez Garak eta ez Berriak ez zuten ezertxo ere ez agertu. Zer esanik ez, Diario Vasco, TVE, La Sexta eta halakoek ere ez.
- SARS-COV-2 delakoa oraindik ez dute isolatu, ez dute inon aurkitu eta. Bere sekuentzia genetikoa programa informatiko batek osatu du. Fisikoki eta zientifikoki, ez dago. Koch-en postulatuak ez dira bete.
- Logikoa denez, txertoek ez daukate inon aurkitu ez den birusik. Ezin dira beraz teknikoki txerto deitu, "medikamentu transgeniko esperimental" baino. Legezkoak izateko gainera, ezinbestekoa dute alarma egoera, bestela inola ere ezingo lirateke inokulatu. Esperimentu bat da, kasurik onenean.
- Pertsona ugari ari da efektu larriak (iktusak, tronboak...) izaten eta hiltzen txertoekin. Datuok izkutatzen ari dira eta gertutik ezagutu ditugun kasu batzutan PCR testean positibo emanda (eta bigarren dosia hartu berri), Covid-19 gaitzaz hildako bezala zenbatuak izan dira.
- "Event 201" jar daiteke googlen pandemiaren aurretiko planari buruz jakiteko. Hurrengo planei buruz informazio onena Davos foroan, Foro Ekonomiko Internazionala edo Klaus Schwab-en "Covid-19: The Big Reset" liburuan. Klaus Schwab, Foro Ekonomiko Internazionalaren sortzailea da, enpresari nazi baten semea eta Txinako gobernuarekin harreman estuan hamarka urte batzuk daroana.
- Kuriosoa oso, Foro honetako weborrian (osasun adituak ere izango ote dira?) txertoa jartzeko nola koakzionatu azaltzen duen gida bat agertzen dela. Goebbels pozik legoke.
- Eugenesia eta gizateriaren erabateko kontrola era publikoan defendatzen dutenek, Bill Gates kasu (Rothchild, Rockefeler, Soros eta abarrek) botere asko daukate auzi honetan: OMSen kontrola, Big Pharma, bankuak eta estatuen zorrak, telekomunikazio teknologiak, komunikabideen kontrola eta abar.
Zinez espero dut, plangintza honetako partehartzaileak (tartean beharbada gure agintari batzuk) epaituak izango direna, dagokien erruduntasun eta ondorioekin.
Gora Reiner Fuellmich.
---------------------------------
(Jon Ander Etxebarria, biologoa - 2021/07/13)
Eusko Jaurlaritza berriz ere testak erabiltzen ari da olatu berri bat sortzeko
Ekainaren 1etik uztailaren 4ra bitartean batez beste 6.650 test egin izan dira.
Baina egun horretatik gaur arte 8.699 egin dira, hau da, % 30,83 gehiago, eta, batez ere, 39 urtetik beherako adin tarteetan.
Helburua gazteen aisialdia zigortzea da eta, bide batez, txertoa jartzeko presioa egitea.
Datuak aztertuz gero, 17 eta 25 urte bitarteko tartean (kale edanari dagokiona) positibo gutxiago ditu 26 eta 39 urte bitartekoek baino, nahiz eta 30-39 urte bitarteko hamarkada horretan txertaketa hazten ari den. Hasieratik esan nuen IMren (Intidentzia Metatuaren) estatistikak ez duela balio eta olatuak nahierara sor daitezkeela, egindako test kopuruaren arabera. Era berean, hasieratik esan nuen hau osasun plangintzaren arazoa zela eta ez osasun publikoaren arazoa. Eta, bitxia bada ere, Erresuma Batuak eta Alemaniak hemendik aurrera Intzidentzia Metatua ez dute erabiliko eta lehentasuna emango diete ospitaleratze-datuei eta ZIUei, hau da, betiko osasunera itzultzea, eta ez txarto egindako PCRen bidez nahi erara sortutako datuei. Baliozkoa ez den estatistika horretan oinarrituta, izan ditugun murrizketa-neurri guztiak hartu dira; beraz, uste dut Eusko Jaurlaritzak, legebiltzar taldeek eta LABIk azalpen bat zor digutela euskal herritarroi.
Une honetan egin daitekeen gauzarik onena administrazioak normaltasunera eramango gaituzten neurri batzuk hartzea da:
1) PCR testak alde batera uztea eta medikuntza bere oinarrira itzultzea, hau da, pazienteak sendatzen saiatzea eta balizko gaixoak ez sortzea, sintomarik gabekoak ezin direlako gaixotzat edo kutsatzailetzat hartu.
2) Behar bezala egiteko astirik izan ez duten medikamentuekin jendea txertatzeari uztea, albo ondorio larriak ematen ari direlako eta etorkizunean gehiago seguruenik. Eta batez ere gazteak txertatzeko asmo hori alde batera uztea, adin tarte horretako positiboen % 95 baino gehiago sintomarik gabekoak direlako, hau da, gaixotzen ez direlako, eta, gainera, hilgarritasunik gabeko adin tartea delako. Izan ere, uste badute gazteek kutsa dezaketela, orduan zer zentzu du nagusiei txertoa jarri izana, babesteko balio ez bazaie?
3) Pandemia osoan zehar erabili izan duten beldurraren diskurtsoa behingoz uztea. Hasteko, esan behar dugu euskaldunok ez garela genetikoki beste europarren aldean desberdinak izan behar. Herritarrok argi ikusi behar dugu, azken kirol ekitaldietan, tenisean, futbolean, txirrindularitzan, pertsonak gizarte urruntasunik gabe eta maskararik gabe egon gaitezkeela. Bada garaia euskal herritarrok gure egoera normal neuronala berreskura dezagun, eta ez administrazioek, politikariek, komunikabideek eta osasun arlokoek ezarritako beldurrak eragindako blokeo mental horrekin jarraitu