Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Ortozik / BURUJABETZA: behetik gora eta printzipioekin

BURUJABETZA: behetik gora eta printzipioekin

Asier Arregi 2023/05/21 20:05
Alderdiek kanpainan jarraitzen dute artifizialki zatitutako pertsona-taldeen ordezkaritza lortzeko.

Burujabetza – Demokrazia Zuzena ekimenaren sorreraren funtsezko oinarria paradigma sozio-politikoa aldatzea da, ALDERDI POLITIKOEI EZEZKOA emanez, eta antolaketa berria eta balizko hierarkiarik bada (demokratikoki adostu edo erabaki daitekeenean soilik) behetik gorakoa izango da, eta goiko eskalara pasatzen diren pertsonak behekoen bozeramailetza eginez, batzarreen antolaketa-oinarria dena Batzar Nagusietara iritsi arte.

Hau horrela izatea ere ezinbestekoa, beharrezkoa eta funtsezkoa da, hasiera hasieratik, Burujabetzarekin landatu dugun hazian sinadurak biltzeko eta herritar subirano gisa aurkezteko mobilizatu diren lekuetan: Antsoain, Bilbo, Gasteiz, Donostia, Eibar, Zerain, Markina, Lekeitio, Gernika, Zamudio, Zumaia, Aia, Orio, Zarautz, Irun eta Andoain.

Toki gehienetan ez da posible izan denbora urritasuna, sinadura kopuru handia (abalak) hautesle-elkarte gisa aurkeztu ahal izateko, eta hauteskunde-lege bidez NANaren kopiarekin abalatu behar zelako. Lege hau ez da demokrata, partitokrata baino. Hala ere, NANik gabeko sinadurak entregatzea lortu dugu. Legezko mugek eragindako atzerapenengatik eta Markina eta Andoain bezalako udalerrietan udal idazkaritza batzuen trabengatik ez dira hautagaitzak onartu. Andoaingoa benetan tamalgarria izan da, 600 pertsona baino gehiagok babestu baitute Burujabetza - Andoain hautagaitza.

Zorionak Zamudio, Aia eta Zeraini, udal hauteskundeetan izango baitira hautagaitza burujabeekin. Hautesle-elkarteen hautagaitzekin aurkezten diren beste udalerri batzuk ere animatzen ditugu, beharrezko paradigma-aldaketa honen parte izan daitezen, alderdi politiko gabeko antolaketaren bila.

Sortutako talde bakoitza, sortutako herritar-elkarte bakoitza subiranoa da, burujabea, bere buruaren jabea, eta ez dio inori gainetik erantzuten eta ez du gainetik inork koordinatzen. Koordinazio berri bat sortzen bada, behetik gorakoa izango da.

Egiazko antolaketa burujabe berri baterako, abiapuntuak garbia izan behar du, Printzipioa edo hasierari, eta printzipioei edo baloreei zor zaien errespetutagatik. Ezin da deitu eskualdeko batzarretara, alderdidun auzokrata berriak tematzen diren bezala, tokiko batzarrerik ez dagoenean. Ezin da ere ez, euskarari zor zaion begiruneagatik “batzarre" hitza arinki erabili, berau desitxuratuz. Ezin da hasi jarduera goitik behera eginez, behetik gorakoa aldarrikatuz. Erabat kutsatuta dago horrela, goitik hasita, alderdi politiko batekin eta ezagun duten kontrolaren obsesioarekin. Burujabetzaren proposamena norbanakoaren eta taldeen behetik gorako burujabetzan oinarritzen da. Beraz, gutxi batzuren eskuetan dagoen alderdi baten eskutik joatea erabateko kontraesana litzateke.

Horregatik guztiagatik, nahiz eta paradigma-aldaketa nahiko genukeena baino motelagoa izan, oinarrizkoa da ALDERDI POLITIKOEI EZETZ esatea, baita haien eginkizun garrantzitsuenari ere, pertsonak zatitzeari, ezezko borobila. Era berean, ez dugu sistema ustel honetan sinesten hauteskunde espainol batekin gainera, baina mezu argia dugu garai hauetan hain beharrezkoa den paradigma-aldaketa honetarako: BOTO BALIOGABE BURUJABEA, behetik gorako antolaketa baten alde: Burujabetza – Demokrazia Zuzena.


BURUJABETZAREN BOZKA PAPERAK


Aiako alkategaiari elkarrizketa:





Zeraingo alkategaiari elkarrizketa:

 

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Asier Arregi

eibartarra, 74an jaioa, nekazaritza ingeniaria, geobiologoa, bioeraikuntzan eta elektromagnetismoan aditu eta aritua, geometria zalea, edo auskalo zer...kurrikulumek ordea ezer gutxi balio dute oraina bizitzerako orduan. Beraz, gustoren jarriko nukeena, orainzale, baina hori...ikasteko.
Azken erantzunak
Jode, zelako zomorro-friki-nerd itxuria dakazuen ... Oier Gorosabel, 2024/03/13 14:39
Millesker Eider, 2023/12/27 22:39
Zabieeerrr Zabier Adan Porreneiro, 2023/11/24 17:37
Bapo. Ondo ulertu nuen aurrekoan. Eskerrik asko. Amatiño, 2023/08/28 16:16
Bai adiskide, badago larrialdi klimatikoa eta ... Asier Arregi, 2023/08/28 15:26
Adiskide: alde zein kontra, besteen iritziak ez ... Amatiño, 2023/08/28 11:18
Ederra sartu digute bai, jaun andreok. Horretan ... Joseba Argintxona, 2023/08/13 20:18
https://hermanosbarea.tv/video/aguas-de-arriba-y-m... Asier Arregi, 2023/02/22 15:12
Hala bedi! Asier, 2023/02/18 12:41
Artikulu bikaina. Lerro gutxitan laburbiltzen du ... odlok, 2023/02/16 12:02