Senator Ron Johnson dixit:
Asier Arregi
2023/08/13 17:50
Covid-19 ak aurre-plangintza bati erantzun dio 2019ko "Event 201" erabilita... bi minututako elkarrizketa zatian gauzak argi lagatzen
Hau da pandemia hasieratik askok errepikatu duguna. Orain zorionez AEBetako senadore batek ere ohartarazten gaitu gertatzen ari denaz.
Gure burujabetza eta askatasunaren aurka doaz, horretarako ondo funtzionatu duen gizarte-ingenieritza erabiliz. Txertatu den pertsona bat txertatu-gabeko baten presentziagatik beldurtzeko gai izan dira, hankarik eta bururik bako logikaz.
Ez dira geratuko...baina ea espabilatzen dugun. Gure esku dago. Oso deskaratuak izan dira. Bestalde, ulergarria denez, biziki gogorra da bertsio ofiziala sinistu duen edonorentzat engainatua izan dela onartzea. Horrek barne krisi batera gonbitea dakar eta ez da erreza holakoei "bai" esatea.
Aldaketa klimatikoa, feminismoa, genero nahasmena,15 minututako hiriak, 2030 agenda, transhumanismoa... era guztiz manipulatuan norbanakoaren askatasunaren kontra darabilte Covid-19a planifikatu duten berdinek.
Helburua oso argia da: erabateko kontrola, norbanakoaren burujabetza deuseztea, populazio murriztea, munduko gobernu bakarra eta abar. Egunez egun, argiago. Konspiranoia eta negazionista tesiak banan banan egia direla onartu beharrean goaz, pausoz pausoz, poliki baina aurrera, begiak eta belarriak ixten ez baditugu behintzat.
Nola da posible oraindik (hiru urte geroago) isolatu ez duten birus baten sinistea? Kutsakortasunean sinistea frogarik egon gabe? Edo eraginkortasunaren inongo froga zientifiko barik musukoa derrigortu izana? Isolamentua? Mugikortasun murrizketak? Azken bi hauek legez kanpokoak gainera Auzitegi Konstituzionaletik pasata. Ez al dute ba gure politikariek dirutza izugarrien kalteak eragin eta gero (kalte emozionalez edo zaharren egoitzetako gerontozidioez aparte) legez kanpoko jardunegatik ordaindu behar? Barkamen eskaera xumeren bat ere ez?
Ez, nahiago dute gezurra inposatzen eta errepikatzen jarraitu. Txertoek bizitzak salbatu dituztela bezelako astakeriak esaten (Urkullu, Otegi eta abar). Eta sheeple gizartearen gehiengoak nahiago du sinisten jarraitu...
Egiaren amildegia, egirantz hegia... salto egin behar... ausartu! Gero eta gehiago gara behean erorketa eutsi ahal izateko trauma handirik barik.
Gu denon atze datoz, geure denaren atze eta geure hain mditeak ditugun guzti hoien atze. Eta ez; honelakorik ez da ez inoiz gertatu izan eta baietz uste baduzu, informazio nahikorik ez duzulako da.
Hartu arnasa sakon eta atera zaitezte geure burujabetzari eustera.
Erakunde guztiak ditugu jazarrian, geuk ordainduta eta geuk emandako botoekin.
Eskerrik asko, Asier!