Inteligentzia artifiziala, transhumanismoa eta jainkotasun berria
Pasa den ostegunean Oscar Terol Instagrameko zuzeneko baten elkarrizketatu nuen (Youtuben ikusgai) eta bertan bukaeran aurkeztu zuen gaur publikatzen den elkarrizketa sakon eta interesgarri hau.
Gurean ere bota genituen honi buruzko zenbait gogoeta baina beste gai batzurekin batera. Hemen, ordenatuago eta askoz sakonago gai hau era zorrotzean landu duen filosofo batekin.
Gauza hauei buruz eztabaidatu beharko genuke. Informazioa zabaldu. Partekatu. Berba egin. Hausnartu. Gizatasuna, gizabidea zer den. Espiritualtasun transhumanista berri hau aukeratu nahi dugun edo ez. Inteligentzia artifizialaren mugak non dauden eta abar.
Terrorismo klimatikoa
Gaur goizean zehar negarrari eutsi ezinik nabil ordenagailuan Valentziako hondamendiari buruzko irudiak eta informazioa ikusten... 2.000 hildakotik gora egon daitezkeela ere esan dute, desagertutakoen heriotzak baieztatu ezkero. Izugarria izan da, eta izutzekoa. Gertatutakoaren dimentsioaz oraindik jabetzeko aukerarik izan gabe.
Hala ere, burua argi eta gertatu denari buruz ikasi beharreko asko. Ikertzeko asko. Luze joango da eta informazioa ere zentsuratzen saiatuko dira. Gogor gainera. Boterean daudenek (Pedro Sánchez eta Klaus Schwab-en hitzak gogoan), gobernuek eta ordaindutako komunikabideetako borrero ezberdinek, manipulatu gabeko benetako zientzia eskatzen dugunoi negazionista terminoa eskegitzen digute lepoan eta soka estutzea nahi dute, zentsuratu eta zigortu beharreko negazionista arriskutsuen zakuan sartuz.
Laguntza ere, gehiago doa herritarrek herritarrentzat administrazio publikotik herritarrentzat baino, zergatik?
Badirudi ere, lurrak merke erosteko xedez, Espainiako nekazaritza erasotzea helburu geo-estrategiko bat dela munduan agintzen ari diren inbertsio-fondoentzat. Horretarako errez sor ditzakete suteak, uholdeak, kazkabarrak, lehorteak…
Bestalde, sheeple giza artaldearen manipulazio agendatuan hurrengo beldur kanpainak eta itxialdiak klima alertagatik izango omen dira.
Lehenago ere egon da holakorik Valentzian, 1957ko urriaren 14an antzerako egoera eman zen, eta alarma klimatikoaren doktrina gabe. Orain badirudi, berezkoa izan daitekeen klima gertaera bat artifizialki handitu egin dutela.
Oso oso susmagarriak diren zantzuak:
-
Horrelako manipulazio klimatikoak sortzeko teknologia egon badago. 1891koa da kliman eragiteko lehendabiziko patentea. Gero, HAARP geoingeniaritza programa, gerra ezberdinetan egindako erabilpenak, eta abar.
-
Honi buruzko informazioa desklasifikatua dago, batzuk, patente publikoak dira gainera:
-
Kazkabarra sortzeko patentea: US3877642A
-
Hurakanak kontrolatzeko patentea: US2003/0085296
-
-
Gaur egungo radarren bitartez klima manipulatzeko teknologia dago, atmosferan sartu dituzten nanopartikula metalikoetan eragiten (estrontzioa, aluminioa...).
-
Presak eraitsi dituzte ekologiaren izenean, ur-biltze ahalmena eta uraren kontentzio sistemak eragiten.
- Valentzia inguruko errekak, emaria mantentzeko xedez plastikoz inpermeabilizatu dituzte azken urteotan akuiferoetara sarrera naturalak oztopatuz eta azaleko ura gehituz.
-
Administrazio publikoaren laguntzaren desastrea:
-
Marlaskak Frantziako 200 suhiltzaileren laguntza ukatzen du baina hauek aginduak bete gabe Valentziako eragindako herri batera heltzen dira, bertara heltzen den lehen laguntza ofiziala izaki.
-
Bilboko 13 suhiltzaile materiala eta kamioiak prest izanda ez mugitzeko agindua jasotzen zuten eta ahal baino 3 edo 4 egun beranduago joan dira.
-
Berdin, Espainiako ejerzitoko unitate asko gelditu egin dituzte.
-
Espainiako AEMETek ez du aurrikusi radarren errore arraroz edo, eta bai, eta zehaztasunez, Frantziako eta Japoniako metereologia zerbitzuek bere turistak abisatzeko (bi egun lehenago Japoniako zerbitzuen kasuan).
- Demagun ez dagoela geoingenieritzako ekintzarik. Guztiz naturala izan dela gertatutakoa. Horrela ere, alerta egoeraren ezkutatze intentzionatua egon dela dirudi eta baita ondorengo laguntza oztopatzeko politika nabarmena. Hain tontoak izatea eta errorez gertatzea... ez da sinesgarria.
-
-
Aldaketa klimatikoa manipulazio politikoa eta militarra da, ez dauka zientzian oinarririk. Estrategia honek Agenda 2030 gizateriaren aurkako plan ilunari erantzuten dio.
- Hildakoak behar dituzte, beldur kanpaina eta aldaketa klimatikoko politikak inposatzeko. Manipulazio emozional kanpainak egingo dituzte komunikabideetan.
- Nauzet Morgadék urteak daramatza aldaketa klimatikoaren eta chemtrailen gaia ikertzen...Hona hemen Oñatin 2022an emandako hitzaldia.
- Hurrengo bideoan gertatu denari buruz hitz egiten dute, Pilar Esquinas, Iru Landucci, Magdalena del Amo, Nauzet Morgadé eta Victor Viciedo koronel erretiratuak. Eta bukaeran, 2:00:56 tik aurrera Nauzetek egindako behaketen bideoa (oraindik ere Youtuben dagoena): lainoen mugimenduak, Marruekoseko radarren bultzada, Moroneko radarraren eragina, Valentzia eta Murtziako radarren erroreak...
Aurrera egin beharra daukagu, pertsona burujabe bezala pertsonen arteko elkartasuna bilatuz. Estatuetako alderdi politiko guztiek aspaldi saldu gintuzten. Eta Hegoaldeko alderdi euskaldunek burujabetza terminoa prostituitzen dute, bereziki azken denbora honetan, norbanakoaren askatasunari, benetako burujabetza denari burla eginez, Euskal Herriko edo Nabarrako independentziari uko eginez eta Foro Ekonomiko Internazionaleko global-sozialismo naziaren funtzionario arrunt bihurtuz.
Gizakia esnatuko da. Beldurrak uxatu, manipulazioa azaleratu eta maitasunak irabaziko du. Ez dago beste biderik.
Japoniako Covid-19 txertoa...
Japoniarren publikazio hau Journal of Infection and Chemotherapy zientzia aldizkarian duela hiru bat hilabete agertutakoa da.
Gurean ere nabarmena da, begibistakoa, bihotzeko gaitz, tronbo, eta iktusen gorakada izugarria. Kirolari gazteen heriotzen gorakada beldurgarria, bapateko heriotzak. Gazteen miokarditisa. Tronboak, iktusak. Mikroskopioz odola nola dagoen ikustea besterik ez da behar txertatu ondorengo albo-ondorio edo ondorio zuzen ikaragarrietaz jabetzeko.
Baina ez, hemen txertoak bizitza ugari salbatu ditu inon isolatu ez duten birus gaizto baten erasotik, eta punto. Nahiz eta horretaz ez egon inolako frogarik eta hau baieztapenau, gezur borobila izan. Pandemian baino heriotza gehiago dago orain.
Hemen, ikertu beharrean ageriko egia ezkutatu egiten da, eta japoniar ikerketaren moduko albisteak, zuzenean zentsuratu.
-------
Informazio gehiago: Geoestrategia.eu
Txertoen eraginei buruzko Bizitza elkartearen prentsaurrekoa:
Mikel Laboa jazzeroena
Egia esateko, bizitzan musika talde, abeslari eta musikari asko izan ditut oso gogoko, baina ez naiz inoren fan izan..., salbuespen batekin: Mikel Laboa.
Umetatik entzun izan nuen etxean. Gaztaroan bere kontzertuetara joaten hasi eta noizbait laister baten bukatu egingo zirelakoan mordoxka bat ikusi nituen. Hogeitabostetik gora gogoratzen ditut. Artze, Atxaga, Lete, Sarrionaindia... horrela musikatuak, Camarón de Islari egindako Lekeitioa, Gernikako bonbaketaren hegazkin soinuak... Komunikazioa-Inkomunikazioa... arima goxatzen duten hainbeste melodia...
Aurtengo irailak 21, larunbata, egun gogoangarria. Kontzertu bikaina egon zen Zumarragan. Ekinozio egunetan Antioko ama-birjinaren estatuan ageri den eguzki izpia lainoegatik ezin ikusi, baina han egon ziren doinuek ederki argitu zuten eliza guztia. Zirraragarria. Ainara Ortega eta Maria Berasarte, bikain, ahotsen joku miresgarritan... Não Es Tu, Faculdade de Sentir Sarriren olerkiaren Mariaren bertsioa, flipantea... eta zer esan Ainarataz, gure euskal Billie Holiday Laboaren hitzetan, bere jolas jazzeroak, bere presentzia, eder ederrak. Eta gero, bi ahotsak batera, bere tinbre desberdinen fusio ikaragarritan, mundiala... Alde instrumentalean bi maisu, Iñaki Salvador pianoan eta Angel Unzu gitarra, mandolina eta beste soinu batzutan. Lauen artean batasunean egin zutena, ondo gogoratzekoa.
Gero, tokia... Ez dakit teilatuaren egurrezko egitura ikusgarriak eragina izango zuen edo tenpluaren energia bikainak berak... baina soinua ere, ezin hobea.
Txoria nuen maite: Laboa gogoan beste nonbait ikusteko aukera izan ezkero, ez galdu.
(argazkia: Mikel Lizarralderi hartuta facebooketik)
Petrolioaren medikuntza
Big Pharma sortzeko giltza nagusia ez zen garapen zientifikoa izan, ezta gure osasuna hobetzeko xedea ere, John D. Rockefeller jaunaren interesa baino.
Rockefellertarrek petrolioaren eratorriekin lehendabiziko farmako eta drogen parte izan ziren produktu kimiko eta sintetiko ugari ekoizten zituzten. Bestalde, lehengaiaren ekoizle izateaz gain, bere filantropiak haratago eraman zuen eta medikuntza erakundeak diruz puzten hasi zen, baina ez eskuzabaltasun hutsez, medikuntza alopatikoa inposatzeko estrategiarekin baino.
1910ean Flexner Txostena publikatu zen, gero gobernuak onartu zuena. Canergie Fundazioak finantziatuta (Rockefellertarren eskutik), Abraham Flexnerrek orduko Estatu Batuetako medizina fakultateak eta eskolak kritikatu zituen, homeopatia eta gaur egun naturopatia bezala ezagutzen diren teknikak alboratuz eta gutxietsiz, eta mediku bezala lan egiteko beraiek inposatutako farma-ikasketadunak bakarrik ahaldunduz.
Rockefellerrek OME edo OMS delakoa sortzen ere lagundu zuen, Estatu Batuetarako inposatzea lortu zuen errezeta eta medikuntzaren ikuspegi farmakologikoa mundu osora zabaltzen. Ezin ahaztuta, eugenesia dela falmilia hauen idealetako bat...
Ordura arteko eliteak era jakinean, eta oraingoak era izkutuagoan, homeopatia eta teknika naturalagoak erabili izan ditu. Espainian, Maria Kristina erreginaren mediku pertsonala Carvallo homeopata zen. Homeopatiazaleak ziren Napoleon III.a eta Belgikako Karlota ere. Ingalaterrako Isabel II.aren homeopatia botikina ere famatua izan da. Egungo Rockefeller edo Rothchildarren medikuntza zerbitzuak eta elikadura nolakoak diren jakin nahiko nuke, munduko artaldegoari produktu kimiko eta sintetikoak derrigortzen dizkieten bitartean, bai janarian eta bai medikamentuetan.
Kasu grabeetarako medikuntza ofizialaren onurarik handiena kirurgia izan da. Harrigarria eta miresgarria.
Bestalde, medikuntza ofiziala primum non nocere lokuzio hipokratikotik urrundu egin da zeharo. Txertoek egun eragiten dituzten heriotza eta gaixotasunak begiratzea besterik ez dago (ah, ez, klima aldaketagatik dira kirolari gazteen bapateko heriotzak, bihotzekoak, normaldu diren iktus, tronbo eta minbizi galopanteak...).
Gaixotasunen sorburu sakonen arrastorik ez... Traumak, esan ez direnak, gordetako saminak, gure aurreko senitartekoen konpondu gabeko sekretuak, gure aurreko bizitzetako aferak, familia-arazoak, bikote-arazoak, gainditu gabeko tristura sakonak, norbere buruaren biktimizazioa, bizi nahi eza... pertsona osoa izateko arimaren benetako ikasketak. Eta hor dago osotasunaren giltza, osasunarena. Oso bihurtzea berriro. Osatzea.
Lurra esferikoa?
Ontzat eman dezagun Lurraren esferikotasuna demostratzeko froga eztabaidaezin bezala foro batean aurkeztu duten bideo hau eta konfidantza izan dezagun egiaren alde eta gure ongiaren alde ari diren NASAko 33. graduko masoi astronautengan. Lurra esferikoa da. Ahaz ditzagun Lur lauaren teoriari buruz idatzi nituen txorakeria guztiak.
Bapo.
Baina orain, beste zalantza batzuk pizten dira froga ontzat emanik. Zer gertatzen da bere erradioarekin?
Lurraren esferikotasuna inolako zalantza gabe demostratzen omen duen bideoa aztertu dut. Segundu gutxiren buruan Lurraren erradioa eta kurbatura aldatuz doa NASAren bideoan, batetik bestera ia laukozterainoko erradio diferentziaz, eta hori guztia planeta ekuatorean 1600 km/ordutako abiaduran biraka doan bitartean (espaziotik ere ez da errotazioa nabaritzen?). Ah... eta izar bakarra ere ez da ikusten.
Hau da aztertutako esferikotasunaren bideo argigarria:
Musikak sendatzen du
Gai honek biziki erakartzen nau. Maite dudan Geometriarekin daukan lotura zuzenagatik aspalditik nahiko sakonean landu izan dut. Kalkulu pila bat eginak dauzkat afinazio ezberdinekin sortzen diren nota musikalen frekuentzia jokuak aztertzen. Gai mamitsua eta zirraragarria.
Ezagun da La notarentzat 440 Hz-tako afinazioa 1939an inposatu zutela Estatu Batuetako ASTM eta Alemaniako DIN (nazia, garai hartan) arau ezartzaileek bat eginda (Londonen egindako bilera baten, Holanda, Suitza eta Britania Handiarekin batera). Pariseko kontserbatorioak ez zuen onartu eta gatazka egon zen. Giusseppe Verdirekin zabaldu zen 432 Hz-takoarekin jarraitu nahi zuten. II. Mundu Gerraren ondoren ez zen eztabaidarako aukerarik egon, 440 Hz eta punto, 1946an sortutako ISO (International Organization for Standardization) erakundeak ofizialki 1953an ezarri bazuen ere. Gerora, hortik gora ere, Von Karajan eta abarrekin. Hala ere, Pink Floyd eta Rollings-ek, esaterako, 432 Hz-tako bertsio batzuk egin zituzten...
Lehenago, beste afinazio batzuk izan ziren erabilitakoak, Beethoven, Mozart, Haydn, Händel...420 eta 426 frekuentzia tartean konposatu zuten eta Londongo diapasoia luzaro egon zen 415 Hz-tara egokitua. Beste kontu garrantzitsu bat ere, noten arteko frekuentzien banaketena... Orain luzetxo joko luke hau azaltzeak.
Musikaren sendagarritasuna aspaldidanik ezagutzen da. Hortxe daude teorian beneditarrek erabilitako Solfeggio frekuentziak eta hainbat dokumentu antzinatik abestuz eta musika soinu ezberdinekin sendatze erritualak eta tratamentuak jasotzen dituztenak. Gregorianoa, erritual tribalak, txaman ezberdinen soinu sendagarriak (badago bideo-dokumentu bat non siberiako lau txamanen ahots soinuekin tumore bat ekografiaz 45 minututan desagertzen ikusten den...).
Musikoterapia, soinu binauralak (Robert Monroe), hizkuntzaren soinuak eta frekuentzia ezberdinek DNAn duten eragina, izenen soinuen bibrazioak, Peter Gariaev-en ikerketak, René Guéraçague soinu ingeniari eskualdunaren teknikak... Gaur egun mahai gainean bide asko eta oso onuragarriak izan daitezkeenak daude. Bestalde, soinuak kalte egiteko ere erabil daitezke. 80. hamarkadan Bartzelonan flipatu heroinazale batzuk egon ziren musika elektronikoa egiten zutenak, eta infrasoinu eta ultrasoinuekin tripako minak bezalako efektuak bilatzen zituztenak. Eta badaude ere arma gisa patentatutako soinu entzunezinak.
Gaur hau idaztera bultzatu nauena, beste behin, ZENTSURA izan da. Aspalditxoan Facebooken zentsura maila jeitsita zegoela zirudien, pandemia kontuak epelduta-edo. Baina gaur lagun dudan Iban Nikolairen mezua jaso dut Lurhats taldeari buruzko elkarrizketatxo xume bat eta euskaraz Lasarte-Oriako Txintxarri herri aldizkarikoa, Facebook-ek zentsuratu egiten duela esaten.
Kontua da lotura hori kopiatu eta argazkiko publikazioa egin dudala Facebook-en. 12 minututan ezabatu egin dute (We removed your post eta beraien arrazoia: It looks like you tried to get likes, follows, shares or video views in a misleading way)... Pantailazoak atera ditut post-a eta zentsura mezuekin.
Artikulotxo hau Facebook-en ere azalduko dut...ea zer gertatzen den. Ea blog pertsonala erabiltzeak misleading way edo modu engainagarria izaten jarraitzen duen Facebook-eko bot azkar horientzat...
Horrela kontuak...
Gizateriaren aurkako "txertoak"
Independenteak jaso du albistea Kote Camachoren artikuluan. Covid txertoei buruz ari da: jendea kaltetu, mutilatu, hil eta giza-ugalkortasuna murrizteko intentzioz diseinatu zirela dio. Honatx, Yeadon jaunaren adierazpenak:
Former vice president at Pfizer, Dr. Mike Yeadon: "[The mRNA-based Covid "vaccines"] were designed—intentionally—to harm, maim and kill, and to reduce human fertility." pic.twitter.com/nENZMhxaFb
— Wide Awake Media (@wideawake_media) June 12, 2024
Michael Yeadon ez da edonor. Gaiari buruz zerbait jakiteko bide zuzena izan du urteotan. Eta ez du obeditu, ez da multinazional faxista horren gonapean geratu, ordaindu dezakeen prezioa gogorra izan daitekeen arren. Laister istripuz hil, bera edo gertukoren bat... Farmazia, farmafia ere baita. Momentuz, bere aurka ondo diseinatutako (aurrekontu faltarik ez zen izango) difamazio kanpaina mediatikoa jasaten du eta mehatxuak medio, denbora batzutan ezkutatua eta ihesean ere ibili da. Horri aurre egiteak ez du erraza izan behar.
Hau da duintasunaren goreneko maila, norbere bizitza emateko prest egotea gaiztakeria latzaren aurrean eta milaka milioika pertsonen bizitzaren aurkako jardunaren aurrean, tinko, askatasunaren alde.
Gure politikariak, kazetariak, medikuak... trama honen parte izan dira eta dira. Zentsura onartu eta bultzatu dute (Yeadon jaunaren prentsaurrekoa ez dut uste EITBko albistegietan, Berrian edo Garan azalduko denik). Txertatzeko koakzioak, mehatxuak, multak, burlak... Gure euskal komunitate txikian Independentearen aurka aritu dira batzuk. Nire aurka ere morroiren bat edo beste...
Inon ba al dago SARS-Cov-2 pertsonatik pertsonara pasatzen deneko froga bakarra? Ez. Txertoaren eraginkortasunaren frogarik? Musukoaren eraginkortasunarenak? Egin diren eskubide urraketen beharraren frogarik?...Ez, ez eta ez.
Orain zer? Zer gertatzen da berehala gazte hiltzen ari zaizkigun lagunekin: tronboak, iktusak, bihotzekoak, turbo-minbizak, repentinitisak, miokarditisak, antzutasuna...
Nuremberg-eko epaiketan... M. Yeadon testigu garrantzitsu bat izango litzateke. Prest agertzen du gainera bere burua bere baieztapena epaimahai baten aurrean azaltzeko.
Erruduntasuna eta erantzunkizuna? Aringarriak izan daitezke beharbada multinazional farmazeutikotan fedea izatea (harrigarria bada ere), edo Covid-19aren ipuina, goitik behera sinistea borrego moduan... Okerragoak izango dira egia jakinda, hala ere, gaiztakeria handi honetako borrero izan direnak.
Albiste ona
Europar Kontseiluko buruak, Charles Michel-ek, Tedros Adhanom, OME-ren burua, eta mundu mailako 20 liderrekin batera sinatutako gutun baten bitartez itun faxista hau bultzatu zuten. Tartean Pedro Sánchez espainiarra, eta sinatzaile zuzenak izan ez diren arren inolako kontrako jarrerarik azaldu ez duten PNV, Bildu eta PP.
Gure politikari guztiak gure burujabetzaren aurka, eta horietako batzuk antzuki burujabetza hitza prostituitzen...
Zorionez, itun hau onartzeko negoziazioak txarto doaz. Maiatzaren 27an hasiko da Ituna onartuko luken OMEren batzarra.
Itunaren negoziatzaileek esan dute baikorrak direla akordioa lortzeko helburuari dagokionez eta etorkizunean matraka ematen jarraituko dutela. Adostasunik ez dagoenez, helburua lortzeko hurrengo pausoei buruzko txostena batzarrean aurkeztuko dutela esan dute. Erresuma Batuak, Estoniak, Holandak, Estatu Batuek, Suitzak eta Zeelanda Berriak, besteak beste, negoziaziotan baiezkorik ez dute eman, beraz, argi dago proposatutako planteamendu horren aurrean zalantzak agertu dituztela.
Gaitzespenerako gako nagusia legezko akordio lotesle bihurtzea inposatu nahi dutela, estatuen subiranotasunaren gainetik eta zer esanik ez, norbanakoaren giza eskubideen gainetik. Honegatik, Ameriketako Estatu Batuetan, 22 fiskal nagusik gutun bat sinatu dute Biden presidenteari zuzenduta, akordioaren edukiak subiranotasunari eta zilegitasun legalari dagokionez dituen arriskuez ohartarazteko.
Zergatik ez digute honi buruz hitz egiten gure komunikabideek? Politikariek?
Antifaxismoa
EH Bildutaz ari naiz, antifaxismoaren pedigreea daukatena aldarrikatzen dutenetaz (PNV ere berdin, Zarauzko pleno baten PNVko zinegotzi bat PNVren antifaxismo historikoa aldarrikatuz hasi zen - excusatio non petita, accusatio manifesta - udalak neurri faxistak hartu eta babesten zituela esan genuenean, udaltzainek pase nazi barik zegoen gazte bat indarkeriaz kiroldegitik kanporatzean).
Gai hau Oier Aldekoa Larrañagak bikain azaleratu du Independenteako artikulu honetan: EH Bildu 27, Vox 1. Irakurtzeak merezi du, bere burua faxismoaren aurka dagoela uste duen ororentzat.
Faxismoa zer den argitu beharko genuke lehendabizi. Batzurentzat VOX eta espainiar eskuinaren aurka daudela esatearekin nahikoa antifaxista izateko. Edo berdina dena, borreroaren mila aurpegietatik gutxi batzuren aurka gorrotoa agertuta, ezer gehiagotan sakondu nahi izan gabe. Baina definiziotan edo hitzaren adieratan sartuta, Benito Mussoliniren baimenaz, faxismoz jokatzea giza eskubideak irizpide diktatorialen bitartez zapaltzea dela esango genuke. Hau da pandemian gertatu dena: FAXISMOA era gordin bezain neurolinguistikoki txertatuan... onartuan.
Guztion ongia, gaztelerazko bien común, izan da masak manipulatzeko erregimen totalitario guztien argudio nagusia eta arrakastarako giltza, nahiz eta gezurretan oinarritu oraingo kasuan bezala. Guztion ongia eta beldurra, eskubide eta askatasun baldintzak apurtzeko tresna arrakastatsua, gehiengoa ondo artaldetuta. Ez da kasualitatea eliteko jergan gu sheeple izatea, sheep (ardi) eta people (jende) hitzen batura.
Ikusi nahi duenarentzat, gordin, baina gehiengoak ikusi nahi ez, edo ikusi ezin, artaldean sartuta. Beste morroi batzuk okerrago, Davoseko Foroko neofaxisten kolaboratzaile xuxen eta zintzo, ezker abertzalegoaren influencer-artzai handiak: txertatu! txertatu! txertatu! oihukatzen zutenak, pase nazia inposatzearen aldekoak eta ez txertatzerako orduan pertsonaren burujabetza zigortzea eskatzen zutenak. Dena ezker abertzale barruan eta dena gure burujabetzaren aurka.
Metodologia goebbeldar hobetuarekin Event 201 eta lehenagotik manipulazio neurolinguistikoa maisuki erabili zuten neurri faxistok inposatzeko:
- Itxialdia.
- Zentsura.
- Toke de keda.
- Mugikortasuna mugatzea.
- Musukoaren derrigortzea.
- Txertatzeko koakzioak eta derrigortzeak.
- Distantzia soziala.
- Pase nazia.
- Biltzea galeraztea.
Itxialdia, legez kanpokoa izan zen Auzitegi Konstituzionalaren arabera (mugikortasuna mugatzea eta biltzeko eskubidea galeraztea bezala). Pase nazia ere, legez kanpokoa. Izugarrizko galerak eragin eta inork ez du erantzunkizunik.
Musukoa derrigortzeko froga zientifiko bakarra ere ez da egon mahai gainean, berriki Espainiako Gobernuak aitortu duen bezala.
SARS-Cov-2 inon ez dute isolatu eta froga bakarra ere ez dago birus horrek Covid-19 bezala izendatutako sintoma taldea eragiten duenik baieztatzeko.
Txertoa sartzeak ez du inoren osasunik hobetu. Kontrara, orain ezkutatzen diren albo ondorio izugarriak sortu ditu: ume eta gazte kirolarien heriotzak, tronboak, iktusak, miokarditisak oso gaztetatik, bihotzekoak, minbizi galopanteak... Subnormaltasun berri hau ulertzeko txertatutakoen odola mikroskopioz begiratzea besterik ez dago.
Heriotzak ugaritu egin dira, Covid-19 garaietako errekorrak gaindituz, Diario de Navarrak jaso zuen bezala.
Txertoak ekarri duen hobekuntza bakarra programatua izan da: PCR-ak sistematikoki egiteari utzi zaio. Gaur PCRak topera egiten hasi ezkero bihar berriro pandemia.
Asintomatikoak eta PCR-aren ipuinak aberrazio zientifikoa izan dira. Estatuen arteko PCR-en salerosketa millonarioak 2017 eta 2018 bitartean egin ziren, orduan ere Covid-19 izena erabilita. Izugarrizko diru irabaziak global player mafiosoentzat. Torpeak izan dira gero kontu askotan, baina berdin da, badirudi egia jakiteko interesa galdu egin duela artaldeak.
Txertorik sartu ezean eskubide murrizketak izugarriak izan ziren: ezin ospitalean gaixorik edo hiltzen zeuden senitartekoekin egon, zaharren egoitzetara sarrera galerazita, kiroldegi publikoetara sarrera, jatetxeetara, gaztetxoen diskoteka edo garitoetara, hegazkinetan bidaiatzea, baztertze sozialerako deiak... Izugarria zen egiten ari zirena eta neurri faxista hauen aurrean behintzat Euskal Herrian erantzun jendetsua egon zen, nahiz eta komunikabideek behin eta berriro zentsuratu.
Orain Mónica Sánchez Espainiako osasun ministrak dio txertoa boluntarioa zela, eta miokarditisa bezalako onartu eta demostratutako albo ondorioak norbanakoak asumitu behar dituela. Neurrigabekoa gero emakume honen eta gure politikarien zinismoa.
Gezurtiak eta faxistak.
-------
Ah, eta hauteskundeen emaitza errealak ehunekotan inon aurkezten ez diren moduan zentsatutako guztien matematika sartuta:
Abstentzioa, txuri eta nulo: % 39,19
PNV: % 20,64
Bildu: % 19,96
PSOE: % 8,74
PP: % 5,67
Beraz, PNV eta PSOE gobernatzeko elkartuta, zentsoaren %30era ere ez dira iristen. Eta PNV, Bildu eta PSOE elkartu ezkero, PPren laguntza beharko lukete %50a gainditzeko. Partidoak, gizartea zatitzeko diseinatuak daude. Gutxiengo batekin kanpotik gehiengoa manipulatzeko.
Datu errealak kontutan izanik ondo legoke umiltasun minimo bat politikarien aldetik.
Bildu %19,96, VOX %1,2