Artxiboa Azaroa 2009
Nork bere izena Google-n sartzeaz
Artikulu honetan Angel Errok bere poetika argitzen du -ahalegintzen da-, sekretua, edertasuna, ironia eta simulakroa bezalako kontzeptuen bitartez. Aurtengo EHUko uda ikastaroetan emandako hitzaldi batean irakurri zuen. Gehiago irakurri
Elkarrizketa Fabio Cremonesi-ri / Entrevista a Fabio Cremonesi
Fabio Cremonesi, Bartzelonako telekomunikazio-enpresa batean ibili eta gero, argitaletxe bat sortzeko egitasmoan murgildu zen. Berak zuzentzen duen Gran Vía argitaletxeak Milanen du egoitza, eta bertatik italianoz jakinarazi ditu euskarazko hainbat idazle (Pintxos antologia, Unai Elorriaga, Juanjo Olasagarre, Arantxa Urretabizkaia, Iban Zaldua). Ez da gure literaturak Italian daukan erakusleiho bakarra, Tranchidak Joseba Sarrionandiaren eta Edorta Jimenezen lanak argitaratu baititu, baina jakin mina piztu digu bere apostuaren nondik norakoa eta, bidenabar, italiar literaturaren azken berri ezagutzeak. Gehiago irakurri