Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak

Hyde Park: Euskal Herri posmodernoa

Juanjo Olasagarre 2007/05/29 02:00
Irakurri gabeko beste liburu baten kritika bat argitaratzeari ekiten diogu, atalak lortutako arrakastak gugan eragindako bozkario logikoaz (Pierre Bayarden "Comment parler des livres que l'on n'a pas lus?" liburuak berme teorikoa eta ulerberatasuna eman digu). Aurreko lau kritiketan egin bezala, oraingoan ere euskal kritikari baten ahotsa hartuta, Marijo Olaziregirena hain zuzen, eta liburua (iruzkin hau argitaratu arte behintzat) batere irakurri gabe, egin da lana.

Klixearen kontra (baina pixka bat alde)

Ibon Egaña 2007/05/13 11:22
K1 eta K2 irakurleak H hiriko A auzoan hitzaldia ematera gonbidatu dituzte. Mahai inguru gisakoan "Zerk egiten du liburu bat on?" galderari (edo beste medio batzuen arabera "Zerk egiten du liburu bat interesgarri?", zeina ez baita galdera bera) erantzuten ahalegindu behar dute. K1 eta K2k E egunkarian literatur kritikak egiten dituzte, eta E egunkariak euskal literaturaren tomatean pisutxoa baitu, K1 eta K2 "aditu" etiketaz doaz solasaldira.
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44