Azken erantzunak
-
Juan Garzia Garmendia on Poesiaren Zazpi Bekatu Nagusiak 2012/06/12
- Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ez dugun halakoren bat). Inork eskatu gabe, laburpen lakonikoa egin dut, Aginduetan bezala dena batean bilduz: "Ez dute [...]
-
Iban Zaldua on Titulurik gabe 2013/02/05
- Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez hitz egiteko, baina Josu Lasaren kritika "ad hominem"-egia iruditu zaidanez, zer edo zer esan nahi nuke, labur. [...]
-
Josu Lasa on Titulurik gabe 2013/02/05
- Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu baten aurrean gaudela. Hedoi Etxarteren Sinplistak liburua hitz gutxitan esan genezake artifizio huts bezain puruan mugitzen den testu, [...]
-
Angel Garcia Etxandi on Hamabi (edo hamahiru) ohar "Atzerri"-ren inguruan 2013/01/05
- 12. oharraren parentesia itxita egonda (badaezpada ere), eta irekitzeko nor sentitzen ez naizenez, 13. oharra baliatuko dut zerbait gehitzeko. Aurretik esanda lehen 11 oharrekin nahiko [...]
-
Txus Imirizaldu on Hamabi (edo hamahiru) ohar "Atzerri"-ren inguruan 2013/01/05
- Hori, hori!
-
Koruko Heras on Hamabi (edo hamahiru) ohar "Atzerri"-ren inguruan 2013/01/05
- Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, literaturzalea baizik, eta Mikel Antzaren "nobelak" izan dituen laudorioek bultzatu naute azken lana irakurtzera. "Literatura ala borroka"? Hobe izango [...]
-
Iñigo Roque on Hamabi (edo hamahiru) ohar "Atzerri"-ren inguruan 2013/01/05
- Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri (erratarik gabe, gainera). Ibanek testuan dio zutabe batean «zintzo»tzat jo nuela Antzaren eleberria, eta kategoria horrek ez duela lekurik fikziozko [...]
-
Iñigo Roque on Hamabi (edo hamahiru) ohar "Atzerri"-ren inguruan 2013/01/05
- Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke jakingo esaten zenbateraino den fikzioa. Horretan bi alderdi daude: idazlea eta irakurlea. Guretzat Mikel Antza ez da [...]
-
Angel Garcia Etxandi on Alferrikako fetitxeak 2012/07/06
- Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu zela ikusita (oso interesgarria izan da, zinez), lau hitz, "Haruki Murakami bezalako bluff bat" zure esaldiaz. Irakurri nuenean, [...]
-
Ibai Atutxa on Alferrikako fetitxeak 2012/07/06
- Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak irtetzen dabiltza, Iban zuk diozun bezala, nire testuaz baino, kezka orokorragoen gainekoak. Eta pozten naiz horrela delako: literaturara hurbiltzeko [...]
-
Iban Zaldua on Alferrikako fetitxeak 2012/07/06
- Fetitxeak, ironiak eta kanonak Egun on, Beñat. Badaezpada: "fetitxe" espresioaren erabilera, nire testuan, ironikoa da, noski. Literaturtasuna eta literatur lanen kalitatea halakotzat jotzen dutenen ikuspegia [...]
-
Beñat Sarasola on Alferrikako fetitxeak 2012/07/06
- Interesez irakurtzen ari naiz eztabaida. Gauza batzuk zalantzagarriak iruditzen zaizkit baina. Batetik, nola aurresuposatzen duzuen biek ala biek literaturtasuna, edozein literaturtasun, fetitxe bat dela ezinbestean. [...]
-
Iban Zaldua on Barthes, bai 2012/03/09
- Etsipenean laguntzen dizut, Pruden. Unamunotartasun eta guzti. Eskerrik asko zure erantzunagatik.
-
Iban Zaldua on Alferrikako fetitxeak 2012/07/06
- Agur, Ibai. Eskerrik asko zure azalpenengatik, argigarriak suertatzen direnak eta, neurri batean, pozten nautenak, batez ere jakiteak "Ziutateaz" eta "Bilbao-New York-Bilbao"-ren maila historiko-literario desberdinari buruzko [...]
-
Ibai atutxa on Alferrikako fetitxeak 2012/07/06
- Kaixo Iban, Pozten naiz Kanonaren gaineko nazioazek halako lekua hartu duelako zuen blogeko sarrera honetan, izan ere iruditzen baitzait, literaturaren balio literarioaren gaia kontuan hartzen [...]
-
Iban Zaldua on Alferrikako fetitxeak 2012/07/06
- Ez da Amis gehien apreziatzen dudan britainiar idazlea, bere belaunaldikoen artean -izan ere, bere aita, Kingsley, gustukuagoa dut, aukera emanda-, baina liburu horren gaineko bigarren [...]
-
Santi Leoné on Alferrikako fetitxeak 2012/07/06
- Iban, zure testua irakurritakoan, zutitu eta Martin Amis-en liburu bat hartu dut apalategitik. Sarreran, antzeko gauzak erraten ditu. Eta izena, hauxe: The war against cliché. [...]
-
Pruden Gartzia on Barthes, bai 2012/03/09
- Testu hau irakurri barik nengoen, Iban, eta biziki hunkitu naiz, aitor dut, hainbeste ezen ezinezkoa zaidan tonu solemne hau saihestea. Nik ere izan ditut epifaniak [...]
-
Iban Zaldua on Poesiaren Zazpi Bekatu Nagusiak 2012/06/12
- Szymborska beti iruditu zait idazle arrazoitsua. Eskerrik asko testuagatik, Imanol.
-
Imanol Epelde on Poesiaren Zazpi Bekatu Nagusiak 2012/06/12
- Wislawa Symborskaren "Lecturas no obligatorias" irakurri berri dut (Ediciones Alfaba, 2009). Bertan, irakurri dituen hainbat liburu mintzagai hartuta hausnarketa interesgarri ugari egiten ditu Symborskak. Horietako [...]
-
Eroma antico zubia on Poesiaren Zazpi Bekatu Nagusiak 2012/06/12
- Una canzone è fatta da una poesia cantata e un po’ di musica. http://euskanta.wordpress.com/
-
mikel ayerbe on Poesiaren Zazpi Bekatu Nagusiak 2012/06/12
- Zinez, poesiaren pasealeku horretako harlauzen irudiak banan-banan ikusita, ez dut oso ongi ulertzen Andoni Egaña, Xabi Paya eta Maialen Lujanbioren bertso aleak poesiatzat hartu izana... [...]
-
Hasier Rekondo Laskurain on Poesiaren Zazpi Bekatu Nagusiak 2012/06/12
- Bekatu gutxi iruditzen zaizkit niri. Bekatarien artean, lapidatuak izan daitezela lehen bai lehen: Ariosto, Dante, Borges, Shakespeare, Byron, Virgilio, Dylan, Lou Reed....
-
Er: Itzulpena eta epifaniak 2012/03/09
- Denok erortzen gara apokaliptikotasunean noizean behin, Santi: ebitaezina da, gure egoeran (eta are gehiago Nafarroatik idatzita, ziurrenik: tamalez). Itzulpenei dagokionean, %100ean ados zurekin: gure literaturaren [...]
-
Itzulpena eta epifaniak 2012/03/09
- Ona zure gogoeta, Iban. Lehen zatiari dagokionez, susmoa dut oraindik problema bat dugula itzulpenekin Euskal Herrian. Niri bi aldiz gertatuz zait, euskara irakasle bati liburu [...]
-
Sortuko ditugu berriak 2012/03/09
- Gustatu zait. Ikuspegi baikorragoa behar dugu bai. Jarraituko dugu sortzen. Irritik. Negarretik baino gehiago.
-
Er: Jon Juaristiren ekarpena 2012/03/09
- Horrela itzul genezakeena, agian: «Barthes ez artez, ez partez». Eskerrik asko, Hedoi, ez nintzen bertso-lerro horiekin gogoratzen.
-
Jon Juaristiren ekarpena 2012/03/09
- Artikuluko ikuspuntuak osatzearren Jon Juaristiren ekarpena: «Con Barthes ni te cases ni te embarques»
-
Apokaliptikotasuna eta adamismoa 2012/03/09
- Eskerrik asko, Ana eta Hasier, komentarioengatik. Neurri batean, kontraste batek eraman ninduen artikulua idaztera: itzultzailea imajinatzen nuen, leherrenak egiten Barthesen testuaren aurrean, itzulpen arazoak saihestuz, [...]
-
Dick eta zientzia fikzioa 2007/03/10
- Arratsalde on, Sonia. Barkatu horren berandu erantzuteagatik, baina aitor dut aspaldi ez nintzela fijatzen blogeko erantzunetan. Neurri batean, arrazoia eman behar dizut: nire asmoa ez [...]
-
Apokaliptikotasunerako bidea 2012/03/09
- Nire ustez ez da optimismo edo pesimismo kontua... Aintzat hartuta, pesimismorako arrazoi gehiago direla, nago kultur inpostura batetik hitz egiten dela askotan. Mingostasun batetik pontifikatzen [...]
-
Apokaliptikotasunerako bidea 2012/03/09
- Eta Ehundaka aldiz hilko gaituk!
-
etsipenetik harago ezereza baino ez 2012/03/09
- "Nik beti defendatu izan dut, sortzeko unean, munduko hizkuntza osasuntsuena eta kopurutsuena bagina bezala aritu beharko ginatekeela." "Bagina bezala sortu behar dugu, zerbait baliagarri sortuko [...]
-
Dick eta zientzia fikzioari buruzko, poloniatik etorritako hausnarketa txiki bat 2007/03/10
- Dick-en literatura gaztetatik irakurtzen dut eta maite dut, baita bestelako zientzia fikziozko lanak ere (hemendik aurrera ZF forma erabiliko dut, erosotasunagatik). Eta bai, harritu naiz [...]
-
Jakinduriaren jainkosari 2011/07/25
- Ni arduratuta utzi nauena zure oharra irakurtzea da, jainkosa hori, alegia, inork inori kargu hartzea idaztean hitzak "lapurtzeagatik" (sic). Zureak dira hitz horiek, andrea? Edo [...]
-
Koldo Izagirrez ari zara, ezta? 2011/07/25
- Koldo Izagirrez ari zara, ezta, minerva?
-
amen! 2011/07/25
- Eta zer diozue, euskalki inpostoreei buruz? Diot, idazle batzuek (normalean gipuzkorrek, dena esan behar bada) duten joera hori beste euskalkietako hitz dotore, berezi edo/eta "exotikoak" [...]
-
besteren bat 2011/06/16
- Oso ona. Datorren kontakizuna "Nola jo larrua euskal arraunlari gazte batekin" izan zitekeen, idazle gaztearen antzera, fenomeno propioak dituen gazte taldea da eta. Erronkak mahai [...]
-
Larru ondoko sorkuntza 2011/06/16
- Ibili dabil testua. Gustora irakurri dut. Ez zait arrotz egiten. Grazia, pipergatza du. Euskal Herriko tronpetak tenkatzen zenbat lan. Egin dezagun gogo-bete-gogoko plan bat. Larru [...]
-
Askatasuna edo Kolaborazioa(I) 2011/04/28
- Baina ze txantxa mota da hau? Katxondeo maila handia. Inprobokazio eta umore fina. Gustagarria. Dastatu beharrekoa. Galderatxo bat: Arrantza Urretabizkaia ez al da tertuliatan aritzen [...]
-
Askatasuna 2011/06/16
- Sormena, sorkuntza, sortzea askatasunerako pausoak dira eta pausoz pauso askatasuneraino helduko gara. Larrua jotzeko dagoela gogorarazten diozunean, pagatzerakoan eta hainbat eta hainbat pasartetan disfrutatu dut. [...]
-
Bi heren onenak falta dituzu 2010/12/27
- Bart bukatu nuen liburua irakurtzen, osorik. «Pasarte deskatxarranteak» badira hasieran; istorioa bihurtzen da eldarnio hortik aurrera. Ikusiko duzu, irakurriko duzu...
-
Ez dut atzeman 2010/12/27
- Angel, ziur ez zaizula zerbait falta? Idazteko, esan nahi dut. Barkatu mozdadea.
-
Déjà vu 2010/12/27
- Barkatu. Batere ironiarik, kritikarik, asmo txarrik edo bigarren intentziorik gabe: irakurri gabeko liburuen kritika egiteko metodologia hori ez zait batere berria iruditzen. Esangura dut, nik [...]
-
adiorik ez! 2010/12/10
- Arrazoi du berorrek, Volgan, desberdintzeko desiraz zorabiaturik, zerekin epatatu gabe geldituko gara, ezingo dugu umorea egin, ustezkoa beti ere, munstroarekin, museoko munstro honekin, historialarien eta [...]
-
adio Volgako batelariak adio! 2010/12/10
- Dagokizuen ohiturazko ironia puntutxo kaxkar-xamarratik haratago joanda, ematen du ez zaizuela batere atsegin pitxitxi guzia bezala izatea! zergatik ez duzue behingoz enkargatzen behin aipatu/asmatu zenuten [...]
-
Zirika 2007/11/28
- Zorionak elkarrizketagatik. Luzetxoegi, agian, baina interesgarria. Zorionak Juani ere, ados nago berarekin gauza gehinetan. Baina ez naiz idazten hasi laudorio bizantinoetan aritzeko, jakina, eta apur [...]
-
Poland 2007/11/28
- Dear friends, I would like to inform mr. Juan Garzia (thru your internet sight) that soon his story Pernixio will be published in Serbia (first [...]
-
Gerra amaitu da 2010/11/18
- Zoragarria. Mila esker, Ricardo.
-
indifference as terror: on state politics and basque literature in globalization 2010/10/01
- Olasagarre eta Galfarsororen arteko eztabaida (Olasagarrek Galfarsororen liburuari erantzun zionean hasi zena, jada zenbait hilabete) abiapuntu bihurtu zen elkarrizketa zabalago bati ekiteko. Hirurok Londresen izan [...]
-
Literatur irakurketak 2010/10/01
- Gustura irakurtzen ditut Juanjo Olasagarre eta Joseba Gabilondoren artikuluak, baina aitortu behar dut literatura aztertzeko modu hauek, nola esan, aski dudazkoak zaizkidala. Halako erredukzionismoak egiten [...]
-
negartien kluba 2010/10/13
- Nekagarria egiten zait literatur-kritikaren inguruan egoten den negarti giroa. Kritikak liburuak ezagutzeko balio du, eta hein batean idazleen obra ezagutzeko ere bai. Kito. Ez buelta [...]
-
Niri zertarako balio ez didan 2010/10/13
- Niri euskal literatur kritikak ez dit balio liburu bat aukeratzeko. Idazlearekiko filiak eta fobiak nabarmen antzematen dira eta horrek liburuaz arrazoitutako analisi eta iritzia zuzen [...]
-
Erretxinarena edo kritikaria autofikzioa egiten (edo autofikzioa egin nahian) 2010/10/13
- Bai, artikulu hau ere autofikzioaren uhin berriak kutsatuta dator. Hein batean, aurreko osteguneko mahai-inguruan Moderatzaile izan zen Kritikari “petoa” erretxindu egin baita berari baimenik eskatu [...]
-
Gorka Bereziartuaren artikulurako lotura 2010/10/13
- Hementxe Gorka Bereziartuak Argia-n argitaratutako testua, “Balio al du ezertarako (euskal) literatur kritikak?”
-
Amen 2010/10/13
- Amen
-
Ergatiboaz eta zakarkeriaz 2010/10/13
- Prentsan idazteak balio du, besteak beste, zuzentzaile bat izateko ergatiboa tokatzen denean ergatiboa ipintzeko. Volgako Batelarietan, aldiz, norberak egin beharreko lana da. Lasai, denoi (gehienoi) [...]
-
Beste galdera 2010/10/13
- Eta zertarako balio du Volgako Batelari izateak? Iban Zaldua bezala idazten bukatzeko?
-
Hegemonía y equivalencia en la novela vasca (ii) 2010/10/01
- Antagonism, Contingency, Universality… and Absent Centre: Towards the Radical Emptying of Basque Ethnic Substance in Joseba Sarrionaindia's Tales from seven count [r] ies Academic Conference: [...]
-
Hegemonía y equivalencia en la novela vasca (i) 2010/10/01
- Pozteko da konturatu orduko Olasagarre askapen mugimenduko atarian jarri zaigula, itxuraz kontrako gisan agertzen bazaigu ere bere emanaldi londinensean zeren eta bere desira izkutuaren objektu [...]
-
to every body 2010/06/02
- guaykeriekin jarraitzeko, eta autobonboa egiteko, eta eztabaida are gayago (ahoskatu bedi, geihago) des-bideratezko, datorren ikasturteko irakurle txoko, klub, solasaldi, bilgune edo gela ilun guztietan datorren [...]
-
Fermini, Prudeni, eta gainontzekoei 2010/06/02
- keguai, gai batetik hasi eta beste gay batean bukatzearen hau. Euskaldunen (kasu honetan, euskal hiztunen) eta homosexualen paralelismo/lotura/konparaketak egiten aurrekari polita jarri zuen Imanol Minerrek: [...]
-
Fermini 2010/06/02
- Ez dakit oso ondo zertaz ari zaren, Fermin, baina, ados, atera gaitezen ohiko topiko euskaltzaleetatik eta jo dezagun polemika gehien sor dezakeenera (zeharkako adibideaz ari [...]
-
Prudeni 2010/06/02
- Izan ere, Pruden, seguru nago sikologo martziano batek aztertuko bagintu (euskal gaixooi buruz ari naiz) ezaugarri mental jakin batzuk erraz aurkituko lituzkeela gugan, zeuk "kontzientzia" [...]
-
Rikardori 2010/06/02
- Ez dut idazten zuri kontra egiteko, Rikardo, baina bai hizpidera ekartzeko ideia bat zurean lausotua geratzen dena: une honetan gu gehienoi (hots, euskal hiztun gehienoi) [...]
-
Irakurle taldeen jarduerak 2010/06/02
- Badakit batzuei sinesgaitza egingo zaiela aitorpen hau baina egia da: VBn argitaratu denean irakurri dut Ibanen testua, ez lehenago. Gaztelaniazko irakurle taldearen koordinatzailea naiz Arrasateko [...]
-
Irakurle taldeen jarduerak 2010/06/02
- Bai, ni ere ados, Iban bere esperientziatik abiatzen da eta uste eta intuizio horiekin batera, badaude niri behintzat zer pentsa ematen didan puntu gehiago ere, [...]
-
Irakurle taldeen jarduerak 2010/06/02
- Chapeau!! Bazen garaia!! Asko gustatu zait, oso zorrotza eta nire ustez itu-ituan jo du. Euskal mundua normalizatutzat jotzeko, beste herriek normaltasunez egiten dutena egin behar [...]
-
apunte labur-labur bat 2010/04/07
- Irakurri dut liburua eta ados nago, Iban, zure kritikan diozunarekin. Nahiz agian zuri baino gutxiago gustatu zaidan. Niri ere ez zait sinesgarria egin Gipuzkoara etorri [...]
-
bitartekari serioen beharra 2010/03/25
- Argitalpen inflazioa problema bat da, berez, areago ikusita argitaratutako liburu asko eta asko ez direla salmenta maila minimo batera iristen; baina akaso horretan ere, mugiezinen [...]
-
bitartekaritza, beraz... 2010/03/25
- Xabierrek arrazoi du, noski, baina Manu Lopezen artikulua eta Iban Zalduaren Berriako Hirudia ataleko honako hauek irakurrita ( http://paperekoa.berria.info/kultura/2010-03-21/042/006/LITERATURA._Hirudia._Neurriak_hartzeko_ordua.htm ; eta gure eremura gehiago gerturatuz, [...]
-
eskatzekotan... 2010/03/25
- Egia da Mikelek dioen bezala eskatzea librea dela, baina egia da ere, nire ustez gure literatura merkatuak ez duela ahalbidetzen euskaraz bakarrik argitaraturiko albumik. Egia [...]
-
Zerbait esateagatik 2010/04/07
- Iban: Zerbait idaztea eskatzen duzunez gero, horra nirea, nahiz eta ez dudan nobela bera irakurri (ezta irakurriko ere). Zure erreseina behin (behin bakarrik) irakurri ondoren, [...]
-
hutsuneak bilatzen hasita... 2010/03/25
- Bigarren artikulu honek aurrekoaren arrakasta inkontestable bera izan ez dezan, eta sortzaileen aldeko hutsuneak bilatzen jarraituz, nik neuk album ilustratuen azpigenero edo korronte batetaz gogoeta [...]
-
Zorionak!!!!!!!! 2010/03/30
- Zorionak!!!
-
Zorionak! 2010/03/30
- Ba hoixe... Zorionak ta segi lata ematen! P.S: A! ta nik puntu autoktonoa emango diot zoriontze honi... http://www.youtube.com/watch?v=bnBl43xfgKA
-
Euskal idazle erretxina 2010/01/27
- Euskal literatura eta erretxintasunaren kontu honekin txiste bat etortzen zait burura. Seguru ezagutzen duzuela. Gizon batek Jainkoari eskaini nahi dio bere burua eta komentu batera [...]
-
Euskal Irakurle Erretxina 2010/01/27
- Barkatuko dit Prudenek bere erantzunarekin ez banaiz erretxintzen... Izan ere, Karlos Linazasororen erantzunak (eta bere balizko 34. irakurlearen iruzkinak) harrapatuta utzi nau(te)... Beraz, Karlos, zure [...]
-
Gainezka egin dit 2010/01/27
- Karlosen mezuak gainezka egin dit, ez dakit zer esan besterik... eta, besterik ezean, elkartasunez-edo, liburu gomendio bat egingo dizuet, irakurleria zabala izango ez duen horietakoa [...]
-
Zehaztapen ttiki batzuk 2010/01/27
- Txit pozarren ikusi dut nire artikulua zuen erretxinketa horretan zintzilikatua. Nire umorea eta autoironia goraipatzen duzue, eta ez da gutxi. Ya lo creo. Bi puntu [...]
-
Llevamos 20 minutos y nadie ha hablado aún de mi libro 2010/01/27
- Tridekalogoa irakurrita, neuri etorri jat burura "euskal" ez dan idazle ezaguna, txit ezaguna, guztiz erretxina. Bere liburuaz aurkezleak ez dait zenbat minuturen ostean oraindino ezer [...]
-
Beharrik 2010/01/27
- Egokia iruditU zait larunbateko Diario Vascon argitaratu zen Karlos Linazasororen zutabe bat hemen kopiatzea, gure gaiarekin zer ikusia duen heinean. Beharrik geratzen den, oraindik, umorea [...]
-
Katalogoak nonahi 2010/01/27
- Joder, euskal literaturarekin! Duela astebete edo, beste katalogo bat agertu zen hemen: http://www.blogari.net/klig/2010/01/20/euskal literatura_urregorri_bilakatzeko
-
Hau da marka! 2010/01/27
- Bai, hau da marka! Mundu guztiak arrazoi. Baita, itxura batean, kontrako gauzak esaten direnean ere: Zalduak arrazoi, Jimenezek arrazoi, Strubellek, Amatiñok, Ayerbek, Gartziak... denek arrazoi. [...]
-
Gazteegia, txikiegia 2010/01/27
- Uste dut horrela zela, ezta? Ala ez? Ea, hizkuntza zaharregia, nazio txikiegia... baina, hobe esatea hizkuntz-komunitatea gazteegia eta txikiegia. Gutxi gara euskaldunok, gaizki konpontzen gara [...]
-
GORA GU 2010/01/27
- onenak bagara eta Ave Fenixa berpiztu bada... GORA GU! "Euskal literaturari kiratsa dario"-n arren... GORA GU! Helduak (eta ez hain helduok) Haur eta Gazte Literatura [...]
-
Onenak gara 2010/01/27
- Arrazoi du segurutik Xabi Strubellek dioenean "nahiko luketela gaelikoak, suizako dialekto alemanak, afrikako hizkuntza ugarik edota amerikako hizkuntza indigenek guk daukagunaren antzeko literatur aberats, osasuntsu, [...]
-
ave fenixa da euskal literatura 2010/01/27
- Tridekalogo gazi-gozo xamarra geratu zaizu. Paisai ilun xamarra marraztu duzu, eta gainera idazle guztiak zaku berean sartu. Agian karikatura gisa... Gure buruaz etsitzen eta errukitzen [...]
-
Iturri (posible) bat gehiago 2009/11/19
- Oso interesgarriak posmodernismoaz eta posmodernismo garaian plazer estetikoen abiapuntuez esaten dituzunak(asko gustatu zait "pseude-ahistorikoki" gozatzearena). Literatura sortu ez eta destripatuz entretenitzen garenontzat espekulazio txiki bat. [...]
-
Guapo sentitzeko modu bat 2009/11/19
- Ariketa: nork esan zuen poesia guapo sentitzeko modu bat baino ez dela?
-
RE: Google-n sekreturik ez 2009/11/19
- Estimatzen dizut, Antonio, erantzuna. Berandutu banaiz, postmodernitatea, nik ulertzen dudan moduan, baloreen deslokizatzea ote den hausnarrean ibili naizelako izan da. Eta oraindik ez dakit zer [...]
-
Google-n sekreturik ez 2009/11/19
- Bat nator, Angel, bota duzun gehienarekin. Izan ere, zure poemen edo intentzioen haratago, gaur egungo poesiaren portreta ederra eskaini diguzu. Edo gustatzen zaidan poesiarena, bederen. [...]
-
Erasmus ñabardurak 2009/11/02
- Arraroa egin zait Mañasi buruz eta X belaunaldiko jendeaz hizketan, orduan "dena lokalagoa" zela irakurtzea: "Historias del Kronen" gogoratzen hasita, protagonisten erreferente kulturalak erabat globalizatuak [...]
-
Galdetegia 2009/09/17
- Kar kar kar, oso ona Manex. Eta gainera esan nahi nuena (arrapaladan bazen ere, gaizki esanak barkatu) ederki islatzen du item honek: 12- La función [...]
-
Kritika kritikari 2009/09/30
- Juanjo, barkatu, baina ez dut piperrik ere ulertu. Ziur aski zati handi batean nire errua da (ezjakintasuna, erreferentzia falta, autore horiekiko guztiekiko interes txikia...) baina [...]
-
Parrepixkatiteko 2009/09/17
- Zuzeun ikusi dut: http://www.casarefugio.com/v3/reflexion.php?id=29&leng=es besterik gabe, kontu hau arintzeko eten bat. Orain segi hausnarketan, oso gustura ari naiz irakurtzen eta!
-
Nolako kritika egin behar 2009/09/17
- Antonio, orokorrean ados nago diozunarekin. Batez ere irakurlea dela inportanteena diozunean, baina kritikagile baten lanaz ari zarenean nik uste dut liburuari buruzko zenbait pista emateaz [...]
-
Irakurketa 2009/09/17
- Eskerrik asko zuri ekarpenagatik, Antonio. Funtsean ados nago zurekin, kritika periodistiko batek zuk aipatzen dituzun funtzio horiek bete beharko lituzke. Baina pentsatzen dut kritikek, izen [...]
-
Kritikagintzari buruz, modu naive eta orokorrean 2009/09/17
- Mila esker, Iban eta Xabier, zuen gogoeta (eta estekak) hausnartu beharrekoak dira. Momentuz, iruzkin txiki bat, prentsako kritika guztia desterratzeari buruzkoa. Ez al ote diogu [...]
-
beste gogoeta batzuk (etsigarriagoak??) 2009/09/17
- Amaieratik hasteko, Iban, HGLren mundua gure mundua da eta ez aingeruena. Ez nuen pertsonalizatu nahi (egia esan, hasieran uste nuen izena osorik jarri gabe argitaratu [...]
-
gogoeten gaineko gogoetatxoak 2009/09/17
- Gogoeta interesgarriak, Xabier. Batzuekin bat nator. Adibidez, dispertsioari buruz diozun horretan. Ez dut uste kritikarien ugaltzeak berez ekartzen duenik kritiken kalitatearen igoera, eta kritikagintzan berriki [...]
-
Gogoetak 2009/09/17
- Kontu asko aipatzen ditu Ibanek, eta nik bakar batzuei buruz bakarrik hitz egingo dut. Egia da azken urteotan kritikarien nomina asko luzatu dela... baina horrek [...]
-
Argazkiaren interpretazioaz 2009/07/03
- Erran nahi baita, tangaren tiratxoa arrakalatik sartua zitzaiola Mikel Goñiri. Noizko pilotaren aingeru eroriaren gaineko nobela, kostunbrismo beltzean paradigma berria ezarriko duena? Arte kritikari ederra [...]
-
Berriro neureari ekinez 2009/06/16
- Gai interesgarriak planteatzen dituzu Jurgi, baina egia esanda horietaz ez daukat gauza garbirik esateko. Eta inork arraposturik egin ez duenez, neureari ekingo diot: plan renove. [...]
-
Gaira itzultzeko 2009/06/16
- Ematen du luze idatzi arren ez dudala ondo asmatu esan nahi nuena adierazten. Ea oraingoan hobeto azaltzen dudan (yake labur ez). Nire ondorioa ez da [...]
-
Fatalismoaz 2009/06/16
- "Merkatua"-ren fatalismoak harrapatu zaituela dirudi, Jurgi. Ez dut ulertzen, zure argudioak gardenak dirudite, baina ondorioa literatura txiki guztien desagerpena da, ez besterik... Gure munduak etorkizunik [...]
-
Kanpora begira idazteaz 2009/06/16
- Oso gogoeta interesgarriak iruditu zaizkit aipatzen dituzunak. Duela hilabete pare bat Atxagak irratian egin zituen adierazpen batzuen haritik gai honekin lotutako zerbait otu zitzaidan eta [...]
-
Erantzuna 2009/06/01
- Planteatu dituzun zalantzei erantzuna Rafael Reigek eman zizun hemen . Ez horregatik.
-
Proposamena 2009/06/01
- Beste estilo-ariketa baterako proposamena: "kronika autobiografikoa: Oi ze malerusa ni-poliziek torturatu naute jaun epaile". Horrekin ere jendea barrez lehertuko litzake, seguru.
-
Diyarbakir? bai katxondoa 2009/06/01
- Hau grazia egiteko asmoarekin idatzia al dago? Zaila da zinismoaren eta sarkasmoaren arteko muga markatzea...
-
Huntaz eta hartaz 2009/05/20
- Ez dut liburu hori irakurri. Oro har, ez dut liburu "kontzeptistak" maite (bai "kulteranoak"), baina Ibanen oharra oso interesgarria iruditzen bazait ere, uste dut gaia, [...]
-
Zailtasun kulteranoak, zailtasun kontzeptistak 2009/05/20
- Aurreko eztabaidara itzuliz (eskerrik asko interbentzio guztiengatik), nik esango nuke bi motatako "zailtasunak" egon daitezkeela, "irakurle arruntarentzat" (esamoldea ez da nirea, Kirmen Uriberena baizik), euskal [...]
-
Zulo bat uretan eta bikoteak 2009/05/20
- Nik, aldiz, beste nonbaitera eraman nahi nuke eztabaida. Nobela honetan, beste askotan bezala(ni ez nago salbu) maitasun istorio baten bukaera dago, eta beste maitasun istorio [...]
-
erantzuntxoa 2009/05/20
- Aupa Beñat, nik ez dut hori esan, edo behintzat ez nuen hori esan nahi.Topiko hori txiste bat baino ez zen (CCCren kontuarekin argi geratuko zelakoan [...]
-
Demokrazia 2009/05/20
- Nik uste Aranbarrik berak eta Jokinek esaten duten baino "ez-demokratikoagoa" dela liburu hau, eta neurri horretan, Oier eta Ikerrekin bat egiten dut; alegia, Emon bear [...]
-
Demokratizazioaz 2009/05/20
- Nire ustez, liburu hau ez da edonorentzako modukoa; inteligiblea izango da, baina irakurketak eskatzen zidanak esfortzuak, niri ez zidan etekinik ematen, eta ez nuen bukatu. [...]
-
Gure literaturaren demokratizazioa 2009/05/20
- Zulo bat uretan nobela ona da, gaur egun nobela batek, kalitatezkoa izan dadin, behar omen dituen hiru I-en bermea duelako: Inteligentea, Interesgarria eta... Inteligiblea. Azken [...]
-
bat 2009/05/20
- Ba, laguna: neri aspaldittik etxatan hainbeste kostau liburu bat irakortzia. Ba daroiaraz igual lau hille berakin, eta amaittu ezin. Ona izango dok, bai: baiña engantxau, [...]
-
gehiago... 2009/05/08
- - Literatur tontiplosterrak -tropeleko kantera edo tropeleko kantinerak (bata onartua, bestea hobetsia): uler bedi Zaldunismoaren sinonimo bezala. -"tipicos intelectuales que siempre estan por encima del [...]
-
...baina... 2009/03/31
- Ez nuen zehazki ildo horretan ipini nahi eztabaida, Antonio; izan ere, ez dakit eztabaidarik berrabiarazi nahi nuen ere. Une bateko etsipenak hartuta idatzi nuen, azken [...]
-
batak ez du bestea kentzen 2009/03/31
- B-NY-Bri buruzko eztabaida jarraitzeko abiapuntu ezin hobea, Iban. Baina (Markuletari izenburu on bat ostuz) batak ez du bestea kentzen, ezta? Minimoen programak ez digu "maxiliteratura" [...]
-
Kafka eta biok 2009/03/31
- Agian neuk ere ez dut egun atsegina izan, baina harira, neuk Kafka ez dut soportatzen, ez dut soportatzen ahal eta, gainera, ezin dut soportatu. Hitz [...]
-
Aholkuak? 2009/03/05
- Euskal literaturan, Iban (Pérez) laguna, ia ezer ez da erreala, edo dena da errealegia, fikzioaren fikzio bati dagokion bezala. Eta, bestalde -autofikzioa zerbait berritzailetzat aurkezten [...]
-
Aholkuak 2009/03/05
- Gustatu zaizki aholkuak Iban, baina ez al zaizu iruditzen oso erraza jarri duzula guztia? kar, kar, kar. Errealitatea al da islatu duzuna? Aipamen batzuk egiten [...]
-
Quo Vadis? 2009/02/15
- Eskerrik asko, Anjel. Zinez ederrak poemak, aparteko komentariorik behar ez dutenak. Dena den, neurekin bete-betean asmatu duzu, Quo Vadis?-en bidez baino ez nuen ezagutzen Petronio [...]
-
Emoziovague 2009/01/30
- Tabernetan Bisbalen Ave María jartzean izugarriki hunkitzen naiz, adibidez Yes ez zait gustatzen, oso elitista da, disonantziak ditu, kanta luzeegiak, testuetan hitz arraroak erabiltzen dira, [...]
-
Emozioaz 2009/01/30
- Emozioa eta arrazoia bereiztea, bihotza eta burua, erabat konbentzionala da, denok dakigun bezala, baina nahikoa praktikoa muga batzuen barruan. Gaur Berrian Ibani egin dioten elkarrizketa [...]
-
Emozioa eta benetakotasuna 2009/01/30
- Emozioa eta benetakotasuna. Horra hor liburu honen alde aritu direnen ekarpen beti interesgarrien ardatz nagusiak. Eta horien inguruan arituko gara ondoren. Horrekin hasi aurretik, garbi [...]
-
Barka eske 2009/01/30
- Lasai egon. Ez dut berriro errepikatuko!
-
Arrainetan negua dena 2009/01/30
- Beste ezertan hasi baino lehen, Iban Zaldua eta Antonio Casado agurtu nahi ditut hemendik, aspalditik ezagunak ditudalako biak. Azken urte hauetan, zine-klub batean parte hartu [...]
-
Uriberena 2009/01/30
- Bat nator, funtsean, Obabakoak dela-eta egiten dituzuen kontsiderazioekin. Baina, aldi berean, bat nator Antoniorekin planteatzen duenean nobela honen gakoa ez dagoela horretan, irakurleengan (dirudienez) lortzen [...]
-
goxotasunaren lorpena 2009/01/30
- Aupa batelariok, oso ona iruditu zait saiakera, baina eztabaidagarria ere bai. Beraz, tentaldiari ez diot ihes egingo eta botako ditut atrebentzia pare bat. Hasteko, ados [...]
-
Azkena 2009/01/30
- Ez dut teknizismoetan sartzeko sobera gogorik, baina tira, agintzen dut hau dela kontu hutsal samar honi buruzko nire azken komentarioa. Zuek proposatzen duzuen metafikzioaren eta [...]
-
Pare bat errekontu 2009/01/30
- Eskerrik asko zure ekarpenengatik, Beñat, estimatuta daude. Baina ez gatoz guztiekin bat. Zalantza asko egiten dugu ea Borgesek, nobela bat idaztera ipini izan balitz ere, [...]
-
Pare bat kontu 2009/01/30
- Zorionak zuen analisiarengatik; zuek esango zenuketen bezala, hein batean ados nago azaltzen dituzuen iritzi eta arrazonamenduekin. Pare bat kontu nire iruzkineko zati horren zuen bi [...]
-
Oops 2009/01/30
- Oops, lapsus. Eskerrik asko, Ion, oraintxe bertan zuzenduko dugu.
-
ohartxo bat 2009/01/30
- Oso ona iruditu zait zuen iruzkina: lan fina eta neurtua (nobela, ordea, ez dut oraindik irakurri). Gogoeta lasaiago bat egin bitartean, ohartxo bat besterik ez [...]
-
galdera bat 2009/01/07
- Inolako zerrendarik egiteko asmorik gabe (Aberriak guarda!): saiatu al zarete Xabi Larrañaga fitxatzen? (ikus, soilik azken adibide gisa: http://www.berria.info/paperekoa/iritzia/2009-01-09/010/005/Eskuak_libre.htm)
-
Nahiadance 2009/01/07
- Rikardo, Eurovision-erako Nahiadance, proposamen. Kantua...ummmm...http://www.myspace.com/nahiadance DTN Do the Nahiadance", noski! Ekialdeko puntuak, seguru. Hot,hot,hot!
-
nazioaren hondarrak: autokritika bat 2008/12/17
- Thank you for your kindness, Mr. Michael Hernandoson Abaitua. Of course, the writing was written by Joseba Gabilondo himself, who, for his part, is Juanjo [...]
-
I CAN'T STAND THIS!!! 2008/12/17
- Mr. Olasagarre, with all my respect I have to say publicly that you are lying again. The writing is not yours. It was writen by [...]
-
nazioaren hondarrak: autokritika bat 2008/12/17
- Of course, in order to appear as an interesting person, I lie in Argia, Mr George Specialcorn. The members of Volgako Batelariak are as Jehovah's [...]
-
Erantzunak izen-abizenez sinatuta (etab.) 2008/12/08
- Gure irakurle fidelak ondo dakien bezala, inoizkari honetan izen-abizen errealekin erantzun behar da, hala gauza itsusiak esaten zaizkigunean, nola (arrazoi handiagoz) mezu politak igortzen dizkiguzuenean. [...]
-
Olasagarre's a liar (or not) 2008/12/17
- Sorry Mr. Olasagarre, but I've discovered that you were trying to tell us a lie. I was convinced that "Irakurri gabeko liburuen kritikak" was a [...]
-
Gandiagako Mahaia 2008/12/17
- After reading today´s newspaper, and concretely this article written by franciscan Joxe Arregi critizising Vatican's position about homosexuality (not only postfreudian, postnational, postqueer and postbasque [...]
-
san ferminak... 2008/12/03
- basakeria askatzeko bide egokiak bilatzen ditu doktrina katolikoak, ondo kontrolatutako "askapen" egunen ostean dena ondo lotuta. ohitura katolikoetan bat egiten dute teorian ideologia oso ezberdina [...]
-
dandy kuadrila 2008/12/08
- egia esan, extrarradioetako, hots, periferietako, hots, aldirietako pertsonaJez edo frikiz edo modernikiz edo post-modernikiz beteta dago gure baratza eta dagoena ikusita, niri grazia asko egin [...]
-
eta bakarka? 2008/12/08
- Klaro. Jakina, ze uste zenuen, azken batean, postindependentistak garen arren, euskaldunak gara, koadrilan egiten dugu (ia) guztia. Hala ere, euskalduntasuna ez bada koadrilismoa behintzat gainditzeko [...]
-
eta bakarka? 2008/12/08
- Seguru nago denak elkarrekin zeundetelako ausartu zinetela horrela. Baina bakarka joan izan bazinate...
-
Gutxi falta da 2008/12/03
- Ez egin garraxi, nafar jatorrak lo daude oraindik. Iratzargailua abenduaren 12an dute jarrita, naski. Maite ditut maite gure bazterrak, pixaren lurrinak ezkutatzen dizkidanean...
-
Akademiaren pisua eta effektua, ona edo ez hain ona 2008/10/10
- Nik ez dut izan honen berririk gaur arte, zapatua 6 abendua 2008. Gustura irakurri dut eta agertu nahi diot (dizkiot) eskerrak ai Mikel Hernández Abaitua. [...]
-
haiku-maikuren inguruan 2008/09/17
- hara, tontamentien zer topatu dodan zuenian... haiku-maiku horren gaineko diskusiñua. Bueno, ni ez naz teorikoa, are gehiago, teoria guztietatik saiatzen naz alde egiten, baina tira... [...]
-
Hobe beharrezko kritika Euskaltzaindiari 2008/10/10
- Demagun 15, 25 eta 40 urteko hiru euskaldun alfabetatu elkartzen ditugula euskararen inguruko galdera sorta bati erantzuteko. Hirurek hutsik egin gabe eskolan ikasitakoa zintzo erantzungo [...]
-
(k)aiku-ena ni 2008/09/17
- Orain ikusi dudanez, zure aurreko mezua goitik-behera alderantziz ulertu dut, eta beraz, ados esaten duzunarekin eta barkatu gaizkiulertua. "Miope poeta/poeta miope"-rekin esan nahi nuena da [...]
-
islada, eredu baino 2008/09/17
- Mila esker, Beñat, ekarpenarengatik. Agian "eredu" ez da hitzarik onena, baina izenburua bapatean idatzi nuen, eztabaida pizteko asmoarekin edo. Estilo ariketa parodia bat da, eta [...]
-
Haiku Maiku 2008/09/17
- Ez nago batere ados Haiku Maiku-ren irakurketa horrekin. Poema hori hain zuzen ere "Elkartasunezko poesiaren" kontrarioa iruditzen zait (baldin eta ondo ulertu badut zein motatako [...]
-
EUSKARAREN HOBE BEHARREZ beti ere 2008/10/10
- Euskaltzaindiari buruz, Mikelek duen ideia orokorrarekin bat nator, arauak bete ezean heriotza zigorrera kondenatua gaudela baitirudi askotan. Halere, esan behar dut ezer baino lehen, ni [...]
-
Elkartasunezko poesiaren eredu bat 2008/09/17
- Ezagutzen dudan "elkartasunezko poesia" eredurik interesgarriena honako hauxe da: HAIKU MAIKU (Paddy Rekalde, Bilbo dub kronikak, Susa, 2004; 23-24 orr.) Poeta miope hau parke ondoko [...]
-
Angel Erro 2008/10/08
- Literatura Unibertsala bezalako sail bateko salmentak, egia da, ez dira euskal literatura onaren bermea, baina bai euskal irakurle onarena. Eta irakurleez ari nintzen ni.
-
JENDE ASKOK GALDETU DIT "TIRADERA" ETA "TIRADOR(A)" HITZEZ 2008/10/10
- Jende askok galdetu dit “tiradera” eta “tirador(a)” hitzez. Aspaldikoa da Euskaldun jendearen jakinmin linguistiko handia. Frantsesez, jakina denez, “tiroir” da. “Kaxoi” bezala, ez dira euskal [...]
-
"Tiradera" eta "tiradora" 2008/10/10
- Iñigo izeneko irakurle batek esan digunez "tiradera" hitza arrunt-arrunta da Busturialdean. Gainera honako hau ere pasatu digu: "Hemen duzue Alberto Mtz. de la Cuadraren "Nabarnizko [...]
-
Tiradera ez da zatarra 2008/10/10
- Tiradera berba ez zait zatarra iruditzen, eta artikuluan esaten nuen bezala, sinonimo-murrizketaren kontrako idazkia ere bada idatzi dudana, eta ez diot "tiradera" berba idazteari uko [...]
-
Tiradera 2008/10/10
- Niri ere bereziki zatarra iruditzen zait "tiradera" hitza. Hasieran ulertu ere ez nuen egiten. Orain uzten diot irakurtzeari, testuren batean aurkituz gero. Euskaltzaindian inoiz ez [...]
-
Pruden Gartziari erantzuna 2008/10/10
- Horixe azpimarratu nahi nuen, "arau" hitza gaizki jarrita dagoela, Euskaltzaindiak beti egin dituelako "gomendioak". Azken bolada honetan "arau" hitza eta "erabili" inperatiboa asko hasi dira [...]
-
Desadostasunak 2008/10/10
- Interes handiz, baina nahiko presaka eta arin, irakurri dut goiko artikulu luzea. Zorionak. Ekarpen ona iruditu zait orokorrean. Pozgarria da kritikak egitea normaltzat hartzen den [...]
-
Anjel Errori 2008/10/08
- Harritu nahi "salmenta" kontzeptua irakurtzeak, literatura onaren berme gisa... gainera, gaztelaniazko itzulpena da ondo saldu behar dena (gaztelaniazko itzulpenak ondo saltzea da euskal literatura onaren [...]
-
Elkartasunezko Poesia II, figura bakartia: TURISTA 2008/09/17
- TURISTA turista, être décalé superficial sin causa gaizkiulertuaren artista sasiabenturazalea, hizkuntz-autoritarioa kanpotik cool, barnetik erreakzionario aldian-aldiko espekulatzaile irribarretsu aire kutsatzaile errealitate berrian aurreiritzien ezartzaile ingelesustelaren [...]
-
(Bir)Erantzun llabur bat 2008/09/04
- Objekzio arrazoitsuak egin dizkidazu, Ur, eta saiatuko naiz neurri berean erantzuten. Alde batetik, ados nago Hamaika pausori buruz diozunarekin: niri ere izugarria iruditzen zait: gai [...]
-
Bi ohar 2008/09/04
- Aupa Iban, irakurri dut zure azkena eta beste batzuetan baino gutxiago egiten dut bat bertan azaltzen duzun ikuspegiarekin, nahiz orokorrean interesgarria den eta defendagarria iruditzen [...]
-
estilo femenino intimista (estilo ariketa) 2008/06/20
- Zuetariko batek ba al du arazo bat emakume artistekin? Zuen ustez Emakumeok bakarrik interes gabeko liburuak idatz ditzakegu, eskerrak gizonak hor direla maila altxatzeko? Berriz [...]
-
Hiru kontsiderazio (gehiago) erantzun baten inguruan 2008/09/04
- Eskerrik asko zehaztasunagatik, Jokin, bihotzez. Baina ez duzu demostratzen zergatik den eraginkorragoa eta aberatsagoa, Gauzaz aritzeko orduan, oso xehea den kontakizun bat (nobela bat, adibidez), [...]
-
Agurra 2008/06/24
- Egun on, Jokin: Zer moduz zabiltza? Jesuitasko zure ikaskide bat naiz. Itsas-gain futbol-taldearen zure taldekide batzuen laguna: Luis, Jesus, Iñigo, Patxi(goian bego...),Peio eta abar. Txema [...]
-
Ez hain apalak izan! 2008/08/27
- Ez zaitezte hain apalak izan! Zuek ere, Volgako batelariok, egin dituzue zorroztasun psikologiko handia erakusten duten zerrendatxo batzuk (hau http://eibar.org/blogak/volga/archive/2008/02/11/volga-sarien-emanaldia-eta-II eta hau http://eibar.org/blogak/volga/archive/2008/01/10/volga-sarien-emanaldia-i adibidez).
-
Lau kontsiderazio euskal ipuingintzaren inguruan 2008/09/04
- Bakar-bakarrik puntualizazio bat, Iban, hartu didazun aipua kontestualizatzeko. Nik hura esan nuenean (“epilsiak babesten gaitu” delakoa), GAUZA ukitzen duten idazleez ari nintzen bakar-bakarrik, ez, orokorrean, [...]
-
kasketa harrapatu duzue 2008/08/27
- Batelariak beti bezain ironiko, baina oraingoan erresumin punttu bat nabari zaizue. Juan Luis Zabalak esana ez zaizuela ongi iruditzen ematen du; idazle ez-enrollatuentzako karnetak banatzen [...]
-
Esker onez, ezezkoa 2008/08/27
- Bihotzez eskertzen dizkizuet hala laudorioak nola eskaintza, adiskide maiteok, baina ezezkoa eman beste erremediorik ez dut. Ongi erreparatzen badiezue, nire zerrenda xume horiek, izen zehatzez [...]
-
turroia soberan 2008/07/24
- Ba zera, niri iruditzen zait Aristiri maiz etxekoandreei gertatzen zaien gauza bera gertatzen zaiola: Eroskira joan eta behar baino turroi gehiago erosten dutela eta, jakina, [...]
-
Aboa bete hortz 2008/07/24
- Ba neuri, artikulutxo honen estiloa ez dakit sarkastikoa dan, aristifoboa edo beste barik klase gitxiko errespetu falta merkea.
-
Isiltasunaren poesia 2008/08/07
- Asmatzen du Iker Aizpuruak. Isiltasunaren poesiaren bertuterik bat mugagabeko aukera konbinatorioan datza. Poema hau eta estilo honetako guztiak alderantziz, zirkulu kontzentrikoetan edo xakeko zaldiaren mugimenduen [...]
-
Alderantziz ere irakur daiteke! 2008/08/07
- Manifestatua hutsune ... erortzen bezala denbora Isiltasuna Alaba bat Tabernari bat Emakume manifestatua hutsune [...]
-
turroizalearen jatorri egiaztagiria 2008/07/24
- Barkatu, ahaztuta neukan benetako izen abizenak derrigorrezkoak zirela zuenean, eskubiko zutabearen arabera. Patxitrapero sinatzekotan ere egon naiz.
-
made in china 2008/07/24
- Pakoren sermoiak gustora eta errez irensten ditudan bezela, imitazio hau kostatu egin zait eztarrian behera eramatea, baina estimatzen da ahalegina. Barietatearen beharraz, ni ere bat [...]
-
ezustecool poetikoa 2008/07/04
- A, Kirmen Uribe irakurtzeko ze nolako gogoa sortu didan ariketak! Gau sargoritsu honetan behar dut cool piska bat, eta Kirmen piska bat es mucho cool. [...]
-
Aitite post-independentea 2008/06/16
- Batelaria ez nazen arren, eta zuentzat jarraian deukozuen harrikaldi horrek ahuntzaren eguerdiko doministikuaren balioa eduki dezakeen arren, bardin-bardin bidaltzen deutsuet. Harrikaldiak "Aitite post-independentea" deuko izenburua. [...]
-
azmatzekorik ez 2008/06/24
- La madre que te parió, Jokin, astebete bat eta inolako erantzunik ez! Euskal plumifero guziek entzun zizuten hitzaldia? Edo festaz festa ote dabiltza orain? Ezin [...]
-
Azkenik!! 2008/04/27
- Kaixo lagunok. Ez naiz blog honen irakurlea. Egia esan bere berri Postindependentziari buruzko Manifestua argitaraturik ikusi nuenean izan nuen. Ez dakit Errusiar idazleen iturri jariotsutik [...]
-
Free Vascovia Manifest 2008/04/27
- Kosovo,Lituania,Moldavia,Mazedonia... begibiztan dago Europa ekialdean errazago onartzen dituztela Estatu berriak. Goazen ba ekialdera! Euskal-Herriari Vascovia, sagardoa baino vodka, eta ikurriñan lekuan izar gorri bat. Free [...]
-
Eta Juanjo Olasagarrerena 2008/04/27
- Eta hemen Juanjo Olasagarrerena, baita Deian ere: Lotura here
-
Rikardo Arregiren ekarpena 2008/04/27
- Rikardo Arregik ekarpen gehigarria egin zion Deian Postindependentziaren kontzeptuari: hemen .
-
Asmoa ona da baina... 2008/04/27
- Bat egiten dut osorik eta puntuz puntu manifestuarekin. Arazoa da, "egiazko" nazioa lortzea zaila bazen, "itxurazko" nazioa lortzea ez dela errazagoa. Izatez mundu birtualean batzutan [...]
-
http://eibar.org/blogak/iturri 2008/04/27
- Nik (normalean) ez dut manifiestorik sinatzen. Bestela, hauxe bera sinatuko nuke gustura. Eta hona hemen gaztelerazko testuari lotura zuzena: Porque lo digo yo .
-
Postindependentzia, gaztelaniaz 2008/04/27
- Irakurle batek manifestua gaztelaniara itzultzeko ideia izan du, eta bere blogean ipini du: eskerrik asko. Hemen dago lotura: http://porquelodigoyo.com/2008/04/30/postindependencia/
-
serio demonio 2008/04/27
- Hau da igandeko Berriako Serio Demonio-n Lakastak eta Zaldieroak esan zutena: "Irakurle maiteok, edonola ere une politiko itxaropentsuan gaude, Volgako Batelariak webgunea osatzen duten idazleek [...]
-
Postindependentzia Eutsi.org-en 2008/04/27
- Postindependentzia Eutsi.org-en: http://www.eutsi.org/kea/lucha-social/euskalherria/postindependentzia-a-postponed-manifesto.html
-
Estetika vs etika 2008/04/27
- Aspaldi ez neban hain testu borobilik irakurtzen, ekarri asko! Neu be bat nator Fermin Etxegoien handiagaz eta bere proposamen estetikoekin. Hori, lehengo egunean "Berria"n Irati [...]
-
ongi etorri 2008/04/23
- Ongi etorri blogosferara Uxue! Irrikitan nago dildoa esku batean eta arratoia eta teklatuaren gainean beste eskua dituzula talde queer horretan zure parte hartzearen emaitzak irakurtzen [...]
-
milesker batelariei 2008/01/19
- Batelariak eta bateatzaileak ezin gara konparatu, sentitzen dut. Baina pozgarria da benetan inork kasorik egiten ez dizuela-ta nitaz oroitzen zaretela ikustea,benetan. Egitan. Zinez.Milesker.
-
Adiorik bai Aita Praile motorduna 2008/01/03
- “Euskadi-friki” Adiorik bai Aita Praile motorduna! Arantzazuko fraide motorduna ere hil da ba! Behinolako euskal kulturak izan duen aspaldiko salbatzaile, mokadu goxoen bezainbat paperen jale [...]
-
Abstemioak 2008/02/11
- Zuen erreportari maitea nahastu egingo zen deiturekin; abstemioa dena ni naiz eta ez Ibon. Portzierto, non zegoen Kirmen Uribe?
-
Markos Zapiainen adierazpenak 2008/02/11
- Erreportari baldarra Markos Zapianini adierazpenak atera ez zizkion hori. Hona bideo bat non Zapiainek luze eta zabal jarduten duen, besteak beste, telebistako esperientziaz. http://www.youtube.com/watch?v=MS827rUHkd4 [...]
-
RE: Poesiarekiko arazoa (II) 2008/01/03
- Aupa, aspaldian itzuli nuen Collins-en poema bat, zu-eta-ni beste erabilera bat gauzatuz. Itzulpena trakets samar da, baina uste dut merezi duela euskeraz zabaltzea. Hona hemen: [...]
-
Re: Poesiarekiko arazoa (I) 2007/07/24
- Jatorrizko argitalpenean (Random House, 2007) honako hau: My idea of paradise is a perfect automobile going thirty miles an hour on a smooth road to [...]
-
Volga sarien emanaldia (I) 2008/01/10
- Ona, dibertigarria, benetan, kontu honen emanaldia! Baina bi aldiz eman behar al duzue?
-
Re: Poesiarekiko arazoa (I) 2007/07/24
- Batelari bipilen beso gihar fermuki amoltsuok garai batean ohi zituzten literatur delikatessen, letretako zakardadeok beso zabal berriz eskaintzen segi lezakete, please, arren? Zirikatzeko baino ez [...]
-
Re: Poesiarekiko arazoa (I) 2007/07/24
- Volga volga, marinelak! Ei... volgazaleok jada benetan volgatzen hasiak gara, aspaldi honetan volgarik ez duzuelako volgatu. Zer volgatzen zaizue? Espero dut izugarrizko volga bat prestatzen [...]
-
Re: Euskal Letrak behin betiko erreformatzeko 2007/07/12
- Beharbada pixka bat berandu heldu naiz eztabaida honetara, baina Iruñean oporrak uztailean hartzeko ohitura ez dugu galdu oraingoz. Lehenago ere onartu izan dut Ibanen eskaintza [...]
-
Re: Poesiarekiko arazoa (I) 2007/07/24
- POESIA, GURE LAGUNA DA! Artikulu honekin dibertitu ostean, nik ere erosi dudan azken poesia liburua nola eta zergatik erosi dudan kontatuko dut, beti ere irakurzaletasunaren [...]
-
Re: Euskal Letrak behin betiko erreformatzeko 2007/07/12
- Dani Irigoienen gustu ez onegiko esaldi batzuk gorabehera, ni ados nago berarekin; nik ere uste dut euskal kulturaren giroa nazkantea dela, pobre analfabetoek ez dutela [...]
-
Re: Euskal Letrak behin betiko erreformatzeko 2007/07/12
- Kultur programa zehatz hau irakurri ondoren ezin dut galdera bat burutik kendu: Zer dela eta burua paretaren kontra astintzeko ohitura hori? Zaldua gure euskal planetarekin [...]
-
Re: Pepis Andereñoaren Kanonak 2007/06/27
- Oso ona, dibertigarri bezain sujerentea. Mikel, Jokin eta Aritzen modura, niri ere, lehen begiratu batean, kanonen bat falta zela begitandu zait. Baina ez nuen garbi [...]
-
Re: Pepis Andereñoaren Kanonak 2007/06/27
- Mikel Aizpuru eta Jokin Muñozen iruzkinen harira, kanon baten hutsunea nabaritu dut neuk ere: kritiko izatera jolasten diren eskribauena, hots, kanongile izateko aukera izan, baina [...]
-
Re: Pepis Andereñoaren Kanonak 2007/06/27
- Beste kanon batean idazle otzanen taldean jarri ninduten. Kategoria hori -otzan- ez dakit zuzen-zuzenean zuek egindako kanon hauetatik zeini dagokion. Orixek erabiltzen zuen zentzuan hartuz [...]
-
Re: Pepis Andereñoaren Kanonak 2007/06/27
- Mundiala. Bi kanon falta dira: Euskaraz liburuak idatzi arren, euskal idazle ez direnen zerrenda. Libururik idatzi ez arren, idazle direnen zerrenda. [...]
-
Re: Pepis Andereñoaren Kanonak 2007/06/27
- Hau da hau marka! Hau da hau frustrazioa! Hau da hau giza drama negargarria! Bizitza osoa kanon matxo-rockero-kanallaren buru izatera iristeko asmoz idazten, zertarako eta [...]
-
Re: Hyde Park: Euskal Herri posmodernoa 2007/05/29
- Ez dut kritikagarria ikusten kritikarien kritiken parodia kritikoa egitea, baina argi geratu zait kontu bat: aipatu dituzun klasiko horiek guztiak berrirakurri arte ezin izango gara [...]
-
Re: Klixearen kontra (baina pixka bat alde) 2007/05/13
- Artikulua irakurri ondoren Saramagoren Ensayo sobre la ceguera irakurtzen hasi naiz, (Ez dut oraindik bukatu)eta ez dakit onerako edo txarrerako, baina oso irakurketa klixistikoa, edo [...]
-
Re: Klixearen kontra (baina pixka bat alde) 2007/05/13
- Ene, zenbat kontu komentatzeko; saiatuko naiz nire iritzia botatzen puntu batzuen gainean behintzat. Iruditzen zait Aldekoak dioena, egungo literatur teoriko ugarik diotenaren ildotik, nahiko zuzena [...]
-
Re: Klixearen kontra (baina pixka bat alde) 2007/05/13
- Kaixo Ibon, Idazlea ez banaiz ere (letren errepublikaren onerako) historialari gisa idazkera lanabes dut eta zentzu horretan interesgarri zaizkit blog honetan eskribitzeko arteaz azaltzen diren [...]
-
Re: Klixearen kontra (baina pixka bat alde) 2007/05/13
- Javier Cercasen aipua irakurrita, Umberto Ecoren beste hau etorri zait gogora: "Pienso que la actitud posmoderna es como la del que ama a una mujer [...]
-
Re: Volga Sarietarako deialdia 2007/04/22
- AND THE WINNERS ARE (tarrratatatarrrrra ta): http://eibar.org/blogak/volga Zalantzarik gabe, eta egun literatura den kamaleoiak liburu formatua baztertu eta blogak eta abar txanpiñoiak bezala ugaritu diren [...]
-
Re: Volga Sarietarako deialdia 2007/04/22
- Gajoak gajo analisiak egiteko nora jo dezakedan esango zenidakete, faborez?
-
Re: Volga Sarietarako deialdia 2007/04/22
- Pozten gara zure iruzkinarekin, Juan Luis, ñabardura txiki bat egin nahi badiogu ere: eskaintzen ditugun datuak ez dira oinarri "gutxi-asko" errealdunak, guztiz zehatzak baizik, funtsezko [...]
-
Re: Volga Sarietarako deialdia 2007/04/22
- Irakurketa azkar batean, eta bestelako inolako baloraziotan sartu gabe, kontuan harturik testuko elementu guztiek oinarri gutxi-asko erreala-edo dutela, zilegi bekit galdetzea, ea zein den honako [...]
-
Re: Lau ebanjelistak 2007/04/02
- Eskerrik asko, Pruden
-
Re: Lau ebanjelistak 2007/04/02
- Eusko Jaurlaritzaren BILGUNEA katalogoan begiratuta "Afrikar literatura" etiketapean 10 liburu aurkitu ditut, guztiak ingelesez. Bat kopiatuko dizuet: Egilea: Ngugi, Wa Thiong'o Izenburua: Decolonising the mind [...]
-
Re: Lau ebanjelistak 2007/04/02
- Pruden, aipatzen duzun Jon Alonsoren liburua Euskal Karma da eta bertan agertzen den pertsonaia, oker ez banago, Kolko Mitxoleta. Liburu honek kanonizazio arazoa jorratzen du, [...]
-
Re: Lau ebanjelistak 2007/04/02
- Antonio García Ysábal da Afrikako poesiaz gehien idatzi duena gaztelaniaz. Tamalez liburu bat daukat eskura bakarrik: "Cancionero General Africano", Centro de la Cultura Popular Canaria [...]
-
Re: Lau ebanjelistak 2007/04/02
- Egia esan, ez dakit harrapatu dudan "mezua", zeren batzuetan eruditismoak horixe ekartzen du, meandroetan barna galtzea... nire arazoa izango da ziur aski. Baina ausartuko naiz [...]
-
Re: Luzio Utikan 2007/03/02
- Atzo, blog honetan idatzi eta denbora gutxira, norbaitek mezua bidali zidan sakeleko telefonora: Zre prpsmenak zntzurk ez. ETXLRk kontu inportnt.agoak! Horrelako mezuak ulertzeko gaitasun exkaxa [...]
-
Re: Luzio Utikan 2007/03/02
- Anjel, zure artikulu horrek sari bat merezi du. Ez da bidezkoa urtero hain sari gutxi banatzea. Zergatik saritu argitaraturiko liburuak besterik ez? Gauza hauetaz pixka [...]
-
Re: Susmo txarrak 2007/03/10
- Kaixo lagunok: Philip K. Dick eta "Susmo txarrak" artikulua dela eta, Edu Lartzanguren edo Eli Laztangurenek idatziak aitzaki, Ostielan atera genuena zela eta erantzun pare [...]
-
Re: Susmo txarrak 2007/03/10
- Zuloak betetzeko: 1- "Amets egiten dute yonkiek tripi elektrikoekin?" testua Ostiela aldizkarian agertu zen sarerako bidea egin aurretik. Edonola ere joan eta etorriko bidaia izan [...]
-
Re: Labartzari agur 2007/02/20
- Erran dezadan, hasteko, ez dela Txillardegiren nobela hau, nire ustez, haren onenetako bat. Baina egileak bere ildo filosofiko existentzialistan jarraitzen duela honetan ere, erranen nuke. [...]
-
Re: Gay poesia: Jacek Dehnel 2007/01/28
- Eskerrik asko, Rikardo.
-
Re: Labartzari agur 2007/02/20
- Ez dakit Rikardo, aspaldi irakurri nian liburua eta baita haren gaineko iruzkina idatzi ere. Hirea irakurri ondoan pentsatu dut nirea hona ekartzea, kointzidentzia puntuak badaude [...]
-
Re: Labartzari agur 2007/02/20
- Irakurleak barre-algarak ugari egin ditu. Irakurleak ez du nobela irakurri, eta ez daki irakurri egingo duen, baina uste du irakurri duen kritikoaren kritikak alderantziz jartzen [...]
-
Re: Bidaia-literaturaz, eta abarrez 2007/01/19
- Oso interesgarria (benetan diot). Ez naiz ordea gai nagusian sartuko. Espainiako Urrezko Mendeaz diozunak Alatriste ekarri dit gogora eta horretaz dihardut nire blogean ( hemen [...]
-
Re: Zenbait ohar euskal ipuingintzaz 2006/12/19
- Eta zer da literatura, galde nezakeen orduan, baina ez dut egingo, inork tontotzat har ez nazan, jakina, ez galdera interesgarria iruditzen ez zaidalako. Zeren, gauden [...]
-
Re: Zenbait ohar euskal ipuingintzaz 2006/12/19
- a) Aingerurentzat. Zure sintesi ahaleginari dagokionez: ideia interesgarria (eta, beraz, eztabaidagarria) iruditzen zait, bai. Etorkizunaren (eta Barajasen) inguruan, bestalde, guztiz ados. b) Prudenentzat. Arrazoi duzu: [...]
-
Re: Zenbait ohar euskal ipuingintzaz 2006/12/19
- Eta orain serioago (ez, hala ere, erabat serio). Burutazio bat, Iban Zalduaren tesiaren eta nire antitesi korporatibistaren artean sintesia-edo izan litekeena: Eta nobela balitz iraganari [...]
-
Re: Zenbait ohar euskal ipuingintzaz 2006/12/19
- Aizu, Iban, "kultura burgesa", "kapitalismoa", "iraultza burgesa"... eta, horrekin konformatu ez, eta Keynes!!! Eta hori urbi et orbi adierazi ondoren, hor nonbaiten, "kapitalismoak ohitu gaituela [...]
-
Re: Zenbait ohar euskal ipuingintzaz 2006/12/19
- Kar, kar, kar; ez nuen uste kontuari zuk helduko zenionik, Aingeru... Arrazoia eman behar dizut; gainera, ezin dut eztabaidatu bere azkeneko lanerako nobela historikoa bezalako [...]
-
Re: Zenbait ohar euskal ipuingintzaz 2006/12/19
- Ez, Iban. Aspaldi handitik duk tema. Ez duk aukerarik galtzen guri morala higatzeko, bazterrak noizbait hustuko ditugun esparantzan. Orain, postmoderniaren amua bota diguk. Beraz, ipuingileago [...]
-
Re: Poor as folk 2006/11/10
- Elkarrekin izan ginen Burlata ondoan Artean ez zintudan ordea orain bezain ongi ezagutzen Ez nintzaizun kasu bitxi bat aipatzera ausartu Baina gaur goizean zure liburu [...]
-
Re: Poor as folk 2006/11/10
- Oro har, esan behar dut, Beñat Sarasolarekin bat nator, hizkuntzen arteko solasaldi transnazionalari dagokionez. Tradizio guztiak ditugu gureak. Pena bakarra da gure tradizioa ez gurea, [...]
-
Re: Poor as folk 2006/11/10
- Ikusten dut aipatzen duzun arazoa, baina ez dakit ba, zalantza batzuk ditut. Batetik, ez dut uste dialogo literarioa literatura nazionalen barnean bakarrik ematen denik, ezta [...]
-
Re: Literatura ala konpromezua 2006/04/27
- Aspaldian ez nuela euskal eleberririk irakurtzen eta honekin topatu naiz. Egia esateko morbo hutsak erakarri nau eta tiratu nau liburua azkenerarte irakurtzera. Gerora berririk izan [...]
-
Re: Gay poesia: Cathal Ó Searcaigh 2006/10/24
- Eskerrik asko, Rikardo.
-
Re: Naturaren kontra 2006/10/10
- Ez da Wilde edo Cortazarren bezain ederra; baina tira, Woody Allen-en zita bat, berarentzat natura zer den azaltzen: Zer den natura niretzat; ba, ez dakit [...]
-
Re: Naturaren kontra 2006/10/10
- Naturaren kontrako apologista ospetsuen zerrenda honetan Woody Allen handiak ere egon beharko luke, zalantzarik gabe. Hainbat filmetako pasartetan erakutsi du, ohiko umorearekin, naturaz gozatzera joateko [...]
-
Re: Naturaren kontra 2006/10/10
- Artikulua amaituta neukala, Rikardo Arregi adiskideak komentatu dit gaiaren inguruko Julio Cortázar idazlearen testu batez gogoratzen zela, eta nik ere irakurria nuenaren inpresioa izan dut. [...]
-
Re: Jose Ramon Goikoetxea Ardotxi: "Mentxakaren aitorpena". 2006/10/03
- Halako batean konturatu naiz nire erantzunaren zain egon litekeela norbait. Eta, reality show zalea ez ba naiz ere, pentsatu dut erantzunik egokiena Prudeni berari igorri [...]
-
Re: Durangoko Azoka 2006ko nobedadeak (eta III) 2006/09/12
- Eskerrak! Banituen zalantzatxo batzuk: hauek ez dira bake mundialaren kontrakoak izango? Orain askoz lasaiago gelditzen naiz, nire ignorantzian. Milesker.
-
Re: Durangoko Azoka 2006ko nobedadeak (eta III) 2006/09/12
- Harritu gaitu Ion Olanoren galderak, argi zegoela uste baikenuen: probokatzea eta dibertitzea oso bigarren mailako gure intentzioen artean baino ez zeuden. Emanaldi hauen helburu nagusien [...]
-
Re: Durangoko Azoka 2006ko nobedadeak (eta III) 2006/09/12
- Barre batzuk egin ditut, bai, zuen azken testuekin. Ondo ikusten dut gure mundutxo honetan, gauzak hain serio hartzeari utzi, eta barre egitea, denen kontura. Baina [...]
-
Re: Durangoko Azoka 2006ko nobedadeak (eta III) 2006/09/12
- Nirea ez da literatura erlijiosoa. Auto-laguntza esaten zaio jenero horri, ezjakinok halakook!
-
Re: Durangoko Azoka 2006ko nobedadeak (II) 2006/09/07
- Umbralek bere garaian egin bezala, haserretu naiz neu ere: ez dakit zein helburu ilunekin, baina nire liburua ahaztu bakarrik ez, boikoteatu ere egin duzue. Esklusiba, [...]
-
Re: Durangoko Azoka 2006ko nobedadeak (I) 2006/09/04
- Iñigo Astizi: Eskertzen dizugu informazioa, baina Durango Azokako nobedadeen sail honen hurrengo zintzilikaldian argi geratuko den bezala, aipatzen diguzun Post-it-ak ez da izango Pako Aristik [...]
-
Re: Durangoko Azoka 2006ko nobedadeak (I) 2006/09/04
- Beste nobedade bat: Askoren artean (2006): Volgako zirgariak, Guggenheim arg., Bilbo, 237 orr. Errusiako artearen erakusketa eskaintzen du hileotan Bilboko Guggenheim museoak. Bertan ikus daiteke, [...]
-
Re: Durangoko Azoka 2006ko nobedadeak (I) 2006/09/04
- Zoritxarrez Iñigo, hainbeste tematu zara ezen, Eremulauak edizioguneak kaleratu behar zuen liburu kolektiboa ez da Durangorako prest izango: Hala ere proiektuaren berri emango dut, tarte [...]
-
Re: Durangoko Azoka 2006ko nobedadeak (I) 2006/09/04
- Ezin da Durangoko uzta aipatu egunkari, aldizkari eta bestelako erakundeek ateratzen dituzten egutegi, ale berezi eta bitxikeriak aintzat hartu gabe. Aurten Berria berrituak berriro ere [...]
-
Re: Durangoko Azoka 2006ko nobedadeak (I) 2006/09/04
- Ez nuen uste zuek ere hain krudelak izango zinetenik. Durangoko azokaren alderik komertzialenean erori zarete, merkantilismo hutsean eta proposamen interesgarrienak bazterrean utzi dituzue, hain zuzen [...]
-
Re: Televisioneaz 2006/07/05
- Topikoen gainean mintzatzen ari garela, "Nobelaren krisia" eta "Filmeek nobelak baino hobeto betetzen dutela hauen funtzioa" ere ez da entzuten dudan estreinako aldia. Baina zein [...]
-
Re: Televisioneaz 2006/07/05
- -Eta ze izan zen irakurri zenuen azkeneko gauza?- galdetu zioten telebistako saio elitista hartan ustez planetako azken irakurle zahar-zaharrari. -Ia-ia ez dut gogoratzen. Oso gaztea [...]
-
Re: Televisioneaz 2006/07/05
- Aristik literaturaren balioa bizitza ulertzean datzala idatzi du Note Book liburuan. Zorionez ala gaiztoz, uler al daiteke egungo mundua telebistarik gabe? Egia da telebistaren ezaugarriek [...]
-
Re: Televisioneaz 2006/07/05
- Telebista "Kutxa Ergela" da. Internet zikinkeriazaleen eta biziotsuen tresna da. Literatura kultura da. Topikotzarrak, zalantza barik. Telebistak be euren saio duinak eta interesgarriak eskaintzen dituelako, [...]
-
Re: Televisioneaz 2006/07/05
- La revolution ne sera pas télévisé
-
Re: Gay poesia: Brane Mozetič 2006/06/28
- Oso interesgarria, benetan. Eskerrik asko olerki hauek hemen uzteagatik. Bestela, ez nuke sekulan poeta hau ezagutuko!
-
Re: Apurketa literarioaren posibilitatearen inguruko solasaldia 2006/06/14
- Aupa Iñigo, aspaldiko! Zure komentarioaren harira, eta jarri duzun loturaren testua irakurrita aurreko egunean lagun batekin izan nuen eztabaida etorri zait gogora. Telebistan Danimarkako nerabe [...]
-
Re: Apurketa literarioaren posibilitatearen inguruko solasaldia 2006/06/14
- Jakin nahi nuke zein tabernatan biltzen diren bi hauek, albotik entzuten egoteko, eta tearekin txokolatetxoak ematen ote dituzten ziurtatzeko, edo soilik kafearekin. Gunther von Hagens [...]
-
Re: Nola euskararatu soneto bat 2006/05/24
- Angel Erro idazkideak --ez naiz ausartzen adiskide deitzera eta nolabait izendatu behar-- aipatu nauenez blog honetan, eta ni baino adiago egoten den batek eman baitit [...]
-
Re: Nola euskararatu soneto bat 2006/05/24
- Bilioi bat esker, Manu. Artikulu batean (klikatu hemen ) ikusi ahal izan dudanez, gai eztabaidagarria izan daiteke, frantses eta ingelesek modu batera ulertzen omen dute, [...]
-
Re: Nola euskararatu soneto bat 2006/05/24
- Nire poza adierazi nahi dut aspaldion hedabideetan itzulpengintzari eskainitako arreta (urrunago joan gabe, joan den larunbateko Mugalarin X. Olarrari egindako elkarrizketa eta A. Erroren zutabea, [...]
-
Re: Fribolitatearen aldeko manifestu eruditua 2005/10/14
- Beste aipu bat, Bruce Beresford zinema zuzentzailearena, pasa den astean Sergi Pàmies-en zutabean irakurria: "Uste dut moda mespretxatzen duten lagunak azalekoak direla. Azala gure existentziaren [...]
-
Re: Literatura ala konpromezua 2006/04/27
- Progreso kontuetan agnostikoa naiz erabat, beste kontu askotan bezala. Aurrerago geundela esatean zera esan nahi nuen: fikzioari aitortzen diogula errealitatea ezagutarazteko edo aztertzeko duen ahalmena, [...]
-
Re: Literatura ala konpromezua 2006/04/27
- Rikardo: Bada zure mezuan harritu nauen kontu bat, alegia, "eztabaida hauek gaindituta zeudela" edo "urrats pare bat aurrerago (omen) geundela". Urrats horiek nora doaz? Aurrera? [...]
-
Re: Literatura ala konpromezua 2006/04/27
- Nik ez dut ezer ere esan (edo ez nuen esan nahi behintzat) nobelaren sinesgarritasunaz. Zehatzago esanda: ez dut ezer ere esan ez oro har nobelak [...]
-
Re: Literatura ala konpromezua 2006/04/27
- Nobelaren sinesagarritasunaren kontua agertu da berriro. Nahastuta nago. Askotan entzun dut errealitatea ezagutzeko hobe dela fikzioa txostena baino, baina badirudi kontrako iritzia sendoa dela, errealitatea [...]
-
Re: Literatura ala konpromezua 2006/04/27
- Interesgarria iruditu zait, Ur, zure hitzaldi-artikulua, eta bat egiten dut esaten dituzun gauza askorekin, konpromisoaren inguruan, errepikapen literarioa saihesteko kezkari buruz edota idazlearen perbertsioaz esaten [...]
-
Re: Heterosoxoak eta beste 2006/03/22
- Oso ona "turbokapitalista"ren kontzeptua, were you thinking about (adibidez) Berlusconi, maybe? Gaurko egunkarian artikulu bikaina irakurri dot, Asier Santillanek idatzitakoa (Giza Eskubideen Kosovoko begiralea), "Balkan [...]
-
Re: Heterosoxoak eta beste 2006/03/22
- Ikusi dut, azkenean ere, hiltzeko eguraldiaren gainean darabilzuen jarduna. J.L.Zabalak eman zidan abisua. Ikusi dut, beraz, edo begiratu. Bizimoduko urak harrotuxeak ibili ditut, eta irakurri [...]
-
Re: Heterosoxoak eta beste 2006/03/22
- Juanjoren poemek akuilaturik, eta nostalgia erabat gaitzesgarri ez zaidala erakusteko, ni ere animatu naiz poema bat hemen jartzera (argitaragabea), nire jarrera naturala ("unean uneko beroaldiak [...]
-
Re: Heterosoxoak eta beste 2006/03/22
- Oso poema ederrak dira, Juanjo. Eskerrik asko hemen paratzeagatik. Oso aukera egokia iruditu zait. Eztabaidari dagokionez, iruditu zait gehiegizko gaitzespen moduko bat hedatu dela nostalgiaren [...]
-
Re: Heterosoxoak eta beste 2006/03/22
- Eztabaida nondik joan den ikusita deja vu sentsazio bat izan dut, eta akordatu naiz nik noizbait idatzi nituela poema batzuk nostalgia eta joandako gure aiton-amonen [...]
-
Re: Heterosoxoak eta beste 2006/03/22
- Baga eta nagusia Nik ez diot ez Olasagarreri eta ez beste inori ultradesarrollista, teknokratiko eta neoliberal deitu, ezta akritiko ere (ikus Markuletaren bigarren erantzuna). Nik [...]
-
Re: Heterosoxoak eta beste 2006/03/22
- Nik pentsatzen dut "nostalgia + utopia" koktela arriskutsua dela. Nik onartzen ditut, eta sinpatiko egiten zaizkit, etorkizunerako proiektu ongurako bat dutenak (nik, esaterako, badut bat), [...]
-
Re: Heterosoxoak eta beste 2006/03/22
- Ez naiz hasiko Iñaki Segurolaren tesiak eztabaidatzen; uste dut Juanjo Olasagarrek haren testuen tonuaz esaten duena zuzena dela, baina aitortzen dut, paradoxikoki, jasangarriagoa egiten zaidala [...]
-
Re: Heterosoxoak eta beste 2006/03/22
- ZER EDO ZER AZALTZEKO ASMOTAN Beste tonu batean saiatuko naiz nire jarrera apur bat azaltzen. (Hala ere, Juan Luis, gauzak argitze aldera: Batetik, nik ez [...]
-
Re: Heterosoxoak eta beste 2006/03/22
- Gero eta gutxiago ulertzen dut kontu hau. Patziku Perurena irakurtzea eta Patziku Perurenak esandakoari bueltak ematea, benetan, aberasgarritzat daukat (kasu askotan behintzat, ez bere artikulu [...]
-
Re: Heterosoxoak eta beste 2006/03/22
- Ziur naiz Segurolaren liburuan ederrak eta egiazkoak diren hainbat gauza esaten direla. Ziur naiz, era berean, beste horrenbeste esan daitekeela Benedikto XVI.aren azken entziklikaz. Eta [...]
-
Re: Heterosoxoak eta beste 2006/03/22
- Doala aurretik ez daukadala Segurolaren liburua (osorik) irakurtzeko inolako asmorik. Eta esango dut zergatik ere: doinua ezagunegia zaidalako, eta eramanezina; tripako minak bestela ere naturalak [...]
-
Re: Heterosoxoak eta beste 2006/03/22
- Ezin diat ulertu hirea, Juanjo. Nik oso bestelako irakurketa egin nioan Iñaki Segurolaren liburuari. Nik ez diat uste Iñaki salbaia onaren, salbaia gaiztoaren edo (bere [...]
-
Re: Roberto Arlt Euskal Herrian (eta III) 2005/11/11
- Txalapartan liburu hori kaleratu eta aurkeztu genuen pasa den hilabetean "El Mundo" egunkaritik hartutako artikuluekin, hemeroteka lana eginaz. "Aguasfuertes vascas" liburudendetan salgai dago. Agur bero [...]
-
Re: Zertarako irakurri (gure garaikideak) 2006/02/24
- Nik, klasiko eta garaikideen arteko kontuari baino, hasierakoari heldu nahi diot, beste puntu bat gehituz Leviren zerrendari: 10) Larrrua jotzeko. Gertatzen zaiguna da, behin idazten [...]
-
Re: Zertarako irakurri (gure garaikideak) 2006/02/24
- Gutaz gehiago jakiteko irakurtzen dugu, eta jakintza horretan zer edo zer aportatzeko idazten, nire kasuan behintzat. Gizakiaren jokabidean bada zerbait amankomuna dena, gizartearen arabera, eta [...]
-
Re: Zertarako irakurri (gure garaikideak) 2006/02/24
- Uste dut ez naizela ni inor halako zerrenda bat proposatzeko: nire aldetik harrokeria gehiegi litzateke. Esan dizakezut zeintzuk diren, adibidez, hor goian aipatutako Woolfen liburuan [...]
-
Re: Zertarako irakurri (gure garaikideak) 2006/02/24
- Iritsi naiz amaierara azkenean... Galdera bat bota nahi nizueke, eta erantzungo bazenidakete eskertuko nizueke. Ea. Gazteak gara eta ez dugu klsikorik apenas irakurri. Liburuen zatitxo [...]
-
Re: Blogen eta literaturaren gaineko solasaldia 2006/02/17
- Zein da arazoa, beraz? Testuak toki batean baino gehiagotan agertzea? Julen Gabiria? Deia? Berria? Andoni Egaña? Tere Irastortza? Abertzaleak? Oinaztarrak, ganboatarrak... eta, orain, luziotarrak? Xingarra? [...]
-
Re: Bertsolaritzari buruzko solasaldia 2006/01/26
- Gure erantzunarekin ez genuen zalantzan jarri nahi epaimahaiaren erabakia, inolaz ere: epaimahaiek beti dute arrazoia. Guk atera nahi genuen kontua ez zen hainbeste nork eman [...]
-
Re: Bertsolaritzari buruzko solasaldia 2006/01/26
- Epaimahaia osatu genuen Yolanda Arrietak, Alex Sarduik, Alaitz Sarasolak eta nik (Julen Gabiria). Ehun eta hamabi gutun irakurri ostean, dudarik gabe, hori izan zen onena, [...]
-
Re: Bertsolaritzari buruzko solasaldia 2006/01/26
- Nortzuk osatzen zuten epaimahaia?
-
Re: Bertsolaritzari buruzko solasaldia 2006/01/26
- Bestela, erreparatu honi . Oh, my god, we can't believe our eyes!
-
Re: Bertsolaritzari buruzko solasaldia 2006/01/26
- Ba ez dakit zer esan... Zenbait kontutan ez nago batere ados hemen esan dituzuenekin: preso hitza aipatu eta mundu guztia segituan txaloka hastearena batzuetan (askotan, [...]
-
Re: Kearen truke 2006/01/05
- Ni ez naiz literaturzale amorratua, baina uste dut nobela ongi dagoela eta merezi duela. Literatura beltza aipatu dute eta, horren harira, gogoratu nahi dut Txema [...]
-
Re: Zein da adj? 2006/01/11
- Beste ekarpen bat badu, ukaezina: Cortázarren Rayuela-ren antzera, edozein ataletatik has zaitezke irakurtzen eta kontakizunean (edo kontakizunik ezean) barrena nork bere bidea hautatu dezake.
-
Re: Kearen truke 2006/01/05
- Atzoko nire oharra ez zen zuzena, aurreko erantzunak piztuta, beroarena kendu barik bidali bainuen. Nire desenkusak Aritz Gorrotxategi eta Patxi Gallegori (zeintzuen lanak ez baititut [...]
-
Re: Zein da adj? 2006/01/11
- Uste dut ahaztu zaizula nobela honen ekarpenik handiena aipatzea: eleberri elebiduna da!
-
Re: Kearen truke 2006/01/05
- "...Aritz Gorrotxategi, Jon Arretxe edo Patxi Gallego euskarazko literaturan tabuak apurtzen laguntzen dabilz" Bigarren zatiarekin ados: begitxookin ikusi dut nik horietako bat, gaztetxoz betetako areto [...]
-
Re: Kearen truke 2006/01/05
- Ez gagoz ohituta euskaldunok fikzinozko munduan poliziak protagonistak izateko, hala euskarazko elebarrietan zelan Euskal Telebistan. Denporak sendatzen ei dau dana baina, bien bitartean, Aritz Gorrotxategi, [...]
-
Re: Idazle Eskolaren Hirugarren Ikasturterako egitaraua 2005/12/22
- Sustatun ikusi dut zuen erreferentzia eta idazten ikasteko prestatu duzuen egitaraua oso interesgarria iruditzen zait, baina irakasle asko ez ditut ezagutzen. Ezin duzue irakasleen cv [...]
-
Re: Idazle Eskolaren Hirugarren Ikasturterako egitaraua 2005/12/22
- Kar, kar, kar!
-
Re: Idazle Eskolaren Hirugarren Ikasturterako egitaraua 2005/12/22
- Azken oharra irakurrita, lasaitu ederra hartu dut, ze nik ez dut ostirik pintatzen zaharretxe batean; uste dut, bamos. Asike nire partez, T. Irastortzak eman beharko [...]
-
Re: Idazle Eskolaren Hirugarren Ikasturterako egitaraua 2005/12/22
- jajajajaja... ai ene, ze ona... mehatxua ederki bete dezue!
-
Re: Hamaika galdera liburu baten aurrean 2005/11/17
- Kaixo Ibon: Oso polita eta interesgarria zure iritzi luze hori, gauza asko ukitzen dituzu, baina nahiko modu arinean, azalean, eta askotan interpretazio okerra emanez, zeure [...]
-
Re: Roberto Arlt Euskal Herrian (eta III) 2005/11/11
- Nik aipatu edizioa aurtengo uztailean erosi nuen, Corrientes kaleko liburudenda horietako batean. Bai gustura eta azkar irakurri ere, hain dira zorrotzoak askotan gutaz egiten dituen [...]
-
Re: Dubravka Ugresic-i elkarrizketa 2005/10/27
- Ez dakit nahikoa ingeles elkarrizketaz ondo jabetzeko, baina nirea da errua, ez Ugrasicena. Baina harritzen nau biziki ingelesaren apologiak. Latin berria omen. Dirudienez, ez da [...]
-
Re: Udako beroaldiak 2005/11/03
- Zorionak artikuluagatik, gai interesgarri dezente jorratzeko bidea irekitzen du-eta. Niri burura etorri zaizkit, besteak beste, Fredic Jamesonen postmodernismoaren gaineko hausnarketak; uste dut harira datorrela batez [...]
-
Re: Dubravka Ugresic-i elkarrizketa 2005/10/27
- Agian ahaztu zaigu esatea Dubravka Ugresicen ama Bulgariakoa dela. Euskal Herrian badirudi beti dela beharrezkoa azterketa genealogiko-botanikoa azaltzea. Horregatik esango du agian berarentzako aberria Itsaso [...]
-
Re: Dubravka Ugresic-i elkarrizketa 2005/10/27
- Zergaitik onartuko ete ditu Ugresic andreak Jugoslaviaren inguruko mugak eta ez Kroaziaren ingurukoak? "There is a basic difference: the literary space (in Jugoslavia) was much [...]
-
Re: Dubravka Ugresic-i elkarrizketa 2005/10/27
- Bejondeizuela elkarrizketagatik. Konparatzen Euskal Herriaren eta Kroaziaren arteko antzekotasun eta desberdintasunek luze joko lukete, Austria eta Alemania batu berriaren papera aipatu beharko litzateke, mendeetako ikuspuntua [...]
-
Re: Philip Larkin-en poemak (I) 2005/09/28
- Eskerrik asko, Juanjo. Mila esker. Zoragarria izan da poema hauek irakurtzea (aitor dut hitzaurrea irakurtzeko pazientziarik ez dudala izan). Eta egia osoa aitortzeko, gaineratu beharko [...]
-
Re: Fribolitatearen aldeko manifestu eruditua 2005/10/14
- Eta, zuen baimenaz, 16) "Quien pensa mutcho, no se le fada Yeruchalaim" -gehiegi pentsatzen duenak ez du helburua lortzen-. Eta 17) "Por una magajica semos [...]
-
Re: Roberto Arlt Euskal Herrian (I) 2005/09/14
- Fitxaje ona, Rikardo. "Yo permanezco estupefacto...Las ilusiones políticas de esta masa que grita simultáneamente: "¡Viva la religión; abajo el fascismo!" desconciertan al observador más cínicamente [...]
-
Re: Gure Literaturaren geroaz 2005/07/27
- Estimatua dago, baina Ibanek, ohi duenez, konfiantza handiegia du nire ahalmen literarioan. Dena dela, apokrifozaleegia naiz halako proiektu bati ezezkoa errateko, batez ere hark aipatzen [...]
-
Re: Han goitik itsasoa ikusten da: kritika saioa 2005/04/19
- GERRA, MAITAGARRIEN MUNDU BATEAN. Bai, literatura onekoa dugu nobela hau, Connemarakoa baino hobeagoa nire ustez, ados nago horretan Angel Errorekin. Niri, baina, ez zaizkit inporta [...]
-
Re: Literatura eta zahartzaroa 2005/08/03
- Xabier Letek Brel-en abestiari egindako itzulpenean, musikaren neurrira egokitu beharragatik, jatorrizko testutik asko galtzen dela iruditzen zait, eta denbora pixka bat hartu dut itzulpen fidelagoa [...]
-
Re: Literatura eta zahartzaroa 2005/08/03
- Zure burutazio hauek irakurrita, Jacques Brel -en zaharrei buruzko abesti eder eta gogor bat datorkit burura (hiru aldiz "buru" esaldi baten!). Badakit hemen literaturaz aritzen [...]
-
Re: Gure Literaturaren geroaz 2005/07/27
- Nik ere bat egiten dut, nola ez, Angelen proposamenarekin. Gure literaturaren tradizio ziztrinean dauden hutsuneak betetzeko premia larrian gaude, eta apokrifoak bide ezin hobea begitantzen [...]
-
Re: Gure Literaturaren geroaz 2005/07/27
- Bonjour, asko gustatu zait zure manifestua apokrifoen alde. Gauza bat: helenismoaren aroan eta beranguago, Erroman eta, modakoa zen andere nobleen artean Saforen estiloko poemak idaztea. [...]
-
Re: Gure Literaturaren geroaz 2005/07/27
- Zenbat erdaldunek badakite euskaraz irakur ditzakegula Saramago, Coelho edo Coetzee bezalako egileak? Gitxi-gitxik, normala da. Baina zenbat euskaldun irakurzalek badaki aurreko hori? Oztopoak ditugu bidean, [...]
-
Re: Literatura eta Errealitatea 2005/06/22
- Gauza gehienetan bezala, ez dut uste erantzun erabatekorik dagoenik. Bai esango nuke, ordea, errealitatea eta fikzioa guztiz kontrajartzea, ura eta lehorra balira bezala, nahikoa praktikoa [...]
-
Re: Literatura eta Errealitatea 2005/06/22
- Oso interesgarria. Orain dela gutxi gertatu zitzaidan pasadizoa dekarkit burura. Oso gertukoa dudan pertsona batek Da Vinci kodea kritikatzen zuen, irakurri barik, prentsan ikusitakoa aintzat [...]
-
Re: Literatura eta Errealitatea 2005/06/22
- Gai interesgarria, inondik ere. Niri, hala ere, arazoa irakurle kaskarrena dela iruditzen zait, idazleena bainoago. Errealitatea bere osotasunean azaleratzeko xedea duen idazleak hobe luke zientzietara [...]
-
Re: Berbak beren labirintoan 2005/06/09
- Itxura errazeko galdera zailak maite ditut literaturaz hitz egitean. Beharbada horregatik poztuko nau gehiago kapritxozko itzulpen batek (nahiz eta poetak Optaziano Porfirio izena izan), egur [...]
-
Re: Estiloaren auzia 2005/06/01
- Kontxo, Iban, zelako egurra eman dioan mutilari. Eta beste leku batean esan huen "Kutxidazu bidea, Ixabel" idatzi zuena idazle on bat iruditzen zitzaiala. Ba niri [...]
-
Re: Zalantzaren etorreraz, zalantza batzuk 2005/05/12
- Zuritu ditzagun gure kontzientziak. Orokortu dezagun dena indiferentzian erortzeko. Dena da politika, dena da biolentzia, dena da askatasun eza; eta horrela, dena izango da berdin. [...]
-
Re: Zalantzaren etorreraz, zalantza batzuk 2005/05/12
- "Ohe azpia" bezalako testu mamitsuak badauzka ekarpen aberasgarriak, eta gustatzen zaizkit hautsak arrotzen dabiltzan potro-ukitzaileak, beraiekin guztiz ados ez egonda ere, erakusten duten ausardiagatik. Beraz. [...]
-
Re: Zalantzaren etorreraz, zalantza batzuk 2005/05/12
- "Ez dago aberriaz aldatzerik. Beraz, harreman osasuntsu bat izan behar duzu berarekin. Neuk ez dut lortu..." Aipu horren egilea Max Frisch da, idazle suitzarra (euskaraz, [...]
-
Re: Estiloaren auzia 2005/06/01
- Argi dago literatura, bizitzako beste edozein atal legez, norbera bila dabilenaren arabera neurtzen dugula. Nire kasuan, irakurtzerakoan eskaintzen dizkidan sentsazioen arabera eta, bukatuta, denbora igarota, [...]
-
Re: Zalantzaren etorreraz, zalantza batzuk 2005/05/12
- Ez ditugula Kultura eta Hizkuntza politizau behar askotan esaten eta entzuten dogu, baina Oinaztar, Ganboatar eta Epeltar askok behin eta barriro egiten dabe / dogu. [...]
-
Re: Ohe azpia 2005/04/29
- Oso ona iruditu zait Jokin Muñozen hitzaldia. Oso ausarta eta sakona. Ezagun du ez dabilela polemika bila. Badaki batzuek agian gorrotatu egingo dutela esandakoengatik, edo [...]
-
Re: Konpromisoaz 2005/04/13
- Ez dut Juanjo laguna aspaldian ikusi, baina orain dela urte dezente gai honi buruz izandako hitzaspertu pare bat gogoratzen ditut, Euskal Herrian honetaz ele egitea [...]
-
Re: Addenda 2005/05/25
- Ba pena da ezin zarela gehiegi luzatu, gustura jasoko bainuke zuri gehien gustatzen zaizkizun albumen berri, maisu... Eta egileak ere ziur bat baino gehiago ahaztu [...]
-
Re: Addenda 2005/05/25
- Arrazoia duzu: inoiz kritikatu izan dudan aurritzi berberak eraman nau komikiaren mundua ahaztera. Izan ere, hemen kritikatuko ditugunak irudirik gabeko liburuak izango dira, batik bat, [...]
-
Re: Addenda 2005/05/25
- Zure kurrikulu horretan Moore, Ibáñez, Spiegelman, Moebius/Giraud, Eisner, Hergé, Lee, Pratt, Quino, Miller, Satrapi, Mignolla, Mora, Goscinny eta besteak falta dira... Ze zuk ez duzu [...]
-
Re: Zalantzaren etorreraz, zalantza batzuk 2005/05/12
- Barkatu, ez dut irakurri jatorrizko hitzaldia, Jokin Muñozena, baina esan behar dudana esateko agian ez da beharrezkoa. Eta hau da: Hemen nahi duen guzti-guztia libre-libreki [...]
-
Re: "Zirkulua" nobelaren kritika 2005/05/05
- Kaixo Dani: Pozten naiz benetan zure aldetik izandako erreakzioa ikusita. Izan ere, nire tesia balidatu duzu. Zure erreakzioa filme kaxkar horietan detektibeak izan ohi duen [...]
-
Re: "Zirkulua" nobelaren kritika 2005/05/05
- Literatura arina eta Hollywood-eko filmeak hiri "interesgarriak" iruditzen zaizkik orain, eztuk hala? Nik badiat horretarako erremedioa: Joan hadi bideoklub gertuenera eta har itzak ordain ditzakean [...]
-
Re: Ohe azpia 2005/04/29
- Jokin Muñozen eta Juan Luis Zabalaren iritziei neurea gahitu gura diet eta ezer baino lehen esan, zalantza gutxi dakusadala gure adierazpenetan. ZALANTZAK SEGURU Iritziak luzaroan [...]
-
Re: "Zirkulua" nobelaren kritika 2005/05/05
- Eskertu nahi dizut liburu horren inguruan egindako kritika. Beldur nintzen liburu hori beste altxor literario bat ez ote zen izango! Eskerrak hori ez dela literatura. [...]
-
Re: Han goitik itsasoa ikusten da: kritika saioa 2005/04/19
- Nahiko ados nago eginiko kritikarekin. Gustora irakurtzen den LITERATURA DA. Letra handietan, LITERATURA, ez nobela bat. Azken urteetan publikatutako onenen artean dut. Bigarren zatia (Italiakoa) [...]
-
Re: Manifestua 2005/03/29
- Beste bat... Duela gutxi (hilabete batzuk) mintzaldi bat egin zenuten Baionako fakultatean. Erran behar dizuet jakintsuendako elkarrizketa sutsu hori ondoren, lo oso gaizki egin nuela. [...]
-
Re: Han goitik itsasoa ikusten da: kritika saioa 2005/04/19
- Kritika egiten duenak, bere buruaz hitzaurre txiki bat egin beharko du ba. Euskal literaturak hartu duen joeraz ezin eztabaidatuko det, apenas irakurri baitet literaturarik euskeraz. [...]
-
Re: Konpromisoaz 2005/04/13
- KONPROMISOZKO LITERATURA Ez da harritzekoa, ez horixe, Olasagarraren eszeptizismoa gai horren inguruan. Zer eta idazleen konpromisoa! Gaiaren formulazioa bere estu-estuan harturik, jakina. Hau da, pil-pilean [...]
-
Re: Konpromisoaz 2005/04/13
- Ez diot esandakoari hari logikorik harrapatu. Hiru pauso ematen duzu: 1) Stalin 2) Auden 3) Said vs. Ugresic Stalin psikopata genozida bat zen. Ergo, iraultzaile [...]
-
Re: Konpromisoaz 2005/04/13
- Beñatekin bat nator: izen deiturak beharko nituzke gaiari buruz hobeto eztabaidatzeko. Ikuspuntu interesgarria. Biktimismoarena aipatzen duzula, ez ote da euskaldunoi derrotaren estetika gustatzen zaigula eta [...]
-
Re: Konpromisoaz 2005/04/13
- Azkeneraino iritsi eta tira, zer nahi duzue esatea, ankamotz geratu zait testua. Behin bustitzen hasita, busti goitik-behera. Izen deiturak falta zaizkit.
-
Re: Aurkezpen gisa 2005/04/01
- Eta zer puñeta daukazue zuek "irakurle militanteen" kontra? Edo "militanteen" kontra da, besterik gabe? Baina barkatu, ahaztu egiten zitzaidan mundu hits honetan tontokeria hutsa dela [...]
-
Re: Manifestua 2005/03/29
- Ba honuzkaldean ere, batzuk hasi gera dibertitzen. Gehienbat, jakinmina jarri zaidalako, aipatzen dituzuen talde hoietako zenbatetan ote nagoen. Hainbeste dira, izan ere... Bakarren batean egon [...]