Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Politicamente Incorrecto

Politicamente Incorrecto

telezaborra 2004/11/11 10:08

Politicamente Incorrecto saioaren platoa ez al da kutre samarra? Atzo Nafarroako Parlamentuan ordezkariak dituzten 7 alderdietako kideak egon ziren (zer nolako filigranak egin behar dituzten EAJko bat egon dadin!!).

Eta pena ematen zuten.

Badakizue jatetxe askotan zer gertatzen den. Mahaiak ez dira oso haundiak, eta zure ondoan esertzen direnak albo-alboan dituzu. Kubiertoak hartzeko ere lanak!!

Horixe bera gertatu zitzaien atzo gonbidatuei. 7ak mahai txiki, itsusi eta kutre batean eserita. Besoak zabaltzeko aukerarik gabe. Nik ikusten nituen, eta esan zutenari ezin jaramonik egin. Bere egoera fisikoan besterik ez nintzen fijatzen.

Behingoz ETB1 k ETB2 ri irabazten dio, egin dezatela programa hori Firin Faran en estudioan.


etiketak: zaharrak
faranforon
faranforon dio:
2005/10/03 20:27

Kutrea kutrea, Firin Faraneko hasierako introa.

Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

Ez da bakarrik espazio kontua. Zertarako hainbeste gonbidatu? Denborarik ere ez dute izaten, ezer esateko. Hobe izaten da 3 edo gehienez 4 pertsona ekarri eta behar bezala esplika daitezen uztea. bat 11/11/200411:38

Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

firin-faraneko dekoratua ere...ejem...nola esan...kutrea? eta oso txikia. Mahaian denak sartuko dira bai, baina hain da txikia ezen kamara batek bestearik grabatzen dion, hots, kamarek beraiek ere ez dutela tokirik. Eta publikoa??? Zer pintatzen du publiko horrek hor?? Hau guztia diot Firin-Faran-eko dekoratua aldatu ez badute behintzat, azkenaldian ez baitut ikusi. Imanol 11/11/200410:46

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.