Gidoilarien tranpa
Atzo, CSI ikusten ari nintzela, asko moskeatzen nauen gauza bat egin zuten
Segurtasun-kamerez grabaturiko irudiak dauzkate. Gauza txiki batzuk desenfokatuta agertzen dira. Orduan, ordenagailuarekin irudiaren zati hori haunditu eta enfokatu egiten dute. Eta primeran ikusten da.
Horrelako telesailetan ( CSI , 24 , ...) askotan egiten dute hori, bideo-irudietan ikustezina dena ikusteko modukoa bihurtu.
Badakit gizakia Ilargira iritsi dela, genoma deszifratzen ari garela, Saber Vivir ek audientzia datu onak ditu... Gauza benetan harrigarriak lortu ditugu, baina hori egin daiteke ala gidoilarien tranpa da?
Zenbat aldiz ikusi ote dugu albistegietan gaizkile baten bila daudenean, bideokamera batek hartutako argazki borroso bat? CSI moduko programetan ateratzen diren argazkiak argitzeko programa benetan existituko balitz, aurpegia ezagutzeko modurik ez dauden irudi borroso horiek eskeiniko lizkioke poliziak telebistei? Argi eta garbi, hori... zinemaren asmakizun bat da. Photoshop-a erabiltzen dudan bakoitzean gogoratzen naiz CSI eta horrelakoekin :(