Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Etb1 berreraikitzen (eta 2)

Etb1 berreraikitzen (eta 2)

telezaborra 2004/10/22 11:04

ETB1 i buruzko trilogiarekin bukatzeko....

4: Dekoratuak aldatu eta iluminazioa hobetu. Ez dakit gauza horiek zelan egiten diren, baina irudipena daukat aparteko kosturik gabe bi arlo hauetan hobetzea badagoela.

Crónicas Marcianas , programa gustatuko zaizu ala ez, baina ematen dizen lehen inpresioa erakargarria da: iluminazioa, dekoratua, soinu efektuak, publikoa.... Ikusten duzu segundu batez eta irudi ona ematen dizu.

Ikus ezazu gero Sorginen Laratza ... zein da ematen dizun lehen inpresioa? Kutrea, zatarra, aspergarria...

Kolonia iragarki batean esaten zuten “ la primera impresión es la que cuenta ”, ba ETB1 n, lehen inpresio hori, ez da oso ona izaten.

5: Aurrekoarekin lotuta. Ba da gauza bat publizistek imagen de marca ( marka irudia?) esaten diotena.

Hori oso argi antzematen da C+ ekin. Ikusten duzu bere logotipoa eta segituan konfidantza, kalitatea eta seriotasuna transmititzen dizkizu.

ETB1 ko logotipoak ez dizu ezer eragiten. Baina ETB1 kutretasunarekin lotuta dago. Dantza lehiaketekin lotuta dago, mariatxiekin, su artifizialekin...

Zama hori gainetik kendu ezean, zaila du ETB1 k.

Kate pribatuak hasi zirenean, Antena 3TV Antena 3 Radio rekin bat egina zegoen. Audientzian pattal zebilen. Gero, Grupo Z k erosi zuen eta logotipoa eta dena aldatu zuten. Orduan hasi ziren audientzian gora egiten.

Gauza bera gertatu zen Telecinco n, Tutti Fr utti, Cacao Maravillao eta guzti haiek desagertu zirenenan.

5. Kirol gutxiago. Ados gaude, ezta?

6. Pornoa. Ez nabil txantxetan. Jende askok ikusiko luke, euskararen normalizazio prozesuan erabat beharrezkoa ikusten dut. Euskaldunberriok ikasiko genuke sexuaren inguruko hiztegia, eta erdaldunek ikusiko lukete euskaraz ere gozatu daitekeela..

Hauek dira nik ETB1 hobetzeko proposatzen ditudan neurri batzuk. Subjetiboak, zalantzarik gabe, baina egiteko modukoak.

ETB1 k ezin du OT bezalako megaprodukzio bat aurrera eraman, baina gauza txikiekin kalitatezko telebista egin daiteke. Ikas dezatela Kataluniako TV3 etik.

Aldaketa sakona egin ezean, ETB1 k hilik jarraituko du.


etiketak: zaharrak
Kalerat
Kalerat dio:
2005/10/03 20:27

Benetan famatua egiten ari zara, askoren ahotan dabil zure izena. http:/www.eibar.org/blogak/oier/18

Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

Pornografia euskaraz larunbat gauero, hori bai dela euskararen alde egitea! Kanpaina egin behar bada ni apuntatzen naiz! Berobero 23/10/200400:14

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.