La calidad y la salud nuestra razón de ser
Leche Pascual en iragarkiak beti izan mundialak izan dira. Ikusten hasten zara, eta badakizu ez zaituela defraudatuko. Beti izan dute berezko estetika kutrea. Ikasleek egindakoak dirudite. Kinder eta Ferrero Roche ren iragarkiekin batera kutretasuna eta kitch estiloa publizitatera eraman dute.
Nonbaiten irakurri nuen, uste dut Mondobrutto n, Pascual familiak berak egiten dituela iragarkiak. Beharbada giza-kondaira bat besterik ez da.
Orain emititzen ari direna ez da atzean geratzen. Bikote bat agertzen da abistegia aurkezten. Gizonezkoa programari amaiera ematera doa nos va mos, baina emakumeak mozten dio no sin antes hablar de las isoflabonas... . Gizonezkoa gehiagotan saiatzen da, baina emakumeak beti mozten dio isoflabonek bihotzean eragiten onurak dituzten kontatzeko. Oso subrealista, Pascual en estiloan.
Iragarki absurduek beti erakarri naute.
25 urtetik gorakoek gogoratuko dituzte hasierako publi-erreportaiak. Publireportaje jartzen zuen pantailaren izkinean, eta iragarki ohikoek baino 5 aldiz gehiago irauten zuten. Esnearen prozesu guztia erakusten ziguten. Behiak, kamioiak hozkailuekin, breaketan sartzeko makinak...
Geroago etorriko ziren Leche Pascual...¡con chocolate ! (gogoan al duzue musikatxoa?) eta beste asko.
Eta nire kutunena, Natillas Pascual . Langile pare bat obran, buzoarekin. Hamarretakoa egiten. Batak esaten zuen bere emaztea oso ona zela, egunero natillak egiten zizkiolako, oso nekosoa izan arren. Eta besteak erantzuten zion berea ere oso ona zela, baina ez zuela egun osoa sukaldean sartuta ematen natillak egiteko, Pascual enak erosten baizituen. Hori zela-eta nahikoa astia zeukaten gura zutena egiteko, eskalatzeko adibidez. Eta pantailaren zati batean semar-emazteak azaltzen ziren, eskaladan.
Oso gutxitan bota zuten, baina ez dut sekula gaindituko lehen aldiz ikustean hartu nuen shocka.
Albistegi-aurkezle itxurak egiten agertzen diren horiena publireportajea da, iragarkia baino gehiago, eta oso kutrea zinez. Pascual familiak eragin dezentekoa omen du beren spot-ak eta abar "nolakoak izan behar duten" erabakitzen, hala entzun izan dut nik ere. Dena dela, Ruíz Mateosen familiakoek baino "inplikazio" txikiagoa izaten dutela seguru. Ezta?