Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / DUAL

DUAL

telezaborra 2004/10/28 09:18

Lehenbizi, DUAL sistema zer den azaltzen saiatuko naiz... Telebistan, normalean, audioa garraiatzeko kanal bakar bat erabiltzen da. Alegia, gure etxera audio seinale bat besterik ez da iristen telebista kate bakoitzeko. Beraz, telebista ikusten dugunean dena MONO formatoan entzuten dugu.

DUAL sistemaren bidez berriz, 2 audio-kanal erabiltzen dira. Kanal bakoitzean informazio desberdina bidaltzen delarik. Gauzak horrela 2 kanalak Stere o formatoan entzuteko erabili daitezke, ala jatorrizko zein bikoiztutako bertsioak.

Hori erabili ahal izateko, telebistak DUAL sistema eduki behar du (telebista berriek dute). Telebista-mandoan DUAL jartzeko botoia zein den ez badakizue... normalean “I-II” idatzita agertzen da.

Badakit leku guztietan errepikagailuek ez dutela horrela emititzen. Gasteizen bai, eta suposatzen dut gainontzeko hiriburuetan berdin gertatuko dela.

Bueno, ba kontua da ETB k pelikula eta telesail asko DUAL sisteman emititzen dituela. Adibidez, ETB2 ko pelikuletan, gure mandoan DUAL botoiari zapaltzen badiogu, aukera izango dugu jatorrizko bertsioan entzuteko. Edo ETB1 n, Japoniako marrazki bizidunak japonieraz entzuteko. Egizue aproba Shin Chan en “jatorrizko” ahotsa zein den jakiteko.

Zerbitzu hau aspalditik dago martxan, urtebete baino gehiago, gutxienez. Eta orain galderak, zergatik ETB koek ez dute DUAL sistema iragartzen? Zergatik ez diote etekina ateratzen?

2 idei DUAL sistemarako: Jende asko dago filmak jatorrizko bertsioan ikusi nahi dituena. Edo Celedon en jaitsiera, ETB2 n ematen dutena. DUAL a erabili dezakete euskaraz eta gazteleraz emititzeko, ETB1 “okupatu” gabe.

Bukatzeko, esan ETB dela (Gasteizen behintzat) horrela emititzen duen kate bakarra. Gainontzekoetan ez dut inoiz ikusi.







etiketak: zaharrak
invitado
invitado dio:
2005/10/03 20:27

gero eta teknikoagoa zara, Mendaza jauna; dena den, zure bloga telebista ikusleontzat erabilgarria da, baina sumatzen dut zure hasierako ironia baztertzen hasi zarela eta erreferente bat bihurtzen hasi zarela teknika aldetik, indymedian eta guzti agertzen da zure lotura. Telezaborra FOREVER

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

Eske lanean hasi naiz. 8 ordu ordenadore aurrean, baina lana 4 ordutan bukatzen dut. Eta txapa horiek idatzi ditut. Baina gai arinetara itzultzeko asmoa daukat.

bi
bi dio:
2005/10/03 20:27

euskaltelen zuntz optikozko sarearen bidez ere sistema hortaz goza daiteke, baina ez du beti ondo funtzionatzen.

Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

Telecinco sortu zenean, orain 10 urte baina gehiago, filmeak katalanez eta gazteleraz ematen zituztela gogoratzen dut. Gaur egun ordea, ez dut uste DUAL-en emititzen dutenik... ETBkoak dira bakarrak. Zarautz 29/10/200401:01

Dual du
Dual du dio:
2005/10/03 20:27

TVEek sistema hori Madrilen eta Bartzelonan erabiltzen du soilik. Ez al duzue inoiz, TVEko programak hasten direnean Dual izeneko laukitxo bat?

bat
bat dio:
2005/10/03 20:27

Hori zuk egin dezakezu, zure telebistarekin eta Gasteizen zaudela, ze horretarako repetidore estereoak behar dira, eta hori Gasteizen bai, baina ez dakit beste inon dagoen. Arazoa da, ez badaukazu "feature" hori onartzen duen telebistarik edo ezagutza nahiko. Nere amaginarreba Gasteizen bizi da eta oso erreta dago gai horrekin: "Oye, que en la vasca dan las películas en ingles y no hay quien se entere!". Uste dut ETB-ra deitu eta dena egin izan dutela protestaka. Dena dela, entzun dudanez sistema hau alde batera utzita dute eta ez dire repetidore estereo gehiago jarriko, dijitala gainean daukagunez absurdoa delako inbertitzen jarraitzea.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.