Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Irakurri egin behar!!

Irakurri egin behar!!

telezaborra 2004/11/16 10:39

Nire etxean Alemaniako MTV a ikusten dut. Ingelesa ulertzen dut, alemaniera batere ez. Hala ere, ezin naiz egon alemanierazko azpitituluekin irakurri gabe. Begirada nahigabe joaten zait letretaraino.

Noizean behin ETB2 n politikariren bat agertzen da euskaraz hitz egiten. Gaztelerazko azpitituluak irakurri egin behar ditut.

GH , La Granja de los Leprosos eta antzeko programetan, askotan, lehiakideek baxu hitz egiten dutenean azpititulatu egiten dute. Gehienetan nahiko ondo entzuten da esaten dutena, hala eta guztiz ere, irakurri egin behar dut.

Bitxia da, baina pantailan zerbait idatzita agertzen denean, irakurri egin behar dugu. Nahi ez izanda ere, irakurtzen dugu.















etiketak: zaharrak
Imanol
Imanol dio:
2005/10/03 20:27

antena parabolikoa komunitarioa bada katea gutxiago ikusten al da?? Hori ez nekien.

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

Kontua da nire etxeko parabolikoa komunitarioa dela. 4 kanal besterik ez dira ikusten: Eurosport, MTV, CNN eta beste bat haurrentzat... izena ez dut gogoratzen. VIVArena beste askori ere entzun diet, oso ona dela.

Gari
Gari dio:
2005/10/03 20:27

Ez. Kontua da parabolikaren rezeptorea norberak badu, nahi bezala has daitekeela norbera kanalak aldatzen. Aldiz, komunitarioa bada eta rezeptore bat bakarrik badugu, momentu bakoitzean kanal bat bakarrik ikusteko aukera dago. Orduan, rezeptore berezi batzuk jartzen dituzte, aldi berean 4, 8 edo hainbeste kanal ikusteko moduan, baina ezin da kanalak aldatzen hasi, konfiguratutako 4 horiez gain.

telezaborra
telezaborra dio:
2005/10/03 20:27

Nire etxean behintzat hala gertatzen da.

Zarautz
Zarautz dio:
2005/10/03 20:27

Agian dena irakurtzeko behar honekin, azpi-idatzitako filmeak ikustera ohituko gara. Zerikusirik ez duten bi gai: 1.- Germaniako MTV baino, VIVA aholkatzen dizut. Lehen parabolika bidez jasotzen nuen eta asko gustatzen zitzaidan. MTV baina hobeagoa, nere ustez. Gero satelitez aldatu zen eta ez dut gehiago jakin kanal horrekin. 2.- Guk satelitez Frantzia edo Germanian ordainpeko kate batzuk dohain jasotzen ditugun heinenan, Europan Digital Plus-ek Astra satelitearen bidez emititzen dituen kateak irekian jasotzen dituzte? Ondo izan, agur!

Gari
Gari dio:
2005/10/03 20:27

Horrek gogorarazten dit nire sentsatzioa, 6 urte nituenean. Irakurtzen ikasi nuen urte hartan zoratu egiten nintzen, kaleko kartel edo seinale txikiena irakurtzen saiatzen nintzelako. Noski, normalean irakurri ostean (nahiko kostata) kabreatzen nintzen hainbeste esfortzuk ez zuelako ezertarako balio, ez zitzaidalako interesatzen. Efektua larriagoa zen autoz gindoazela, ez bait nuen kartelak irakurtzeko denborarik izaten eta asko kabreatzen bait nintzen. Orain oso azkar irakurtzen dut (je, je...)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.