Eneko Agerroa
Ba daukat joeria liburuen alde txarrak nabarmentzeko, baiña ez horregaittik pentsau gauza onak gozatzen ez dittudazenik. Ez dakitt zergaittik dan: despellejatzian plazerra izango da, hain plazer humanua, gure aurrian ez dagozenen pertsonen gaiñian gaizkiesaka jardutiak emoten daben lakotxia.
En fin: Etxaide eta Itharte-tar Yon jaunan liburu honetan, lau gauza:
- Errelijiño katolikua ixa lehelengo pajiñatik ¡blaust! Barregarrixa da, gañera, idazliak zelako jirabueltak egitten dittuan VIII mendeko euskaldunak kristiñauak zirala asmatzeko, edo desinformatu basati batzun jentiltasuna diskulpatzeko. Barregarrixa, zelan nahi daben aurkeztu kristautasuna euskaldunen “gauza natural eta berezko” modura... ¿gauza natural eta berezkua, Ekialde Hurbillian 15.000 kilometrotara sortutako siñiskeria?
- Beste gauza barregarrixa, Etxaiden “euskoak” dauken kontzientzia nazional abertzale sutsua. Kapazak dira aberrian alde zera emoteko be: familixia, ondasuna... baitta Akitania eta Loirararteko herri xehia be, agintari arrotzen pian zapaldutako euskaldun abertzaliak dira, eta zain dagoz Euskoak noiz etorriko, rebeliñua egitteko.
- Eneko eta bere arrebatzakuan maittasun istorixia. Hara, bere arrebia ez dala jakitzia eta desiotan urtzen hastia, dana da bat (inzestuan tabu ikutuezkiña...). Ezin dot ebitau Xabinaitor eta Kariñen azken komikixakin gogoratzia, itturrixan topatu eta “Xorittua norat hua” kantatzen hasten dirazenian...
Bestalde nobela modura be, oso txarra da: Erdi Aro idiliko bat erakusten dau, oin dala urte batzutako pelikula medievalen garbittasun eta galantetasunakin. Baiña hau kenduta, eta euskal literaturako minbizi izan dan zurikeri kristiñaua albuan lagata, ba... oso atsegiña da irakortzeko. Idazliak ariketa bat egitten dau, edo hobeto esanda bere apostoladurako (euskeria eta aberrixa) baliogarrixa izango dan erremintta bat, nun bide batez erakusten diran K.o. 600 urtian egon zan Vasconia Dukerriko historixa orokorra, eta euskera jatorra. Eta horregaittik hain zuzen be, oso atsegiña da irakortzeko “Eneko Agerroa”.
Hainbeste kuriosidade ikusi dittudaz:
- “Garrantzi” ez litzakela izan bihako, “garrantsia” baño, eta berbia Larramendik asmatutako neologismua dala.
- “Txango” eta “txautu” berben erabilpen jatorra (Etxaiden berba kuttunak, behin eta barriro sartzen dittuazenak bere erabilleria bultzatze aldera).
- Hónek eta honék bereizteko tildiak erabiltzen dittuala (gure aguriak editoriekin izango zittuan burrukak...).
Eta harrigarrixa bebai bere liburua Agosti Xaho eta Jon Miranderi eskaiñittakua izatia, dedikatoria luze eta argumentatu banakin. Izan be, lehelengo begibistazuan jeltzaletasunetik hain urrin dagozen pertsonaje hónek ez dabe enkajatzen halako nobela “zuri” baten; baiña danak daka bere explikaziñua: Xahon liburuetan oiñarrittuta dago trasfondo historikua, batetik; eta bestetik, Mirande izan zan Etxaiden maisua euskalki zuberotarra ikasten.
ze ikasketa dituzu zuk liburuaren egilearen esandakoak epaitzeko da ze ikasketa ditu berak????
www.euskararenjatorria.eu
nazkatuta akonplexatuez