Isiltasun venezolanua

Izan be, Chavez poderera allegau zanian, asko harrittu ninduan Venezuelako euskaldun askoren erantzuna. “Diaspora Vasca” forotik ezagutzen nittuan lagunak, behintzat (ezkertiarrak eurak) kontra ikustian, zera pentsau neban: “Honen atzian emoten dabena baiño saltsa gehixago jagok; bertako egoeria ondo ezagutu ezian... hobe isilik”.
Horretara, hala mantentzen naiz. Hamengo “gutarrak” jo-ta-keia Chavezen alde ikustian, uste dot Venezuelako bizitza politikian tripak zitz eta mitz ezagutzuko dittuezela. ¿Ala ez?
Zirri (ta Mirri ta Ziribiton)

Adarra jotzeko erosittako liburua, Alvarez Rabon hitzaurrian amuakin. Baiña tira, dana irakortzen saiatzen naiz: eta panfleto astuna, edo probokaziño antzua espero najuan. Baiña nere harridurarako saiakera interesgarrixa topau juat, baleko ideien defentsa intelijentia. Arima sentsible batzundako Zigan formak eskandalagarrixak izan baleikez be, liburuan mamiña ondo argumentauta jagok: bertako eta kanpoko sexu joeren aldiak; heteroarauetatik aparteko ikuspegixak; soflamak; marjinaziñuan gustora egotiaz... eta beste puntu eta harimutur asko. Merezi dau.
Krinolina sasoiak
Cobb izeneko nasa zaharra.
“La novia del paciente inglés” da burura etorri jatan lehelengo izenburua (buf, gaur goizian espeso xamarra nagok).
Zelako interesantia. Plazer haundixa izan dok liburu hau: oso landutakua, oso atsegiña, eta ikasteko balixo izan destana. Ia, zer ikasi doten nik:
- XIX gizaldi inglesa gero eta hobeto karakterizatzen najabik. Hasierako Dickensen sasoia... gero victoriarra (Disraeli-eta)... gero romantizismua... Aro desbardiñetatik pasau izan zan jentian adibidiak (iseko Tranter, Grogan medikua... Sara protofeministia bera... blusaz jantzittako aguriak...).
- Sasoi horretako idazle eta olerkari inglesen lagiñak; entzunda bai, baiña sekulan irakorri barik najittuan. Erudiziño alarde bat idazlian partetik: eta mesedia, epoka horretako azterketa literarixua egitteko kuriosidadia bai baiña gogo sakonik ez dakagun irakurliondako.
- Victoriar sasoiko eremu ittogarrixan ernatzen hasittako hazi modernua: Darwin eta konpañia ixa sekretuan aittatzen ziran sasoia, Bowdler garbizaliana (Shakespearen obren bertsiño “morala” egin zebana...).
Nobela osuan zihar, umore fiña inglesen estiluan. Deskribapen batzu gordetzeko modukuak dittuk: Mrs. Poulteney prototipo victoriarra... Sam zerbitzarixan arpegi bikotxa... Charles eta Ernestinan olerki-irakorketia (telebisiñorik bako sasoiko arratsalde aspergarrixen erretratua)...
Deigarrixa egin jatan beste gauzia nobelia kontatzeko formia izan dok: ez estruktura aldetik (¡aspaldiko partez, nobela lineala! eskerrak), ez bada eze, kontatzailliak bere burua historixan hartzen daben papelangaittik. 1960 hamarkadatik kontatzen jok, eta nahitta egitten jok salto orainaldittik iraganera eta buelta, bere burua ezkutatzen ez daben txontxongillo manipulatzaillia lez. Honek hainbeste kontu hobeto azaltzeko balixo jok, eta eskertzekua dok. Txontxongilluen adibidiakin jarraittuta, behiñ baiño gehixagotan jartzen jok bere burua marioneten pare (pare bat bidar traman agertu be agertzen dok), eta irakurliakin eztabaidan hasten dok, pertsonajiekin zer egin jakin ezinda... Etara kontuak, nobelia hiru modu diferentetan amaitzen jok. ¡Eta ariketa dibertigarrixa dok, erregular!
Hartz Txikixari gorazarre

Telebisiñorik bako etxe honetan, Nikok “los marraskis” nahierara ikusten jittuk, ordenadorian, eta gu inguruan ibiltzen garanez, begizeharka bada be, bere “pelikula” guztiak fitxauta jakaguz onezkero. EITB-ko webgunia erabiltzen juagu horretarako: Nikok badaki onezkero barruan nabigatzen, arratoia erabillitta, eta momentuz ez detsagu ezer zentsurau bihar izan. Trankilidadia.
Danetik ikusten jittuk, batetik probau eta bestetik probau. Gaiñera –ume guztien modura- etxakak erreparorik txatalak behiñ eta barriro ikustiakin, eta kaso batzutan dialoguak be buruz jakik. Hórren artian, jakiña, faborito batzuk jittuk. Oker ez banago, “Abeltxoroak”, “Etxekaltetxoak”, “Shin Chan”... baiña danen gaiñetik, “Hartz Txiki”.
Azken honen sintonixia entzutzen doten bakotxian, satisfakziño morokua sentitzen juat. Izan be, asko gustatzen jatak Hartz Txiki horren marrazkixak Nikori hainbeste gustatzia. Bere izaerian ezaugarrixa izan lajeikek, eta nere ustez pozgarrixa dok hau; umia ondo bideratzen gabizela-edo... (gero... ikusiko dogu haiziak nundik jotzen detsan).
Marrazki landuak dittuk (seguro estilo horrek izenen bat ba dakala). Musika lasaixa, abots gozuak, argumentu edukatibuak... Bestietan ohizkuak dirazen estridentzia, trepidaziño eta tronpeta-desafiñau-abotsekin kontrastia egitten jok, eta egixa esan, pakeune bat izaten da “telebisiñua ikusteko orduan”.
Sintonixa radioaktibuak
Halan hasten zittuan Markina-Xemeingo Ganbara eta Eup! irratixetan egin nittuan saiuak, Tijuana In Bluen erritmuan. Radixo libre bati buruzko kantua (laster konturatu nintzan neretako “haundiegixa” zala, nere pretentsiñuak ez ziran hainbestekuak...). Amaittu, barriz, Cat Stevensen kantu batekin egitten neban; harrezkero, doiñu hau “ondo egindako lanakin”, estresaldi osteko lasaittasunakin lotzen juat.
Matrallako Irratira pasau nintzanian, nere saiuak Iratargixa izena hartu juan. Denpora nahikua egin najuan; pentsatzen dot sintonixia behiñ baiño gehixago aldatuko nebala, baiña egixa esanda etxuat gogoratzen. Grabaketa zaharren baten egongo dok, seguru... Amaierarako Leño erabiltzen nebala gogoratzen dot bakarrik: lehelengo diskoko kantu akustiko bakarra.
Matrallako Irratixan saio bereziren bat egin neban: batetik Kalamuako Parlamentuan izenekua, eguastenetako billeretara etortzen zan jentiakin egindako aktualidadeko tertulixia. Hori Les Luthiersen kantu honekin hasten zuan: hizkuntza sasierrusiar humoristikua.
Bestetik, aurrerapen tesnologikuekin “latako saiuak” egittia posible bihurtu zan. Orduan egitten hasi nintzan “Ugalak hartzen” izeneko programia, diferiduan, osasun autogestiñuari buruz. Sarrerako sintonixia "Painkiller" kantua zuan, miñak hobeto akabatu nahixan-edo (Saratoga taldian bertsiñuan; Judas Priesten oriijinala baiño hobia, nere ustez).
Honen ostian Lekeittiora etorri nintzuan bizi izatera eta, betiko lez, etxetik hurrengo radixuan billa hasi nintzan: Arrakala Irratija izan zan “damnifikaua”. Lau bat urte egin jittuadaz bertan, eta nahiz eta dozenerdi bat sintonixa desberdin izan dittudazen, igual nere gustokuena Raphaelena dok: sintony an rostropaunding / an de mun is alibereision / acueiriooooo.....
Eta azkena, nere (momentuko) agurrakin lotzen dotena, Ximun Haranek 50 hamarkadan lafiautako xiberotarrei egindako grabaketen artian, Queheille abizeneko gizon baten abots basatixa:
Arasa bat nahi deizüt egin...
Etxekoandros papel honetan, lehen Nikokin modura oin Tomaxekin ibiltzen nok goizero. Urte bi egingo jittuk laster eta, gauzak ondo badoiaz, hiru urte bete arte be alkarrekin ibilliko gaittuk goizero.
Horren barruan, errutinako gauza asko egitten jittuagu alkarrekin: hórren artian sukaldekuak. Eta, aitta eta amari begira, umiari be sukaldeko gauzetan “laguntzeko” gogua etortzen jakok. Hori kontuan hartuta, beheko alturetan berak erabiltzeko moroko gauzak ipiñi genduzen: armarixo honetako arasian, esate baterako, tuperwarrak.

Argazkiak.org | Arasa bat © cc-by-sa: txikillana
Umia aldian erabiltziak bere hazkundian lekuko izatia jakark; eta, zentzu horretan, juan dan aste bixan aldaketia igarri jetsat. Oiñ arte bere jolasa tuperwar guztiak jo-ta lurrera botatzia izaten zuan, eta (batzutan) gero atzera sartu. Oin barriz, lurrera ez dirazela bota bihar eritxi jetsak nunbaitt, eta leku batetik bestera erabiltzen hasi jittuk: denpora pillua pasatzen jok horretan gaiñera, lanpetu arpegixakin (¿zeiñi ikasittakua ete?), tuperware guztiak ondo tolosten.
Leku egokixian tolostia falta jako baiña. Tira; hori hurrengo ikasgaixa izango dok kontizu...

Argazkiak.org | Beste aras... OH WAIT! © cc-by-sa: txikillana
Toshiro Narbaiza

Rashomon (1950)
Shogun telesaillian ezagutu nebanian, ez zestan inpresiño berezirik egiñ (bestiak beste, artian Richard Chamberlain miresten nebalako).
Gero baiña, Akira Kurosawan pelikula gehixenak ikusi genduzen etxian, takada baten. Eta Mifune bere aktore predilektua izan zanez... haren errejistruak ondo baiño hobeto ikasi genduzen (tarte baten bera imittatzen najuan etxian, Aneri barre eragitteko).
Gaizto / arlotiana da bere pertsonaje karakteristikuena, duda barik. Eta, zelakuak dirazen gauzak, horretan dabillela Oier Narbaiza “Latex” ekartzen destak gogora. Aktore modura, behintzak, traza haundikuak (badaezpada: hau lausengua da).
Beste aktore batzu be estimatzen ikasi genduan: batez be Takashi Shimura (zelako papel desbardiñak, baiña beti pasmo arpegi hori aldatu barik) eta Tatsuya Nakadai (beti bigarren maillan, baiña beti ondo).
Muerte (1990)
God save Sabino
Matrallako Irratixak iraun zeban urtietan, Martzinkus Erretorea izan genduan bere ardatz eta bultzatzaille nagusixetako bat. Lehendik beste pertsonalidade batekin ezagutzen baneban be, radixuan bere mundu partikularra eta alderdi kreatibo harrigarrixena ezagutu neban; eta ordurarte ondo konektatzen bagenduan be, ordutik aurrera, hobeto. Berak sortutako irudixen artian, uste dot hauxe dala nere faboritua
Basarri gizarte brutala

Nobela monumentala begittandu jatak, etxakixat zela esan. Luze jo jestak irakorketia, eta nahiz eta oso interesgarrixa izan, Mendebaldeko narraziño-kodiguetatik hainbeste apartatzen da, eze, etxatak “engantxe” fenomenorik gertatu.
Hau berez ez dok txarra neretako. Izan be, bestsellerrismuan ezaugarrixa dok irakorlian “engantxia” billatzia, hori lortzen daben espezialistak dagoz, kodigo estandarrak erabillitta. Eta hau be ez dok txarra, ezagutzen dittudazen musika ederrenetako batzu estandarretatik urtetzen dittuk (bluesak, esate baterako...).
Mendebaldeko narraziñuakin bat datorren gauza bakarra estrukturia dok: azken urtietan ohizko bihurtu dan hausittako jarroian estrukturia, nahaste, flashback eta omisiñoz osatutako kuadro inpresionistia. Baiña hortik aurrera... medikuntza txinuak mendebaldekora dakan aldia, literatura txinuak be izango jok zeozer kontizu. Kontatzeko formia eta errekurtsuak, behintzat, klabia guztiz aldatzen juek: sorgo landare omnipresentia... realismo magikuan ekialdeko bertsiñua... gizarte zaharran basakerixen kontaeria...
Azken hau izan dok, biharbada, nobela honetan gehixen inpresionau destana. Asko dagoz: umien herixotza gordiñak, gerrako eszenak, bigarren amaman bortxaketia... Txarrena, errealidadian egunero gertatzen dirazen gauzak dirazela; gogorrak izan arren, idazlian trataeria gustau jatak: txinatarren eran, errekurtso eta irudi poetikuen bittartez halako piedadia transmititzen jok, gore terrenuak sahiestuta baiña (edo biharbada horretxeittik) gertakarixan gordiña ondo baiño hobeto azalduta.
Mapa bildumia, lehoietara

Argazkiak.org | Mapa bildumia, lehoietara © cc-by-sa: txikillana
Eta horixe egitten najuan nik: oso komodo sentitzen nintzuan nere selluak, posporo kajak, txanponak, esku-kalendarixuak, pegatiñak... txukun-txukun eta kontrolpian mantenduta. Hori entzutian etxataan bape gustau: eta seguridadia beste leku batzutan topau bihar nebala pentsau najuan. Harrezkero etxuat bilduma barririk hasi, ez behintzat lehengo modura; eta bilduma batzu kendu dittudaz. (kalendarixuak, pegatiñak... beste bildumazaliek erregalau detset); beste batzu gordeta geratu dittuk, liburu onen artian (selluak, txanponak, billetiak, diskuak...) eta beste batzu, barriz, basurara juan dittuk zuzenian, posporo kajen eta hor ziharko biajietan bildutako mapen modura.
Mapak ez dittuk basurara juan zehazki: umiei emon jetsedaz olgetarako. Hor jagozak, egongelako umien apalian (apurtu leikiazen gauzez betetako apal madarikatua) eta lantzian bat hartu eta pinttau, apurtu edo lurrian ipintzen juek alfonbra modura. Biajian be ibiltzen gaittuk hatzaparrakin, eurak galdetu eta nik herri horretako konturen bat edo beste kontau... Halakuetan ibiltzen gaittuk gu, telebisiñorik bako etxe honetan.
Oiñ egongelako lurrian Txile jakagu. Eta, ez dakitt, asko gustau jatak Puyehue eta bestelako aintzirak ikustia. Han, oihan hotz deigarri horretan Gonzalo Linazasoro jaunak erakutsi jestaan lurralde lunar hori, bost bolkanez inguratuta (Casablanca, Puntiagudo, Tronador, Puyehue, Osorno) eta lava-harezko lur baltzakin... Pozik najabik egunotan, ordukuak gogoratzen.



