Gabon kanten kontura
Aste honetan eskolumiak gabon kantuen erakustaldixa egin deskue. Euren artian Suleyman, Olimatu, Ismail, Aissa, Mustafa... normal-normal erlijiño asiatiko horren kondairak kantatzen.
Lojikua egin jatak pentsatzia: ¿zelan hartuko genduke guk herri islamiko baten biziko bagiña eta gure umiak entzungo bagenduz:
- “Ai hau gabaren zoragarria / Mohamed jaio da La Mekan...”
- “Kanta dezagun denok, hau da egun alaia / Mohamed piztu da eta, kanta inch allah...”
- “Olentzero (...) aditu duenian / Allah sasi baten agertu dala / lasterka etorri da / berri ematera”
Kaka fraketan egingo leukie askok, gure umiak jihad-era bideratuta ikusitta. Fundamentalistak, integristak, mediebalak... eta halakuak urtengo jakuzen, gitxienez. Tolerantzixia, beti, bestiak praktikau biharreko birtudia izaten da-eta.