Chacarera
Ameriketako euskaldunekin izan doten hartuemonian, Argentinarrak izan juek pisu gehixen. Hori dala eta, afiziñua hartu jetsat hango gauza batzuei: matia, payadore-jokua... eta zelan ez, musikia. Estilo asko jagozak, eta nahiz eta ez dittudazen danak ezagutzen eta ulertzen –ezta gitxiago be-, euretako batek bereziki jotzen nok; etxakixat zergaittik dan, baiña chacareren ritmuak sakonian ikutzen nau, barruko gittarran bateko sokia joko balesta lez. Nere faboritua “La humilde” izenekua dok, ez dakitt ondo pieziangaittik berangaittik dan ala Cachilo Diaz egillian historixiangaittik, Hector Chaverok (gatxizenez Atahualpa Yupanqui) bertsiño honen aurretik pizkat azaltzen dabena.
Argentina iparraldeko basarri girotik Buenos Airesetara, herri musika honek be mundu modernorako saltua egin jok, baita hiri haundixetan txertatu be. Handik ibilli nintzanian ezagututako taldietako bat dok Divididos; eta gehixen gustatzen jatan euren kantua be, chacareria dok: “Ortega y Gases”.
Chacareria gaur eguneko bizimoduan ondo txertatuta dagon beste seiñalia, umoria egitteko be erabilli izan dala. Les Luthiers taldekuak “Conozca el interior” konposatu zeben (LSD-ari buruz), eta sarreran “La humilde”ri egindako omenaldi txiki bat entzun leike.