Guayanako kartzeletan
Indar ikustezin batek mobidu jestan eskua, Amaren kooperatibako arasetik liburu honetarutz. Nahiz eta nik kurtsillo bat baiño ez doten egin, eta gizon honek karreria eta masterra... nahiz eta bardiñak ez izan Frantziak 1930 hamarkadan zerabixazen kartzela irizpidiak eta oinguak... Guayanako presondegi konplexuko bizimoduan kontakizunak nere barruko fibrekin resonau jok lehelengo pajinatik. Uste eze porlan eta altzairuan arteko sasibizimoduan hainbeste gauza unibertsalak dirala: preso-zaindarixen zittalkerixia (“kabo” maillara igotako gatibuak)... fantasien bittartez ustelkerixatik iges egitten saiatzia (pasarte batzuk ahozabalik laga nabe, Basaurin idatzi nittuanak gogoratuta)... presuen arteko hausteziñezko elkartasuna (eta lehia)... isolamenduan ez zoratzeko errutina/meditaziñuak garatzia –astietan, hillietan, urtietan-...
Kontakizun oso espontaneua dok, urtietara idatzitta; beste preso ohi batek lekukotasuna idatzi zebala jakinda, eskolako 13 kuadernotan eskuz idatzi ei juan Charrierek, takada baten. Gauzak leunduko jittuan kontizu –bera eta bere lagunak aingeru zerutiarrak be emoten juek batzutan, ez da ulertzen zertan zeguazen kartzelan- baiña egixa dok kartzelan, egin dozuna laster geratzen dala ahaztuta, eguneroko kezkia bizidunen hillobixan bizirautia bihurtzen danian.