Inpotentzia, babesgabetasuna
Nere kasuan, bi bidar bizi izan dot, lehenengo pertsonan:
- Poliziako baten salaketa faltsua; kartzelatik ozta-oztan librau nintzan, bideo grabaketetan salaketian faltsutasuna begibistakua zalako.
- Udal tekniko biren negligentzia larrixa; gure enpresia hondoratzeko puntuan jarri arren, politikuak ez detse ezelako zigorrik emon nahi.
Gaur irakorri dotenangaittik, Edurne Martinezi egin detsena lehelengo kasu berbera da: ertzain batek “paketia” sartzeko, atentauangaittik salatu zeban; bideuetan oiñarrittuta, baiña, akusaziñua faltsua dala frogatu barri da. Halan be, guzurra esan daben funtzionariuari etxako ezelako zigorrik ipintzen, ez penalki, ez disziplinarioki.
Ukiezintasun hau iraingarrixa da bihargin “normalondako”. Enpresa pribauan, halako gauza bat despidorako arrazoia da; politikan, dimisiñorako gitxienez. Zergaittik librau bihar dira funtzionariuak?
Ulergarrixa da (baiña ez onargarrixa): politikuak juan-etorrixan dabiz, hauteskundien arabera. Funtzionariuak, barriz, ez: beti dagoz hor, eta gehixenetan politikuak baiño ezagutza tekniko haundixagua dake. Ezinbestekuak dira. Politikuei eurekin ondo konpontzia komeni jake.
Hau inpotentzia, eta babesgabetasuna.
Ibai haundixan inguruko jentia
“Pop” kulturan egindako dibulgaziñuaz gain (marrazki bizidunak, eskoletan lantzia...) oin dala gitxirarte ez dot nik izan Mark Twainen idazlanekin kontaktu zuzenik. Hamen eta hamen egindako irakurketak, ostera, idazle oso zorrotza erakutsi deste, kritika sozialez gaiñezka eta gizakixan alde mizkiñenak umorez seiñalatzeko zalia. Liburu honetan be bide horretatik segitzen dau: Shepherdson eta Grangerford familien ezinikusi prototipikua (barriro), txarlatan/timadore bixen erretratu magistrala (bistan da halako asko ezagutu zittuala), Huck Finn arlotian eta Jim esklabuan ikuspegi xaloak desmontatzen dittuan konbentziño sozialak, Hegoaldeko basarrittarren izaeria... Ibaixan behera egindako igesaldixak Mississippi inguruko bizimodua erakusten desku, aparteko eta berezko mundu bat: almadiarixen bizimodua (Erronkarikuen sasoi bera da), nabegaziñoko gorabeherak, esklabutzian kodiguak, baporien eta enbarkaziño txikixen arteko txokiak...
EEBB-etako gizarte erretratu honetan, ohar etnografiko interesgarri bi jaso dittudaz. Bistan da bizitza errealeko kontakizunetatik jasota dagozela, eta duda barik Euskalherrixan be ezagutu doguzen Europako ohittura zaharrekin zerikusixa dake:
- “Reinaba un silencio absoluto, parecía ser muy tarde. Olía como si fuese tarde. Yo no sé cómo decirlo, pero ya me comprenderéis” (Huckleberry Finn arlotiak, p.91, argi-illun usaiñari erreferentzia).
- “Me dijo también Jim (esklabo igeslari baltzak) que también traía muy mala suerte el contar las cosas que se iban a cocinar para comer. También era de muy mal agüero el sacudir los manteles después de la puesta de sol. Otra cosa: si un hombre poseía una colmena, al morir aquél era preciso dar noticia a las abejas antes de que saliese el sol al día siguiente; de no hacer ésto, las abejas enfermaban, abandonaban el trabajo y perecían” (p.110, erlezaiñen ohitturia ointsurarte).
Kontrarixuana egitten
Asko pentsau barik, zerrenda politta urten jata. Hona, kronologikoki tolostuta:
1979: Mike Oldfield elektronikua, punk estilo barrixa parodiatzen:
1980: Ramoncin punkixa, mobida madrildarra eta new wave estilua parodiatzen:
1984: La Polla Records punkixak, tecno musikian kontura:
(Eguneraketa Bea Anituari esker)
1986: Eskorbuto punkixak, disko musikian kontra.
1988: Tijuana In Blue punkixak, jebixak parodiatzen:
"Trip Metal (Patrimonio de Escogidos)" ("A Bocajarro" diskuan, Oihuka 1988; ez dot topau interneten...)
1998: Flitter rock-metaleruak, bakalao musikian parodixia:
Nahitta laga dittudaz kanpuan umorezko taldiak (Les Luthiers...) edo talde eklektikuak (Queen...), estilo desbardiñekin jokatzia berezko ezaugarritzat dakena. Kontrarixuana apropos egin izan daben beste talderik okurritzen jatsu?
XIX gizaldiko "pulp" nobelia
Alfredo Perez-Reverte eta bere lagunak hainbeste goretsi arren, irakorketa honekin berretsi dot folletiñan generua ez dala nere faboritua. Estandarrez beteta, eta mamin gitxi. Entretenigarrixa bada bai, ezin dot ezetzik esan: baiña irakortziakin batera zeozer ikastia gustatzen jakonetakua naiz, eta kaballeroz, ohorez, desmaiatzen diran emakumez betetako historixok etxataz berez erakargarrixak egitten, parodiarako ez bada.
Oier eta Tomas izenak
Nik banekixan Juanito San Martinen semia izan zala lehelengo Oier modernua; halan be, atzo berak kontauta detalle gehixago jakin genduzen. Euren aittak Leireko artxibuan topau zebala, artxiboko dokumentu zaharren kontsultan ziharduala; lehelengotz XII gizaldi inguruan agertzen dala, eta azkenengotz XVIII gizaldixan; gurasuak 1967xan ipiñi zetsela berari (artian Unai anai zaharra errejistrau barik zekela -hori etxian entzunda banekan-).
Gu euren pareko etxian bizi giñan, Mekolan, eta nik banekixan izena berangaittik ipiñi zestela. Bueno: egixa esan, ni izatez Zuriñe izan bihar nintzan ;-) Baiña ustekabian, zulotik mutikua agertu zan, eta gurasuak plan onomastikua aldatu egin bihar izan zeben: halan, Juanito eta Mari Pazen seme gaztenan izena politta zala eta, haxe ipiñi zesten (1972xan). Ez nintzan kaso bakarra izan, halan be: nere edade beretsuko dozena bat Oier izango dira, Eibarren bakarrik.
Hamen dozue irratsaiua entzungai (gure zatixa, 00:03:20 eta 00:14:20 artian).
Hortaz aparte, gure seme gaztenak patiñetia galdu dau eta radixokuei kontua interesau jake :-O Albistia zabaltzeko aprobetxau dogu, beraz: SE HACE SABEEEERRR... Patiñete gorri bat, hiru kurpilduna, Lekittoko plazan galdu genduan zapatuan, aprillan 16; “Tomas” izena daka rotuladoriakin pinttauta... TARARIIIIII....
Horren kontura be, jakiña, galderia etorri da radixotik: zelan ipiñi detsagu izen hori umiari? Ez dira 5 urteko Tomax asko izango! Ba, honek be badaka bere zera. Guk, berez, tio Tomasengaittik (nere gurasuen osaba) ipiñi gentsan; izenan fonetikia gustatzen jakun, beste barik. Baiña gerora konturatu gara, biharbada, izen horren katia uste genduana baiño luziagua izan leikiala: tio Tomas, gure amama Inesen anaia, Akilino Amuategin semia zan. Akilinon lagun miña zan Tomas Meabe, nahikua tipo mitikua orduko ezkertiar euskaldunendako. Biharbada aittitta Akilinok eta amama Valentinak haren omenez ipiñiko zetsen umiari izena...
Zoramenaren mugan
Psikonobelia. Zati batzutan oso inpresionistia, protagonistian gerontofilixian kontua ez da oso sinesgarrixa (aittari XXL txakilla umetan ikusi izanak halan baldintzatu leike ume bat??). Gero, bere harreman familiar eta (batez be) bikotistikuan kontua dator, estandarretatik kanpo eta patologia psikiatrikuan mugan. Klabe asko iges egin deste, seguro, baiña esango neuke nere parametruetatik oso aparte dabillen liburua dalako; seguro beste batzuei asko gustauko jakela.
Igeslarixak
Garbigunetik erreskatautako liburua hau be, sorpresa atsegiña. Izatez gaztetxuendako liburua da (baiña hala sentitzen gara gu, zimurren azpittik) eta 30 hamarkadan Berlindik hanka egin bihar izan daben familia judu igeslari bateko alabian azalian sartziak gaztetu egitten gaittu. Ume baten begi xaloetan jartzia oso gauza baliotsua da; hori hasieran, liburuak aurrera egin ahala nerabezaruan olatuak be sartzen jakuz-eta. Begirada garbi eta umoretsu horretatik, II Mundu Gerra aurreko Suiza eta Pariseko girua ezagutu geinke, eguneroko bizimoduko gauza txikixetatik abixauta. Gauza garrantzitsuenetatik, beinke. Oso liburu politta, etxian gordeko dotena Niko eta Tomaxendako. Eta, aukeria badakat, Kerr honen liburu gehixago be irakorriko neukez.
La Gloriosa inguruko kontuak
Asko gustau jatak 1868ko Iraultzian kontuen barri izatia: Isabel II erregiña Lekitton dagola, bere gobernuan kontra izandako matxinadia (gehixago inbestikauko juat), Prim jeneralan gorabeherak (Otolako txakurrak “Prim” izena zekan)... zentzu horretan, Vicente Agirre medikuan sasoi hortaz gehixago jakitzeko gonbidapen ederra dok liburua. Baitta Benito Perez Galdosen gauzak irakortzeko be. Betiko lez, Alfredon idazkeria magnetikua dok, eta ritmuak eta zerak ederto kontrolatzen jittuk, azken zatixan liburua ezin soltatzeko punturaiñok. Labankada bakarra topau jetsat mekanismuari: hamen be, azken dueluan atarixan gaiztuak bere gaiztakeri guztiak zitz eta mitz kontatzen dabeneko errekurtso txapuzeruori. Bestela, etxuat esango etxian gordetzeko moduko liburu supergogoangarrixa danik, baiña bai behintzat ondo pasatzeko eta ikasteko produktu ona.
Idazle honen konstantiak be topau geinkez, zelan ez: tabako eta izardi usaiña darixen gizzzzon ohoretsuak... abizen periferikodun protagonistak (kaso honetan euskalduna). Tira, bakotxak bere obsesiñuak jittuk ;-)
Sosa & Cafrune
Egunotan Mercedes Sosa haundixan diskografixia errepasatzen nabil; ume-umia nintzala radixuan entzutzen nittuan kantuak, gerora ezagutu dittudazenak... baiña gehixenak ezezagunak izan dira neretako. Gure biharrerako lagungarri ona izango dira hamendik aurrera, beinke.
Entzun eta irakorri, irakorri eta entzun, jakindako guztien artian bere hastapenetako anekdota bat gustau jata gehixen: Argentinan hain zabalduta dagon arrazakerixiakin lotutakua, hain zuzen be.
50 hamarkada amaieran hasi zan kantuan Sosa, eta neurri baten arrakastia be izan zebala esan geinke. Jatorri indigenekua zanez, baiña, arrakasta hori mugatu xamarra izan zan. Hamen euskal musikiakin gertatzen danakin parekatu geinke: talde euskaldun “arrakastatsuak” (salbuespenen bat kenduta), nekez urtetzen dabe publiko euskaldunen ghettotik; gehixenak ezezagunak dira “mundu errealian”. Halan, disko bi grabauta bazittuan Sosak; estimatua zan; kontzertuak emoten zittuan; baiña ezin da esan masiboki ezaguna zanik. Hori 1965eko egun batez aldatu zan, Cosquin herrixan. Cosquineko jaialdixa herri musikari eskinduta bazeguan be, berak ez zekan han lekurik; hori ulertzeko, aurretiko azalpen batzu emon bihar diraz.
Esandako moduan, Argentinan (lehen eta oiñ) arrazakerixia oso zabalduta dago. Nik askotan esaten dot, Txilen eta Argentinan ibilli nintzanian, desbardinttasun haundi bat topau nebala: Txilen, kalian “indio arpegidun” jente asko ikusten zan. Argentinan, barriz, danak zuri-zuri: (ni ibilli nintzan lekuetan, behintzat); indixuak beste auzuetan zeguazen. Aparte.
Musikiari dagokixonez, hau be kontuan hartu bihar da: Cosquingo festibala “herri musikara” zuzenduta bazeguan be, “criolluak egindako herri musikara” esan biharko genduke, hobeto. Indixo usaiñik ez zekana. Horregaittik ez zeben gonbidatzen Mercedes Sosa, nahiz eta bere ibilbidia nabarmena izan ordurako.
Baiña, esandako moduan, 1965 urtia desbardiña izan zan. Jaialdixan parte hartu zeban artistetako batek ezohizko gauzia egin zeban, bere fama haundixa aprobetxauta. Jorge Cafrunek, kantatzeko txandia allegau jakonian, mikrofonua hartu eta Sosa eskenatokira deittu zeban, bere ordez kantatzeko. Cafrunek bazekixan antolatzaillien kontrako probokaziño itzala zala hori, eta hala aitortu zeban bere aurkezpenian. Hamen entzun zeinkie:
«¿Quién es esa mina con pinta de sirvienta? ¿Qué hace acá?» esaldixa be etorkizunerako geratu da, antolatzaillietako baten harriduria isladatuz. Sosak indigenei buruzko kantu hau kantau zeban, a capella, eskuko tanbor txiki batez lagunduta. Amaieran txalo zaparrada itzala jaso zeban, eta bere arrakasta haundixen sasoian hastapena izan zan.
Berriztarra (Lekeitio)
Aittitta Txiki elkartekuak aspaldittik dabiz Lekittoko argazki zaharrak biltzeko txindurri-lanian. Erakusketa monografikuak antolatzen dittuez: umiak... arrantzaliak... kirola... eta jentiari horri buruzko argazki zaharrak ekartzeko eskatzen detse, eskaneatzeko; gaiñera, bertan dagon jentia identifikatzen be saiatzen dira, erakusketetan ikusliei galdetuta. Ekimen txalogarri honekin artxibo politta osatzen dabiz.
Halan, azken erakusketian gaixa “tabernak” izan da. Betiko lez, bertatik bueltia emon neban umiekin, gaztetan ezagututako azken taberna zaharren irudixak ikusi nahixan. Nere faborituenetako bat topau neban: sanpedropeko Kai Gane. Halan be, bestia faltan bota neban: Berriztarra. Meabe arduradunari be galdetu netsan, eta hango argazkirik ez zekela erantzun zestan; horregaittik hartu neban hain sorpresa atsegiña atzo, Piñupe Hoteleko taberna barrixan sartu eta paretian Berriztarraneko argazkixa topau nebanian.
Antza danez, euren alabiak lagatako argazkixa da. Hormia dekoratzeko anpliaziñua Kiñukakuak egindakua da. Bertan Joxe gaztetan ikusi geinke, bodegako mostradore printzipalian. Betiko lez, mahoizko jantzitta; upelak nik gogoratzen nittuan moduan dagoz; eta esango neuke atzeko afixetako batzu be (“Gorostiaga y Goitisolo” etabar) ezagutu nittuala, urtiekin eta kedarrakin horittuta.
Askotan gogoratu izan naiz beti Berriztarraneko taberniakin. Umetan, sarri juaten giñan bertara –aitta halako zulo illunen zalia zan-, eta lanbro artian orduko errekuerdo bizixak dakadaz: Joxen goxotasuna (poliki-poliki egitten zeban berba, abots leunez, txikituak xentimo erdi igotzen zebanian be, bezeruari ixa-ixa barkamena eskatzen...); banderilla pikantiak, estraza papel gaiñian zerbitzatuta; mostradorian formika jaspeau berdia; barrika arteko illuntasun bildurgarrixa; ardau minduan eta upel zaharren usaiña...
Behiñ koskortuta, gurasuen ondotik hegan egin eta gero be, bertara juaten jarraittu neban baiña beste plan batian: amak 5 litroko gantxillakin bialtzen ninduan, ardaua ekartzera. Joxek “kuartillo” neurrixakin betetzen ziharduala, nik lokalan barrukaldeko txokua ikusten neban: upel artian jarrileku batzu zeguazen, mahai txiki baten inguruan, fluoreszente argi motela illuntasuna ozta-oztan argitzen; gizon zaharren biltokixa izaten zan hori.
80 hamarkadan amaieria izango zan hori, eta handik gitxira itxi zeben. Andra-gizonak jubilauko ziran kontizu, eta arau barrixekin bodega ha ez zeguan kondiziño horretan mantentzerik. Nik 17 bat urte izango nittuan dana barriztau eta “Berriz” izeneko tabernia zabaldu zebenian; parranda latzen sasoia izan zan neretako, eta han barruan nenguala xelebria izaten zan lehengo bodega zaharra gogoratzia.
Harrezkero, esandako moduan, askotan ekarri izan dot gogora taberniori. Bereziki azken urte bixan, Bixkokalian biharrian hasi naizenetik, auzoko jentiak kontatzen destazelako hango gauzak. Adibidez, hau ez nekixan: horman gasolina “dispentsadore” moduko bat ei zekan, txiskeruak betetzeko. Norberak zabaltzen zeban txorrua eta (artian antigoteo sistemak ez ziran esistitzen) operaziñua normalian lurrian botatako gasolina-parrastadiakin amaitzen zan. Sasoi hartan tabernetan zigarro-mutxikiñak eta posporuak lurrera botatzen zirala kontuan hartuta, harrigarrixa da egurrezko etxe hartan sekulan ezebe ez gertatu izana...