Oier eta Tomas izenak
Nik banekixan Juanito San Martinen semia izan zala lehelengo Oier modernua; halan be, atzo berak kontauta detalle gehixago jakin genduzen. Euren aittak Leireko artxibuan topau zebala, artxiboko dokumentu zaharren kontsultan ziharduala; lehelengotz XII gizaldi inguruan agertzen dala, eta azkenengotz XVIII gizaldixan; gurasuak 1967xan ipiñi zetsela berari (artian Unai anai zaharra errejistrau barik zekela -hori etxian entzunda banekan-).
Gu euren pareko etxian bizi giñan, Mekolan, eta nik banekixan izena berangaittik ipiñi zestela. Bueno: egixa esan, ni izatez Zuriñe izan bihar nintzan ;-) Baiña ustekabian, zulotik mutikua agertu zan, eta gurasuak plan onomastikua aldatu egin bihar izan zeben: halan, Juanito eta Mari Pazen seme gaztenan izena politta zala eta, haxe ipiñi zesten (1972xan). Ez nintzan kaso bakarra izan, halan be: nere edade beretsuko dozena bat Oier izango dira, Eibarren bakarrik.
Hamen dozue irratsaiua entzungai (gure zatixa, 00:03:20 eta 00:14:20 artian).
Hortaz aparte, gure seme gaztenak patiñetia galdu dau eta radixokuei kontua interesau jake :-O Albistia zabaltzeko aprobetxau dogu, beraz: SE HACE SABEEEERRR... Patiñete gorri bat, hiru kurpilduna, Lekittoko plazan galdu genduan zapatuan, aprillan 16; “Tomas” izena daka rotuladoriakin pinttauta... TARARIIIIII....
Horren kontura be, jakiña, galderia etorri da radixotik: zelan ipiñi detsagu izen hori umiari? Ez dira 5 urteko Tomax asko izango! Ba, honek be badaka bere zera. Guk, berez, tio Tomasengaittik (nere gurasuen osaba) ipiñi gentsan; izenan fonetikia gustatzen jakun, beste barik. Baiña gerora konturatu gara, biharbada, izen horren katia uste genduana baiño luziagua izan leikiala: tio Tomas, gure amama Inesen anaia, Akilino Amuategin semia zan. Akilinon lagun miña zan Tomas Meabe, nahikua tipo mitikua orduko ezkertiar euskaldunendako. Biharbada aittitta Akilinok eta amama Valentinak haren omenez ipiñiko zetsen umiari izena...