Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Fast soul food

Oier Gorosabel 2022/10/26 23:56
COELHO, Paulo. 1988. El Alquimista. Planeta. Bartzelona, 2000.

Captain Obviousen beste ha irakorri ostian, ba zera... etxataan bere obriakin segitzeko gogo haundirik geratu. Baiña etxian egindako n-garren liburu purgia dala eta, hau bookcrossingerako bideratuta zoiala eta... "Ea ba, hain liburu famosuak ze itxura dakan" pentsau, eta... irakurtaldi bittan jan. Gustau jatak! Formula intelijentia jaukak: rollo metafisiko pixkat (baiña asko ez), justu irakorliak "dana ulertzen ez dabela" sentiduta misterio sentsaziño horrekin lagatzeko... majia pixkatxo bat, kointzidentziak deus ex machina lotzeko... basamortua eta bere biztanlien izaerian toke exotikua... maisuki nahastatuta, errez irakortzen dan ekoizpen sasisakona emonda. 14 urteko mutikuari emoteko modukua (onerako diñot).

Victoriano Alcalde (the artist formerly known as Jeremiah Johnson)

Oier Gorosabel 2022/10/26 23:45
ALCALDE, Jeremiah. 2009. Jaizkibel - La balada del Pirata Corazón de Palo. Kaneta Argitaletxea, Irun.

Jeremiasen drama hauxe da: berak funebrea izan nahi duela -Bidasoaldeko Leonard Cohen, Jaizkibeleko Nick Cave-, baina funtsean katxondo bat dela. Horrela, bere kantuetan doinu minor eta melankolikoak entzuten ditugu; gai krepuskularrak nagusitzen dira, are eskatologikoak -azepzio bikoitzean-; kantuen letrak irakurrita ere, heriotzaren hurbiltasuna, kanposantuetako aingeruak neguko euripean irudikatzen ditugu, baina halere... Jeremiasi katxondeoa azaleko poroetatik dario. Bertso ezin ilunagoa osatu duenean -suizidiotik hurre-, ustekabean umore beltzezko keinu batekin borobiltzen du. Traszendentzia fatxada horren atzeko aldea erakutsiz, kantuen "making of" etan bere buruaren gaineko ikuspegi sarkastikoa da nagusi. Eta hain zuzen ere, horixe da nik berarengan gehien maite dudana. Serio nahi izan eta ezin hori. Horregaitik lasaitzen eta alaitzen naute bere diskoek.

 

Duela 20 urte Matrallako Irratiko lagun baten eskutik ezagutu -eta kopiatu- nituenez gero, Jeremiasen diskoak kontsultan bueltaka sarri izan ditut. Horregatik, eta duela gutxi disko berria atera duela jakinik, nire pirateoarengatik nolabait erredimitzeko, disko guztiak erosi nahi izan dizkiot. jeremiah@telefonica.net emailera idatzita segituan erantzun dit, eta orain esan dezaket bilduma ia osoa dudala. Alegia:

 

1996. Jeremiah Johnson goes to the planetarium. (agortua)

1999. The return of the legend.

2002. The monster is singing blue songs again.

2014. Rey de los Vagamundos.

2021. Kontrabandista de sueños perdidos.

 

Bidalketarekin batera, liburu polit hau ere etorri zait. Lehengo lepotik burua, %100 Jeremiah. Ez dira olerkiak bakarrik: kontakizun laburrak, adabakiak eta diskoetako liburuxketan ageri diren testu jostariz beteta dago, eta gustura eta erraz irakurtzen da. Egunero pixka bat hartuz, graduazio altuko pattarrak bezala. Eskerrik asko Jeremias, gure poeta traketsa, gure kantari kaskarra urte askotarako.

Liburuen festa

Oier Gorosabel 2022/10/15 00:20
VALLEJO, Irene. 2019. El infinito en un junco - La invención de los libros en el mundo antiguo. Ed. Siruela, Madrid 2021.

Oso ondo idatzitta jagok, eta autorian erudiziñuak (jode, azkenengo nota bildumia! bildurtzeko morokua) etxok oztopatzen irakorketia. Errez egitten dok, benetan, eta entsegua izanda be, nobeletan legez interesan harixa mantentzen bajakik, crescendo eta guzti. Hainbestetan entzundako "kanpaiak" (klasikuen izenak) ondo harilkatuta, baten bez sakon sartu barik, historixan zihar pixkat kokatzen laguntzen jok, gehixago jakin nahi dabenandako pistak emonda. Liburuen nundik norakuen, eta batez be euren zaindari edo bultzatzaillien barri emoten dok, abenturen kontakizunen klabian. Idazlia aragonesa izanda, klasiko hispanuekingo keiñu asko jagozak -guztien gaiñetik, Marcialzalia dala igartzen dok-. Etxian ondo gordetzeko, eta tarteka kontsultatzeko moduko argitalpen politta.

Gerra "fresko" sasoiak

Oier Gorosabel 2022/09/13 23:10
CHRISTIE, Agatha. 1951. Intriga en Bagdad. Ed. Molino, Bartzelona 1988.

Irakeko eszenatoki exotikuan, ondo pasau juat diplomatikuen nundik norakuak jarraitzen. Halan be, bilbe aldetik ahul xamar jabik liburu hau. Inkoherentzia batzuk jagozak; biharbada itzulpen arazoren bat? Edozelan be, interesgarrixa egin jatak Gerra Hotzan lehelengo urtietako girotze hori, Stalinen azkenengo urtietakua (nik 60 hamarkadako kontuak baiño ez jittuadaz entzunda).

Osinetik mundura

Oier Gorosabel 2022/08/15 14:04
ALMANDOZ, Koldo. TRUEBA, Aritz. 2022. Natasha. Farmazia Beltza.

Ona zala, eta ona zala, eta... azkenian, etxeko gaztien pentsamenduan baiña norberangaittik bebai, erosi juat. Eta etxatak damutu. Komikixa bikaiña da, "benetako" liburu onenen pare ipiñiko najeukek nik: historixian muiña, pertsonajien lanketia, kontatzeko modua... halan be, "benetako" liburuen aldian bentajia jaukak: hizkuntza grafikua, irudi landuak, arlo bisuala. Oso landuta, eta berezko balixo plastikuakin.

Ediziñua be apartekua dok. Logikua eresten jetsat, ekoizpenak dirulaguntzak barra-barra lortu dittualako: papelan gramajia, inpresiñuan kalidadia, azala... eta halan be prezio normal xamarrian. Txalo bero bat halako produktuan aldeko apostua egin daben babesliei.

Kualidade (on) asko jaukaz beraz; baiña danen artian, gidoia nabarmenduko najeukek. Ondo harilkatuta -baina era berian inpresionista xamarra, egittura klasikuari jarraittu barik-, elipsis egokixekin, eta. Planuak zinematografikuak dittuk, oso. Eta marrazkilarixak, gehixenetan modu minimalistan, pertsonajien keinuen aldaketa txikixak erabiltzen jittuk berbarik bako emozinuak oso ondo islatzeko.

Zer esanik ez, historixian muiña: didaktikakerixan jauzi barik, nerabezarotik gaztarora -eta gero be- joiaan osin emozionalan zeharkaldi bat aurkezten jok. Baitta adiskidetasun mota ezbardiñen menu politta be; eta igual horren ikasgairik garrantzitsuena hauxe dok: zama hutsa dirazen "lagunei" alde egitten laga bihar jakela, konplejurik eta dramatismorik barik...

Ze droga hartzen zeban Henry Millerrek?

Oier Gorosabel 2022/08/15 13:47
MILLER, Henry. 1939. Trópico de Capricornio. Unidad Editorial S. A. (El Mundo). Madrid, 1999.

Parrastada anfetaminikua jarraitziak dakan zailtasunen gaiñetik, grazixia jaukak Miller honek (oiñ arte berari buruz dakitten gauza bakarra, Xabier Leteren kantuana).

Diarrea estiloko prosa xelebre horretan -etxagok txatalik, etxagok etenik-, bistan danez, danetik jagok: Millerren burutazino metafisiko-thrasha, diagonalian baino ezin dotena irakorri, baina baitta pasarte antologikuak be, surrealistak eta dibertigarrixak: McGregor eta Paularen dantziana, american way of lifian karikaturak -kreditu bizimodua- edo, bistan danez, ezin konta ahalako sexu pasartiak. "Natural born dada" anakronikua. Guay, baina bookcrossingera doian liburua.

Oin dala 3000 urteko Ameriketan

Oier Gorosabel 2022/06/22 18:01
GEAR, W. Michael, O'NEAL GEAR, Kathleen. 1994. La Tribu de los Lagos. Ediciones B, Bartzelona 1999.

Irakorketa xelebria izan da. Lehelengo 30 bat orrialdiak izugarri astunak egin jatazen: indigena amerikarren kodiguak total arrotzak egitten jataz (Txina aldeko kulturekin be antzera gertatzen jata), eta kontatzeko formak, edo erabillittako irudi/metaforak... ezin tragauta ibilli nintzan. Gaiñera, liburuan gitxienez lau historia paralelo kontatzen dira, azken zatixan baiño ez dirazenak txirikordatzen; eta historiak ezelako azalpenik, edo gidarik barik (narratzaille omnisziente bat edo...!) emoten dirazenez, ba horrekin konturatu arte, joder! Gogorra egin jata. Oiñ: behiñ puntu horretatik aurrera, historixetan sartu ahala, oso interesgarrixa egin jata. Etara kontuak: atlasa eta entziklopedixia onduan euki dittudaz, protagonisten nundik norakuak gaur egungo lekuetan kokatu ahal izateko. Kostau jata, e? Idazliak ez dabe errez jartzen. Baiña lilluragarrixa egin jata gaur egungo Mississippi, Newark, Chillicothe, Chicago, Michigan, Niagara... oin dala 2-3.000 urteko erara imajinatzia. Zentzu horretan, ariketa etnografiko/geografiko ona da; bide batez, orduko eta hango kulturei buruz zeozer ikasitta (batzutan uste dogu munduko aro arkeologiko guztiak Europakuen parekuak izan zirazela, eta ez...).

Hori batetik. Bestetik, AEBetako indigenista batzuk idatzitta izan arren, klaro: AEBetakuak diraz eta hango klitxé asko barru-barruan sartuta dakez. Ez diñot txarrera, e? (guk bebai) baiña bueno, lehen esandako kultura-arteko-txoke hori gaindittutakuan, bertako narratibian ezaugarri batzuk ezagutu leikez: bidaia etsai modura hasi, eta elkarbizitzan eragiñez lagun min izaten amaitzen daben eskifaia... barru biguna gordetzen daben gerlari gogorra... stand up comedy tipoko ateraldi barregarri anakronikuak (Toti Martinez de Lezea revisited)... Downtown juatia eta hiriko eraikin nagusixan atian aparkatzeko lekua topatzia falta zan, ixa-ixa! Baiña bueno, ez neixan tokapelotas izan: oso ondo pasau dot liburua irakortzen, asko ikasi dot, eta hori da inportantia.

Granpocher & Chapernier

Oier Gorosabel 2022/06/05 18:25
16-17 urte nittuala, parranda mortalak egitteko leku nagusixa Elgoibar genduan: biajiak trenez, pikengandik iges (Maltzan bagoiz aldatzen-eta), bandalismua, en fin.
Granpocher & Chapernier

Edo alderantziz zan? Nahaste borraste

Testuinguru horretan, gutako mokofin batzuk -nik ez- une jakin batzutan high standing edarixak hartzen zittuezen kontizu; eta une horretan, modan zeguazenak-edo, melokotoi eta sagar likoriak ziran. Izen korapillotsu xamarrekuak bixak, frantsezez tamañuan jakin, mihiña oso ajilla bez, eta eurak eskatzerakuan gutako batek -Iñakik, pentsau nik- halaxen ahoskatu zittuanak: GRANPOCHER eta CHAPERNIER. Behin, eta betirako; gure kuadrillan, aurrerantzian, horixe izan zan hónek likorron izena.

Ondo josittako historia bat

Oier Gorosabel 2022/05/30 00:13
CHRISTIE, Agatha. 1928. El misterio del Tren Azul. Ed. Molino, Bartzelona 1988.

Bildumako liburuak orden kaotikuan irakortzen nabil, eta idazkeran alde haundixa dago: liburu honetan, adibidez, kapituluak motzaguak diraz; itxuraz apartekuak dirazen historia paraleluak kontatzen diraz, gero txirikordatzen doiazenak; Poirot histrionikuagua agertzen da (Zipi eta Zape morokua dana, urtiak pasau arren bera beti bardin); kontakizun paraleko helduaguak dagoz (Grey andereñoa eta zaintzen dittuan amamak); eta suspentsian eta kontatzen ez dirazen gauzen... diseño hobia dago, zeozelan esateko. Liburu moduan hobia begittandu jata, Stylesekua baiño; tartian, 8 urteko garapena dago eta ez da alperrik.

Poiroten lehelengua

Oier Gorosabel 2022/05/30 00:11
CHRISTIE, Agatha. 1920. El misterioso caso de Styles. Ed. Molino, Bartzelona 1984.

Sagu artetik erreskatautako liburu txorta honetatik hartu doten bigarrena, Hercule Poiroten lehelengua da kronologikoki. Onezkero, errepikatzen dirazen txantxilloiak igartzen hasi naiz: jauregi aberats bat; herentzia eta maitale kontuak; zerbitzuko jentia ixa etxekua baiño gehixago (housekeeper, majordomo, otseiñak, morroiak, txoferrak, lorazaiñak...); laguntzaille tontua... Esango neuke liburu hau ez dagola aurreragokua bezain ondo biribilduta (itzultzaillian akatsa dala esango neuke), baiña halan be denporapasa atsegin baterako atxekixa da, gustora irakortzen dana.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia ugaroia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025